Euskararen Gramatika

4.4.3.4. -kin1


4.4.3.4. -kin1

Aditzoin kategoriako oinarriari eransten zaio -kin1; aditzoina da (inkoatiboak, egoera aldaketa adierazten duten hondatu, zahartu modukoak batzuk) edo du (emendatu, eraiki, erantsi) motakoa izan ohi da, eta, aditzoinari eransten zaizkion sail honetako gainerako atzizkiek bezala, barne argumentua biltzen du eratorpen atzizki honek (ikus § 4.4.1e): emendakin (‘gehigarria, eranskina’ adierazten duena, eta ez gaur askotan ematen zaion ‘zuzenketa’ adiera; erdal enmienda izenaren baliokidearena, alegia), eraikin, eranskin, errekin, hondakin, zaharkin. Beste batzuetan, adiera ez da guztiz gardena, ezin da asmatu aditzoinaren esanahitik abiatuz; halakoak dira: etekin, mozkin.

Aditz intrantsitiboa dute oinarri etorkin (izen biziduna, salbuespentzat hartzekoa), izakin izenek. Atzizkiak argumentu bakar hori hartzen du bere gain.

Adberbio kategoriako haboro eta sobera ikus ditzakegu haborokin eta soberakin izenetan, nahiz zuzenagoa izan daitekeen haboro izan, sobera izan aditzak hartzea oinarri; izen eratorriaren esanahia bat etorriko da, hartara, gainerakoekin, ‘haboro dena’, ‘sobera dena’. Eta atzizkiak aditzaren argumentu bakarra, barne argumentua, hartuko luke bere gain.

XX. mendearen hasieran aparatuak izendatzeko ere erabili zen: hegazkin, urrutizkin, urrutikuskin. Oinarrien kategoria ezin da eredu emankortzat hartu (hegaz (egin), urruti hitz (egin), urruti ikus), kategoria lexikoa izan ordez, aditz sintagmak baititugu. Atzizkiaren erabilerari dagokionez ere, zuzenagoa izango zen -garri, -gailu edo -ki1 baliatzea.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper