Euskararen Gramatika

4.2.5. -ko1


4.2.5. -ko1

4.2.5a Berez ‘egile’ zentzurik izan ez arren, azpisail hau izan daiteke lekurik egokiena [+gizakia] motako izenak sortzen dituen -ko atzizkiarentzat. Azkuek eratorpen atzizki honen balio guztiak batera aztertzen baditu ere, mota desberdinetako izenak sortzen dituztenez (oinezko, lekuko/oinetako, gerriko; belarrondoko, ipurdiko), bi -ko bereiziko ditugu. Funtsean, berehala ikusiko dugunez, -ko bakarra dugu, baina batzuetan izen bizidunak adierazten ditu eta beste batzuetan, ostera, bizigabeak, beste azpisail batean aztertuko ditugunak (§ 4.4.3.6).

4.2.5b Dena den -ko ez da gainerako eratorpen atzizkiak bezalakoa. Berez izenlagunen flexio marka da -ko, askotan postposizio sintagma bati eransten zaiona (§ 5.6.3, § 14.1, § 21.7, § 21.8). Bestalde, flexio hizkien eta eratorpen hizkien arteko desberdintasunak aipatzean esan dugu lehenik eratorpen hizkiak ageri zaizkigula eta ondoren flexio hizkiak (ikus § 3.1j). -ko atzizkiaren adibideen artean, ordea, oinezko dugu, aurretik -z flexio hizkia, postposizio marka daramana. Antzera gertatzen da beste izen bizigabe hauetan ere: oinetako, belarritako, argi asko antzematen baita pluraleko sintagmek leku postposizioak hartzean berezkoa duten -ta-. Datu hauek badira nahikoa argudio esateko berez -ko ez dela eratorpen atzizki, izenlagunen flexio marka baizik, eta izenlagun horietako batzuk izen balioa hartzen dutela.

Hemen izen bizidunen balioa hartzen dutenak bilduko ditugu: ararteko, etxeko, lekuko, oinezko, oinordeko, ondorengo, zaldizko. Izen kategoria betea dutela erakusten du, bestalde, ondoren beste eratorpen atzizki batzuk hartu ahal izateak (arartekotza, aurkakotasun, lekukotasun, lekukotza), edo hitz elkartu bateko lehen osagai izateak (oinordeko-mota, zaldizko-talde).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper