Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

9.2.7. 52-1322 Legea, 1952ko abenduaren 15ekoa, itsasoz haraindiko Frantziako ministerioen mendekoak diren lurraldeetarako eta lurralde elkartuetarako lan-kode bat eratzen duena


9.2.7. 52-1322 Legea, 1952ko abenduaren 15ekoa, itsasoz haraindiko Frantziako ministerioen mendekoak diren lurraldeetarako eta lurralde elkartuetarako lan-kode bat eratzen duena[1473]

III. TITULUA
Lan-kontratua

I. KAPITULUA
Lan-kontratu indibiduala

I. atala
Xedapen orokorrak

32. artikulua

Baldin eta lan-kontratu batek hiru hilabetetik gorako iraunaldia badu gehienez, edo langilea bere ohiko bizilekutik kanpora eraman beharra badakar, hura idatziz aurkeztu beharko da, mediku batek langilea ikusi ondoren, lantokia dagoen lekuko lan-bulegoan, edo, halakorik ezean, lan- eta gizarte-arloko legeen ardura duen ikuskatzailearen edo haren legezko ordezkariaren aurrean.

Kontratua baimendu baino lehen, agintaritza eskudunak:

[…]

4. Kontratua irakurriko die aldeei, eta, hala badagokio, baita itzuli ere.

[…]

II. KAPITULUA
Ikaskuntza

I. atala
Ikaskuntzarako lan-kontratuaren izaera eta forma

52. artikulua

Ikaskuntzarako lan-kontratua kontratu-mota bat da, industria-establezimendu, denda edo landetxe bateko nagusiak, eskulangile batek edo fabrikatzaile batek beste pertsona bati egiten diotena edo haren alde eginarazten dutena, pertsona horri lanerako formazio metodiko eta osoa emateko; horren trukean, pertsona horrek bere burua behartzen du jasotzen dituen jarraibideak betetzera eta ikaste aldera agintzen zaizkion lanak egitera.

Kontratua idatziz aurkeztu beharko da, eta, hala egiten ez bada, deuseztzat joko da. Frantsesez idatzi beharko da, bai eta, ahal bada, ikastunaren hizkuntzan ere.

[…]

IV. KAPITULUA
Lan-konbentzio eta -akordio kolektiboak (68. artikulutik 86.era bitartean)

I. atala
Konbentzioaren izaera eta baliozkotasuna

71. artikulua

Konbentzio kolektiboa frantsesez idatzi beharko da, eta, hala egiten ez bada, deuseztzat joko da. Lurraldeen elkarteko, elkartez kanpoko lurraldeetako eta tutoretzapeko lurraldeetako buruak erabaki baten bidez zehaztu beharko du, Lanaren Aholku Batzordearen irizpen batean oinarriturik, zein baldintzatan aurkeztu, argitaratu eta itzuliko diren konbentzio kolektiboak eta, aurreko artikuluko azken paragrafoan aurreikusitakoa aintzat harturik, zein baldintzatan bat egin ahal izango den konbentzioarekin. Itsasoz haraindiko Frantziaren ministroak onetsi beharko ditu erabakiok.

[…]

VII. TITULUA
Betearazpen-organismo eta -baliabideak

I. KAPITULUA
Administrazio-organismoak

154. artikulua

Lan- eta gizarte-arloko legeen ardura duen ikuskatzaileak ahal hauek izango ditu:

[…]

d) Beren bisitaldietan, ondoan eduki ahal izango dituzte zinpeko interprete ofizialak eta bisitatu beharreko enpresako langileen ordezkariak, bai eta goragoko c) paragrafoan aipatu diren mediku eta teknikariak ere;

[…]

VIII. TITULUA
Lan-arloko desadostasunak

II. KAPITULUA
Desadostasun kolektiboak

214. artikulua

Zortzi orduko epean, adituak bere ikerketei buruzko txosten zioduna bidali beharko du. Txosten horretako ondorioak aholkutzat jotzekoak izango dira, eta erregelamendu-proiektu bat zehaztu beharko dute auzipean dauden puntuei buruz.

Aholku-txostena alde guztiei jakinarazi beharko zaie hogeita lau orduko epean. Kode honen 71. artikulua aplikatuz hartu beharrekoa den erabaki baten bidez zehaztuko da zein baldintzapean argitaratu, hedatu eta itzuliko den txosten hori. Nolanahi dela ere, txostena berehala argitaratu beharko da lurraldeko aldizkari ofizialean.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper