Euskararen Gramatika

7.2.5. Lo falta


7.2.5. Lo falta

7.2.5a ‘Gabezia, eza’ adierako elkartuak biltzen ditu Hitz-Elkarketa/4 lanak (1992) azpisail berean, adieraz gain beste ezaugarri bat dutenak, ‘osagarri-buru’ egitura, alegia; hau da, falta eta gabe, biak dira osagarria eskatzen dutenak. Baina elkartuaren kategoria kontuan hartuaz, batzuk izen elkartuak dira, izen+falta motakoak; besteak, adjektiboak, izen+gabe egiturakoak. Hemen, beraz, izen kategoriakoak aztertzen dira, falta izena mugakizun dutenak (izen horrek dituen adieretatik, Euskaltzaindiaren Hiztegiak ematen dion 3. adiera, ‘gabezia, eza’ da horrelako elkartuetan aurkituko duguna). Izen horren osagarria bi modutara ager daiteke, zeren izenlagun gisa edo izen elkartu bateko lehen osagai gisa: adierazpen askatasunaren falta / kontzientzia falta. Bestalde, asmo adierako elkartuetan bezala, hemen ere mugakizunak izan aditza harturik, aditz egitura osa dezake, falta izan23.2.1.3.4).

7.2.5b Adibide ugari aurkituko ditugu bai literatura tradizioan eta bai gaurko testuetan ere: batasun falta, borobiltasun falta, dokumentazio falta, egur falta, estilo falta, garapen falta, harreman falta, lo falta, kontzientzia falta, praktika faltaGaurko sensibilitateari hain atsegin zaion arkaismo eta borobiltasun falta hartaz (Sarasola); Bigarrenik, batasun falta (Saizarbitoria); Mendi aietan, gaur ere noski egur-faltarik ez da izango (I. Alkain eta A. Zavala). Aurretik aditz partizipioa nahiz aditz sintagma ere ager daiteke, baina, halakoetan mugakizunak -z postposizio atzizkia hartzen du: ez jakin faltaz, adinetara heldu faltaz, eskuaraz izkiriatu faltaz, arta hori izan faltaz… Ebanjelioan zer dion aditzen eztuenak, latinik ez jakin faltas, otoitz egin brazo Iesu Kristori (Beriain); Hau heldu da, Eskualdunek […] eskuaraz iskiribatu faltaz (Etxeberri Sarakoa). Oso egitura emankorra da. Bereiz idazten dira bi osagaiak.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper