Euskal gramatikariek jaso dituzten atzizki adberbio-sortzaileak bildu ditugu atal honetan. Baina ez dute guztiek hedadura eta emankortasun bera. -ka eta -ki3 dira orokorrenak, literatura tradizioan eta gaur egun ere maizenik aurki ditzakegunak. Askoz mugatuagoak dira beste biak, -ro eta -to; gaur ihartutzat ere eman ditzakegu (§ 22.2.2).