Euskararen Gramatika

4.3.3. -eria (-teria)


4.3.3. -eria (-teria)

4.3.3a Bi aldaerak, -eria eta -teria, ageri dira adibideetan, baina badirudi ingurune fonetikoaren arabera azal daitekeela herskaridun forma: bokala + -teria (baina tresneria) / kontsonantea + -eria; oinarriaren azken bokala -e denean, noski, bi bokalen bilkura gertatzen da. Villasantek berariaz sarrerarik eman ez arren, -di atzizkia aztertzean aipatzen du -teria, bere iritziz erromantze jatorrikoa dirudiena. Azkuek berariazko sarrera ematen dio -eri lemapean, -a itsatsirik gabekoa, beraz. Egia da bai ahoz eta bai idatziz, aurki ditzakegula -eri formako adibideak (OEHko corpusa ikusi baino ez dago). Literaturako adibide hauek argi erakusten dute, ordea, -a berezkoa duela: Eta horrela gure gazteria guzia herritik norapait… (J. P. Arbelbide); Gazteria ederra eztogu beti Ondarroan ezautu (Azkue); Bostak aldian sekulako umeterixia izaten da ikastola aurrian (Elexpuru). Euskaltzaindiaren Hiztegian -a itsatsidun formak dira, beraz, hobetsi direnak: biztanleria, entzuleria, gazteria, gizateria, haurreria, irakasleria, langileria, umeteria eta abar.

4.3.3b Oinarriari dagokionez, gizakia adierako izenak aurkituko ditugu askotan, Euskaltzaindiaren Hiztegiko adibide horietan ikusten dugunez. Izen bizigabeak ere izan daitezke, ordea, oinarri: ontziteria, papereria, tresneria, zamauteria… Eta baita izen balioa hartzen duten adjektiboak ere, hala nola txikiteria ‘gauza txikien multzoa’ edo zaharreria eratorrietan; azken honek bi balioak izan ditzake, ‘pertsona zaharren multzoa’ zein ‘gauza zaharren multzoa’.

Adierari dagokionez, oinarriak adierazten duen horren kolektiboa edo multzoa izendatzen du -eria atzizkiaren bidez sorturiko izen eratorriak.

Azkenik, aurreko lerroetako adibideetan ikusi ahal izan dugun bezala, -le atzizkiaz eratorriko izen bizidunek erraz har dezakete ondoren -eria: biztanleria, entzuleria, idazleria, irakasleria eta abar.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper