Euskararen Gramatika

4.5.3. -era2 (-kera)


4.5.3. -era2 (-kera)

4.5.3a Mendebaldeko atzizki honen lematzat -era hartu izan da, -kera batik bat txistukari (afrikatu)aren ondoren ageri delako. Azkuek aitatzen duen banaketa, -era = ‘ekintza’ / -kera = ‘modua’ ez da, beraz, askotan betetzen.

4.5.3b Oinarrian da motako aditzoina du askotan32; argumentu bakarrekoa, beraz (nahiz hor ditugun erabilera edo ezaguera ere)33. Askotan atzizkiak mugimendua edo egoera aldaketa adierazten du. Adierari dagokionez, sortzen dituen izenak ‘gertaera’ izenak dira, aditzoinari dagokion gertaera hori gauzatzea adierazten dutenak: agerrera, amaiera, bukaera, etorrera, hasiera, ibilera, igoera, irteera, jaitsiera, piztuera, sarrera, sorrera eta abar. Argumentudun izenak dira, beraz, -era atzizkiaren bidez sortzen ditugunak; argumentu hori behin baino gehiagotan izenlagun gisa agertuko da testuan: Bat-batean edan dudan esne beroak Alto de Portillorako patarraren igoera erraztu dit (Aintziart); Ontzien sarrera eta deskarga ikusi nahi nuen (Sarrionandia); Tolosako trenaren irteera (Zaldua); Ikerlariak bidali zituen Saulen etorrera ziurtatzera (Elizen arteko Biblia).

Hala ere, izenondoz, plural markaz… lagundurik ere ikus ditzakegu izen eratorri hauek literatura testuetan. Horrek pentsarazten digu ‘ondorio’ balioa ere badutela; ez, behintzat, ‘gertaera’ balio soila (§ 4.5.1c): Aste osoan hura zen irteera bakarra, festa-gune bakarra (Aristi); Galduak ditut hainbat eta hainbat orri ere hara-hona egindako ibileretan (Lertxundi).

4.5.3c Bestalde, -era atzizkiak eman diezaioke ‘modua’ adiera ere izen eratorriari; halakoetan, bai da eta bai du motako aditzoinak aurkituko ditugu: egoera, erabilera, ibilera, hizkera, idazkera, janzkera.

4.5.3d Zenbait izen eratorrik har ditzakete beste adiera batzuk ere; esaterako, ‘gunea’, ‘lekua’, irteera eta sarrera izenen kasuan. Edo izen konkretu, zenbakarria, ‘tiketa’, sarrera izenak.

Bestalde, batez ere mendebaldeko testuetan erabili den atzizki honen parekoa da ipar-ekialdeko euskaretan -tze4.5.9).

32 Da motakoa dela diogu, horietako bat baino gehiago du motakoak ere izan daitezkeen arren, hau da, inkoatibo/kausatibo motakoak, -era atzizkia da motakoari, inkoatiboari gehitzen zaiolako: ‘piztu da’ baliotik sortzen da piztuera (ez ‘piztu du’ baliotik); ‘sortu da’ > sorrera (ez ‘sortu du’) eta abar.

33 -era, -keta edo -men/-pen atzizkien oinarri diren aditzoinen sailkapen xeheagorako, ikus Azkarate 2008.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper