Euskararen Gramatika

6.3.2. -kote


6.3.2. -kote

6.3.2a Izenari eransten zaion atzizki handigarria, begikote, gizonkote, lagunkote, liburukote, mutikote, xexenkote48: Esaterako, ez dakit gizontxo txiki bat ote den ala gizonkote handia (Azkargorta); Hala direlako gauzak: gizonkote handiak direlako, hain zuzen, gauza txiki-txikietarako eginak daudenak (Elorriaga); Anaren gurasoen etxera aldatu nintzen umea jaio zenean; mutikote bat, hiru kilo eta zortziehun gramo, pentsa! (Zaldua); Neskaren begikote ilun eta sorgindu itxurako haiek une batez nire aurpegian pausatu ziren (Berrizbeitia); Xexenkote! Ez adi horrela jarri! (Goenkale).

6.3.2b Adjektiboek ere hartzen dute -kote: baldarkote, gizenkote, gorrikote, handikote, lasaikote, lodikote, mardulkote, mozkote, onkote, puztukote, sendokote, tontokote, zozokote. Oro har, adjektiboei eransten zaizkien gainerako irizpen atzizkiek bezala, eratorri hauek ere ‘aski’ ñabardura hartzen dute, ‘aski ona’, ‘aski lodia’… Eta batzuek gutxiespen kutsua ere izan dezakete. Ikus ditzagun adibide batzuk: Beltzarana zen, mozkote samarra, isil, (Egunkaria); Hortaz —ari zen mutiko sendokote bat—, esan diot Justini gure logelan ezkutatzeko (I. Mendiguren); Zure izaera baldarkote horrek galtzen zaitu (Goenkale); Koadrilako bat da handia. Gizenkote askoa (Goenkale); Atzamar mozkote, horitu haiek luzatu (Goti); Nire sudur gorri puztukote hau eta nire aurpegiko ubeldurak (Lertxundi); Tipo meharra da, ile-horia, betaurrekoduna, beste zozokote bat Jan korrikalaria bezala (Rey).

6.3.2c Zenbatzaileei ere erants dakieke -kote, baina izen multzokaria da sortzen den eratorria (bikote, hirukote, zortzikote, § 4.3.8a).

48 Balio txikigarria duen palatalizazio adierazkorra eta atzizki handigarria biltzen dituena.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper