Euskararen Gramatika

7.2.7.3. Ekintza adierako elkartu sintetikoak


7.2.7.3. Ekintza adierako elkartu sintetikoak

7.2.7.3a ‘Gertaera, ekintza’ adierako mugakizunak dituzte mota honetako izen elkartuek. -dura, -era, -keta-, -kuntza, -pen… atzizkiek, aditzoinari erantsirik, sortzen duten izenak ‘gertaera’, ‘ekintza’ adieraz dezake, baina baita ‘emaitza’ edo ‘ondorioa’ ere (§ 4.5). ‘Gertaera’ izenek bakarrik bidera dezakete, ordea, osagarri-buru erlazioa, ez ‘ondorio’ izenek. Hau da, erosketa izan daiteke ‘erostea’, nahiz ‘erosi d(ir)ena(k)’; lehena da ‘gertaera’, ‘ekintza’ adierakoa, ez bigarrena. Lehen adierakoa da, beraz, liburu-erosketa izen elkartuko mugakizuna; eta liburu mugatzailea, ekintza horretan ‘zer’ erosi den adierazten duena. Eratorpenari eskainitako atalean aztertzen da zer motatako aditzoinei eransten zaien, batez ere, atzizki bakoitza. Batzuek da motako oinarria hartzen dute; beste batzuek, ostera, du edo da/du motakoa.

Kasu guztietan, osagarriak, ezkerreko osagaiak, barne argumentua biltzen du. Aldea honetan datza: da motako aditzetan, argumentu hori subjektu gisa agertuko da sintaxian; du motako aditzetan, berriz, objektu gisa. Aldatu, amaitu, hasi, sartuda motakoak izanik, ‘ikastaroa amaitu’, ‘demografia aldatu’, ‘gizartea aldatu’, ‘mendea hasi’, ‘nobizioa(k) sartu’… irakurketa dute beheko izen elkartuek. Beste askotan, ordea, ‘norbaitek adarra jo, bertsoak paratu, botoa eman, denbora galdu, hazia erein, lana utzi, adimena aztertu, bidea aldatu, datuak bildu, jantzia(k) garbitu, hitzak josi, txostena(k) prestatu, berria(k) laburtu, erlijioa irakatsi, etxea(k) eraiki, industria irauli, lana eskaini, ura kutsatu’ eta abar gisa ulertzen ditugu:

adar-jotze, auzi-garbitze, behi-umatze, bertso-paratze, boto-emate, denbora-galtze, giro-berotze, gogo-galtze, hazi-ereite, indar-neurtze, lan-uzte, odol-isurtze, oroimen-galtze, patata-zuritze, pauso-kontatze, prezio-altxatze, soineko-urratze, txerri-hiltze, zikiro-jate; adimen-azterketa, ardi-lapurreta, bide-aldaketa, datu-bilketa, demografia-aldaketa, diru-bilketa, emaitza-bilketa, gizarte-aldaketa, jantzi-garbiketa, maiztasun-azterketa, olerki-sariketa, sari-banaketa; ikastaro-amaiera, hitz-joskera, jatordu-amaiera, mende-hasiera, nobizio-sarrera, txosten-prestaera; berri-laburpen, diru-ugalpen, fede-ukapen; erlijio irakaskuntza, etxe eraikuntza, pedagogia berrikuntza, teknologia ikaskuntza; industria iraultza, lan-eskaintza, odol-eskaintza; ur-kutsadura

7.2.7.3b Gerta daiteke atzizki berezirik ez izatea ‘gertaera, ekintza’ adierako izenak (§ 4.6); baina Euskaltzaindiaren Hiztegiak argi erakusten du horixe dela, hain zuzen, izen hauen adiera (edo adieretako bat, behintzat): jorra ‘jorratzea’, erakutsi (izen kategoriakoa) ‘erakustea’, eske ‘eskaria, eskatzea’, jan (izen kategoriakoa) ‘jatea’, ehiza ‘animaliak harrapatzea edo hiltzea helburu duen jarduera’… Mota honetakoak dira ondoko izen elkartuak: artajorra, barkamen-eskea, behaztopa, diru-eske(a), egun-pasa, esku-erakutsi, ezkontza-eskea, gau-pasa, hitz-etorri, hitz-jario, muxar-ehiza, txuleta-jan, edo uso-pasa.

Berrelkarketaren adibide dira honako izen elkartuak: ardo- eta kafe-saltzaile, ate eta jantzi-kutxa apurtzaile, txistu- eta danbolin-jotzaile, ile- eta bizar-moztaile, paper-langile ugaltze, toki-izen bilatzaile, zurgin-lantegi garbiketa. Horietan mugatzailea da, aldi berean, izen elkartua. Beste hauetan, berriz, mugakizuna (nahiz oso urriak izan horrelako adibideak): barku betetze eta hustutze, begi itxi-ireki, abere-salerosle.

Idazkerari dagokionez, marrarekin zein bereiz idatz daitezke elkartu sintetikoetako osagaiak. Hala ere, bereiz idatziz gero, zalantza sor daiteke batzuetan nola ulertu behar den begien aurrean dugun elkartua, izen elkartu sintetikotzat ala atributu egiturako elkartutzat (§ 7.1.3c); intsektu hilgarri, esaterako, izan daiteke ‘norbait hiltzeko ahalmena duen intsektua’ (ziztada da hilgarria), baina izan daiteke ‘intsektuak hiltzeko substantzia edo gaia’. Nahasketarik sor ez dadin, atributu egiturako elkartuaren irakurketa duena bereiz idaztea gomendatzen da, eta elkartu sintetikoa, aldiz, marratxoz: intsektu hilgarri / intsektu-hilgarri (bide beretik molekula hartzaile / molekula-hartzaile, etab.). Zain bigarren osagai dutenak, aldiz, elkarturik ematen dira.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper