Gehienetan izen arruntak pertsonaren lanbidea, gizartean duen maila, edo ahaidetasuna adierazten du:
Barrueta tabernaria, Elizalde apaiza, Elosu medikua, Esaias profeta, J. Hurron geologoa, Jean Etxepare mirikua, Jeremias profeta, Jonas profeta, Jose Mari Lertxundi bertsolaria, Juan Huarte idazlea, Koldo Mitxelena irakaslea, Moris ertzainburua, Nabukodonosor erregea, Oseas profeta, Rodrigo artzaina, San Lukas ebanjelista, Simbad marinela, Zabaleta anaiak, Zubillaga adiskidea
Osagaien hurrenkerari dagokionez, izen propioa bigarren posizioan ere aurki daiteke literatura tradizioan. Batez ere ahaidetasuna adierazten duten izen arruntekin baliatzen dugu hurrenkera hori. Gainerakoetan, izen propioa + izen arrunta hurrenkera hobetsi da estandarrean:
adiskide Aitzol, aita Salbatore Mitxelena, aita santu Gregorio hamargarrena, anai Faustino, arreba Begoña, emazte Klara, errege David, iloba Endrike