Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

9.2.42. 2004-806 Legea, 2004ko abuztuaren 9koa, Osasun Publikoaren Arloko Politikari buruzkoa


9.2.42. 2004-806 Legea, 2004ko abuztuaren 9koa, Osasun Publikoaren Arloko Politikari buruzkoa[1537]

IV. TITULUA
Plan nazionalen helburuak eta inplementazioa

II. KAPITULUA
Minbizia eta kontsumo-ohitura arriskutsuak

52-1 artikulua

I. Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide den estatu bateko herritarrei psikoterapeuta-titulua erabiltzeko baimen indibiduala eman ahal izango die agintaritza eskudunak, baldin eta, 52. artikuluan aipatzen diren diplometako baten jabe ez izan arren, titulu hauek badituzte:

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, titulua erabiltzeko ahala duen psikoterapeutak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

II. Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide den estatu bateko herritarra den psikoterapeutak, baldin eta estatu kide batean bizi bada eta estatu horretan legez badihardu lanean psikoterapeuta gisa, 52. artikuluko bigarren apartatuan aipatzen den erregistroan izena eman beharrik gabe psikoterapeuta gisa jardun ahal izango du Frantzian aldi batez edo noizean behin.

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-hornitzaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

[…]

III. Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela erakutsi beharko du psikoterapeutak.

Baldin eta zalantzarik badago lanean jarduteko beharrezkoa den hizkuntza-ezagutzen mailari buruz, eskatzaileak frantses nahikoa badakiela egiaztatu beharko du agintaritza eskudunak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper