Euskararen Gramatika

5.4.6. -kor (-or)


5.4.6. -kor (-or)

5.4.6a Lemari dagokionez, beste hainbatetan bezala, herskaridun alomorfoa nagusitu zaio herskarigabeari.

Aditzoin kategoriako oinarriek hartzen dute atzizki hau; beraz, zer motatako aditzoinak diren, nolako argumentu egitura duten aztertu beharko dugu. Ikus dezagun, ordea, lehenik, nolako eratorriak sortzen ditugun -kor atzizkiaren bidez:

ahazkor, aldakor, apurkor, barkakor, betakor, baikor41, damukor, emankor, errukior, ezkor, galkor, geldikor, haserrekor, higikor, hilkor, ikarakor, iragankor, iraunkor, irristakor, itsaskor, jasankor, jauskor, kutsakor, lotsakor, oldarkor, sarkor, sentikor, sineskor, suminkor, ugalkor, ulerkor, urrakor, ustelkor…

5.4.6b Adjektibo horien oinarrian ditugun aditzoinetako asko da/du motakoak dira, hau da, inkoatibo/kausatibo (arazlea) alternantzia dutenak laguntzailearen arabera (sumindu da / sumindu du § 23.2.2.2c). Horrelako oinarriak ditugunean, da balioa, argumentu bakarrekoa, inkoatiboa, da -kor hartzen duena. Argumentu bakar hori “lotzen” du atzizkiak eta adjektiboaren argumentua (§ 4.1.2b), ezkerreko izena, ere argumentu horri dagokio: gizon suminkorra edo pertsona haserrekorra diogunean, gizona edo pertsona erraz sumintzen eta haserretzen direla esan nahi dugu. Hau da, sumindu eta haserretu aditz inkoatiboen barne argumentu dira gizon eta pertsona. Mota horretakoak dira aditz gehienak, aldatu, apurtu, bete, damutu, errukitu, galdu, gelditu, haserretu, higitu, hil, ikaratu, itsatsi, kutsatu, lotsatu, sartu, ugaldu, urratu edo usteldu. Ondorengo adibideetan ikusiko dugu aditzaren barne argumentuari dagokion izenaz predikatzen direla -kor adjektiboak: Ekosistema apurkor horien garrantzia ulertzeko aukera izan eta gero, autorako buelta egitea besterik ez dugu (Argia); Astronomoek 30.000 izar aldakor dituzte katalogatuta; horiez gain beste milaka batzuk ere aldakorrak diren susmoa dute (Egunkaria); Denbora joanak eta egun infinituek jadanik ahitua behar baitzuten gorputz hilkorra daukan dena (X. Amuriza); Hooliganen entusiasmoa kutsakorra suertatzen zen orain (Atxaga); Beharrezko estalkia, baina urrakorra eta gauzaren salneurria gutxitu beharrean handitzen duena (Elexpuru); Debagoienean zabor poltsetan iaz jaso ziren 18.000 tonetatik, 7.500 tona materia organiko ustelkorra zen (Goienkaria). Aurreraxeago ikusiko dugu aditz horietako du balioa, kausatiboa edo arazlea, dela -garri atzizkiak oinarri hartzen duena (§ 5.5.2).

5.4.6c Beste batzuetan du motako aditza izango dugu oinarrian, baina argumentu bakarrekoa, hau da, intrantsitibo ergatiboduna (iraun § 23.2.2.4); argumentu bakar hori ez da ‘agentea’, ‘gaia’ baino. Argumentu hori lotzen du atzizkiak eta argumentu horri dagokio ezkerreko izena; bi argumentukoa denean, ‘esperimentatzailea’ da kanpo argumentua (barkatu, sentitu, sinetsi), -kor atzizkiak lotzen duena eta horixe da adjektiboaren ezkerreko izenak adierazten duena: [Tigranozerta] kiskaltzen bazuen, etsaia gehiago beldurtuko zen, eta errukitzen bazen, barkakor-fama hartuko zuen (X. Amuriza); Apaiz zahar sineskor bat zen (J. Zabaleta); Liburu honetako heroiak sentikorrak dira, eta nobela osoa malkoz josia dago (Jon Muñoz).

-kor adjektiboak izan daitezke, aldi berean, izenen edo aditzen oinarri: aldakortasun, baikorkeria, iraunkortasun, itsaskortasun, sentikortu

41 Berez ez dago aditzoinik baikor eta ezkor adjektiboetan, baina, adiera kontuan hartuaz (“gauzen alderik onena ikusteko edo hartzeko joera duena”) hauetan ere badago aditz balioa oinarrian.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper