Euskararen Gramatika

6.3.1. Sarrera


6.3.1. Sarrera

Atal berezia osatzen dute pertsonei edo gauzei buruzko ikuspuntu edo iritzi subjektiboa adierazteko baliatzen ditugun atzizkiek. Sufijos apreciativos deitu zaie horrelakoei gaztelaniaz eta hiru azpiataletan banatu dituzte: handigarriak, txikigarriak eta gutxiespenezkoak (poblacho, villorrio, niñato…). Oinarriari eransten dioten ñabardura semantikoaz gain, badituzte bestelako ezaugarriak ere: ez dute oinarriaren kategoria aldatzen, eta kategoria bateko baino gehiagoko oinarriei erants dakizkieke (umetxo, txikitxo, berandutxo), nahiz ñabardura semantikoa ez beti berbera izan. Emankortasunean ere badira aldeak berehala ikusiko dugunez; batzuk ia edozein izeni edo izenondori erants dakizkieke, beste batzuk ez. Atzizki hauen beste ezaugarri bat flexio hizkien aurre-aurrean agertzea da; beraz, gainerako eratorpen-atzizkien ondoren: bertsolaritxo (*bertsotxolari). Ezaugarri horiek kontuan izanik, flexio hizkietatik gertu daudela esan izan da; euskaraz, esaterako, EGLUn eta Gramatika honetan ere, adjektiboaren mailakatzeaz ari garela aipatu ditugu adjektiboa oinarri duten mota honetako eratorriak; mailakatze horretarako marka morfologikotzat hartu ditugu. Hala ere, ondoren aztertu ditugun atzizkiek badute esanahi lexikoa, ez dira marka gramatikal hutsak. Eta flexio-morfemen aurretik kokatzen ditugu (artikuluaren, kasu markaren…. aurretik). Horrek guztiak eraman gaitu -txo, -ño, -kote eta horien antzeko atzizkiei Eratorpenean atal bat eskaintzera. Beste gramatika batzuetan ere, RAEren Nueva gramática de la lengua españolan edo Bosque eta Demontek argitaraturiko Gramática descriptiva de la lengua españolan, atal berezi bat eginaz, baina Eratorpenaren barruan aztertu dituzte horrelako atzizkiak. Euskaraz sail honetako atzizkiak horrenbeste ere ez direnez, alfabetoaren arabera zerrendaturik aztertuko ditugu; goraxeago esan bezala, gaztelaniaz hiru azpisail bereizi dituzten arren, euskaraz oro har handigarriak eta txikigarriak baino ez dituzte aipatu gramatikariek. Hala ere, ez da zaila zenbait eratorriren kasuan gutxiespenezko kutsua antzematea.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper