Euskararen Gramatika

6.3.3. -ño


6.3.3. -ño

6.3.3a Hegoaldean -txo bezala, Iparraldeko testuetan bereziki emankorra da atzizki txikigarri hau. Zuberoan -ñi aldaera ageri da: amañi, aitañi, maiteñi, urzoñi. Izenei eransten zaie, bizidunei zein bizigabeei, zenbakarriei eta zenbakaitzei, baita izen elkartuei ere:

agurño, andanaño, andereño, arbolaño, argazkiño, arranguraño, artikuluño, ateraldiño, basoño, behakoño, bilkuraño, biltokiño, bisitaño, elgarretaratzeño, emazteño, erakusketaño, etxolaño, gazteño, gauzaño, gelaño, geldialdiño, haurño, hilabeteño, hitzaldiño, indarño, irriño, itzuliño, istorioño, jatetxeño, jauziño, karrikaño, kolpeño, laguntzaño, liburuño, mezaño, mende erdiño, musika zatiño, omenaldiño, ostatuño, otoizño, paradaño, solasño, tokiño, trufaño, urteño, xokoño, txoriño, xuhur aireño, zintzur bustitzeño

6.3.3b Aurkitu dugu beste atzizki txikigarri baten ondotik doan -ñoren adibide bat ere, herrixkaño. Ikus ditzagun adibide batzuk. Nire haurtzaroan fama txarra zuen Lanbarak gure xaharren mihietan, huntza entzutean erraten baitzuten, halako trufaño batekin: “Lanbarako ülün-zeinüa!” (iluñabarreko ezkila) (Argia); Egun, berriz itzuliño bat eginez delako estreinaldirat, argazkiño batzu ager-araziz egun xoragarri horren lekuko eta oroitgarri, hauxe dugu azpimarratu nahi (Herria); Diapo-irudien bidez, arras arrotza ginuen Afrikako ugarte ttipi horren doi bat ezagutzeko paradaño bat ukan dugu (Herria); Mende erdiño batek zonbat egun ditu (Herria); Badira ere Hendaian bildu direnak eta andanaño bat Daniel Poulou deputatuaren etxe aintzineraino itzuliño bat egin duena… (Herria); Hori da, eta hor Eñaut Etxemendi erakasle erneak ere egin zituen zenbait urteño (Herria); Deneri, Guy Poulou auzapezak egin daizkiote konplimenduak eta zintzur bustitzeño batekin segitu da elgarretaratze hori (Herria).

6.3.3c Adjektiboei ere erants diezaiekegu -ño, kolore adjektiboei (gorriño, horiño, xuriño). Aurki ditzakegu beste adibide bakan batzuk ere, baina ez da oso emankorra: bereziño, besteño, handiño, ttipiño. Toki bereziño bat egina zaio Frederic Lafitte mendigoizale gazteari (Herria); Ateak zerratuko dituela iheslarieri edo doi-doia arteka ttipiño bat utziko idekirik (Herria); Erromanoek egin zubi zahar beregizkoaren muthurretik etxe xuriño batzu, eslaian, harrapatzera bezala badoazkio petik gora (J. Etxepare); Eta orai horra nun besteño bat plazaratu duen, berdin aberatsa, “Euskal-Herriko etxeak” (Herria). Dena den, ez dago argi adibide horietan atzizki txikigarria izenondoari bakarrik dagokion ala [izen+adjektibo] adjektibo sintagma osoari; adierari erreparatuaz, badirudi sintagma osoa dela atzizki txikigarriak besarkatzen duena.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper