Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

9.2.55. 2016-1321 Legea, 2016ko urriaren 7koa, Errepublika Digital Baten Aldekoa


9.2.55. 2016-1321 Legea, 2016ko urriaren 7koa, Errepublika Digital Baten Aldekoa[1550]

III. TITULUA
Baliabide digitalak erabiltzeko ahala

III. KAPITULUA
Pertsona kalteberenek baliabide digitalak erabiltzeko ahala

1. atala
Zailtasunak dituzten pertsonek telefono-zerbitzuak erabiltzeko ahala

105. artikulua

[…]

IV. Posta eta Komunikazio Elektronikoen Kodearen L. 33-1 artikuluko I. zenbakiko p letra, Zailtasunak dituzten pertsonen eskubide- eta aukera-berdintasunari, parte-hartzeari eta herritartasunari buruzko otsailaren 11ko 2005-102 Legearen 78. artikulua eta Kontsumoaren Kodearen L. 112-8 artikulua martxan jartzeko, lanbide arteko talde bat sortu beharko da, komunikazio elektronikoen alorreko eragileek osatua, telefono bidezko irisgarritasun-zerbitzuen antolaketa, funtzionamendua eta kudeaketa bermatzeko. Horretarako, lanbide arteko talde horrek kostuak partekatu beharko ditu, artikulu honetako VII. zenbakian aipatzen den dekretuan ezarritako modalitateen arabera eta Posta eta Komunikazio Elektronikoen Erregulazio Agintaritzaren kontrolpean.

Frantsesetik frantsesezko zeinu-hizkuntzarako interpretazio-baliabideak eta Cued Speech sistema bidezko kodetze- eta idatzizko transkripzio-baliabideak ziurtatu beharko dituzte, eskatzaileak hala eskatuz gero, Posta eta Komunikazio Elektronikoen Kodearen L. 33-1 artikuluko I. zenbakiko p) letran, aipatu otsailaren 11ko 2005-102 Legearen 78. artikuluan eta Kontsumoaren Kodearen L. 112-8 artikuluan aipatzen diren aldibereko itzulpen-zerbitzuek.

Aipatu otsailaren 11ko 2005-102 Legearen 78. artikuluan eta Kontsumoaren Kodearen L. 112-8 artikuluan aipatzen diren arreta-zerbitzuen irisgarritasuna bermatzeko, teleaholkulari profesionalek frantsesezko zeinu-hizkuntza eta Cued Speech sistema bidezko kodetze- eta idatzizko transkripzio-ezagutzak menderatzen dituztela ziurtatu beharko da, bai eta artikulu honetako VII. zenbakian aipatzen diren diploma eta kualifikazioak dituztela ere.

V. Lege hau promulgatzen denetik hasi eta gehienez ere hamar eguneko epean, eta VII. zenbakian ezarritako dekretuaren bidez definituriko modalitateen arabera, Posta eta Komunikazio Elektronikoen Kodearen L. 33-1 artikuluko I. zenbakiko p) letran aipatzen den itzulpen-zerbitzua hogeita lau orduz egongo da martxan, urteko egun guztietan; aipatu otsailaren 11ko 2005-102 Legearen 78. artikuluan aipatzen denak, berriz, tartean diren telefono bidezko arreta-zerbitzuen ordutegi bera izango du, eta Kontsumoaren Kodearen L. 112-8 artikuluan aipatzen denak, bezeroentzako zerbitzuen ordutegi bera.

VI. Posta eta Komunikazio Elektronikoen Kodearen L. 33-1 artikuluko I. zenbakiko p) letra, aipatu otsailaren 11ko 2005-102 Legearen 78. artikulua eta Kontsumoaren Kodearen L. 112-8 artikulua martxan jartzeko, komunikazio elektronikoko aplikazioak erabili ahal izango dira, eta testuak ozenki irakurri, ahots bidezko mezuak transkribatu eta testu bihurtu, testuok frantsesezko zeinu-hizkuntzara edo zeinu-hizkuntzatik frantsesera itzuli, edo Cued Speech sistema erabiliz transkribatu. Aplikazio horiek ezin izango dute ordeztu, dena den, Posta eta Komunikazio Elektronikoen Kodearen L. 33-1 artikuluko I. zenbakiko p) letran, aipatu otsailaren 11ko 2005-102 Legearen 78. artikuluan eta Kontsumoaren Kodearen L. 112-8 artikuluan aipatzen den aldibereko itzulpen-zerbitzua —ez idatzizkoa eta ez bisuala—, non eta bi zerbitzuek ez dituzten irisgarritasun- eta kalitate-baldintza berdintsuak eta ez dizkieten itzulpen-lan berdintsuak eskaintzen gor, gor-mutu, gor-itsu eta afasikoei.

[…]


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper