Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

9.2.38. 2002-92 Legea, 2002ko urtarrilaren 22koa, Korsikari buruzkoa


9.2.38. 2002-92 Legea, 2002ko urtarrilaren 22koa, Korsikari buruzkoa[1533]

II. TITULUA
Korsikako lurralde-kolektibitatearen baliabide eta tresnak

I. KAPITULUA
Zerbitzuei eta langileei buruzko xedapenak (30. artikulutik 35.era bitartean)

30. artikulua

Lege honen ondorioz eskualdaturiko eskumenetan parte hartzen duten zerbitzuak edo zerbitzuen atalak, kasuaren arabera, Korsikako lurralde-kolektibitatearen esku utziko dira edo eskualdatu egingo zaizkio, Lurralde Kolektibitateen Kode Orokorraren L. 4422-43 artikuluko lehen bi apartatuetan eta L. 4422-44 artikuluan zehazten diren baldintzekin bat etorriz.

31. artikulua

Lege honen ondorioz Korsikako lurralde-kolektibitateari eskualdaturiko zerbitzuak emateko eginkizuna duten Estatuko funtzionarioak eta Estatuko agente ez-titularrak zuzenbide osoz eta modu indibidualean utziko dira lurralde-kolektibitate horren esku, Lurralde-mailako Funtzio Publikoaren Estatu-xedapenak ematen dituen 1984ko urtarrilaren 26ko 84-53 Legearen 125. artikuluan zehaztutako baldintzekin bat etorriz.

32. artikulua

Lege honen ondorioz Korsikako lurralde-kolektibitateari eskualdaturiko zerbitzuak emateko eginkizuna duten Estatuko funtzionarioek lurralde-mailako funtzionario-estatusa izatea aukeratu ahal izango dute.

Aipatu 1984ko urtarrilaren 26ko 84-53 Legearen 123. artikuluko II. eta III. zenbakietan ezarritako baldintzekin bat etorriz lege hau indarrean jartzen denetik hasi eta bi urteko epean egikaritu ahal izango da estatusa aukeratzeko eskubide hori.

Epe hori amaitu ondoren, aipatu 1984ko urtarrilaren 26ko 84-53 Legearen 123. artikuluko IV. zenbakian aipatzen diren xedapenak aplikatuko zaizkie funtzionarioei, eta aurrerantzean ezin izango dute estatusa aukeratu. Dena den, artikulu honen aplikazioaren ondorioz, IV. zenbaki honetako bosgarren apartatuan aipatzen den epea bi urtekoa ez baizik eta urtebetekoa izatea ezarri ahal izango da.

Aipatu 1984ko urtarrilaren 26ko 84-53 Legearen 122. eta 123. artikuluak aplikatzean funtzionario-estatus bakoitzerako zehazturiko integrazio- eta birsailkatze-baldintzak betetzera beharturik egongo dira lurralde-mailako funtzio publikoko lan-poltsetan sartze aldera beren estatusa aukeratzeko eskubidea egikaritzen duten Estatuko funtzionarioak.

Lurralde-mailako funtzio publikoko kide izatea aukeratzen duten Estatuko funtzionarioon lehenagoko zerbitzuak lurralde-kolektibitatean bete beharrekoen barruan geratuko dira.

33. artikulua

I. Korsikako lurralde-kolektibitateari eskualdaturiko zerbitzuak emateko eginkizuna duten Estatuko agente ez-titularrei lurralde-mailako agente-estatusa aitortu ahal izango zaie.

Lege hau indarrean jartzen denetik hasi eta bi urteko epean eskatu ahal izango dute agenteok lurralde-mailako agente-estatusa aitortu edo Estatuko agente ez-titular gisa jarraitzen utz dakiela.

Haien eskabidea jasotzen denetik hasi eta gehienez ere urtebeteko epean erantzun beharko zaie, zenbat lanpostu huts dauden aintzat harturik, ea eskabidea onartu zaien ala ez.

Bigarren apartatuan aipatzen den epea amaitu ondoren, eskabiderik egin ez duten agente ez-titularrek lurralde-mailako funtzio publikoko agente-ez titular izatea aukeratu dutela joko da, eta, egun horretatik hasi eta gehienez ere urtebeteko epean, baita eskabidea formulatua izan dela ere.

Artikulu honekin bat etorriz Korsikako lurralde-kolektibitateko agente ez-titular gisa onartuak izan diren Estatuko agente ez-titularrek beren lan-kontratuko estipulazioei eutsi ahal izango diete modu indibidualean. Agenteon lehenagoko zerbitzuak harrera egiten dien lurralde-kolektibitatean bete beharrekoen barruan geratuko dira.

II. Lege hau zer egunetan argitaratzen den eta egun horretara arte kalte-ordainen gaineko zein araubideren babespean dauden aintzat harturik, Korsikako lurralde-kolektibitateko langileek, hala nahi badute, araubide horri eusteko ahala izango dute modu indibidualean.

34. artikulua

Korsikako lurralde-kolektibitateari eskualdaturiko zerbitzuak emateko eginkizuna duten Estatuko agente ez-titularrek, baldin eta funtzio publikoko titulartasuna lortzen badute Funtzio publikoaren alorreko enplegu ezegonkorra suntsitzeari, langileak kontratatzeari eta lurralde-mailako funtzio publikoaren alorreko lanaldiei buruzko 2001eko urtarrilaren 3ko 2001-2 Legearen ondorioz, lurralde-mailako funtzionario-estatusa izatea aukeratu ahal izango dute.

Aipatu 1984ko urtarrilaren 26ko 84-53 Legearen 123. artikuluko II. eta III. zenbakietan ezarritako baldintzekin bat etorriz lege hau indarrean jartzen denetik hasi eta bost urteko epean egikaritu ahal izango da estatusa aukeratzeko eskubide hori. Epe hori amaitu ondoren, lege honen 32. artikuluko laugarren eta bosgarren apartatuetako xedapenak aplikatuko zaizkie.

35. artikulua

Lege honen ondorioz Korsikako lurralde-kolektibitateari eskualdaturiko zerbitzuak emateko eginkizuna duten portu, bide eta aireportuetako parke eta lantegietako langile ikastun edo titularrak zuzenbide osoz utziko dira lurralde-kolektibitate horren esku.

Estatuaren ordezkariak eta Kontseilu Betearazleko presidenteak burutu beharreko konbentzio baten bitartez eman beharko da eskaintzen diren zerbitzuen, langile-kopuruaren eta horrek dakartzan gastuen berri. Estatuak bere gain hartuko ditu gastuok, tartean baita aparteko orduek eta konbentzio bidez ezarritako lanaren izaerari eta antolamenduari dagozkien gehieneko kalte-ordainek eragindakoak ere.

Baldin eta Korsikako lurralde-kolektibitatearen erabakiren batek gastuak areagotzea badakar, Korsikako lurralde-kolektibitateak hartu beharko ditu bere gain gastuok Estatuaren laguntza-funtsen bitartez.

Agenteak haren esku utzi ondoren, Korsikako lurralde-kolektibitateak bere gain hartu beharko ditu bigarren apartatuan aipatzen diren langileengatiko gastuak, eta konpentsazio finantzario bat ere ordaindu beharko du, Estatuak, departamenduek eta erregioek beren agintepeko zerbitzuetako langileengatiko, funtzionamenduagatiko eta ekipamenduengatiko gastuak beren gain hartzeari buruzko 1985eko urriaren 11ko 85-1098 Legearen I. tituluan ezartzen diren baldintzekin bat etorriz.

II. KAPITULUA
Ondasun eta baliabideen eskualdaketari buruzko xedapenak

I., II. Paragrafook aldatu dira

III. Aurrekontuei buruzko legean zehazturiko baldintzekin bat etorriz, Korsikari Zergen Gaineko Estatutua ematen dion 1994ko abenduaren 27ko 94-1331 Legearen 5. artikuluko bigarren apartatuan aipatzen diren zerga-atxikipenak % 26 igoko dira, artikulu honen I. zenbakian aurreikusitako 1993rako Aurrekontuei buruzko 1992ko abenduaren 30eko 92-1376 Legearen 34. artikulua indargabetzeak eragindako ondorioak eta lege hau aplikatzearen ondoriozko eskumen-eskualdaketak eragindako gastuak konpentsatze aldera.

III. TITULUA
Zerga- eta gizarte-arloko neurriak

I. KAPITULUA
Inbertsioaren aldeko zerga- eta gizarte-arloko neurriak

48. artikulua

A. I.enetik VII.era bitartean. - xedapenok aldatu dira

B. Aurrekontuei buruzko legean ezarritako baldintzekin bat etorriz, berariazko zerga-sistema duten udalerriek, udalerriarteko lankidetza-erakunde publikoek eta lurralde-mailako zergaren banaketarako departamenduko funtsek urtero izaten dituzten diru-sarreren galerak konpentsatu beharko ditu Estatuak, 2002ko urtarrilaren 1etik kontatzen hasita, Zergen Kode Orokorraren 1466 B bis eta 1466 C artikuluetan ezartzen diren karga-arintzeak aplikatuz. Korsikako Zona Frankoari buruzko 1996ko abenduaren 26ko 96-1143 Legearen 3. artikuluko B letrako hirugarren eta laugarren apartatuetan ezarritako baldintzen arabera kalkulatuko da konpentsazio hori.

C. A letrako V. eta VI. zenbakietako xedapenak 2002an aplikatzeko, Korsikari buruzko 2002ko urtarrilaren 22ko 2002-92 Legea argitaratzen denetik hasi eta gehienez ere hogeita hamar eguneko epean izan beharko dute eragina haiekin lotutako ebazpenen ondorioek.

2011. urtetik kontatzen hasita, berariazko zerga-sistema duten udalerri eta udalerri-elkarteei aurreko apartatuetan aipatu konpentsazio edo karga-arintzeekin loturik egitekoak diren zerga-atxikipenak igo egingo dira, 2010ean departamendu eta erregioei emandako konpentsazio-laguntzak ordaintzeko atxikitako zerga-bolumenaren arabera.

2010erako Aurrekontuei buruzko 2009ko abenduaren 30eko 2009-1673 Legearen 77. artikuluko 8. ataleko VI. zenbakian zehaztu beharko dira udalerri eta udalerri-elkarteen aldeko igotze horri buruzko xedapenak.

50. artikulua

Gizarte Segurantzaren Kodearen L. 241-13 artikuluan eta Soldatei, Lanaldiari eta Enpleguaren Garapenari buruzko 2003ko urtarrilaren 17ko 2003-47 Legearen 10. artikuluan aurreikusitako kotizazio-murrizteak aplikatzen zaizkien soldatei dagokienez, Korsikan kokaturik dauden enpresei kotizazio-murrizteak igo ahal izango zaizkie, baldin eta Zergen Kode Orokorraren 1466 C artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Kotizazio-murrizteak zenbat igo, hori dekretu baten bidez zehaztu beharko da.

52. artikulua

I. Baldin eta, 2003ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko ekitaldiei dagokienez, nekazaritzaren sektoreko soldatako langile gisa ordaindu badituzte beren lanagatiko kontribuzioak Gizarte Segurantzaren Oinarrizko Araubidearen barruan, lege hau promulgatzean Korsikan kokaturik dauden laborariek Estatuaren laguntza bat jaso ahal izango dute, aipatu kontribuzioen % 50eko mugaren barruan. Korsikan 2002ko urtarrilaren 23a baino lehen kokaturik dauden laborariek izango dute tresna horretaz baliatzeko ahala.

II. I. zenbakian aurreikusitako laguntza hori jaso ala ez, hori eskatzaile bakoitzak baldintza metagarri hauek betetzen dituen ala ez kontuan hartuta erabakiko da:

- kanpo-auditoria bat egitea, ustiapena bideragarria dela frogatzeko;

- 2002ko abenduaren 31z geroztiko ekitaldiei dagozkien kontribuzio guztiak egunean edukitzea;

- Korsikako Laborantza Mutualitate Sozialaren kuota guztiak ordainduak izatea;

- 2003aren urtarrilaren 1a baino lehen Gizarte Segurantzaren lanagatiko kontribuzioren bat zorretan utzi bada, zor hori % 50 baino apalagoa izatea;

- kontribuzio horiexei dagokienez, eta baldin eta mutualitateak zorra handitzea adostu badu hamabost urtetik gorakoa izan ezin daiteken aldi baterako, gutxienez planaren lehen zortzi urteetako kuotak ordainduak izatea;

- laguntza eskuratzeko beharrezkoak diren Gizarte Segurantzaren soldatagatiko kontribuzio guztiak egunean edukitzea, edo hitzematea kontribuzio guzti-guztiak eguneratuko direla, Nekazaritzaren Kodearen L. 725-21 artikuluko xedapenetan aipatzen diren soldatagatiko kontribuzioei buruz ustiatzaileak eta mutualitateak adostu eta sinaturiko gehienez ere bi urteko egutegi baten arabera.

- Estatuari baimena ematea Korsikako Laborantza Mutualitate Sozialari ordaindu beharreko kontribuzioen ordainketan subrogatzeko.

III. Estatuaren administrazio-agintaritzaren aurrean eta lege hau argitaratzen denetik kontatzen hasi eta sei hilabeteko epean aurkeztu beharko da I. zenbakian aurreikusten den laguntzarako eskabidea.

IV. Laborantza Mutualitate Sozialarekin zorra ordaintzeko egutegia adostu izanak prozedura etetea ekarriko du I., II. eta III. zenbakiak aplikatzearen ondorioz.

V. Inor aberriratu eta soldatapekoa ez den lanbide batean ari bada lanean, haren zorrak murrizte aldera adosturiko laguntza I. zenbakian aurreikusten denari kendu beharko zaio.

VI. Baldin eta Merkataritza Kodearen VI. liburuan eratutako eta Nekazaritzako ustiategiak beren ekonomia- eta gizarte-ingurunera egokitzeari buruzko 1988ko abenduaren 30eko 88-1202 Legearen erregulazio- eta likidazio-baliabideen bidez garatutako prozeduretan parte hartzen badu zordunak, artikulu honen xedapenak ez dira aplikatuko.

V. TITULUA
Zenbait xedapen

58. artikulua

Halakorik behar balitz, Estatu Kontseiluaren zenbait dekreturen bidez zehaztuko dira lege honen aplikazio-modalitateak.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper