Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

9.1.26. Osasun Publikoaren Kodea


9.1.26. Osasun Publikoaren Kodea[1437]

I. ZATIA
Osasunaren babes orokorra

I. LIBURUA
Pertsonen osasuna babestea

I. TITULUA
Erien eskubideak eta osasun-sistemaren erabiltzaileak
ATARIKO KAPITULUA
Pertsonaren eskubideak

L1110-13 artikulua

Prebentzio- eta zaintza-sistemetatik urrun dauden pertsonei bakoitzaren berezitasunak aintzat harturik prebentziorako eta zaintzarako dituzten eskubideak bermatzea, horixe da osasun-bitartekaritzaren eta hizkuntza-interpretazioaren helburua.

Gaitasun, prestakuntza eta jardunbide onen erreferentziazko adierazleen bitartez definitu eta zehaztuko dira osasun-bitartekaritzaren eta hizkuntza-interpretazioaren arloetan diharduten eragileen esku-hartze modalitateak, bai eta eragileoi pertsonen osasun-laguntzarako protokoloetan dagokien lekua ere. Prebentzio- eta zaintza-sistemetatik urrun dauden pertsonak osasun-bitartekaritzarekin eta hizkuntza-interpretazioarekin loturiko baliabideetara nola iritsi ere adierazle horiexen bitartez definituko da. Osasunaren Goi Agintaritzak zehaztu beharko ditu adierazleok.

Artikulu honen aplikazio-modalitateak dekretu baten bidez zehaztuko dira.

III. TITULUA
Ezaugarri genetikoen azterketa, marka genetikoen bidezko identifikazioa eta genetika-aholkulariak
II. KAPITULUA
Genetika-aholkulariak

L1132-4 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, genetika-aholkulariak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L1132-5 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L1132-6 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du genetika-aholkulariak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

IV. ZATIA
Osasunaren arloko lanbideak

ATARIKO LIBURUA
Xedapen erkideak

ATARIKO TITULUA
Osasunaren arloko langileen eginkizunak
II. KAPITULUA
Kualifikazio profesionalen aitorpenari buruzko xedapen erkideak

3. atala
Sarbide partziala

L4002-5 artikulua

Hargatik eragotzi gabe atal honetan aurreikusitako xedapenak, establezimenduari buruzko xedapenak edo zerbitzuak aske emateari buruzkoak betetzen dituzten profesionalen eskubide, betebehar eta erantzukizun zibil berberak izango dituzte sarbide partziala adostua duten jardueretan aritzen diren profesionalek.

Bere lanean jarduteko, interesdunak jatorrizko estatuak bertako hizkuntzan idatzirik emandako titulu profesionala erabiliko du. Agintaritza eskudunak titulu profesional horren frantsesezko itzulpena eskatu ahal izango du.

[…]

I. TITULUA
Medikuntzaren arloko lanbideak
I. KAPITULUA
Lanean jarduteko baldintza orokorrak

L4111-2 artikulua

I. Diploma, ikasketa-ziurtagiri edo titulu baten titularrak direnei diploma, ikasketa-ziurtagiri edo titulu hori lortu duten herrialdean mediku, dentista edo emagin gisa lanean jarduteko baimen indibiduala eman ahal izango die osasunaren gaineko ardura duen ministroak batzorde eskudunen irizpenetan oinarriturik, batez ere tartean diren mediku-elkargo eta -elkarte nazionalen ordezkarienean.

Lanbide, gai edo espezialitatetan antolaturiko ezagutzen egiaztatze-proba anonimoak gainditu beharko dituzte pertsona horiek, eta frantses-maila nahikoa dutela frogatu. Baldin eta, beren prestakuntzaz gain, beste hiru urte eman badituzte lanean eta baldin eta Ospitaleen Erreformari, Pazienteei, Osasunari eta Lurraldeei buruzko 2009ko uztailaren 21eko 2009-879 Legea argitaratu aurreko bi urteetan zehar Frantzian ordaindutako mediku-eginkizunetan jardun dutela froga badezakete, frantses-maila nahikoa dutela frogatzearen eskakizuna aitortuko zaie Frantzian unibertsitatearteko espezialista-diploma lortua duten pertsonei. Erregelamenduzko xedapenen bidez zehaztuko dira egiaztatze-proba horien antolaketa-baldintzak. Osasunaren gaineko ardura duen ministroaren erabaki baten bidez zehaztuko da lanbide, gai eta espezialitate bakoitzerako egiaztatze-probetan parte hartu ahal izango duten izangaien gehienezko kopurua, eta, horretan, Hezkuntzaren Kodearen L. 631-1 artikuluko hirugarren apartatuko xedapenekin eta frantses-maila egiaztatzeko irizpideekin bat etorriz, ikasle-kopuruaren bilakaera bera hartuko da kontuan.

[…]

[1438]L4111-2-1 artikulua

L. 4111-1 artikuluan xedatutakoa gorabehera, agintari eskudunak ziurtagiri bat eman ahal izango die Europar Batasuneko kide ez den estatu batek edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioan parte hartzen duen estatu batek emandako prestakuntza-titulu baten titularrei, baldin eta titulu horrek aukera ematen badu estatu horretan aritzeko L. 4111-1 artikuluan aipatutako lanbideetako batean, titularrok lanbide horretan badihardute, lanbide-esperientzia ezartzen badute edozein bitartekoren bidez, eta Frantzian lan egiteko behar besteko frantses hizkuntza ezagutzen badute. Horretarako, aldez aurretik batzorde baten irizpena beharko du. Batzorde horrek osasun-arloko profesionalak izango ditu, eta, horien artean, arlo horretako ordezkariak egongo dira. Baimenak bide emango du behin-behinean aritzeko baimenaren eskaerari dagokion espezialitateko mediku lanbidean, zirujau-odontologo lanbidean, hala badagokio baimen-eskaerari dagokion espezialitatean, edo emagin lanbidean, non eta osasun-, gizarte- edo gizarte-medikuntza arloko zentro publiko batean edo irabazi-asmorik gabeko zentro pribatu batean. Profesional horiek, halaber, engaiamendua hartzen dute L. 4111-2 artikuluan aipatzen diren ezagutzak egiaztatzeko probak gainditzeko.

Ziurtagiri horren indarraldia, behin luza daitekeena, ez da hamahiru hilabetetik gorakoa izango.

Zirujau-odontologoen eta emaginen lanbideetarako, artikulu honen lehenengo apartatuan aipatutako batzordea nazionala izango da.

Estatu Kontseiluaren dekretu batek zehaztuko ditu artikulu hau aplikatzeko baldintzak.

L4111-3 artikulua

Baldin eta estatu atzerritar batek bere lurraldean lanean jarduteko eskubidea aitortzen badie sortzez frantsesak diren edo herritartasun frantsesa duten mediku, dentista eta emaginei, estatu horretako herritarrei ere beren lanean jarduteko baimena aitortu ahal izango zaie osasunaren gaineko ardura duen ministroaren erabaki baten bidez, baldin eta estatu horrekin buruturiko akordioek horretarako ahala ematen badute eta goi-mailako irakaskuntzaren gaineko ardura duen ministerioak haien diplomen balio zientifikoa aitortzen badu.

Akordiook osasunaren gaineko ardura duen ministroaren onespenez burutuko dira, nahitaez izan beharko dute paritarioak eta herrialde bakoitzak bere lurraldean lanean jarduteko baimena zenbat mediku atzerritarri emango dien zehaztu beharko dute.

Baimenak indibidualak izango dira, eta sindikatu nazional eta mediku-elkarte interesdunen irizpenetan oinarriturik emango zaizkie erregelamenduz zehazturiko baldintzen arabera frantsesaren ezagutza-maila nahikoa dutela frogatzeko proba egin duten medikuei. Baimenak noiznahi kendu ahal izango dira.

L4111-3-1 artikulua

Baldin eta Quebecek bere lurraldean lanean jarduteko eskubidea aitortzen badie Frantzian lanean jarduteko ahala ematen duen formazio-titulua duten mediku, dentista edo emaginei, formazio-titulua Quebecen lortu duten profesionalei ere Frantzian lanean jarduteko baimena eman ahal izango zaie osasunaren gaineko ardura duen ministroaren erabaki baten bidez, baldin eta mediku-elkarteek eta osasunaren gaineko ardura duen ministroak sinaturiko kualifikazio-aitortzen gaineko akordioek horretarako ahala ematen badute eta haien kualifikazio profesionalak Frantzian lanean jarduteko eskatzen direnen parekotzat jotzen badira.

Lanean jarduteko baimenak indibidualak izango dira, eta mediku-elkarte interesdunen irizpenetan oinarriturik emango zaie frantsesaren ezagutza-maila nahikoa dutela frogatzeko proba egin duten medikuei. Medikuok Frantzian aplikagarriak diren arau profesionalak errespetatu beharko dituzte.

Artikulu honen aplikazio-modalitateak erregelamenduz zehaztuko dira.

L4111-5 artikulua

Agiria zein estatuk eman dien, mediku, dentista eta emaginek bertako hizkuntzan erabili ahal izango dute beren formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago. Interesdunak mediku-, dentista- edo emagin-titulu profesionala eduki beharko du.

[…]

II. KAPITULUA
Mediku-elkarteetan izena ematea eta eman beharreko zerbitzuen deklarazioa

1. atala
Mediku-elkarteetan izena ematea

L4112-2 artikulua

L. 4112-1 artikuluan aurreikusten diren mediku-elkarteetan izena eman nahi duten mediku, dentista edo emaginek frantsesaren ezagutza-maila nahikoa dutela frogatzeko proba egin beharko dute.

Zalantzarik badu, interesdunak mediku-elkarteak departamenduan duen kontseiluko presidentearengana edo haren ordezkariarengana jo ahal izango du. Mediku-elkarteak departamenduan duen kontseiluak edo interesdunak hala eskatuz gero, Erregioko Osasun Agentziako zuzendari nagusiak izendaturiko mediku, dentista edo emaginak egiaztatze-proba bat egin beharko du.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

2. atala
Eman beharreko zerbitzuen deklarazioa

L4112-7 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

Agiria zein estatuk eman dien, mediku, dentista eta emaginek bertako hizkuntzan erabili ahal izango dute beren formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

II. LIBURUA
Farmaziaren eta fisika medikoaren arloetako lanbideak

II. TITULUA
Farmaziaren arloko lanbideak
I. KAPITULUA
Lanbidearekin lotutako arauak

L4221-7 artikulua

Baldin eta Quebecek bere lurraldean lanean jarduteko eskubidea aitortzen badie Frantzian lanean jarduteko ahala ematen duen formazio-titulua duten farmazialariei, formazio-titulua Quebecen lortu duten profesionalei ere Frantzian lanean jarduteko baimena eman ahal izango zaie osasunaren gaineko ardura duen ministroaren erabaki baten bidez, baldin eta mediku-elkarteek eta osasunaren gaineko ardura duen ministroak sinaturiko kualifikazio-aitortzen gaineko akordioek horretarako ahala ematen badute eta haien kualifikazio profesionalak Frantzian lanean jarduteko eskatzen direnen parekotzat jotzen badira.

Lanean jarduteko baimenak indibidualak izango dira, eta farmazialari-elkartearen irizpenetan oinarriturik emango zaie frantsesaren ezagutza-maila nahikoa dutela frogatzeko proba egin duten farmazialariei. Farmazialariok Frantzian aplikagarriak diren arau profesionalak errespetatu beharko dituzte.

[…]

L4221-12 artikulua

Diploma, ikasketa-ziurtagiri edo titulu baten titularrak direnei diploma, ikasketa-ziurtagiri edo titulu hori lortu duten herrialdean farmazialari gisa lanean jarduteko baimen indibiduala eman ahal izango die osasunaren gaineko ardura duen ministroak, batez ere osasunaren arloko profesionalez osaturiko batzorde eskudunaren irizpenean oinarriturik.

Lanbide, gai edo espezialitatetan antolatu ahal izango diren ezagutzen egiaztatze-proba anonimoak gainditu beharko dituzte pertsona horiek, eta frantses-maila nahikoa dutela frogatu. Erregelamenduzko xedapenen bidez finkatuko dira izangaiek frantses-maila nahikoa dutela frogatzeko egiaztatze-proba horien antolaketa-baldintzak. Osasunaren gaineko ardura duen ministroaren erabaki baten bidez zehaztuko da zenbat izangaik parte hartu ahal izango duten egiaztatze-proba horietan.

[…]

[1439]4221-12-1 artikulua

L. 4221-1 artikuluan xedatutakoa gorabehera, agintari eskudunak ziurtagiri bat eman ahal izango die Europar Batasuneko kide ez den estatu batek edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioan parte hartzen duen estatu batek emandako prestakuntza-titulu baten titularrei, baldin eta titulu horrek aukera ematen badu estatu horretan aritzeko L. 4221-1 artikuluan aipatutako lanbidean, titularrok lanbide horretan badihardute, lanbide-esperientzia ezartzen badute edozein bitartekoren bidez, eta Frantzian lan egiteko behar besteko frantses hizkuntza ezagutzen badute. Horretarako, aldez aurretik batzorde nazional baten irizpena beharko du. Batzorde horrek osasun-arloko profesionalak izango ditu, eta, horien artean, arlo horretako ordezkariak egongo dira. Baimenak bide emango du behin-behinean aritzeko baimenaren eskaerari dagokion espezialitateko farmazialari lanbidean. Profesional horiek, halaber, engaiamendua hartzen dute L. 4221-12 artikuluan aipatzen diren ezagutzak egiaztatzeko probak gainditzeko.

Ziurtagiri horren indarraldia, behin luza daitekeena, ez da hamahiru hilabetetik gorakoa izango.

Estatu Kontseiluaren dekretu batek zehaztuko ditu artikulu hau aplikatzeko baldintzak.

L4221-14 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, farmazialariak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

II. KAPITULUA
Mediku-elkarteetan izena ematea eta eman beharreko zerbitzuen deklarazioa

1. atala
Farmazialari-elkarteetan izena ematea

L4222-6 artikulua

Farmazialari-elkarteetan izena eman nahi duten farmazialariek frantsesaren ezagutza-maila nahikoa dutela frogatzeko proba egin beharko dute.

Zalantzarik badu, interesdunak farmazialari-elkarteak departamenduan duen kontseiluko edo kontseilu zentraleko presidentearengana edo haren ordezkariarengana jo ahal izango du. Farmazialari-elkarteak departamenduan duen kontseiluak edo interesdunak hala eskatuz gero, administrazio-agintaritza eskudunak egiaztatze-proba bat egin beharko du.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

2. atala
Eman beharreko zerbitzuen deklarazioa

L4222-9 artikulua

Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide den estatu bateko herritarra den farmazialariak, baldin eta estatu kide batean bizi bada eta estatu horretan legez badihardu lanean farmazialari gisa, farmazialari-elkartean izena emateko beharrik gabe farmazialari edo dagokion espezialitateko profesional gisa jardun ahal izango du Frantzian aldi batez edo noizean behin.

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

Zerbitzuok eskaintzen dituzten profesionalek Frantzian aplikagarriak diren arau profesionalak errespetatu beharko dituzte, eta diziplinaren arloko jurisdikzio-organoaren mende egongo dira.

Baldin eta ez badago L. 4221-4 eta L. 4221-5 artikuluak aplikatuz formazio-tituluaren aitortza egiterik, profesionalaren kualifikazio profesionalak egiaztatu beharko dira hark zerbitzuak lehen aldiz eskaini baino lehen. Baldin eta alde handia badago profesionalaren kualifikazioen eta Frantzian farmazialari edo dagokion espezialitateko profesional gisa jarduteko nahitaezkotzat jotzen den formazioaren artean, eta uste izatekoa bada horrek osasun publikoari kalte egin diezaiokeela, agintari eskudunek gaitasun-proba bat egin beharko diote profesionalari.

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

IV. TITULUA
Farmaziako prestatzaileak eta ospitaleko farmaziako prestatzaileak
I. KAPITULUA
Farmaziako prestatzaileak eta ospitaleko farmaziako prestatzaileak

L4241-8 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, farmaziako prestatzaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4241-11 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4241-12 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du farmaziako prestatzaileak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

L4241-15 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, ospitaleko farmaziako prestatzaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4241-16 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4241-17 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du ospitaleko farmaziako prestatzaileak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

V. TITULUA
Fisikari medikoak
I. KAPITULUA
Lanbidearekin lotutako arauak

L4251-6 artikulua

[…]

Zerbitzuak eman behar dituen profesionalak bere hizkuntza-ezagutzei buruzko aitorpena aurkeztu beharko du eskabidearekin batera.

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4251-7 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du fisikari medikoak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

III. LIBURUA
Osasun-laguntzaileak, zaintzaileak, puerikulturako laguntzaileak, anbulantzia-gidariak, dentista-laguntzaileak eta medikuntza-erregulazioko laguntzaileak[1440]

I. TITULUA
Erizainak
I. KAPITULUA
Lanbidearekin lotutako arauak

L4311-8 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, erizainak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4311-17 artikulua

Bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du zerrendetan izena eman nahi duen erizainak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

L4311-22 artikulua

Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide den estatu bateko herritarra den erizainak, baldin eta estatu kide batean bizi bada eta estatu horretan legez badihardu lanean zaintza orokorreko erizain gisa, L. 4311-15 artikuluan ezarritako formalitateei ekin beharrik gabe erizain gisa jardun ahal izango du Frantzian aldi batez edo noizean behin.

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, erizainak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

II. TITULUA
Masaje-emaile fisioterapeutak eta pedikuro-podologoak
I. KAPITULUA
Masaje-emaile fisioterapeutak

L4321-8 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, masaje-emaile fisioterapeutak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4321-9 artikulua

Bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du zerrendetan izena eman nahi duen masaje-emaile fisioterapeutak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

L4321-11 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

II. TITULUA
Masaje-emaile fisioterapeutak eta pedikuro-podologoak
II. KAPITULUA
Pedikuro-podologoak

L4322-2 artikulua

[…]

Bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du zerrendetan izena eman nahi duen pedikuro-podologoak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

Artikulu honen aplikazio-modalitateak dekretu baten bidez zehaztuko dira.

L4322-2-1 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, pedikuro-podologoak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4322-15 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

III. TITULUA
Terapeuta okupazionalak eta psikomotrizistak
I. KAPITULUA
Terapeuta okupazionalak

L4331-3-1 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, terapeuta okupazionalak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4331-6 artikulua

[…]

Zerbitzuak eman behar dituen profesionalak bere hizkuntza-ezagutzei buruzko aitorpena aurkeztu beharko du eskabidearekin batera.

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

III. TITULUA
Terapeuta okupazionalak eta psikomotrizistak
II. KAPITULUA
Psikomotrizistak

L4332-2-1 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, psikomotrizistak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4332-6 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

III. KAPITULUA
Xedapen erkideak

L4333-2 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, beren lanerako beharrekoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituztela erakutsi beharko dute terapeuta okupazionalak eta psikomotrizistak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

IV. TITULUA
Logopedak eta optometristak
I. KAPITULUA
Logopedak

L4341-1 artikulua

Komunikazioaren, hizkuntzarekin lotutako alderdi guztien, kognizio matematikoaren, mintzamenaren, ahotsaren eta aho-aurpegi-masailen funtzioaren gaineko osasun- eta prebentzio-neurriak, azterketa medikoak eta arazoen tratamendua sustatu beharra dakar logopeda gisa jarduteak.

Sortzetiko arazoak, garapen-arazoak edo arazo hartuak dituzten adin guztietako pazienteak artatu beharko dituzte logopedek.

Pazientearen autonomia eta bizi-kalitatea babestea eta garatzea izango da haien helburu nagusia, bai eta pazienteak hizkuntzarekin duen harremana lehengora itzularaztea ere.

Logopeda gisa jarduteko, ezinbestekoa izango da hizkuntza bere alderdi guztietan ongi menderatzea.

Logopedak medikuaren aginduz jardun beharko du.

Presazko kasuetan, eta medikurik ezean, haren agindurik gabe ere logopediaren alorrean beharrezkoak izan litezkeen zaintzak emateko baimena izango dute logopedek. Horren ondoren, logopedak aipatu baldintzen arabera egindako azterketen eta emandako zaintzen berri eman beharko dio medikuari.

Medikuak kontrakorik esan ezean, zenbait tratamendu mediko ere aholkatu ahal izango ditu logopedak. Osasunaren eta gizarte-segurantzaren gaineko ardura duten ministerioek Medikuntzaren Akademia Nazionalaren irizpenean oinarriturik emandako erabaki baten bidez zehaztuko da tratamendu medikoon zerrenda.

Logopedek lanean jarduteko erabateko independentzia eta erantzukizuna izango dute, eta, horretan, L. 4341-9 artikuluan ezarritako arau profesionalekin bat etorriz jokatu beharko dute.

Modu autonomoan diagnostikoa eman eta zein tratamendu jarri erabaki beharko dute.

Sortzetiko arazoei, garapen-arazoei eta arazo hartuei dagokienez, ebaluazio eta tratamendu mediko egokienekin bat datozen teknikak eta trebetasunak aplikatu beharko dizkiete pazienteei, eta horren guztiaren koordinazioan parte hartu. Hasierako eta etengabeko prestakuntza-lanetan eta ikerketan ere parte hartu ahal izango dute.

Logopedia-jardueren ildo nagusiak Estatu Kontseiluaren dekretu baten bidez definituko dira, Medikuntzaren Akademia Nazionalaren irizpenean oinarriturik.

L4341-2-1 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, logopedak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4341-7 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4341-8 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela erakutsi beharko du logopedak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

II. KAPITULUA
Optometristak

L4342-2-1 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, optometristak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4342-5 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4342-6 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du optometristak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

V. TITULUA
Elektrorradiologia klinikoko manipulatzaileak eta laborategi klinikoko teknikariak
I. KAPITULUA
Elektrorradiologia klinikoko manipulatzaile-lanarekin lotutako arauak

L4351-3-1 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, elektrorradiologia klinikoko manipulatzaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4351-8 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4351-9 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du elektrorradiologia klinikoko manipulatzaileak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

II. KAPITULUA
Laborategi klinikoko teknikari-lanarekin lotutako arauak

L4352-6 artikulua

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, osasunaren arloko profesionalak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana edo zein epaimahairen aurrean jasoa izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4352-7 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzuak eman behar dituen profesionalak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana edo zein epaimahairen aurrean jasoa izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4352-8 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du laborategi klinikoko teknikariak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

IX. TITULUA
Osasun-laguntzaileak, zaintzaileak, puerikulturako laguntzaileak, anbulantzia-gidariak, dentista-laguntzaileak eta medikuntza-erregulazioko laguntzaileak[1441]
III ter KAPITULUA
Medikuntza-erregulazioko laguntzaileak

L. 4393-22. artikulua

Medikuntza-erregulazioko laguntzaileak bere prestakuntza-titulua erabil dezake titulu hori berari eman zion estatuko hizkuntzan. Titulu horrek agerrarazi behar du zein lekutan eta zein establezimendutan lortu den.

[...]

L. 4393-23. artikulua

Medikuntza-erregulazioko laguntzailea Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionala bada edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioan parte hartzen duen beste estatu bateko nazionala bada, eta medikuntza-erregulazioko laguntzailearen jarduerak legez egikaritzen baditu estatu kide batean edo Akordioaren parte den estatu batean, orduan medikuntza-erregulazioko laguntzaileak aldi baterako edo noizbehinka Frantzian gauzatu ahal izango ditu lanbide-egintzak.

[...]

Egintza horiek gauzatu ahal izateko, aldez aurreko adierazpena egin beharko da; adierazpen horrekin batera, egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, eta horien zerrenda osasun arloan eskumena duen ministroaren agindu bidez zehaztuko da. Zerbitzu-emaileak adierazpen bat erantsiko du, zerbitzua emateko behar diren hizkuntza-ezagutzei buruz.

[...]

»Art. L. 4393-24

Frantzian jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa ematerakoan, medikuntza-erregulazioko laguntzaileak lanbidean aritzeko behar diren hizkuntza-ezagutzak izan beharko ditu, bai eta Frantzian erabiltzen diren pisu- eta neurri-sistemei dagozkienak ere.

Hizkuntza menderatzeko kontrola egin beharreko jardueraren araberakoa izango da, eta lanbide-prestakuntza aitortutakoan egingo da.

XXV. TITULUA
Audioprotesistak, optikariak, eta zailtasunak dituzten pertsonentzako tresneria-, protesi- eta ortesi-egileak
I. KAPITULUA
Audioprotesistak

L4361-3 artikulua

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, audioprotesistak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4361-9 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4361-10 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du audioprotesistak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

II. KAPITULUA
Optikariak

L4362-2 artikulua

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, optikariak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4362-7 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4362-8 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du optikariak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

IV. KAPITULUA
Zailtasunak dituzten pertsonentzako tresneria-, protesi- eta ortesi-egileak

L4364-6 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4364-7 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du L. 4364-1 artikuluan aipatzen diren lanbideetako batean diharduen profesionalak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

VII. TITULUA
Dietistak
I. KAPITULUA
Lanbidearekin lotutako arauak

L4371-3-1 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, dietistak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4371-7 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4371-8 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du dietistak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

VIII. TITULUA
Estatuaren eta erregioaren eskumen eta xedapen erkideak
I. KAPITULUA
Osasun-laguntzaileei aplikagarriak zaizkien zenbait xedapen

L4381-1-1 artikulua

Baldin eta Quebecek bere lurraldean lanean jarduteko eskubidea aitortzen badie Frantzian bai liburu honetan eta bai L. 4241-1 eta L. 4241-13 artikuluetan aipatzen diren lanbideetan jarduteko ahala ematen dien formazio-titulua duten pertsonei, formazio-titulua Quebecen lortu duten profesionalei ere Frantzian lanean jarduteko baimena eman ahal izango zaie osasunaren gaineko ardura duen ministroaren erabaki baten bidez, baldin eta mediku-elkarteek eta osasunaren gaineko ardura duen ministroak sinaturiko kualifikazio-aitortzen gaineko akordioek horretarako ahala ematen badute eta haien kualifikazio profesionalak Frantzian lanean jarduteko eskatzen direnen parekotzat jotzen badira.

Lanean jarduteko baimenak indibidualak izango dira, eta Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren kualifikazio profesionalen aitorpenerako aurreikusiriko prozeduren eta modalitateen arabera emango zaizkie erregelamenduz zehaztutako baldintzen arabera frantsesaren ezagutza-maila nahikoa dutela frogatzeko proba egin duten medikuei. Frantzian aplikagarriak diren lan-baldintzen eta arau profesionalen mende egongo dira.

L4381-1-2 artikulua

Hargatik eragotzi gabe elkarrekikotasuna eta nazioarteko akordioren bat zentzu horretan berretsi izana, formazio-titulua Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide ez den estatu batean lortu duten pertsonei, baldin eta formazio-titulu horrek bai liburu honetan eta bai L. 4241-1 eta L. 4241-13 artikuluetan aipatzen diren lanbideetan jarduteko ahala ematen badie, Frantzian lanean jarduteko baimena eman ahal izango zaie. Baimen hori osasunaren gaineko ardura duen ministroak emango du, baldin eta jarduera profesionalen gaineko akordio edo tratatuek horretarako ahala ematen badiote eta izangaien kualifikazio profesionalak Frantzian lanean jarduteko eskatzen direnen parekotzat jotzen badira.

Lanean jarduteko baimenak indibidualak izango dira, eta Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren kualifikazio profesionalen aitorpenerako aurreikusiriko prozeduren eta modalitateen arabera emango dira. Medikuek erregelamenduz zehazturiko baldintzen arabera frantsesaren ezagutza-maila nahikoa dutela frogatzeko proba egin beharko dute. Frantzian aplikagarriak diren lan-baldintzen eta arau profesionalen mende egongo dira.

[…]

IX. TITULUA
Zaintzaileak, puerikulturako laguntzaileak, anbulantzia-gidariak eta dentista-laguntzaileak
I. KAPITULUA
Zaintzaileak

L4391-3 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, zaintzaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4391-4 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4391-5 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du zaintzaileak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

II. KAPITULUA
Puerikulturako laguntzaileak

L4392-3 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, puerikulturako laguntzaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4392-4 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4392-5 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du puerikulturako laguntzaileak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

III. KAPITULUA
Anbulantzia-gidariak

L4393-4 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, anbulantzia-gidariak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4393-5 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4393-6 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela erakutsi beharko du anbulantzia-gidariak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

III BIS KAPITULUA
Dentista-laguntzaileak

L4393-13 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, dentista-laguntzaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4393-14 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, dentista-laguntzaile zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4393-15 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du dentista-laguntzaileak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

VI. ZATIA
Osasunaren arloko establezimendu eta zerbitzuak

II. LIBURUA
Biologia medikoa

I. TITULUA
Definizioa eta printzipio orokorrak
III. KAPITULUA
Biologo medikoak

1. atala
Lanean jarduteko baldintzak

L6213-5 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du biologo medikoak.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper