Euskararen Gramatika

4.4.3.6. -ko2


4.4.3.6. -ko2

Askotan postposizio sintagmari erantsirik izenlaguna sortzeko funtzioa duen atzizki hau zenbaitetan eratorpen atzizki bihurtu dela esan daiteke (§ 4.2.5, § 5.6.3). Halere, jatorria kontuan izanik edo, Villasantek ez du eratorpen atzizkien zerrendan aipatzen. Atzizkiak, bestalde, ez du aldaerarik; baina ezin da ahaztu eratorpen atzizkietan ez bezala, e lotura-bokala agertzen dela oinarria kontsonantez amaitzen denean (muturreko eta abar), eta belarritako, oinetako izenetan oso argi ikusten da pluraleko sintagmek leku postposizioak hartzen dituzteneko -eta- (ikus § 21.7, § 21.8).

Sortzen diren izenak konkretuak eta bizigabeak izan arren, adiera ez da beti bera:

Gorputz atalen bati erreferentzia egiten dion izenari erantsirik, ‘janzkia’ adierako izenak sortzen dira: belarritako, buruko, gerriko, lepoko, oinetako, soineko…

Beste batzuetan, gorputz atalei erantsirik, ‘kolpea’ adiera hartzen du izen eratorriak (gorputzeko gune horretan hartzen dena edo ematen dena): betondoko, ipurdiko, kokotseko, matraileko, muturreko…

Erraz aurki dezakegu beste atzizkiren bat, bereziki a) puntuko izenen ondoren: oinetakogile, oinetakogintza, soinekodun, soinekogintza, gerrikogin, gerrikogintza

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper