Euskararen Gramatika

7.2.7.1. Sarrera


7.2.7.1. Sarrera

7.2.7.1a Aditzetik eratorritako mugakizuna duten elkartuak izendatzeko erabili da ‘sintetiko’ deitura, beste hainbat hizkuntzatako hitz elkartuak aztertzean ere aurkituko duguna. Hortaz, eratorpenean aztertzen diren -le, -tzaile, -gailu, -garri, -ki, -era, -keta, -kuntza, -pen, edo -tze atzizki izen sortzaileak ikusiko ditugu eskuineko osagaian (§ 4.2.4, § 4.5). Elkartu sintetikoak ez dira, bestalde, izen kategoriakoak bakarrik, baditugulako aditzoina oinarri harturik, adjektiboak edo adberbioak sortzen dituzten atzizkiak ere, hala nola -garri edo -ka. Hau da, hemen izen elkartu sintetikoak aztertuko ditugun arren, adjektibo elkartu sintetikoez (§ 8.2.3g) eta adberbio elkartu sintetikoez (§ 9.4.3) ere jardungo dugu.

Morfologikoki duten ezaugarriaz gain —aditzoinetik eratorririko mugakizuna izatea, alegia—, elkartu sintetikoek badituzte bestelako ezaugarriak ere esanahiari begiratzen badiogu. Izan ere, kale-garbitzaile elkartuan ez da zalantzarik bi osagaiak, mugatzailea eta mugakizuna, zein diren: kale + garbitzaile; berdin gertatzen da euri-neurgailu izen-elkartuan ere. Izen horien adierak, ostera, [kalea(k) garbitu] + -tzaile eta [euria neurtu] + gailu egiturak iradokitzen dizkigute, hurrenez hurren; hau da, ‘kaleak garbitu’ ekintza egiten duen pertsona, ‘euria neurtu’ egiten duen aparatua. Baina badakigu euskaraz ez dugula ez *kale-garbitu eta ez *euri-neurtu aditzik. Beste hitz batzuetan esanda, parte-hartzaile bada parte har(tu) + -tzaile, baina kale-garbitzaile ez da *kale-garbi(tu) + -tzaile, edo euri-neurgailu, *euri-neurtu + -gailu. Ingelesez bracketing paradoxes terminoa erabili dute morfologiaren eta esanahiaren arteko bat ez etortze hori adierazteko.

7.2.7.1b Mugakizunak, bestalde, aditzetik eratorriak diren heinean, osagarria hartzen duten elementuak dira; hots, bi osagaien arteko erlazioa osagarri-buru motakoa da (Artiagoitia 2011). Ezkerreko osagaia, mugatzailea, aditzoinaren barne argumentuari dagokio. Antzeko erlazioa dago, azken batean, oinarriaren eta -dun, -gin, edo -gile atzizkien artean ere (dirudun, etxegile, okin, talogile). Horregatik sailkatu ziren Hitz-Elkarketa/4 (1992) lanean izen elkartu sintetikoen artean aipatu berri ditugun adibideak (eta horien parekoak). Nolanahi ere, eratorpenaren eta hitz elkarketaren arteko bereizgarriak zein diren aztertzean (§ 3.2a, § 3.3a) esan dugu osagaien beregaintasuna dela hitz elkarketaren ezaugarririk nabarmenetakoa. Eta, jatorria jatorri, euskaraz aspaldian ez ditugu izen beregain gisa erabiltzen -gin edo -gile.

Atzizkiak aztertzean, izen bizidunak sortzen dituzten atzizkiak bereizten ditugu, batetik, eta horien artean sartzen -le eta -tzaile4.2.4); bestetik, ‘gertaera-, egoera- edo ondorio-izenen sortzaileak’, -era, -kera, -keta, -kuntza eta abar (§ 4.5). Horren arabera, bi azpimultzo egingo ditugu izen elkartu sintetikoetan ere: ‘egile adierako elkartu sintetikoak’ eta ‘ekintza adierako elkartu sintetikoak’.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper