Mitxelenaren iritziz orokorra zatekeen atzizki hau aditzondo berriak sortzeko nahikoa ihartua dagoela esango genuke. Aspaldi samar sortutako astiro, berriro, dongaro, geldiro, luzaro, oparo, osoro, zeharo… erabiltzen ditugu oraindik ere, baina ez dugu berririk sortu. Askotan -ki3-rekin batera ageri zaigu (nahiz bi atzizkien arteko hurrenkera aldakorra izan): egiazkiro, emekiro, gaingiroki, handikiro/handiroki, maitakiro/maitaroki, zorrozkiro.