Euskararen Gramatika

5.4.5. -koi (-oi)


5.4.5. -koi (-oi)

Bi aldaera horien artean, Azkuek -oi ematen du lematzat; Villasantek -koi, adjektibo berriak sortzeko aspalditik herskaridun forma osoa, -koi erabiltzen baita. Azken batean herskaridun aldaerak nagusitu dira euskaraz historian zehar (-asun/-tasun, -egi/-tegi, -oi/-koi, -or/-kor, etab.).

Oinarria izen konkretua izan ohi da, biziduna zein bizigabea, eta izen horrek adierazten duen objektu zein bizidun horretarako (horrenganako) joera, zaletasuna adierazten du adjektiboak: aberkoi, amakoi, ardankoi, emakoi, elizkoi, etxekoi, gizakoi, haragikoi, herrikoi, lurkoi, ohekoi, sabelkoi, sukoi, zintzurkoi. Ikus ditzagun adibide batzuk: Arimaren ilunpea, gogo-nahastea, gai purtzil eta lurkoietarako lera (P. Altuna); Osaba Kamil ez zuten jatun aseezintzat, nahiz eta gozokietarako sabelkoia izan (Zubizarreta); Almadiaren inguruko gai sukoi hura (K. Zabala). Adibideek erakusten digute adjektibo eratorri hauek izen bizidunez zein bizigabeez predika daitezkeela. Izen balioan ere ageri zaigu horietako adjektiboren bat: Errepublikak ez zuela etxekoi nostalgiko horien beharrik errepikatzen nuen (Borda).

-ra postposizio atzizkiaren ondoren ere ager daiteke, aurrerakoi, atzerakoi, barnerakoi, eskurakoi, kanporakoi. Aita maisua zuen, bera bezala, maisu aurrerakoia, errepublikazalea (Igerabide); Aho-sabaiko gustuak, barnerakoi kokatuko zaitu, eta hatz-mutturretako ukittuak gozamen zabalenaren alderdi lokartuak iratzarriko dizkizu (P. Zabala). Kasu horietan aditzoin kategoriako oinarria dugula pentsa genezake, eratorpenean eta hitz elkarketan, oro har, kategoria lexikoak izaten baitira osagaiak, eta ez postposizio sintagmak. Baditugu, azkenik, berekoi, geurekoi, heurekoi, nirekoi/neurekoi, zeurekoi pertsona izenordainari dagokion izenlaguna oinarri dutenak. Oilo busti alaena, kolabo, heurekoi, herria hilduran eta hi potrojorran (Zapiain); Izan ere, gizakiak berekoi, diruzale, harro eta handiputz izango dira (Elizen arteko Biblia).

Atzizki honen bidez sorturiko adjektiboak izan daitezke, aldi berean, izen baten oinarri (nirekoikeria, sabelkoikeria, herrikoitasun) edo aditz baten oinarri (herrikoitu).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper