Euskararen Gramatika

7.2.7.2. Egile adierako elkartu sintetikoak


7.2.7.2. Egile adierako elkartu sintetikoak

7.2.7.2a Ugariak dira euskaraz [izena + iz[aditzoina + -le/-tzaile]iz] nahiz [izena + iz[aditzoina + -gailu, -garri, -ki]iz] egiturako elkartuak, bai literatura tradiziokoak eta bai azken urteetan sortuak ere. Eredu emankorra da, beraz, euskaraz, adibidez, lanbide izenak, objektu eta aparatu izenak edo beste modu bateko terminoak sortzeko71:

argi-emaile, aterki-saltzaile, berri-ekarle, bertso-biltzaile, bide-erakusle, bide-urratzaile, bizi-emaile, boto-emaile, bozeramaile, diru-jasotzaile, esne-saltzaile, fede-ukatzaile, fruitu-emaile, gai-jartzaile, gezur-irensle, giro-sortzaile, harri-jasotzaile, harri-pikatzaile, irrati-entzule, jai-antolatzaile, kale-garbitzaile, lege-ezarle, lege-hausle, liburu-idazle, liburu-saltzaile, matematika-irakasle, meza-emaile, meza-laguntzaile, mezu-igorle, musika-ikasle, musika-jotzaile, pronostiko-egile, sardina-saltzaile, telebista-konpontzaile, zaldi-erosle, zerga-biltzaile, zezen-hiltzaile, zinema-ikusle, zuzen-egile…

Eratorpenari eskainitako partean, -le/-tzaile atzizkiak aztertzean esan dugu (§ 4.2.4) atzizki horrek aditzoinaren kanpo argumentua (egilea zein esperimentzailea) xurgatzen duela, eta barne argumentua izen elkartuko lehen osagai gisa gauza daitekeela. Horixe da, hain zuzen, goiko izen elkartuetan ikus dezakeguna. Aterki, bertso, bide, bizi, boto, diru, esne… mugatzaileek dagokion aditzoinaren (sal, bil, erakuts, eman, jaso, sal, hurrenez hurren) barne argumentua adierazten dute.

7.2.7.2b Bestalde, ohikoena ez izan arren, -ari atzizkia ere erants dakioke aditzonari (§ 4.2.2). Beraz, ez da harritzeko behor-gidari, bulego-zaindari, erbi-ehiztari, film-kritikari, ontzi-gidari moduko elkartuak aurkitzea; horietan ere, barne argumentua adierazten du ezkerreko osagaiak.

Egile elkartu sintetikotzat har daitezke, halaber, zain bigarren osagai dutenak eta, literatura tradizioko adibide ugariez gain, azken urteetan lanbide bateko edo besteko pertsonak izendatzeko baliatu ditugunak: aberezain/abeltzain, arimazain, artxibozain, artzain, atezain, baratzezain, bidezain, diruzain, erizain, erlezain, ertzain, etxezain, euskaltzain, ganaduzain, haurtzain, itzain, labezain, liburuzain, mahaizain, sabeltzain, txerrizain, udaltzain. Egia da gehienetan bigarren osagai gisa ageri dela zain; baina gaur gutxi erabilia dela esan arren, sarrera eman dio Euskaltzaindiaren Hiztegiak, izen kategoriakoa dela esanaz. Badu, beraz, beregaintasuna. Horregatik sartu dugu izen elkartuetan, zinemaldi, erredakzioburu, babesgune, errektoreorde eta abar bezalaxe (§ 7.2.2.3f).

7.2.7.2c Hemen sar daitezke -gailu, garri edo -ki1 atzizkiaz eratorritako izenak mugakizun dituztenak ere. Eratorpenean esan bezala (§ 4.4.1), atzizki hauek ‘baliabidea, tresna’ adiera ematen diote sortzen den izenari eta, aldi berean, badakigu ‘baliabidea’ adieraz daitekeela -z (edo -kin) postposizio sintagma baten bidez, baina baita sintagma ergatiboaren bidez ere: objektu horrek beroa neurtzen du, aparatu horrek boza goratzen du, aparatu horrek euria neurtzen du / objektu horrekin, horren bidez grapak kentzen ditugu, aparatu horren bidez (horrekin) kilometroak kontatzen ditugu… eta abar. Berriro ere, aditzoinaren barne argumentua adierazten du ezkerreko osagaiak, mugatzaileak:

ardo-dastagailu, bero-neurgailu, bozgorailu, euri-neurgailu, grapa-kengailu, kilometro kontagailu, orri-zulagailu, plater-ikuzgailu, su-itzalgailu, tantakontagailu, uztabilgailu, zoru-garbigailu; intsektu-hilgarri, ohe-bigungarri; aho-estalki, buru-estalki, gorputz-estalki

71 Hitz-Elkarketa/3 eta Hitz-Elkarketa/4 liburuetatik hartuak dira adibideak.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper