Bizkaieraz (nahiz aditzondoren batek edo bestek askoz eremu zabalagoa izan) askotan -ki3-ren ordez erabili da atzizki hau. Sudurkariaren ondotik herskaria ahostun bihurtu eta -do alomorfoa aurkituko dugu ondo adberbioan. Ez dirudi halere -ki-k adinako emankortasunik duenik: ederto, errazto, galanto, hobeto, ondo, polito, zatarto.