Euskararen Gramatika

4.4.3.3. -ki2


4.4.3.3. -ki2

Mota bateko baino gehiagoko izenak har ditzake oinarri atzizki honek, baita aditzoinak ere (§ 4.4.2.3). Baina sortzen diren izenak, ñabardurak ñabardura, oro har, izen konkretuak, bizigabeak direnez, egoki ikusi dugu guztiak hemen biltzea.

Oinarri eta adierei dagokienez, izen oinarria dutenak bilduko ditugu lehenik, eta aditzoina oinarri dutenak ondoren:

a) Batzuetan, animaliak adierazten dituzten izenak aurkituko ditugu oinarrian, eta izen eratorriak animalia horien ‘haragia’ hartzen du esanahi: ahateki, ardiki, bildoski, eperki, zerriki. Edo animalien gorputzeko atalak adierazten dituzten izenak: odolki, saiheski.

b) Beste batzuetan, ‘jateko zerbait’ adierazten du izen eratorriak, eta oinarriko izenak, berriz, nondik sortzen den, zertaz egiten den jateko hori: barazki, esneki, gozoki, izozki.

c) Izen konkretua ere, biziduna zein bizigabea, izan daiteke oinarri, eta izenak adierazten duen multzo, klase horretako bat/banakoa izendatzen du eratorriak: aingeruki, emazteki, gauzaki, gizaki, liburuki.

d) Zenbatzaileei erantsirik, batetik adieraz dezake erditze batean sorturiko haurretako bakoitza: biki, hiruki (zazpiki, aldiz, zazpi hilabeteko haurdunaldiaren ondoren sortua da). Bestetik, hiru nahiz lau alde dituen figura geometrikoa ere adierazten du: hiruki, lauki.

e) Aditzoinari erantsirik sortzen diren izenek aditzoin horren objektuari egiten diote erreferentzia: erreki ‘okela errea’, inprimaki ‘orri inprimatua’, janzki… (ikus § 4.4.1e).

-ki2 atzizkia daramaten izenek ondoren har ditzakete beste batzuk, hala nola gozokigile, izozkigintza, izozkitegi, laukidun eta abar.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper