Euskararen Gramatika

4.4.3.2. -kari1


4.4.3.2. -kari1

4.4.3.2a Atzizkiaren lemari (oinarrizko formari) dagokionez, [+gizakia] motako izenak sortzen dituen -ari, eta izen bizigabeak, konkretuak sortzen dituen -kari bereizten dituzte Azkuek eta Villasantek. Bigarren atzizki honen lematzat biek herskaridun forma ematen dute. Egia da aspaldi sorturiko izenetan -ari aldaera ageri dela, edari, egosari, hobari, janari, opari… Baina -kari da nagusitu den aldaera. Horren erakusgarri dira, esaterako, egosari vs egoskari, eltzari vs eltzekari bikoteak; bietan -karidun izena da euskara estandarrerako aukeratua.

4.4.3.2b Mota bateko baino gehiagoko oinarriak har ditzake atzizki honek, nahiz atzizkiak esanahi bertsua ematen dien sortzen diren izenei, ‘objektua, zera’, alegia:

Aditzoinei erants dakieke, da zein du motako aditzoinei. Kasu batean zein bestean, -kari1 atzizkiak aditzoinaren barne argumentua biltzen du (§ 4.4.1f): edari, eginkari, egoskari, eskari, gertakari, helkari, opari, salkari.

Denbora erreferentzia duten izenei erantsirik, maiztasun horrekin gertatzen den, idazten den, argitaratzen den… zera adierazten du: astekari, egunkari, hilabetekari, urtekari. Adiera kontuan harturik, hemen sar ditzakegu hamaboskari, hiruhilabetekari, seihilabetekari zein biurtekari ere, nahiz oinarrian zenbatzailea edo zenbatzaile sintagma izan (hiru hilabete, sei hilabete)27.

Fonologiaren arloko terminoak sortzeko baliatu dugu azken urteetan, batzuetan ahoko parteren bat adierazten duten izenei erantsirik: ezpainkari, sabaikari, sudurkari, zintzurkari; hemen sar dezakegu txistukari ere. Beste batzuetan, ostera, artikulazio modua adierazten duen oinarria dugu, aditzoin kategoriakotzat har dezakeguna: herskari, igurzkari, trabari.

Baditugu, azkenik, otordua adierazten duten afari, bazkari, gosari eta berriagoa den askari ere, ihartutzat jo ditzakegunak.

Ondoren ager daitezke beste atzizki batzuk: aldizkarigile, aldizkarigintza, oparidun, oparigile, oparigintza

27 Villasantek dioenez, ekialdean larunbatkari eta abarrek zuten adberbio baliotik abiatuz (larunbatero-ren parekoa) sortu diren izenak, oro har ‘urtean behin argitaratzen dena‘, ‘astean behin argitaratzen dena‘… adierazteko baliatu ditugunak. Bide batez, aipagarriak dira zenbatzaile sintagma egiturako oinarriak dituzten hiruhilabetekari, seihilabetekari, biurtekari… izenak lexikoan sortzen baitira, oro har. Hau da, kategoria lexikoak dira oinarriak (ez sintagmak) eta atzizkiak erantsirik, kategoria lexikoak sortzen dira.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper