Euskararen Gramatika

7.2.3. Aditzoin+izen kategoriako elkartuak: Jarleku mota


7.2.3. Aditzoin+izen kategoriako elkartuak: Jarleku mota

7.2.3a Hauek ere mendekotasunezko izen elkartuak dira, baina, mugatzailearen, ezkerreko osagaiaren kategoriak bereizten ditu orain arte aztertu ditugun elkartuetatik65. Emankortasun handiko egitura da; ohikoak dira garaia edo lekua adierako mugakizunak, hala nola, egun, leku, toki:

abialeku, abiapuntu, agerleku, agertoihal, aitorleku, agertoki, amiltoki, amil-leku, ariltoki, aztersaio, azterpuntu, biltoki, bildu-orri, bizigiro, bizkor-belar, borragoma, edanontzi66, egonleku, ehomakina, elikatoki, eragin-indar, erakustoki, eraman-indar, eraso-leku, erne-indar, erne leku, erosi-txartel, erre-burdin, errebelar, esar leku, esertoki, etzan-leku, etzan-toki, ezkonbidaia, ezkon-otordu, ezkon-urte, ezkon-egun, finkaleku, ezkonsari, gal-leku, garbileku, garbitoki, geldileku, geltoki, gertaleku, gordeleku, hazama, haz-pentsione, helduleku, igi-ahalmen, hiltoki, hil-xede, ibil-leku, ibil-egun, idatz-hizkera, idazkola, idazmakina, idaz-tankera, ihesleku, ikas-ahalegin, ikasliburu, ikastordu, ikastoki, ikus-muga, ikustoki, irabaz-lege, irakur-lan, irar-huts, irarkola, irart-oker, iratzar-dei, irten-muga, itxarongela, itxi-garai, jaiotegun, jaioterri, jaioteuskalki, oroitarri, senda-indar, senda-etxe, sorleku, sor-marka, sor-herriño, sorterri, zorrotzarri…

Noemi Moab-en bizi izan zan, Israel-era itzuli gabe, semeak ezkon-urtietara igo arteraño (Lardizabal); Tribunaletako paperek erakusten dute, Etxahun maiz ibiltzen zela jujetan, bere haurren ganik gero eta haz-pentsione joriagoak beharrez (Lafitte); Irar-huts askoz Azpiazuk 1926ko Donestebeko Euskal Jaietan ezaguterazita (Goikoetxea Maiza); Lau zango luzedun ehomakina ugarreztatu batek babesturik (X. Amuriza “Larraun”). Egia da zalantza sor daitekeela mugakizuna aditzoin kategorikoa den ala izena nahiz adjektiboa: aberats/aberas(tu), bazkari/bazkal(du), jolas/jolas(tu), kezka/kezka(tu)… Beste batzuetan izena eta aditzoina forma berekoak dira: argi, atseden, dantza, erantzun edo eraso. Baina adiera kontuan izanik, badirudi erraz egin daitekeela guztietan aditzoinaren aldeko irakurketa; edo, behintzat, esan daiteke ekintza edo jarduera baterako lekua, tokia, ordua, eguna, gela… ematen dutela aditzera izen elkartu hauek. Beraz, orokortuz, esan dezakegu aditzoina edo jarduera izena izango dela mugatzailea.

7.2.3b Ohikoak dira aditzoin kategoriako mugatzaileak aldi, bide, gai, kide, une… moduko mugakizunekin (§ 7.2.2.3f) bai eta modu, molde, mota mugakizunekin ere (§ 7.2.2.3d):

aberasbide, adibide, agerbide, aginpide, argibide, aterabide, aurkibide, aurrerabide, azalbide, azterbide, baterabide, bilgune, bizigune, egiaztabide, egongune, erakustaldi67, etsialdi, geldialdi, geldiune, higialdi, ihesaldi, bizimodu, erramolde, idazmolde, ikusmolde, jokamolde, pentsamolde…

Bi osagaien arteko erlazio semantiko ohikoena, esan berri dugunez, ‘xedea’, ‘zertarakoa’ da. Baina ez da bakarra, ezkonsari ‘ezkontzean ematen den sari’ moduan uler daiteke, (eta ez ‘ezkontzeko sari’); jaiotegun ‘norbait jaio den eguna’, ezkon-bidaia ‘ezkontzean egiten den bidaia’ eta abar. Adiera bat baino gehiago ere har dezakete izen elkartu hauetako batzuk; hiltoki bada ‘hil(dako)en tokia’, bana baita ‘animaliak hiltzen dituzten tokia’ ere.

7.2.3c Lehen osagaia aditzoina, argumentu egitura duena izan arren, gehienetan argumentu horiek ez dira azaleratzen. Ikasliburu elkartuan, adibidez, ez da ageri nork ikasten duen edo zer ikasten duen. Eta hala gertatzen da gainerako adibide gehien-gehienetan ere. Dena den, aditzoinaren objektua, barne argumentua, gauza daiteke izenlagunaren bidez, altzarietarako gordelekua nahiz bi osagaitik gorako izen elkartuan, altzari-gordeleku (Perez Gaztelu, Zabala eta Gràcia 2004). Azken adibide honek erakusten digu [aditzoin+izen] egiturako elkartu hauek izan daitezkeela beste elkartu bateko mugatzaile nahiz mugakizun, edo dvandva motako elkartu bateko osagai (§ 7.1.2), berrelkarketari bide emanez: banakola-leiho zulo, egur-errauts, euskal hitz jostaldi, hitz-eratorbide, jostorratz-ontzi, kristau-ikasbide, sorgin-biltoki; jostorratz-hariak, sortalde, sartaldeak… Gorago aztertu ditugun multzo elkartuetako mugakizunekin (§ 7.2.2.3b) ere aurki ditzakegu, izenondo batez lagundurik: ezkongai gazte pilo, jesarleku txiki pilo.

Idazkerari dagokionez, gehienetan elkarturik aurkituko ditugu bi osagaiak, edo, bestela, marratxoz loturik.

65 Ikus Hitz-Elkarketa/3 (1991: 63-74), Perez Gaztelu, Zabala eta Gràcia (2004).

66 Hitz elkarketa lantzeko sortu zen corpusean bildutako forma da. Euskaltzaindiaren Hiztegian arautu den edalontzi izenak edari + ontzi osagaiak ditu (Behi-esne motakoa da, beraz). (Edari > edal- aldaketa argitzen duten hots legeetarako, § 3.3e).

67 Osagaiak erakuts + aldi izan daitezke, baina baita aditz izena ere: erakuste + aldi.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper