Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

9.2.49. 2009-1436 Legea, 2009ko azaroaren 24koa, Espetxeei buruzkoa


9.2.49. 2009-1436 Legea, 2009ko azaroaren 24koa, Espetxeei buruzkoa[1544]

I. TITULUA
Espetxe-zerbitzu publikoari eta atxilotu-izaerari buruzko xedapenak

III. KAPITULUA
Atxilotuen eskubide eta eginbeharrei buruzko xedapenak

1. atala
Xedapen orokorrak

23. artikulua

Espetxera eraman bezain laster, atxilotuari harrera-liburuxka bat entregatu eta ahoz azaldu beharko zaizkio, berak ulertzen duen hizkuntza batean, zein atxiloketa-araubide aplikatuko zaion, zein eskubide eta betebehar izango dituen, eta zein errekurtso eta eskabide aurkeztu ahal izango dituen. Espetxeari aplikagarriak zaizkion arauak ere jakinarazi beharko zaizkio, eta gero ere, haren atxiloketak irauten duen bitartean, noiznahi eman beharko zaizkio aditzera.

2. atala
Jardueraren batean parte hartzeko eginbeharra

27. artikulua

Kondenatua beharturik egongo da espetxeburuak eta espetxeko baldintzapeko askatasun- eta gizarteratze-zerbitzuko zuzendariak proposatzen dizkioten gutxienez jardueretako batean parte hartzera, interesdunaren gizarteratzea baita jardueron helburua, eta haren adinera, gaitasunetara, zailtasunetara eta nortasunera egokiturik baitaude.

Baldin eta kondenatuak oinarrizko ezagutzak menderatzen ez baditu, irakurtzen, idazten eta zenbatzen ikastearekin lotuta egongo dira jardueraren eduki nagusiak. Baldin eta frantses nahikorik ez badaki, hizkuntza ikastea izango da jardueraren helburu nagusia. Baldin eta kondenatuak lanen bat badu, ikasketen antolaketa haren lanera egokitu beharko da.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper