Euskararen Gramatika

4.5.2. -dura (-tura)


4.5.2. -dura (-tura)

4.5.2a Lemari eta aldaerei (alomorfoei) dagokienez, -tura/-ture atzizki erromantzearekin lotu den atzizki honek -tura aldaera har dezake txistukariaren ondoan (aztura, herstura; egitura partizipioaren azken sudurkaria erori ondoan); eta -kura ere ageri da bilkura izenean.

Batez ere ekialdekoa da atzizki hau, eta gehienbat da/du motako aditzei erantsirik aurkitzen dugu; zehazkiago esateko, inkoatibo/kausatibo motakoei (§ 23.2.2.2c): apaindu, beztitu, elikatu, gaizkoatu, garbitu, gogortu, harritu, hedatu, kilikatu, kutsatu, laztu, uhertu, zimurtu… Baina du motakoak ere ez dira falta (deitu, egin, josi, lotu…), ez eta da motakoak ere (hozitu, kexatu):

abiadura, apaindura, azpildura, aztura, beztidura, deitura, egitura, elikadura, etendura, gantzudura, garbidura, gaizkoadura, gogordura, hanpadura, harridura, hedadura, herstura, kexadura, kilikadura, kutsadura, jostura, laztura, ñabardura, uherdura, umidura, zimurdura

4.5.2b Euskal gramatikariek, oro har, ‘ondorioa’, ‘emaitza’ balioa eman diote atzizki honi (eta, beraz, sortzen dituen izen eratorriei, § 4.5.1b). Hau da, apaindura izenak ez du ‘apaintzea’ adierazten, horren ondorioa baizik. Berdin esan daiteke gogordura, harridura, laztura eta beste hainbat izenez. Beraz, izen eratorriak ez ditu heredatuko aditzaren argumentuak (hauek ez dute zertan azaldu perpausean), eta, aldi berean, izen horiek har ditzakete plural markak, adjektiboak, zenbatzaileak…

Hona hemen zenbait adibide: Izadiaren edo gizonen ankerkeria bortitzek laztura eta sumindura eragin dezakete, baina ez dizute eragiten gauzatxo etsigarri batzuk ikustean bizkarrean eragiten dizun hozkirri hori (J. Zabaleta); Hedadura lau eta grisetan ez zen bizitza aztarnarik ikusten (Otsoa); Bihotz taupaden erritmoa bizkortu zitzaion, garondoko kilikadura areagotu, nerbioak dantzan jarri (M. A. Mintegi); Kaleko Gabon apaindurak seinalaturik (Goenkale); Beren alkandorak, jaietako beztidurak, Madrilen enkargatzen dituzte (Azurmendi); Datuek ñabardurak behar dituztela, alegia (Heras).

4.5.2c Baina ez dago beti hain argi ‘ondorioa’ ala ‘gertaera’ adierazten duen (eta orduan aditzaren argumentua agertuko zaigu izenaren inguruan). Gogordura izenari, esaterako, bi adiera ematen dizkio Egungo Euskararen Hiztegiak: ‘ariketa fisikoa eginda gero gorputzean sentitzen den mina; gorputz atalen bat gogortzea’. Eta hanpadura izenean lehen adiera ‘hanpatzea’ ematen du Euskaltzaindiaren Hiztegiak (zauriaren hanpadura), eta bigarren adiera, hizkuntzalaritzakoa, ‘enfasia’.

Hitz berri mordoxka sortu da, gainera, euskara estandarrean, besteak beste hizkuntzalaritzan, edo matematiketan: batura, berretura, biderkadura, hanpadura, kendura, komunztadura (Etxeberri Sarakoak erabilia), zatidura… Matematika arloko terminoetan argi adierazten da ‘ondorioa’ adiera: ‘batuketaren emaitza’, ‘berreketaren emaitza’, ‘biderketaren emaitza’ eta abar.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper