Euskararen Gramatika

6.2.4. -ki3


6.2.4. -ki3

Lemari dagokionez, kasuren batean sudurkariaren ondotik -gi aldaera ageri da (ongi), baina ez da hori jokabide orokorra (gizonki, ozenki…).

Ia edozein adjektibok onartzen du atzizki hau adberbioa sortzeko, maileguek nahiz euskal izenondoek, izenondo bakunek nahiz eratorriek, kualitatea adierazten duten neurrian, noski. Adjektibo balioa har dezaketen izenek ere onartzen dute -ki (gizonki). Kualitate hutsaz gain beste ñabarduraren bat duten adjektibo eratorriak ez dirudi adberbio bihur daitezkeenik: *lotsatiki, *bizardunki, *donostiarki. Nolanahi ere, OEHko corpusean badago euskaldunki; baita miragarriki, ikaragarriki ere. Badira bestelako debekuak ere, esaterako kolore izenondoek ez dute -ki3 onartzen, ez eta ezaugarri fisikoak adierazten dituztenek ere (argal, gizen…):

ahalkegabeki, aiseki, airoski, alegeraki, apalki, arinki, ausarki, beregainki, bereziki, bidegabeki, bigunki, biziki, bortizki, deblauki, dohatsuki, dorpeki, ederki, epelki, galanki, garrazki, itsuski, laburzki, leunki, liberalki, libreki, oneski, ongi, ozenki, poliki, serioski, trebeki, umilki, zorrozki, zuhurki…

-z postposizio sintagma ere izan daiteke oinarri (artezki, bidezki, desohorezki, dolorezki, egiazki, mirakuiluzki, ohorezki…); baina emankortasun mugatua du eredu honek, oro har -z bera aski izaten da-eta aditzondo balioa emateko: hitzez, eskuz… (ez *hitzezki, *eskuzki…).

EGLU-I liburukian esan bezala, -ki adberbio batzuk inesibo sintagma dute ondoan (itsuki eta itsuan, ezkutuki eta ezkutuan). Ez da harritzekoa txandakatze hau, bi kategoriak dira-eta aditzekin bateragarriak.

Hegoaldean ohikoa da adjektibo soila erabiltzea adberbio funtzioan (§ 11.9b); hau da, aditzak adierazten duen gertaeraren modua adierazteko: Bizkor jiratu eta sukaldeko leihotik adi-adi begira geratu zen (I. Mendiguren); Azkar sartu zen gelan (Lopez de Arana); Tarjeta gorria ateratzen zaio oso erraz (P. Zabala); Beti modan eta dotore jantzita (Iturralde). De Rijkek (2008) dio Iparraldeko euskalkietan ohitura handiagoa dagoela -ki erabiltzeko: Dotoreki jantzia zen gaztea (R. Etxeberri); Jendea azkarki mugitzen da uda heldu denean (Herria).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper