Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

9.2.45. 2005-754 Legea, 2005eko uztailaren 4koa, Frantziako Errepublikako eta Andorrako Printzerriko gobernuek irakaskuntzaren alorrean buruturiko akordioa onesteko baimena ematen duena


9.2.45. 2005-754 Legea, 2005eko uztailaren 4koa, Frantziako Errepublikako eta Andorrako Printzerriko gobernuek irakaskuntzaren alorrean buruturiko akordioa onesteko baimena ematen duena[1540]

Eranskina
Konbentzioa
Frantziako Errepublikako eta Andorrako Printzerriko gobernuen artekoa, irakaskuntzaren alorrekoa (bi eranskin batera), Parisen sinatua 2013ko uztailaren 11n

Frantziako Errepublikako Gobernuak eta Andorrako Printzerriko Gobernuak,

Uste dutelarik, batetik, beren interesen aldekoa dela ikastetxe frantsesek Printzerrian eskaintzen dituzten irakaskuntza-zerbitzuen kalitateari eustea, eta, bestetik, bien ala bien nahia dela, eleaniztasunaren garapen-esparruaren barruan, Andorrako hizkuntzari eta kulturari buruzko ikerketa-lana sendotzea, batez ere andorratarren nortasunari buruzkoa, eta, aldi berean, Andorrako hezkuntza-sisteman frantsesaren irakaskuntza garatzea,

[…]

I. TITULUA
Frantsesaren irakaskuntza-sistema Andorran

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

[…]

7. artikulua

Frantziako estatuak hezkuntza nazionalaz arduratzen den ministeriorako onetsitako aurrekontuen mende egongo dira konbentzio honen 4. artikuluan aipatzen diren ikastetxeetako langileak.

Katalana eta Andorrarekin loturiko giza eta gizarte-zientziak irakasteko, Andorrako Gobernuak ikastetxeen esku jarri beharko ditu ikasgai horiek martxan jartzeko beharrezkoak diren irakasleak. Irakasleon kualifikazioaz ere Andorrako Gobernuak arduratu beharko du. Andorrako Gobernuak hezkuntzaren arloko langileei buruz onartua duen legeriaren mende egongo dira irakasleok. Zein ikastetxetan jardungo duten irakasle, haietako pedagogia-taldeetan integratuko dira, eta haien funtzionamendu-arauak bete beharko dituzte. Ikastetxean dauden bitartean, bertako ikasketa-buruen eta zuzendarien agintepean egongo dira.

Haien pedagogia-jarraipena nola egin, hori 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz propio osatutako Batzorde Parekide Franko-andorratarrak zehaztu beharko du.

[…]

II. KAPITULUA
Esparru pedagogikoa

13. artikulua

Formazio andorratarraren esparruan katalana eta Andorrarekin loturiko giza eta gizarte-zientziak irakasten direla bermatzeko, egokitzapen hauek egingo dira:

- katalanaren irakaskuntza Haur Hezkuntzan hasiko da eta Lehen Hezkuntzan jarraituko du; kolegioan eta Batxilergoko 1. mailan, lehen hizkuntza bizi gisa irakatsiko da, eta batxilergoko 2. mailan eta 3. mailan, berriz, hizkuntza bizi gisa;

[…]

III. KAPITULUA
Administrazio-egiturak

15. artikulua

[…]

Batzordeak bi zerrenda eman beharko ditu aditzera: batetik, hezkuntza nazionalaz arduratzen den ministerio frantsesak hautatutako langileena; eta, bestetik, Andorrako Gobernuak katalana eta Andorrarekin loturiko giza eta gizarte-zientziak irakasten direla bermatze aldera Frantziako ikastetxeen esku utzitako irakasleena.

Goi-mailako ikasketekin lotutako auziak ere landu ahal izango ditu propio osatutako Batzorde Parekide Franko-andorratarrak.

[…]

II. TITULUA
Beste lankidetza-forma batzuk

II. KAPITULUA
Lanbide Heziketa

26. artikulua

Ikasketa-plan erkideak antolatu ahal izango dituzte bi aldeek, eta diploma bikoitzak onetsi. Hori egiteko modalitateak, batez ere irakasleei, eskoletan erabiliko diren hizkuntzei, ikasketa-programei eta lokalei dagokienez, Batzorde Parekide Franko-andorratarrak erabaki beharko ditu.

Printzerriko hezkuntza-sistematik datozen ikasleek parte hartu ahal izango dute ikasketa horietan.

Derrigorrezko hezkuntzaz harago, Andorrako Gobernuak martxan jartzen dituen gizarteratze-egitasmoetan eta lanbide-heziketako programetan ere parte hartu ahal izango dute ikasleok.

[…]

III. KAPITULUA
Bizitzan zeharreko prestakuntza

28. artikulua

Etengabeko prestakuntzarekin loturiko jarduerak bultzatuko dituzte bi aldeek, batez ere frantsesaren garapen eta praktikaren inguruan Comte de Foix Lizeoak antolatzen dituenak. Zein jarduera antolatu, hori propio osatutako Batzorde Parekide Franko-andorratarrak erabaki beharko du, Frantziak Andorrako Printzerrian duen enbaxadako zerbitzuekin batera. Jardueron antolaketa bi aldeek finantzatu beharko dute.

[…]

III. TITULUA
Amaierako xedapenak

Parisen emana, 2013ko uztailaren 11n, bi aletan, frantsesez eta katalanez. Bi testuak berdin-berdin joko dira benetakotzat.

Eranskina

II. ERANSKINA
Katalanaren eta Andorrarekin loturiko giza eta gizarte-zientzien irakaskuntza Andorrako ikastetxe frantsesetan

Haur Hezkuntzan:

- katalana eta Andorrako ingurunearen ezagutza, 2. mailan eta 3. mailan: astean 3 ordu.

Lehen Hezkuntzan:

- katalana eta Andorrako ingurunearen ezagutza: astean 3 ordu.

Kolegio eta lizeoetan:

Kolegioko 6. mailatik batxilergoko 3. mailara bitartean, Frantzian hizkuntza bizien irakaskuntzarako indarrean dauden ordutegi berberak aplikatuko dira.

Andorrarekin loturiko giza eta gizarte-zientziei buruzko ikasgaiek, ordea, ordubete gehiago izango dute.

1. Kolegioetan:

Kolegioko 1. mailatik 4. mailara bitarteko ikasleek nahitaez ikasi beharko dute katalana lehen hizkuntza bizi gisa. Horrez gain, beste hizkuntza batzuk ere aukeratu ahal izango dituzte hizkuntza bizi gisa.

2. Lizeo orokor eta teknologikoetan:

Lizeoko 1. mailako ikasleek nahitaez ikasi beharko dute katalana lehen hizkuntza bizi gisa.

2. mailan eta 3. mailan, batxilergoko diploma nazionala (baxoa) eskuratzeko balioztatutako hizkuntza bizi gisa ikasi ahal izango dute katalana ikasleek.

Lizeo orokor eta teknologikoetan hizkuntza biziak irakasteari buruzko agindu ofizialen arabera ezarritako ordutegia izango du katalanak. Batxilergoko 2. eta 3. mailetako ikasleek, baldin eta ikasgaia hautatu ez badute, astean behin eman beharko dute katalana, baina ez dute katalaneko azterketarik egin beharko batxilergoko diploma nazionala (baxoa) eskuratzeko.

3. Lanbide Heziketako lizeoetan:

Ikasmaila zeinahi dela ere, ikasle guztiek ikasi beharko dute katalana. Lanbide Heziketako lizeoetan hizkuntza biziak irakasteari buruzko agindu ofizialen arabera ezarritako ordutegia izango du katalanak. Bigarren hizkuntza bizi bat ere aukeratu ahal izango dute ikasleek.

Lanbide Heziketako zeinahi diploma eskuratzeko, ikasleek katalaneko azterketa bat egitea aukeratu ahal izango dute.

4. Goi-mailako ikasketa teknikoetan:

Goi-mailako ikasketa teknikoetako ikasleek hizkuntza bizi gisa ikasi ahal izango dute katalana. Goi-mailako teknikari-titulua eskuratzeko beste edozein ikasgaik duen maila berekotzat joko da katalana.

Andorrara iristen diren ikasleak:

Kolegioetako edo batxilergoko lehen mailako ikasleek, baldin eta, bertan matrikulatzen direnerako, gutxienez hiru urte eginak badituzte Andorran eta artean katalan nahikorik ez badakite, hasiberrientzako katalan-ikastaro bat egin beharko dute astean lau orduz. Ikastaroak bi urteko iraupena izango du gutxienez, eta beste urtebete luzatu ahal izango da. Batxilergoko bigarren eta azken mailetako ikasleek hasiberrientzako katalan-ikastaro bat egin beharko dute astean ordubetez.

[…]


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper