Euskararen Gramatika

6.5.4. erdi-50


6.5.4. erdi-50

Ez da erraza erdibide, erdi-ase edo erdikusi non sailkatu asmatzea. Izan ere, Euskaltzaindiaren Hiztegiak bi kategoria ematen dizkio erdi lexemari. Izena da batetik, beste izen baten eskuinean ageri dena, eta “mutur edo ertzetatik distantzia berera dagoen puntu edo aldea” adierazten duena: erdi prezioan (saldu), erdi-lanak, erdibide. Izen elkartu dira adibide horiek, zalantzarik gabe; gehienez ere mugatzaile bereziko elkartutzat hartuko genituzke (hala egiten du Hitz-Elkarketa/3 lanak ere). Adberbio kategoria ematen dio EHk, bestetik, “erdizka” adierarekin; balio honetako erdi- da izenondoen, adberbioen edo aditzen aurretik ageri dena (gaztelaniazko edo frantsesezko semi- aurrizkiaren parekoa): erdi biluzik, erdi hilik, erdi hutsa, erdi hutsik, erdi-ikusi, erdi negarrez, erdi txantxetan, erdi zabalik. Euskaltzaindiaren Hiztegiak ‘erdizka’ adiera honetan sartzen ditu erdi gizon eta erdi emakume ere, ‘erdizka’ balioa duelakoan. Beraz, kategoria bati baino gehiagori eransten zaion heinean, bat dator aurrizkien ezaugarriekin. Horrek eraman gaitu hemen sartzera erdal semi- aurrizkiaren baliokide den erdi-.

Adjektibo, aditz, adberbio eta izenei erantsirik doan erdi-ren adibideak dira, hurrenez hurren, ondorengoak. Guztietan ‘erdizka’ adiera du erdik (nahiz Hitz-Elkarketa/3 lanean aitortu askotan ez dela erraza jakitea zein adierakoa den izenaren ezkerrean ageri den erdi, “erdizka” ala “mutur edo ertzetatik distantzia berera dagoen puntu edo aldea”, alegia):

erdi ahalke, erdi ase, erdi basati, erdi elbarri, erdi eri, erdi ezagun, erdi gorritua, erdi itxia, erdi liberal, erdi lo, erdi sendatua, erdi zuri

erdi iratzarri, erdi lagundu, erdi entzun, erdi ikusi… (emankortasun urrikoa)

erdi beztiturik, erdi biluzik, erdi edanik, erdi erotuta, erdi errenka, erdi ezkutatuta, erdi gaixorik, erdi galduta, erdi hutsik, erdi itxirik, erdi jantzita, erdi larrugorritan, erdi lotan, erdi makinalki, erdi negarrez, erdi txantxetan…

erdi arrain, erdi bertsolari, erdi emakume, erdi erdara, erdi eskale, erdi etorkin, erdi euskaldun, erdi gizon, erdi ilunpe, erdi sorgin, erdi uharte

Adjektiboekin eta adberbioekin da bereziki emankorra; askoz gutxiago aditzekin.

50 Ikus Hitz-Elkarketa/3 (1991: 163-170).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper