Euskararen Gramatika

6.3.4. -tsu


6.3.4. -tsu

Bereziki ekialdean izenei erantsirik ‘gutxi gorabehera’ adiera gehitzen die oinarriei: orentsu, artetsu, erditsu… Bi oihanen artetsuan bada ur erreka bat (Duvoisin); Iragan mendearen erditsuan, mila zortzi ehun eta berrogoi’ta zortziko Erreboluzione-egunetan (Barbier). Adjektiboek ere hartzen dute -tsu: azkentsu, berdintsu, igualtsu, lehentsu. 1528an Otsailaren azkentsuan, gizon gazte hetarik bat, bertziak eskolan direlarik, sartzen da ganbara hartan (Laphitz); Urriaren lehentsu hartan zen (Larre).

Adberbioei eta izenordainei erantsirik ageri zaigun -tsu ere sail honetan (txikigarrien sailean) sar dezakegu, izenei erantsirik hartzen duen ‘gutxi gorabehera’ adiera berean: bezalatsu, halatsu, nolatsu, nortsu, nontsu, zenbatsu… Teofilo Mariak arrazoi du alde batetik, aita, zeren a), b) eta c), baina bestetik ez du, zeren d), e) eta f); baina, Domingoren arrazoiei bagagozkie, halatsu, zeren hiru arrazoi gutxienez baditu alde […], baina beste hiru ere aurka (Irigoien); Eta ertzainek esan digute denbora kontua dela. Orain badakite nontsu dabilen Gaizka. Eta patruila mordo bat ibiliko da haren atzetik (Goenkale); Luzexko ez bada, zubiak zer nolako neurriak zituen, eta nolatsu egiten zen, irudipen bat egiteak ere, ez dut uste kalterik eginen dienik zure zentzu argizale jostari horiei (Perurena). Adberbio horiek ondoren postposizio atzizkiak har ditzakete: bezalatsuko, nontsutik, nolatsukoEz naiz oroitzen nolatsuko aurpegia zuen (Rey); Edo, Joanito Errandonea jetziz, ez al digu Moralaren Genealogia berritu, edo Zaratustragana nontsutik jo erakutsi? (Perurena).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper