Euskararen Gramatika

4.5.5. -kunde


4.5.5. -kunde

4.5.5a Atzizki honek ez du gaur egun emankortasun handirik. Literaturako testuei begiratuz gero, erabilera modu bat baino gehiago ikusiko dugu, betiere aditzoina oinarri duela. Batetik, izen zaharrak ditugu, oro har ekialdekoak, eta ‘gertaera’ zein ‘ondorioa’ adierazten dutenak: aiherkunde, bahikunde, desirkunde, egikunde, nahikunde. Elkhargana erakusten dute aiherkundea (Etxeberri Ziburukoa); Noizik behin ethortzen zeizkidan […] Iainkoa baithan phentsatzeko desirkunde batzuk (Axular); Zure nahikundea balinbada nik ohorerik ez izatea, zure gogara egin bedi (Duvoisin). Gehienak bildu ditu Euskaltzaindiaren Hiztegiak eta gaurko corpusetan ere ageri dira.

4.5.5b Bestetik, baditugu XIX. mendearen amaierakoak eta XX. mendearen hasierakoak, batez ere, erlijioari lotuak: agerkunde, berpizkunde, deikunde, Igokunde, Jasokunde, sorkunde; baina baita oldarkunde ere; guztiek ‘gertaera’ adiera dutela esan daiteke: Jaunaren zerura igokundea (Vitoria-Eleizbarrutirako Kristiñau-Ikasbidea); Jaunaren agerkundea (Kerexeta).

4.5.5c Eta baditugu izen berriagoak ere, gehienak euskara estandarrekoak, -kunde/-kuntza4.5.6) bikotean aurki ditzakegunak; adierari dagokionez, bikote horretako izen bakoitzak du bere ñabardura: aurkikunde, erakunde, federakunde, hauteskunde, hazkunde, zabalkunde… Xehekiago aztertzen baditugu, aurkikunde izenak bi adiera ditu: lehena, goiko agerkunde edo igokunde-ren sailekoa (Gurutze Deunaren Aurkikundea); bestea, ‘aurkikuntza’ definitzen du Euskaltzaindiaren Hiztegiak: Aurkikunde horiek psikologian eta medikuntzan erabil daitezke (Goienkaria); Gaur egun edozein egiaztapen, aurkikunde edo teknikak […] berekin nahi du zientziaren bedeinkapena (Lertxundi). Erakunde ihartua dago; erakuntza izenak ‘eratzea’ adierazten du, baina ez erakunde-k. Federakunde eta federakuntza erdal federaciónen ordain erabili dira (eta badute lekua gaurko corpusetan), baina federazio da estandarrerako arautua. Hazkunde eta hazkuntza sinonimotzat ematen ditu Euskaltzaindiaren Hiztegiak adiera batean; baina hazkuntza izen eratorrian, ‘(animaliak) hazi’ adiera da oinarritzat aukeratua (abere hazkuntza). Zabalkunde eta zabalkuntza, biak erabiltzen dira euskara estandarrean (nahiz zabalkunde izan erabiliena, ia hiru bider agerraldi gehiago baititu zabalkuntza-k baino Egungo Testuen Corpusean). Bien arteko aldeari dagokionez, ez da askotan erraza ñabardurak antzematea; hala ere, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, badirudi zabalkunde ‘zerbaiti buruzko ezagutza edo norbaiten ideiak haien berri ez dutenengana helaraztea’ dela: Isilpeko informazioaren zabalkundea kontrolatu (Euskadiko Museoei buruzko Legea); zabalkuntza izenak, aldiz, zabaldu aditzaren beste adiera bat du oinarri batzuetan: Zirkonia purua polimorfikoa da eta […] 1.170 °C lortzen direnean, bolumen-zabalkuntza bat gertatzen da (Monasterio). Baina gehienetan zaila da zabalkunde / zabalkuntza bikotean aldeak ikustea.

4.5.5d Bada azkenik beste erabilera bat ere: pertsona adierazten duen izenari erantsi eta pertsona horien bilera-edo esan nahi duen izen eratorria sortzen duen -kunde, alegia. Egia da pentsa dezakegula beste atzizki bat dela, forma berekoa, baina beste balio batekoa, oinarrian den izenaren eta izen eratorriaren adiera ere azpisail honetan aztertzen ari garen izenen ‘ekintza’ (‘gertaera’), ‘ondorioa’ adieratik aldentzen den heinean. Dena den, oso adibide gutxi ditugunez hemen aipatzea iruditu zaigu egokiena; Emakunde da euskara estandarrean bide horretatik sortu den bakarra (erakunde baten izen propioa): aitakunde, Emakunde, gizakunde; Azkuek jaso zituen bere hiztegian, baina ez dute ia lekukotasunik testuetan.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper