Euskararen Gramatika

6.3.9. Beste atzizki batzuk (-kila/-kilo, -xkila, -tila, -ko; -ail, -antz, -ats, -kara, -zta)


6.3.9. Beste atzizki batzuk (-kila/-kilo, -xkila, -tila, -ko; -ail, -antz, -ats, -kara, -zta)

6.3.9a Badira atzizki gehiago ere literatura tradizioan, baina adibide gutxi aurkitu ditugu gaur egun; eta, oro har, ihartutzat eman ditzakegu. Batetik, -ko, animalia izenei eransten zaiena, astoko, azeriko, mandoko, otsoko, zozoko… eta balio txikigarria duena. Izenei eransten zaie Lafittek jasotzen duen -xkila ere, buruxkila, jaunxkila (gutxiespenezkotzat ere har daitekeena, ‘señorzuelo, señoritingo’ ematen du ordain OEHk), lanxkila, puxkila. Otsail azken arte, lanxkila batzuk baizik ez nituen egiteko, baina laster denentzat izan zen lan (Etxehandi); Orduko nexkatxak etziren Paueko, Tolosako edo Pariseko jaunxkilen ondotik ibiltzen (Zerbitzari). Izen kategoriako oinarria hartzen du balio txikigarria eransten dien -tila atzizkiak ere, kutxatila, lehiatila, neskatila. Adjektiboa oinarri duela, harroskilo (On Camillo bezalako harroskiloen panparroikeriek ez gaituzte inondik ere beldurtzen, Biguri). Izenek eta adjektiboek har dezakete -kilo/-kila izen kategoriako eratorriak sortzeko: aberaskilo, andrakila, astakilo, gizonkilo, potrokilo (sagar mota bat). Adierari dagokionez, askotan gutxiespenezko kutsua hartzen dute eratorri hauek. Ikus ditzagun adibide batzuk: Proserpine andereñoa: ezin duzu egunik aurkitu nabarmenkilo horientzat? (Jon Agirre); Sinesgaitza da baina Abramovich bezalako aberaskilo batek markatu dezake artearen irizpidea (Argia); Ez dago lehengo kemenik, gizonkilo potrogabeak dira gaurko heroi guztiak (Linazasoro).

6.3.9b Badira kolore adjektiboei eransten zaizkien irizpen atzizkiak ere, ondoan dituzten izenek adierazten dutena erabat kolore horretakoa ez dela aditzera emateko; bestelako izenondoak direnean oinarri, ‘samarra’, ‘nahikoa’ gradua adierazten du atzizkiak. Horrelakoak ditugu -ail (berdail, gorrail, xurail), -antz (gaziantz, gorriantz, hotzantz…), -ats (gorrats), -kara (gorrikara, horikara, luzekara, nabarkara, zabalkara, zurikara), -zta (gorrizta, horizta…), -xka txikigarriaren aldaeratzat ere har daitekeena.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper