Euskararen Gramatika

7.1.1. Sarrera


7.1.1. Sarrera

Bi osagai beregain elkartuz sortzen dugun kategoria lexikoari esaten diogu hitz elkartu. Hitz elkartuak, beraz, izenak, adjektiboak edo aditzak izan daitezke. Hitz elkartuko osagaien kategoria ere hartu beharko dugu kontuan: iz[izen+izen]iz, iz[aditzoin+izen]iz, adj[izen+adj]adj, ad[izen+aditz]ad… Osagaien kategoriaz gain, bien arteko erlazioa nolakoa den ere aztertu behar da; bi osagaiak maila berean dauden, ala bat den nagusi (§ 3.3).

Lehenik izen kategoriako hitz elkartuak aztertuko ditugu, eta, horien artean, maila berean dauden bi izenez osatuak. Maila berean egoteak esan nahi du ez duela osagai batek esanahi nagusia ematen eta besteak haren esanahia mugatu edo zehazten. Biek adierazten dutena hartuko du, maila berean, izen elkartuaren esanahiak. Esaterako, izeba-osabak, seme-alabak, goi-beheak, ate-leihoak edo errege-erreginak izen elkartuek osagai bakoitzaren esanahia biltzen dute; beraz, izen elkartu horiek bikotea (edo elementu gehiagoko multzoa) adierazten dute: izeba(k) eta osaba(k), semea(k) eta alaba(k), goia(k) eta behea(k), atea(k) eta leihoa(k) eta abar.

Badira horien antzeko beste izen elkartu batzuk, baina ez guztiz modu berekoak: afari-merienda, errege-profeta, hego-ekialde, hego-mendebalde, hargin-meatzari, bertsolari-poeta motakoak. Hauetan ez dugu bikotea, edo bitik gorako multzoa izendatzen; pertsona, otordu, puntu kardinal… bakarraz ari gara; osagaiek adierazten dutena bateratzen duen ‘zera’ bakarraz. Afaria eta merienda batera egiten dugu afari-merienda egitean; errege izatea eta profeta izatea, biak uztartzen zituen pertsonaz ari gara errege-profeta diogunean eta abar. Horixe da, beraz, atal honetan bereiziko ditugun hitz elkartuen arteko desberdintasun nagusia, bikoa (edo hortik gorako multzoa) adieraztea edo pertsona, leku, otordu… bakarra.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper