Euskararen Gramatika

6.4.1. -kun, -koitz, -na, -garren


6.4.1. -kun, -koitz, -na, -garren

6.4.1a Hala sailkatzen ditu Azkuek (1923-1925) atzizki hauek, zenbatzaile-sortzaile gisa, alegia: -kun, -koitz, -na (-ra), -garren. Ez dira, ordea, guztiak sail berekoak: lehen biek, zenbatzaile ‘adjektiboak’ sortzen dituzte; bigarrenak, zenbatzaile ‘banatzaileak’ eta, azkenak, zenbatzaile ordinalak. Hirurak batzen dituena, zenbatzaile kategoriako oina hartzea litzateke.

EGLU-I liburukiak, determinatzaileen artean zenbatzaileak aztertzean, ‘adjektibo biderkatzaile’ gisa aurkezten ditu -kun edo -koitz atzizkiez sortuak, bi atzizki hauen arteko mugak zein diren zedarritzea erraza ez dela ohartaraziaz. ‘Distributiboak’ dira -na atzizkia erantsiz sortzen direnak, “edozein zenbakirekin” sor daitezkeenak. Eta zenbatzaile ‘ordinalak’, zenbatzaile hutsari -garren erantsiaz osatuak. Trask-ek (2003) ere ‘zenbatzaile banatzaile’, eta ‘zenbatzaile ordinal’ terminoak darabiltza azken biak definitzeko. Hala ere, zenbatzaile banatzaileak determinatzaileak dira hizkuntzalari hauen ustez, dagokien kardinalaren leku bera hartzen dutelako49. Zenbatzaile ordinalak, aldiz, adjektibo lirateke Trasken iritziz.

6.4.1b Nolanahi ere, hemen axola zaigun auzia hauxe da: zer dira flexio morfema ala eratorpen morfema? Lehenik, bada desberdintasun nabarmen bat -kun, -koitz eta gainerakoen artean. Bi hauen emankortasuna oso mugatua da: baditugu bakoitz, bikoitz, hirukoitz, baina, zortzikoitz? edo hamaboskun? Bestalde, badirudi determinatzaileen sailean baino hobeto sailkatuak leudekeela adjektiboen artean, ondoren -tasun har baitezakete gainerako izenondoak bezala (bikoiztasun edo hirukoiztasun), bai eta aditz kategoria eratorri ere horietatik (bikoiztu, hirukoiztu…).

-na atzizkiarekin sortzen diren zenbatzaileek ere ondoren -ka aditzondo sortzailea har dezakete, gorago ikusi dugun bezala (§ 6.2.3). Honek, -na eratorpen atzizkien artean sailkatzera eramango gintuzke. Azken batean, zenbatzaile kategoriari erantsiaz, kategoria bereko elementuak sortuko lituzke, “baina aurrekaria pluralez eskatzen du” (EGLU-I: 138). -garren atzizkiari dagokionez, -ko (-go) har dezake ondoren (bigarrengo, hirugarrengo…), baita -ik adberbio-sortzailea ere (bigarrenik). Areago, -tto, -txo txikigarria ere ager daiteke -garrenen ondoren (bigarrentxo).

6.4.1c Hitz batean, bai -na eta bai -garren edozein zenbatzaileri erants dakizkioke (emankortasun osoa dute), eta, alde horretatik, flexioaren pareko dira. Baina ez da nahitaezkoa zenbatzaileak atzizki horiek hartzea (eta ‘nahitaezkotasuna’ da flexio hizkien ezaugarrietako bat) eta, bestalde, hitz eratorrien oinarri izan daitezke.

49 Baina zenbatzaile banatzailea duen sintagma ezin da subjektu posizioan ageri.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper