Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

9.2.43. 2005-102 Legea, 2005eko otsailaren 11koa, zailtasunak dituzten pertsonen eskubide- eta aukera-berdintasunari, parte-hartzeari eta herritartasunari buruzkoa


9.2.43. 2005-102 Legea, 2005eko otsailaren 11koa, zailtasunak dituzten pertsonen eskubide- eta aukera-berdintasunari, parte-hartzeari eta herritartasunari buruzkoa[1538]

VI. TITULUA
Herritartasuna eta gizarte-bizitzan parte hartzea

76. artikulua

Administrazioaren arloko, arlo zibileko eta arlo penaleko jurisdikzio-organoen aurrean, gorrek beren beharretara egokituriko komunikazio-baliabideak aukeratu ahal izango dituzte. Estatuak bere gain hartu beharko ditu horrek dakartzan gastuak.

Halakorik behar bada, ikusmen-arazoak dituzten pertsonei laguntza teknikoa emango zaie, erregelamenduz zehaztutako modalitateen arabera, beren txosteneko dokumentuak kontsultatu ahal izan ditzaten.

Hizkuntza-ahalmena erabat edo neurri batean galdua izatearekin loturik dituzten komunikazio-zailtasunak direla medio, aukeratzen duten pertsona edo profesional bat ondoan dutela aurkeztu ahal izango dira afasikoak haiei dagokien jurisdikzio-organoaren aurrean.

77. artikulua

I. Gor eta gor-mutuen zirkulazio askea bermatu eta gidabaimena lortzeko azterketa berriak haien beharretara egokitze aldera, zeinu-hizkuntzaren interprete edo bitartekari bat egon ahal izango da ibilgailu arinentzako gidabaimena (B motakoa) lortzeko azterketa teoriko eta praktikoetan gorrentzat berariaz antolatzen diren saio espezializatuetan. Gutxieneko saio-kopurua dekretu baten bidez zehaztu beharko da.

II. Azterketa teorikoetan bertan erabaki beharko da, eta dekretu baten bidez zehaztu, azterketa-egileak eta itzultzaileak zenbat denbora izango duten itzuli beharrekoa ongi ulertzeko, horrek zeinu-hizkuntzaren interprete edo bitartekariari jarraitzeko modua eman diezaion azterketa-egileari.

78. artikulua

Zerbitzu publikoekiko harremanetan, eta kontuan harturik zerbitzuok ematea Estatuari, lurralde-kolektibitateei edo haien ordezkari gisa diharduten organismoei dagokiela, bai eta zerbitzu publikoak ematen dituzten pertsona pribatuei ere, entzumen-arazoak dituzten pertsonek aldibereko itzulpen-zerbitzua jaso ahal izango dute, bai idatzizkoa eta bai bisuala, ahoz ematen zaien zeinahi informazio ongi uler dezaten, erregelamenduz zehazturiko modalitate eta epeekin bat etorriz.

Haien beharretara egokituriko komunikazio-baliabideen artean, idatzizko transkripzio-baliabideak, frantsesezko zeinu-hizkuntzako interpretazio-baliabideak eta Cued Speech sistemako kodetze-baliabideak izango dira nagusi.

Entzumen-arazoak dituzten pertsonek telefono bidezko larrialdi-zerbitzuetara jotzeko modalitateak ere dekretu baten bidez zehaztu beharko dira.

VII. TITULUA
Zenbait xedapen

93-3 artikulua

Mayotten, Kaledonia Berrian, Polinesia Frantsesean, eta Wallis eta Futunan, frantsesezko zeinu-hizkuntza zuzenbide osoko hizkuntzatzat jotzen da. Administrazioan ere, zeinu-hizkuntza erabil dadin erraztuko da.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper