Euskararen Gramatika

4.5.6. -kuntza


4.5.6. -kuntza

4.5.6a Batez ere da/du motako aditzak ditu oinarrian atzizki honek: aldakuntza, asmakuntza, aurrerakuntza, bahikuntza, banakuntza, behakuntza, bereizkuntza, bustikuntza (Fonetika eta Fonologiaren arlokoa), eraikuntza, hezkuntza, hobekuntza, ikerkuntza, salakuntza, zapalkuntza. Askotan aditzoin berari -keta4.5.4) eta -kuntza erantsirik sorturiko bikoteak ikusiko ditugu, baina bietako bat da bestea baino askoz erabiliagoa (gehienetan -keta atzizkiduna: aldaketa / aldakuntza; asmaketa / asmakuntza; bahiketa / bahikuntza; banaketa / banakuntza; behaketa / behakuntza; bereizketa / bereizkuntza, sorketa / sorkuntza); edo aditzaren adiera jakin bat hartzen du oinarri batek (aurreraketa, esaterako, lasterketetan edo auto batek bestea aurreratzeari dagokio). Bestalde, -kunde atzizkia ere izan dezake ondoan (§ 4.5.5c).

4.5.6b Maiztasuna, agerraldi kopurua alde batera utzirik, ez da erraza bikote horietan zer alde dagoen zehaztea. Ikus, adibidez, ondorengo adibidea, ez dirudi ia alderik dagoenik ikerketa eta ikerkuntza eratorrien artean: Unibertsitatean ikerkuntza egiteko diru kopuruak atzera egin du, bistan denez, bederatzi urte horietan, diru gehiena unibertsitateari ez dagokion ikerketa militarretan erabili baita (Pérez Iglesias); Asmakuntza horrek, beste batzuekin batera, hala nola buztingilearen gurpila edo biribilak marrazteko konpasa, egundoko ospea eman zion (Juan Garzia); Transmisio mota horrek beste bereizkuntza bat ekarri zuen (Jon Muñoz); Ondoko salakuntza hauek egozten zaizkizue (Navarro). Adibide horietan ‘ondorioa’ balioa dute izen eratorriek, erakuslez, adjektiboz, bat zenbatzaileaz… lagundurik baitoaz. Beste hauetan, aldiz, ‘gertaera’ adierazten du: CIAk lagundu egin zuen, bestela CIArentzat berarentzat ere lan egiten zuen gizonaren bahikuntzan (Jimenez); Argindar ekoizpen zein erregai banakuntza sareez azken urteotan jabetu izanak (Sokarros).

Aditzoinaren argumentu egitura ‘esperimentatzailea’-‘gaia’ denean, ez du ondoan -keta atzizkiaz sorturiko izena izango: pairakuntza (izatekotan, pairamen); ez eta oinarria da motako aditza denean ere: azarkuntza (‘ausardia’).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper