Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

9.2.51. 2010-873 Legea, 2010ko uztailaren 27koa, Estatuaren kanpo-harremanei buruzkoa


9.2.51. 2010-873 Legea, 2010ko uztailaren 27koa, Estatuaren kanpo-harremanei buruzkoa[1546]

I. TITULUA
Frantziaren kanpo-harremanen alde diharduten erakunde publikoei buruzko xedapenak

II. KAPITULUA
Campus France erakunde publikoa

6. artikulua

[…]

II. Honako hauek dira Campus France erakunde publikoaren eginkizun nagusiak:

1. Frantziako goi-mailako ikasketa-sistema eta lanbide-heziketakoa atzerrian sustatzea eta haien balioa ezagutaraztea, eta ikasketak Frantziako ikasketa-sisteman edo ikasketa frantsesen atzerriko sarean egiten ari diren herritar atzerritarren jarraipena egitea modu erregularrean.

[…]

III. KAPITULUA
Institutu Frantsesa

9. artikulua

[…]

II. Atzerrian kultura- eta hizkuntza-aniztasuna sustatzearen alde Frantziak dituen egitasmoen parte den aldetik, eta betiere harrera-herrialdearekin elkarlanean jarduteko gogoz, Kanpo Arazoetako Ministerioak, tartean diren gainerako ministerioekin batera —batez ere Kultura Ministerioarekin—, kulturaren alorrean definituak dituen kanpo-politiketan esku hartu beharko du Institutu Frantsesak, Frantziak atzerrian duen kultura-sarearen barruan. Honako hauek izango dira Institutu Frantsesaren eginkizun nagusiak:

[…]

7. Atzerrian frantsesa sustatzea, hedatzea eta irakastea;

8. Atzerrian Frantziako kultura-sareari buruzko informazioa ematea, bai eta Frantziako kultura-eskaintzarekin loturik diharduten instituzio eta profesionalei buruzkoa ere;

[…]

Institutu Frantsesak lankidetza-harreman estua izango du nazioarteko eta Europako elkarteekin, lurralde-kolektibitateekin eta, batez ere, itsasoz haraindiko departamendu eta kolektibitateekin, Frantziako kultura-industriaren esportazioan diharduten elkargo profesionalekin, sormenaren eta kultura-hedapenaren esparruetako instituzio frantses eta atzerritarrekin, eta lankide publiko eta pribatuekin, tartean baita Aliantza Frantsesarekin ere.

[…]

10. artikulua

Frantsesaren eta Frantziako kulturaren ospe ona atzerrian zabaltzeko estrategiak antolatze aldera, Kanpo Arazoetako ministroak eta Kultura-ministroak batzorde estrategiko bat eratu beharko dute, gutxienez urtean behin batzartuko dena, eta, hartan, tartean diren ministerioetako ordezkariek parte hartu beharko dute. Beste eragile batzuek ere parte hartuko dute batzorde horretan, hala nola Kanpo Arazoetako ministroak eta Kultura-ministroak izendaturiko pertsona ospetsu kualifikatuek, bai eta lurralde-kolektibitateen eta Aliantza Frantsesaren ordezkariek ere, eta kultura digitalen alorreko ordezkari adierazgarri batek ere bai. Diputatu eta senatari banak ere parte hartuko dute batzorde estrategiko horretan. Beren batzarretako kultura-arazoetarako batzorde iraunkorrak izendatu beharko ditu ordezkariok.

[…]


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper