Euskararen Gramatika

2.3. Hitz klaseak


2.3. Hitz klaseak

2.3a Gramatikaz hitz egiten hasteko, hitzak datozkigu berehala gogora. Hitz guztiak, ordea, ez dira klase berekoak. Adibidez, emakume, etxe, hiri… moduko hitzak klase batekoak direla esan ohi dugu, izen klasekoak, hain zuzen, eta polit, amorragarri, gorri, handi… beste batekoak, adjektiboak. Badira, halaber, batzuetan klase bateko eta beste batzuetan beste bateko jokatzen dutenak: busti, eraso, eragin… zenbaitetan aditz dira, baina izen edo adjektibo gisa ere lan egin dezakete.

Hortaz, hitzak dituzten ezaugarrien arabera (beste hitzekin konbinatzeko aukeren arabera, edo erakuts dezaketen morfologiaren arabera), klaseka bana daitezke, kategoriaka (§ 11.1). Gramatika tradizioan hala banatu izan dira. Horrela, bereizi ohi dira: izenak (etxe, asto, nagusitasun, lotsagabekeria…), aditzak (etorri, joan, gorrotatu, irakurri…), adjektiboak (aldapatsu, gorri, handi, nazkagarri, polit…), adberbioak (atzo, beti, gero, nekez, ongi…), determinatzaileak (bera, edozein, hauek…), kuantifikatzaileak (bost, bakoitz, oro…), juntagailuak (ala, baina, edo, eta, nahiz…), postposizioak (-gatik, -kin, -n, -tik, -ra…).

Hortaz, hitzak kategoria desberdinetan koka ditzakegu.

2.3b Hitzak sailkatzeak tradizio luzea du, eta arazo bat baino gehiago sortzen zaizkio gramatikariari nahiz hiztegigileari sailkatze honetan. Adibidez, aurreko zerrendatxo horretan sartu ditugu postposizioak ere, baina halakotzat eman ditugun -n, -tik, -ra, etab. hitzak direla onartzea ez da hain erraza. Beste hizkuntza batzuetan preposizioek bere lekua dute hiztegian (gazt.: a, de, desde, para, por…; lat.: ad, in, inter, pro…; ing.: for, in, into, to…). Hauen kideko lirateke euskaraz: -(r)en, -(r)i, -n, alde, artean… Hauek denak ez dira euskal hiztegietan aurkitzen, alde eta artean izan ezik. Helburu gisa, nolanahi ere, inork ez dio uko egiten sailkatze lan honi. Hiztegietan hitzak biltzen dira eta postposiziotzat eman ditugun elementu horiek ez dira jasotzen, morfema itsatsiak baitira. Aldiz, gaztelaniazko edo gure inguruko beste hizkuntzetako hiztegietan gure postposizio horien pareko bide diren preposizioak argiro jasoak ageri dira, eta zein kategoriatakoak diren ere esaten da. Euskal hiztegietan osagai morfologikoen berri ematen ezin hasiko gara. Gramatikan, ordea, ezinbestekoa da. Gramatikan hitz klaseez baino areago morfema klaseez mintzatu beharko genuke edo gramatika kategoriez, oro har. Hitzen edo morfemen kategoria zein den esateari ez diogu uko egin nahi izaten, nahiz eta askotan eginkizun hori zaila gertatzen den. Hiztegietan hitzak soilik jasotzen dira, eta batzuetan samurra da hitz jakin bati zein kategoria dagokion erabakitzea, baina beste batzuetan arazo gehiago izan daitezke, hiztegietan beretan agerian jartzen den bezala. Esaterako, beste edo bera moduko sarreretan, Euskaltzaindiaren Hiztegiak ez du hitz hauen kategoria zehazten17.

2.3c Dena dela, morfemak edo hitzak banatzerakoan jakin behar dugu zenbat klase bereiziko ditugun eta zein irizpideren arabera sartzen dugun hitz jakin bat klase batean edo bestean.

Sintaxiari dagokionez, ohikoa da gure inguruko hizkuntzen gramatiketan, eta gurean ere bai hein handi batean, honako hitz klase hauek bereiztea: artikulua, izena, adjektiboa, izenordaina, aditza, adberbioa, preposizioa eta interjekzioa. Gure artean, jakina, preposiziorik ez da aipatzen, baina bai postposizioa. Euskaltzaindiaren Hiztegian izenlagun hitz klasearen ondoan, izenondo ere bereizten da: on, adibidez, izenondoa da, baina ondo, ongi, adizlaguntzat ematen dira.

Beraz, bi arazo ditugu: 1) zenbat kategoria bereizi behar diren, eta 2) zein irizpideren arabera kokatuko dugun hitz edo morfema jakin bat kategoria batean ala bestean (§ 11.2). Kategorien zerrenda aldatuz joan da denboraren arabera, eta baita hitz batzuen kategoria esleipena ere. Zenbait hitzen kategoria zein datekeen ere ilun dago. Adibidez, bider hitza (cf. zenbat bider) zein kategoriatakoa den zalantzak izan ditzakegu. Zenbatzailez lagundurik agertzen denez, izen kategoriakoa dela pentsa liteke (zenbat bider / zenbat egun), baina zenbat egunetan esan daitekeen bezala, *zenbat biderretan ez da esaten. Horrenbestez, postposizioa izan daiteke edo adberbioa. Aldiz ere hala izango da? Alegia, bi aldiz [[bi aldi] -z] gisa analizatu behar dugu ala [bi aldiz] adberbio gisa, behin bezala? Galderak nonahi.

17 Biak kategoria bereko dira, determinatzaileak, egituraz konplexuak: bera < ber -a (cf. Ber gizon-a) eta bigarrena kontrakoa, beste < ber ze (ber –ez gizon –a > bertze gizona).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper