Euskararen Gramatika

7.2.4. ‘Osagarri-buru’ egiturako izen elkartuak


7.2.4. ‘Osagarri-buru’ egiturako izen elkartuak

Gorago esan dugu bi modutako harremana egon daitekeela mugakizunaren eta mugatzailearen artean: modifikatzaile-buru harremana nahiz osagarri-buru harremana. Modifikatze edo zehazte hori nolakoa izan daitekeen aztertu dugu mugatzailearen eta mugakizunaren arteko harreman semantikoen harira (§ 7.2.2.2). Beste batzuetan, ordea, mugakizuna, osagarria eskatzen duen izena da. Horrelako izen elkartuak ikusiko ditugu ondoren.

Bi multzo handitan bil daitezke osagarri-buru harremana duten izen elkartuak. Batetik, izan aditzarekin predikatu konplexua osa dezaketen falta, asmo, behar, gogo, gura, nahi, beldur, egarri, gose, uste23.2.1.3.4) mugakizun dutenak. Bi osagaien arteko harremanari ez, baina mugakizunak elkartu osoari ematen dion esanahiari erreparaturik, bi sailetan banatu ziren horrelako elkartuak Hitz-Elkarketa/3 eta Hitz-Elkarketa/4 lanetan: lotsa-gabe, lo-falta izenaren pean biltzen dira gabezia, eza adierako mugakizuna duten elkartuak batetik, eta bestetik, asmo-elkarteak; izan ere, ‘asmoa’ adieraztea dute batean asmo, behar, gogo, gura eta sail horretako gainerako mugakizunek. Gramatika honetan baliaturiko irizpideen arabera, ‘osagarri-buru’ harremanari eman zaio lehentasuna.

Osagarri-buru harremana dute aditzetik eratorritako izena mugakizun duten elkartuek ere: egilea adierazten duten -le edo -tzaile atzizkien bidez eratorriak, edo gertaera, ekintza adierazten duten atzizkien bidez eratorriak (-era, -keta, -pen…).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper