Euskararen Gramatika

6.5.1. Sarrera


6.5.1. Sarrera

6.5.1a Atzizkiek ez bezala, aurrizkiek ez dute oinarriaren kategoria aldatzen: birrarto, desegin, desberdin. Arto izena da eta birrarto ere bai; egin aditza da eta desegin ere bai; berdin adjektiboa da eta kategoria berekoa da desberdin ere. Hizkuntzalariek bigarren ezaugarri bat ere nabarmendu dute, kategoria bateko baino gehiagoko oinarriei lotzen zaizkie aurrizkiak; beheraxeago ikusiko dugu izenek eta aditzek har dezaketela bir- eta aditzek zein adjektiboek des-.

6.5.1b Bestalde, gauza jakina da euskal aurrizkien urritasuna, bai eta urritasun honen aurrean euskal gramatikariek izan duten kezka ere (hor daude adibidez Mitxelenak Arantzazuko biltzarrerako eginiko txostenean esandakoak). Areago, euskal aurrizki deitzen ditugun horietatik batzuk latinetik edo erromantzetik hartuak ditugu. Aurrizkien ordain asko hitz elkarketan aztertuko ditugu (§ 7.2.2.3g, § 7.2.2.4). Izan ere, bi motatako aurrizkiak bereiz ditzakegu, oinarriarekin duten harremanaren arabera: oinarriaren modifikatzaile huts direnak, eta argumentu egitura dutela esan daitekeenak (Gràcia & Azkarate 2000). Prefijo eta prehistoria eratorriak dira, hurrenez hurren, bi balio horien adierazle. Prefijo bada pre- (aurretik) doan hizkia; baina prehistoria ez da aurreko historia, baizik ‘historiaren aurreko garaia’; horregatik esan dezakegu pre- argumentu egituradun preposizioen pareko dela, prehistoria izeneko burua, eta historia osagarria. Euskarak burua eskuinean duenez (§ 1.4), eskuineko osagaien bidez ordezkatzen ditugu erdal argumentudun aurrizkiak (pre-, post-, contra-, etab.). Modifikatzaile direnak, berriz, ezkerreko osagaien bidez. Hurrenez hurren, historiaurre, gerraoste / aurrizki, gainzama. Esan bezala, hitz elkarketan aztertuko ditugu egitura hauek (ikus “Mugakizun bereziko izen elkartuak” § 7.2.2.3g eta “Mugatzaile bereziko izen elkartuak” § 7.2.2.4). Hemen aztertuko ditugun aurrizki guztiak, jakina, dagozkien oinarrien modifikatzaileak dira.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper