Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

9.2.32. 95-115 Legea, 1995eko otsailaren 4koa, Lurralde-antolamendu eta -garapenaren Orientazioari buruzkoa


9.2.32. 95-115 Legea, 1995eko otsailaren 4koa, Lurralde-antolamendu eta -garapenaren Orientazioari buruzkoa[1527]

I. TITULUA
Lurralde-garapenarekin lotutako dokumentu eta organismoak

V. KAPITULUA
Zerbitzu kolektiboen gidalerroak

2. atala
Kultura-zerbitzu kolektiboen gidalerroak

16. artikulua

Sormena akuilatu eta jendeak lurralde osoko kultura-ondare, -zerbitzu eta -praktiketara jotze aldera Estatuak ardatz hartu beharreko xedeak definituko dira kultura-zerbitzu kolektiboen gidalerroen bitartez.

Haien bidez, zein lurraldetan esku hartu behar den identifikatu beharko da, baliabide publikoak ahalik ondoena banatzeko.

Haien bidez, kultura- eta arte-gune nazional eta internazionalak garatu ahal izango dira. Haien bidez, hala badagokio, ondare-funtsak eskualdatzea ere ezarri ahal izango da.

Haien bidez, Estatuaren dirulaguntzak jasotzen dituzten kultura-organismoek beren jarduerak nola hedatu definitu eta sormena nola babestu definitu ahal izango dute.

Haien bidez, denetariko arte-adierazpenak, kultura-praktikak eta jatorrizko hizkuntzak aitortu eta, hala, integrazio-politikak sendotu ahal izango dira.

Haien bidez, frantsesaren sustapena eta hedapena eta hizkuntza erregionalen edo hizkuntza gutxituen babesa eta transmisioa ziurtatzeko moduko ekintzak zehaztu ahal izango dira.

Haien bidez, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili ahal izango dira, jendeak sormen-lan eta kultura-praktiketara jotzeko modua izan dezan.

Haien bidez, Estatuak Île-de-France erregioari eta gainerako erregioei inbertsiorako eta funtzionamendurako emandako baliabideak orekatu ahal izango dira, eta, hala, hamar urteko epean, Estatuak ematekoak diren maileguen bi heren jaso ahal izango dituzte erregiook.

Lurralde-antolamendu eta -garapenerako erregio-mailako konferentziak antolatu beharko du kontzertazioa, Estatuak eta lurralde-kolektibitateek erregio bakoitzean gidatu beharreko kultura-politikak nola sendotu eta nola koordinatu erabakitzeko.

Estatuaren, lurralde-kolektibitate interesdunen eta Estatuaren dirulaguntzak jasotzen dituzten kultura-organismoen arteko iraganeko kontratuetan ere aintzat hartu beharko dira gidalerroon xedeak.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper