Euskararen Gramatika

6.5.3. des-


6.5.3. des-

6.5.3a Euskarak bere egin du aurrizki erromantze hau eta euskal jatorriko oinarriei erantsi. Kategoria batekoak baino gehiagokoak izan daitezke oinarri hauek.

6.5.3b Aditz telikoek har dezakete des-, amaiera jakina duen prozesua edo gertaera adierazten dutenek. Aurrizkiak, berriz, ‘kontrakoa’ balioa ematen dio oinarriari; aditzoinak adierazten duen ekintzaren kontrakoa, alegia. Oraingoan ere ugariak dira hiztegigileek hiztegi elebidunetan emandako ordainak, baina literatura tradizioan erabili gabeak. Ber-/bir- aurrizkia aztertzean esan bezala, tradizioa dutenak edo azken urteetan sortu eta erabiliak hartu ditu kontuan Euskaltzaindiak; corpusetan ageri diren batzuk ere gehitu ditugu ondorengoen artean: desagertu, desarmatu, desberdindu, desbideratu, desegin, desitxuratu, desobeditu. Maiztasun handiegirik gabe, baina beste hauek ere aurki ditzakegu corpusetan: desadoretu, desadostu, deseman (Zuz. arloan), deseraiki eta abar.

Ez da beti erraza euskal eratorria dugun ala mailegu egokitu hutsa den erabakitzea; hala gertatzen da, esaterako, desamortizatu, desanexionatu, desinfektatu edo desordenatu aditzen kasuan. Berez interpreta daitezke amortizatu, anexionatu, infektatu eta ordenatu oinarri hartu eta aurrizki bidez eratorririko aditz gisa; baina baita desamortizar, desanexionar, desinfectar edo desordenar gaztelaniazkoen egokitzapen gisa ere.

6.5.3c Hain emankorrak ez izan arren, adjektiboak ere izen daitezke oinarri: desatsegin, desberdin, desegoki, deseroso, desleial, desonest. Baita izenak ere: deserri, desohore, desordu, desoreka, destenore, desplazer. Hemen ere badira zalantza sortzen dutenak, eratorritzat hartu ala mailegu egokitutzat: desondra, desordena.

6.5.3d Des- aurrizkia daramaten aditzek ondoren -le, -tzaile, -pen, -garri eta abar har ditzakete. Eta aurrizki honen bidez eratorririko adjektiboek, berriz, adjektibo oinarriak eskatzen dituzten atzizkiak har ditzakete, -tasun, edo -tu, esaterako. Izenek ere har dezakete -tu (desohoratu).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper