Euskararen Gramatika

4.4.4.1. -gia


4.4.4.1. -gia

4.4.4.1a Hainbat aldaera edo alomorfo izan ditu atzizki honek gramatikariek diotenez28, baina -gia da bereziki Zuberoako euskaran erabili den atzizki honen lema; hala ematen dute Salaberryk (1856) eta Lafittek (1944). Eta hauxe da, hain zuzen, Iparraldean hedatuena. Leku batzuetan gertatutako -a itsatsiaren galera goiztiarrak azalduko luke zubereraren - aldaera (bazkagü, egongü, dagoeneko Maisterrek) eta gainerakoak, Hegoaldekoak direnak (aipagarria da mende honetako Hegoaldeko autoreak izatea batik bat -gu aldaera darabiltenak). Euskaltzaindiaren Hiztegian -gia hobetsi da. OEHko corpuseko adibideek ere argi erakusten digute -gia dela lema egokia.

4.4.4.1b Aditzoinari eransten zaio -gia; atzizkiak ‘lekua’ adiera ematen duen heinean, berdin dio zein motatako aditzoinei eransten zaien, ez baitu eraginik aditzaren argumentu egituran: bilgia, egongia, gordagia, hazgia, igarangia, jangia, jargia, langia, sargia

Ikus ditzagun euskal literaturako adibide batzuk: Bilgia nagusia izan arren Chinon, ibilia naiz ere ikuska Idahon (Xalbador); Kamelua eta Mikaela heldu dira ezkerretik, aintzineko aldetik, gordagiatik hurbil (Barbier); Haren arima gaixoa, nahi gabez bere lekhutik, eta egongiatik ialki (Tartas); Badakit non zaudian, Satanen jargia den lekhian (Intxauspe).

28 Azkuek euskalkien arabera banatzen ditu: -gu ematen du lematzat, Erronkarin eta Zuberoan erabiltzen dela adieraziaz; horren aldaeratzat hartzen ditu -gio, Erronkarin eta Aezkoan erabiltzen dena, eta -go, Nafarroa Beherean. Lhandek (1926) -gi (-gu atzizkiaren aldaeratzat hartzen duena) eta -gia ematen ditu sarreratzat.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper