Euskararen Gramatika

5.4.7. -tiar/-liar


5.4.7. -tiar/-liar

5.4.7a Aldaerei dagokienez, Azkuek morfema beraren bi alomorfotzat hartzen ditu; -tiar hedatuago litzateke, goi nafarreraz ere erabiltzen da eta. -liar, Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdikoa omen da. Lafittek -tiar baino ez du aipatzen. Bestalde, gorago aipatu dugu -(t)ar atzizkiarekin sortzen den gurutzamendua (§ 5.3).

5.4.7b Izen kategoriako oinarriei eransten zaie: baketiar, elizatiar, erregetiar, etxetiar, goiztiar, jainkotiar, lurtiar, zerutiar; -(t)ar atzizkia aztertzean esan bezala, ez da harrigarria atzizki bata (-tiar) zein bestea (-(t)ar) daramaten eratorriak aurkitzea oinarria izen arrunta denean: eliztar/elizatiar, goiztar/goiztiar, ihestiar, jainkotar/jainkotiar, lurtar/lurtiar, zerutar/zerutiar… Aldekoa, zalea, jarraitzailea, adierazten dute adjektibo hauek, adibideetan ikus dezakegun moduan: Bakea nahi delarik, baketiar guziek baikorki hartu behar lituzkete bakearen aldeko urrats guziak, non nahitik jin diten (Herria); “Xuriak” erregetiarrak ziren eta apezen sostengu osoa bazeukaten (Landart); Oinezko goiztiar baten oin-hots bakana (Olarra); Gertakari baliagarriak eta kaltegarriak berdin erortzen direla, bereizkuntzarik gabe, jainkotiarren eta jainkogabeen gainera (Xarriton); Bilduren ditu Israelgo ihestiarrak (Barbier)… Azpimultzo berezia egin dezakegu ‘otordua’ adierazten duten izenekin, otordu horretara gonbidatuak, otordu horretako partaideak adierazten baititu: afaltiar, bazkaltiar, ezteiliar/ezteitiar, gosaltiar. Hara jiratu zuten afaltiarrek burua (Lertxundi); Bazkaltiarren artean Mateoren lehengusu bat zegoen (Irigoien); Bi gosaltiarren aulkien artean, agiriz betetako eskumaleta marroi bat zegoen ongi zaindurik (A. Arana). Adibideetan ikus dezakegunez, askotan izen balioan erabiltzen dira -tiar atzizkiaz sorturiko adjektiboak.

5.4.7c Kasu gutxi batzuetan aditzoin kategoriako oinarria dugu (egoiliar, garaitiar, ikusliar); halakoetan zaila da adiera ikustea, bai baitirudi -le atzizkiarekin ez duela desberdintasun handiegirik batzuetan behintzat: garaitiar / garaile. Horrenbestez, sortzen den lexema izena ala adjektiboa den ere eztabaidatu beharko litzateke; adibideak ikusita, izenen distribuzioa dute atzizki hauen bidez sorturiko hitzek: Etxe hunek badauzkake egoiliarrak (J. Etxepare); Zeren garaituek ordinariozki garaitiarren hizkuntza […] onhesten baitute (Etxeberri Sarakoa); Ikusliarrik ez da haizu sartzera (J. Etxepare). Edo predikatu sintagmak osatzen dituzte (-le atzizkiaren sorturiko hitzek bezala): garaitiar atera, garaitiar gelditu.

Izenondoari erants dakizkiokeen atzizkiak aurkitu ditzakegu ondoren: erregetiartasun, erregetiartu, etxetiartasun, etxetiartu, goiztiartasun, goiztiartu.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper