Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

9.1. Kodeak


9.1. Kodeak


9.1.1. Aduanen Kodea[1385]

II. TITULUA
Aduana-zerbitzuaren antolaketa eta funtzionamendua

IV. KAPITULUA
Aduana-agenteen ahalak

7 bis atala
Araketa-talde erkideak

67 ter A artikulua

I. […]

Frantsesez jaso eta idatzi edo frantsesera itzuli beharreko akten jatorrizkoa prozedura frantsesaren parte izango da.

[…]


9.1.2. Aseguruen Kodea[1386]

I. TITULUA
Kalteen aurkako aseguruen eta pertsonen gaineko aseguruen arau erkideak

II. KAPITULUA
Aseguru-kontratua burutzea eta frogatzea - Polizen forma eta eskualdaketa

L112-2-1 artikulua

[…]

III. Kontratua urrutitik burutu baino lehen, hala dagokionean, izenpetzaileak honako argibide hauek jasoko ditu:

[…]

6. Aseguratzailearen eta haren bezeroaren arteko kontratu aurreko harremanak arautzen dituen legea, bai eta aseguratzaileak, bezeroaren adostasunez, kontratuak indarrean dirauen aldian erabiliko duela hitzemandako hizkuntzari eta kontratuari berari aplikatzekoa den legea ere.

[…]

L112-3 artikulua

Aseguru-kontratua eta aseguratzaileak izenpetzaileari igorri beharreko argibideak, denak ere kode honetan aipatuak, frantsesez idatzirik aurkeztu beharko dira, argi eta ongi ikusteko moduan.

Frantsesaren erabileraren gaineko aurreko apartatuko xedapenak indargabetu eta baldin eta, L. 181-1 eta L. 183-1 artikuluekin bat etorriz, kontratuaren parte diren aldeek frantsesaz bestelako legeriaren bat aplikatzeko aukera badute, artikulu honen lehen apartatuan aipatutako dokumentuak frantsesa ez beste hizkuntza horretan idatzi ahal izango dira. Bi aldeen adostasunez aukeratu ahal izango da frantsesa ez den beste hizkuntza bat; horretarako, eta betiere kontratuan L. 111-6 artikuluak definitzen dituen arrisku handiak sartzen ez badira, aski izango da izenpetzaileetako batek idatziz hala eskatzea.

Baldin eta kontratuaren parte diren aldeek aukerarik ez badute frantsesa ez beste legeria bat aplikatzeko, estatu emailean ofiziala den hizkuntzan edo hizkuntzetako batean idatzirik aurkeztu ahal izango dira dokumentuok, baldin eta aldeak ados badaude eta izenpetzaileetako batek idatziz hala eskatzen badu.

I. TITULUA
Xedapen orokorrak eta Estatuaren kontrola

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak
I. atala
Xedapen orokorrak

L310-2-2 artikulua

[…]

Ordezkariak hura izendatu duen estatuan bizi edo bizitzen jarri beharko du, eta gai izan beharko du auzia estatu horretako hizkuntza ofizialetako batean aztertzeko. Aseguru-enpresa bat edo gehiago ordezkatu ahal izango ditu.

[…]


9.1.3. Atzerritarren Sarrera eta Egonaldiaren eta Asilo-eskubidearen Kodea[1387]

I. LIBURUA
Atzerritarrei eta zenbait estatutako herritarrei aplikagarriak zaizkien xedapen orokorrak

I. TITULUA
Orokortasunak

KAPITULU BAKARRA

L111-7 artikulua

Atzerritar bati neurriren bat aplikatzen bazaio, dela Frantzian onartua ez izatekoa, dela itxarote-eremu edo atxikitze-eremu batean edukitzekoa, dela zirkulazio- edo egonaldi-eskubidea baduela egiaztatzeko atxikitzekoa, dela haren asilo-eskaera aztertzeko ardura duen estatura lekualdatzekoa, eta frantsesez hitz egiten ez badaki, atzerritar horrek prozeduraren hasieran adierazi beharko du zer beste hizkuntza ulertzen duen. Halaber, irakurtzen badakien ere adierazi beharko du. Datu horiek espresuki aipatu beharko dira atzerritarra ez onartzeko erabakian, edo hura itxarote-eremu batean eduki edo beste norabait lekualdatzekoan, edo L. 611-1-1 artikuluaren I. zenbakiko hamalaugarren apartatuan aurreikusten den aktan. Kontrako probarik ezean, aipamenok guztiok egiazkotzat joko dira. Atzerritarrak ulertzen duela adierazitako hizkuntza izango da prozedura amaitu bitartean erabiliko dena. Atzerritarrak uko egiten badio zein hizkuntza ulertzen duen esateari, frantsesa erabiliko da.

L111-8 artikulua

Kode honen II. V. eta VI. liburuetan eta L. 742-3 artikuluan hala aurreikusten delarik, atzerritar bati berak ulertzen duen hizkuntza batean komunikatu behar zaionean erabaki edo informazioren bat, hori bi eratara egin ahal izango da: edo idatzizko inprimakien bitartez, edo interprete baten bitartez. Atzerritarra ez bada frantsesez hitz egiteko gai, eta irakurtzen ere ez badaki, interprete baten laguntza derrigorrezkoa izango da.

Horretarako premiarik bada, interpretazio-lana telekomunikazio-bideen bitartez egin daiteke. Halakoetan, L. 111-9 artikuluan aipatzen diren zerrendetan izena emana duten interpreteak edo Administrazioaren onespena duten interpretazio- eta itzulpen-organismoetako interpreteak soilik aukeratu ahal izango dira. Atzerritarrari idatziz jakinaraziko zaizkio bai interpretearen izen-deiturak eta helbidea, bai hitzordua noiz izango den eta zein hizkuntza erabiliko den ere.

L111-9 artikulua

Estatu Kontseiluaren dekretu baten bidez finkatuko dira L. 111-7 eta L. 111-8 artikuluen aplikazio-modalitateak; zehatz esatera, baldintzak definituko dira L. 111-8 artikuluko azken apartatuan aurreikusitako zerrendetan interprete-itzultzaileek izena emateko edo haietatik kanporatuak izateko.

II. LIBURUA
Frantzian sartzea

I. TITULUA
Sartzeko baldintzak

III. KAPITULUA
Sarrera ukatzea

L213-2 artikulua

Asilo-eskaeren kasuetan izan ezik, erregelamenduz zehazturiko kategoria duen agente batek jakinarazpen ziodun baten bitartez eman beharko dio atzerritarrari Frantzian sartzeko eskubidea ukatu zaiola adierazten duen erabakiaren berri.

Erabakiaren berri ematearekin batera, interesdunari aipatu egin beharko zaio eskubidea duela erabakiaren abisua emateko halakoak entrega dakizkion berak adierazitako pertsonari, bere kontsulatuari edo berak hautatutako lege-aholkulariari. Asilo-eskaeretan, jakinarazpenak orobat aipatu beharko du interesdunak, L. 213-9 artikuluan oinarriturik, deuseztatzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea duela, eta horretarako bide eta epeak zehaztu beharko ditu. Interesdunari berak ulertzen duen hizkuntza batean komunikatu beharko zaizkio erabakia eta harekin batera helaraztekoa den eskubideen jakinarazpena.

[…]

Atzerritarrak frantsesez hitz egiten ez badu, L. 111-7 artikulua aplikatuko da.

[…]

L213-9 artikulua

[…]

Atzerritarrak interprete baten laguntza eskatu ahal izango dio auzitegiko presidenteari edo berariaz izendatutako magistratuari. Atzerritarrak lege-aholkularia badu, haren laguntza jaso ahal izango du. Ofiziozko lege-aholkulari bat izenda diezaiola ere eskatu ahal izango dio atzerritarrak presidenteari edo berariaz izendatutako magistratuari. Entzunaldian zehar, Gobernuaren ordezkariak ez du ondoriorik aterako.

[…]

II. TITULUA
Atzerritarrak itxarote-eremu batean edukitzea

I. KAPITULUA
Atzerritarrak itxarote-eremu batean edukitzeko baldintzak

L221-4 artikulua

Itxarote-eremu batean dagoen atzerritarrari ahalik eta eperik laburrenean komunikatu beharko zaio interprete edo mediku baten laguntza eska dezakeela, lege-aholkulari batekin edo berak hautatu nahi duen zeinahi pertsonarekin harremanetan jar daitekeela, eta itxarote-eremua noiznahi utz dezakeela, baldin eta Frantziatik kanpoko lekuren batera alde egiten badu. Orobat azaldu beharko zaio asiloa eskatzearekin loturiko zer eskubide balia dezakeen. Informazio hori guztia berak ulertzen duen hizkuntza batean jakinarazi beharko zaio. Horren guztiaren berri eman beharko da L. 221-3 artikuluko bigarren apartatuan aipatzen den eta interesdunak berak sinatu beharko duen erregistroan.

Baldin eta itxarote-eremu batean atzerritar-kopuru handia badago aldi berean, bertan Administrazioko zenbat funtzionario eta interprete dauden kontuan harturik helaraziko zaio bakoitzari lehen apartatuan aipaturiko eskubideen jakinarazpena, baina ahalik eta eperik laburrenean betiere. Inguruabar berezi horietan, halaber, jakinarazten zaizkien eskubideak ahalik eta eperik laburrenean gauzatu ahal izango dituzte.

Atzerritarrak frantsesez hitz egiten ez badu, L. 111-7 artikulua aplikatuko da.

[…]

II. KAPITULUA
Itxarote-eremuetako atzerritarren egonaldia luzatzeko baldintzak
1. atala
Askatasunen eta atxiloketaren epailearen erabakia

L222-3 artikulua

[…]

Atzerritarrak ofiziozko lege-aholkulari bat izendatzeko eskatu ahal izango dio askatasunen eta atxiloketaren epaileari. Adingabeek ad hoc administratzaileak aukeraturiko abokatu baten laguntza izango dute, edo, halakorik ezean, funtzionario publiko batena. Interprete batek bere txostena itzul dezala ere eskatu ahal izango dio atzerritarrak —edo, L. 221-5 artikuluan aipatzen diren adingabeen kasuan, ad hoc administratzaileak— askatasunen eta atxiloketaren epaileari.

[…]

3. atala
Xedapen erkideak

L222-7 artikulua

Atzerritarrak itxarote-eremuetan edukitzearekin lotuta titulu honetan bertan ezartzen diren jurisdikzio-prozeduretan laguntzeko izendaturiko interpreteen sari eta ordainei dagokienez, Estatuak bere gain hartu beharko ditu gastuok, atzerritarraren kontra errekurtsorik jartzeko modurik gabe, eta justizia penalaren, justizia korrekzionalaren eta polizia-zerbitzuen arloko gastuetarako aurreikusiriko baldintzen arabera.

III. LIBURUA
Frantzian egonaldia egitea

I. TITULUA
Egonaldi-baimenak

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak
2. atala
Frantziako gizartean integratzeari buruzko xedapenak

L311-9 artikulua

Estatuak Frantziako bizimoduari eta bertan bizitzeak dakartzan eskubide eta eginbeharrei buruzko informazioa eman beharko dio, sorterrian bertan, Frantziako lurraldean modu iraunkorrean bizi nahi duen atzerritarrari.

Hamasei urterekin etorri eta hemezortzi urte beteak izan bitartean Frantzian egonaldi bat egiteko baimena lehen aldiz jasoa duen edo bertara modu erregularrean etorri den atzerritarrak, baldin eta Frantzian modu iraunkorrean bizi nahi badu, integrazio errepublikanoko ikastaro pertsonalizatu bat jaso beharko du. Atzerritarrak Errepublikaren balioak ulertu, frantsesa ikasi, eta gizarte- eta lan-arloko integrazioa eta autonomia erdietsi beharko ditu ikastaro horren bitartez.

Hauek izango dira ikastaroaren eduki nagusiak:

[…]

2. Estatuak agindutako hizkuntza-prestakuntza, atzerritarrak frantsesa ikas dezan;

[…]

Atzerritar iritsi berriari lan bat lortzeko eta Frantziako gizartean integratzeko modua emateko adina ordu eskaini beharko dizkio frantsesaren irakaskuntzari artikulu honetako 2. zenbakian aipatzen den hizkuntza-prestakuntzak. Prestakuntza horrek ziurtagiri estandarizatu bat eskuratzeko bidea ere eman ahal izango du, atzerritarraren hizkuntza-maila ebaluatzen duena. Atzerritarrak eskaera ziodun bat egiten badu, 2 bis zenbakian aipatzen den lege-aholkulariak eman ahal izango dio ziurtagiria atzerritarrari.

[…]

Estatu Kontseiluaren dekretu baten bidez finkatuko dira artikulu hau aplikatzeko baldintzak. Dekretu horrexen bidez zehaztuko dira integrazio errepublikanoko ikastarorako kontratuaren iraupena, aurrez ezarritako prestakuntza-saioen kopurua eta haietan parte hartzeko eta saioak balioztatzeko baldintzak, tartean baita atzerritarrari frantses nahikoa dakiela ziurtatzen dion ziurtagiria bidaltzekoa ere, horrek agintzen zaizkion prestakuntza-saioetara jarraituki joateko ahala eman diezaion.

II. KAPITULUA
Egonaldi-baimenen batzordea

L312-2 artikulua

[…]

Batzordeak bera eratu ondorengo hiru hilabeteen barruan batzartu beharko du, eta atzerritarrari gutxienez hamabost egun lehenago jakinarazi beharko dio, idatziz, bilera horretan parte hartu behar duela; atzerritarrak lege-aholkulari baten laguntza jaso ahal izango du bileran, edo berak aukeratzen duen beste edozein pertsonarena, eta interprete bat ondoan duela hitz egin ahal izango du. Justiziaren alorreko laguntzei buruzko 1991ko uztailaren 10eko 92-647 Legean aurreikusitako baldintzen arabera eta eskaeran bertan aipatzen zaizkion ahalak aintzat harturik eskatu ahal izango ditu atzerritarrak dagozkion jurisdikzio-laguntzak, eta horiek behin-behinean onartzen zaizkion ala ez batzordeburuak erabaki beharko du.

[…]

III. KAPITULUA
Behin-behineko egonaldi-baimena eta urte anitzeko egonaldi-baimena
4. azpiatala
Au pair gaztea” izendapena duen behin-behineko egonaldi-baimena

L313-9 artikulua

I. “Au pair gaztea” izendapena duen egonaldi-baimenak urtebeteko iraupena izango du, eta behin berriztatu ahal izango da. Baimena eskuratzeko, atzerritarrak baldintza hauek bete beharko ditu:

[…]

2. Behin-behineko egonaldi bat egiten egotea berarenaz bestelako nazionalitatea duen eta berarekin inolako senidetasun-loturarik ez duen familia baten etxean frantsesa ikasteko eta bere hizkuntza-gaitasunak hobetzeko, etxeko lanak egitearen edo etxeko haurrak zaintzearen truke;

3. Frantsesari buruzko oinarrizko ezagutzak badituela egiaztatzen duen agiria aurkeztea, dela bigarren hezkuntzan eskatzen denaren paretsuko maila duela egiaztatzen duena, dela horretarako kualifikazio profesionalak badituela egiaztatzen duena.

[…]

IV. KAPITULUA
Bizileku-txartela
1. atala
Xedapen orokorrak

L314-2 artikulua

Kode honen legezko xedapenek hala aurreikusten dutenean, atzerritar batek Frantziako gizartean zenbaterainoko integrazio errepublikanoa duen aintzat harturik erabakiko da hari aurreneko bizileku-txartela eman ala ez, eta, horretarako, kontuan hartuko da, batez ere, ea baduen Frantziako Errepublikan nagusi diren printzipioak errespetatzearen aldeko jarrerarik, ea printzipiook izatez eta egitez errespetatzen dituen eta ea baduen Estatu Kontseiluak dekretu baten bidez ezarritako frantsesaren gutxieneko ezagutza-mailarik.

Integrazio-mailari dagokionez, administrazio-agintaritzak iritzia eskatuko die atzerritarra bizi den herri edo hiriko udal-agintariei. Iritzi hori aldekotzat joko da administrazio-agintaritzak udal-agintariei kontsulta egiten dienetik hasi eta bi hilabeteko epea amaitu ondoren.

Hirurogeita bost urtetik gorako atzerritarrak ez dira beharturik egongo frantsesa jakitearen baldintza betetzera.

IV. LIBURUA
Egonaldia Frantzian

III. TITULUA
Administrazio-prozedura

IV. KAPITULUA
Xedapen fiskalak
2. atala
Atzerriko langile baten enplegatzaileak edo Frantzian finkatuta ez dagoen enpresa batek aldi baterako lekualdatutako langile bat hartu behar duenak ordaindu behar duen zerga

L436-10 artikulua[1388]

[…]

Kontratazioa hizkuntza-laguntzaile gisa egiten denean aldi baterako lan baterako, zerga honen zenbatekoa zero da.

V. LIBURUA
Urruntze-neurriak

I. TITULUA
Frantziako lurraldetik alde egiteko betebeharra, Frantziako lurraldera itzultzeko debekua eta Frantziako lurraldean zirkulatzeko debekua

II. KAPITULUA
Administrazioarekiko auzien prozedura

L512-1 artikulua

I. […]

Atzerritarrak interprete baten laguntza eskatu ahal izango dio Administrazio Auzitegiko presidenteari edo berariaz izendatutako magistratuari, bai eta erabakia aurkaratzeko oinarri gisa erabilitako egiaztagiriak barnean dituen txostenaren berri emateko ere.

[…]

III. […]

Atzerritarrak interprete baten laguntza eskatu ahal izango dio Administrazio Auzitegiko presidenteari edo berariaz izendatutako magistratuari, bai eta erabakia aurkaratzeko oinarri gisa erabilitako egiaztagiriak barnean dituen txostenaren berri emateko ere.

[…]

IV. Atzerritarra atxilotuz gero, berak ulertzeko moduko hizkuntza batean adieraziko zaio, Frantziako lurraldea uztera beharturik dagoela jakinarazteaz batera, interprete baten eta lege-aholkulari baten laguntza eska diezaiokeela Administrazio Auzitegiko presidenteari, baita bere eskaera egin baino lehen ere.

[…]

L512-2 artikulua

Frantziako lurraldea uztera beharturik dagoela adierazten dion jakinarazpena jasotzeaz batera, atzerritarrak, zeinari ez baitzaio Frantziatik bere borondatez irteteko inolako epealdirik emango, ahalik eta eperik laburrenean eman beharko die horren berri bere lege-aholkulari eta kontsulatuari edo berak hautatutako pertsonari. L. 511-1 artikulua aplikatzean jakinarazten zaizkion erabakiekin loturiko elementu nagusien berri emango zaiola azaldu beharko zaio atzerritarrari. Berak ulertzen duen edo uler dezakeela uste izatekoa den hizkuntza batean emango zaio elementu horien guztien berri.

II. TITULUA
Kanporatzea

II. KAPITULUA
Administrazio-prozedura

L522-2 artikulua

L. 522-1 artikuluaren 2. zenbakian aurreikusitako agindua batzordea batzartu baino gutxienez hamabost egun lehenago bidali beharko zaio atzerritarrari. Aginduan bertan zehaztu beharko da interesdunak eskubidea duela lege-aholkulari baten edo berak hautatutako zeinahi pertsonaren laguntza jasotzeko eta interprete bat ondoan duela hitz egiteko.

[…]

V. TITULUA
Atzerritarrak Espetxe Administrazioaren mendekoak ez diren lokaletan atxikitzea

I. KAPITULUA
Atxikitzea

L551-2 artikulua

[…]

Atzerritarrari berak ulertzeko moduko hizkuntza batean eta ahalik eta eperik laburrenean jakinaraziko zaio, atxikia duten lekuan bertan dagoela, eskubidea duela interprete baten, aholkulari baten eta mediku baten laguntza eskatu eta bere kontsulatuari edo berak hautatutako zeinahi pertsonari bere egoeraren berri emateko. Estatu Kontseiluaren dekretu baten bidez zehaztuko da, horretarako beharrik bada, zer modalitateren arabera egikarituko den eragile horien laguntza.

[…]

Atzerritarrak frantsesez hitz egiten ez badu, L. 111-7 artikuluko xedapenak aplikatuko dira.

III. KAPITULUA
Atxikitze-baldintzak

L553-5 artikulua

[…]

Atxikitze-gune bakoitzean, bertan atxikirik dauden pertsonen esku jarriko den dokumentu batean, gure inguruan gehien erabiltzen diren hizkuntzetan idatzirik azaldu beharko zaio atzerritarrari zer-nolako eskubideak izango dituen bere urruntze- eta atxikitze-prozedura martxan den bitartean.

[…]

I. TITULUA
Kontrolak

L611-1-1 artikulua

I. […]

Atzerritarrari berehala jakinarazi beharko zaio, berak ulertzen duen edo ulertzen duela uste izatekoa den hizkuntza batean, zergatik izan den atxikia, neurriak zenbat denbora iraungo duen eta zer eskubide dagozkion:

1. Interprete baten laguntza jasotzeko eskubidea;

[…]

Atzerritarrak frantsesez hitz egiten ez badu, L. 111-7 artikulua aplikatuko da.

[…]

II. TITULUA
Zigorrak

II. KAPITULUA
Sarrera eta egonaldi irregularra erraztea

L622-4 artikulua

Hargatik eragotzi gabe L. 621-2, L. 623-1, L. 623-2 eta L. 623-3 artikuluetan xedatutakoa, ezin izango zaio ekin, L. 622-1 artikulutik L. 622-3 artikulura bitartean xedatzen dena oinarri hartuta, atzerritar bati modu irregularrean zirkulatzeko edo Frantzian modu irregularrean egoteko erraztasunak ematen dizkion inoren aurkako zigor-prozedurari, baldin eta pertsona hori:

[…]

3. Pertsona fisiko edo juridiko bat bada, egozten zaion ekintzaren truke zuzenean edo zeharka inolako ordainik jaso ez badu, eta atzerritarrari lagundu izana berariaz baldin badago loturik aholkularitza edo laguntza juridiko, linguistiko eta soziala eskaini izanarekin edo soilik humanitarioak diren arrazoiekin lotutako beste zeinahi laguntza eskaini izanarekin.

II. TITULUA
Aterpetuen eta Aberrigabeen Babeserako Frantziako Bulegoa

III. KAPITULUA
Asilo-eskaeren azterketa
1. atala
Prozedura-bermeak eta eskatzailearen betebeharrak

L723-6 artikulua

[…]

Eskatzaileak elkarrizketara joan beharko du, eta aurrez aurre erantzun beharko die bulegoko funtzionarioak egiten dizkion galderei. L. 741-2-1 artikuluan aurreikusitako baldintzekin bat etorriz entzungo dira hark esateko dituenak, eta berak hautatu edo nahikoa ezagutzen duen hizkuntzan hitz egin ahal izango du.

Eskatzaileak bere asilo-eskaeraren zio guztiak azaltzeko zailtasunak baditu —zio horiek sexu-izaera duten bortxaketekin loturik daudelako batez ere—, eta espresuki hala eskatzen badu, eskatzaileak berak hautatu ahal izango du, ahal den neurrian behintzat, elkarrizketan egongo diren funtzionario eta interpreteen sexua.

[…]

III. TITULUA
Asilo-eskubidearen Arloko Auzitegi Nazionala

III. KAPITULUA
Errekurtsoen azterketa

L733-1 artikulua

Interesdunek Asilo-eskubidearen Arloko Auzitegi Nazionalean eman ahal izango dituzte azalpenak, aholkulari eta interprete banaren laguntzarekin.

Justizia behar bezala administratzen dela bermatzeko eta interesdunei auzitegian beren azalpenak emateko duten ahala errazteko, eta betiere apartatu honetan aurreikusiriko baldintzak betetzen badira, auzitegiko presidenteak zera erabaki ahal izango du: auzi-aretoa ikus-entzunezko komunikazio-bitartekoen bidez zuzenean lotzea, konfidentzialtasuna eta transmisioaren kalitatea bermatuz, xede horretarako bereziki egokituriko beste auzi-areto batekin, eta areto hori publikoarentzat zabalik dauden eta Justizia Ministerioaren mendekoak diren lokaletan kokatzea, eskatzailearentzat irits-erraza izateko moduan, lehen apartatuan aurreikusiriko baldintzen arabera eta interesdunaren eskubideak errespetatuz. Txosten osoaren kopia bat emango zaio eskatzaileari. Interesdunak aholkulari baten laguntza badu, aholkulariak haren ondoan egon beharko du fisikoki. Eskatzailearen esku jarritako interpreteak hura dagoen auzi-aretoan bertan egon beharko du. Interprete kualifikatu batek eskatzaileari haren ondoan fisikoki egonez laguntzeko zailtasunik badago, entzunaldia ez da inola ere hasiko harik eta auzitegiak interpretea lortu eta entzunaldiak irauten duen denbora guztian eskatzailea dagoen auzi-aretoan bertan egoteko modua ziurtatzen ez duen arte. Auzi-areto bakoitzean gauzatzen diren prozedura guztiak akta batean jaso beharko dira, edo haiek ikus-entzunezko baliabideen edo audioen bidez grabatu.

[…]

L733-5 artikulua

[…]

Horixe bera gertatuko da baldin eta eskatzaileak bere eskaeran adierazitako hizkuntzan edo ezagutza nahikoa duen besteren batean esan beharrekoak itzuli behar zizkion interpretearen laguntzarik izan ez badu, eta, hori dela-eta, hark elkarrizketan esanak ulertzeko modurik izan ez bada, eta auzitegiak uste badu interpretaziorik ezaren hutsegitea bulegoari egoztekoa dela. Eskatzailea errekurtsoa jartzeko epearen barruan soilik baliatu ahal izango da interpretaziorik ezaren hutsegite horretaz, eta entzunaldian zein hizkuntzatan hitz egin nahi duen ere adierazi beharko du. Auzitegiak ezin izenda badezake atzerritarrak adierazitako hizkuntza horretako interpreterik, uler dezakeela uste izatekoa den hizkuntza batean hitz egin beharko du eskatzaileak.

Hargatik eragotzi gabe bigarren apartatuan xedatutakoa, eskatzaileak errekurtsoa jartzeko epearen barruan aurkeztekoa den aurkaratze baten oinarri gisa baino ez du erabili ahal izango bere elkarrizketaren audio-grabazioa; aurkaratze horretan, elkarrizketaren transkripzioan zehatz-mehatz identifikaturiko itzulpen-akats edo kontraesan baten berri eman beharko du eskatzaileak, eta akatsak estuki lotuta egon beharko du eskatzailearen babes-premiez jabetzeko modurik ez izatearekin.

IV. TITULUA
Prozedurarako sarbidea eta asilo-eskatzaileen harrera-baldintzak

I. KAPITULUA
Asilo-eskaeraren erregistroa

L741-1 artikulua

Frantzian dagoen eta asiloa eskatu nahi duen atzerritar orok jo beharko du zuzenean administrazio-agintaritza eskudunera, han bere eskaeraren erregistroa egin eta eskaera hori aztertzeko ardura zein estaturi dagokion zehazteko. Herrialde bateko herritar batek edo aberrigabe batek Europar Batasuneko kide den estatu batean aurkeztutako nazioarteko babes-eskaera aztertzeko ardura zein estaturi dagokion zehazteko, horretarako irizpideak eta mekanismoak ezartzen dituen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko ekainaren 26ko 604/2013 Erregelamendua (EB) edo hartan ezarritakoen berdinak diren konpromisoak aplikatuko dira, betiere Estatu Kontseiluaren dekretu baten bidez ezarritako baldintzen arabera. Eskatzaile orok jasoko du, berak ulertzen duen edo ulertzen duela uste izatekoa den hizkuntza batean, aipatu erregelamenduaren aplikaziotik eratortzen diren eskubide eta betebeharrei buruzko informazioa, erregelamendu horren 4. artikuluan ezarritako baldintzen arabera.

[…]

L741-2-1 artikulua

Bere asilo-eskaera erregistratzean, atzerritarrari argi eta garbi azaldu beharko zaio zein hizkuntzatan hitz egin ahal izango duen Aterpetuen eta Aberrigabeen Babeserako Frantziako Bulegoak L. 723-6 artikulua aplikatuz egingo dion elkarrizketan. Hizkuntza horietako zeinetan hitz egin nahiko lukeen adierazi beharko du atzerritarrak. Honetaz ere informatu egin beharko zaio atzerritarrari: batetik, noiznahi izango duela hautatu duen hizkuntza hori erabiltzeari uko egiteko aukera, bai bere eskaeraren azterketak irauten duen aldi osoan zehar eta bai gero ere, baldin eta Asilo-eskubidearen Arloko Auzitegi Nazionalean errekurtsoa jartzen badu; eta, bestetik, baldin eta orduan beste hizkuntza bat hautatzen ez badu edo eskatutako hizkuntza hori erabiltzeko aukerarik ez badago, ezagutza nahikoa duen hizkuntza batean hitz egin ahal izango duela. Artikulu hau gorabehera, atzerritarrak noiznahi hitz egin ahal izango du frantsesez, hala eskatzen badu. Bulegoak hartutako erabakiaren kontra Asilo-eskubidearen Arloko Auzitegi Nazionalean errekurtsoa jartzen bada bakarrik aurkaratu ahal izango da atzerritarrak prozeduran zehar erabiltzeko hautatu duen hizkuntza, eta betiere L. 733-5 artikuluan ezarritako baldintzen arabera. Artikulu honen aplikazio-modalitateak Estatu Kontseiluaren dekretu baten bidez ezarriko dira.

II. KAPITULUA
Asilo-eskaera aztertzeko ardura zein estaturi dagokion zehazteko prozedura

L742-3 artikulua

[…]

Administrazio-agintaritzak idatzi ziodun baten bidez eman beharko du atzerritarra lekualdatzeko erabaki ororen berri.

Erabaki hori interesdunari jakinarazi beharko zaio. Atzerritarrak zein errekurtso-bide eta -epe dituen azaldu beharko du erabakiak, eta, horrekin batera, orobat azaldu beharko du atzerritarrak eskubidea duela erabakiaren abisua emateko bere kontsulatuari, lege-aholkulariari edo berak hautatutako zeinahi pertsonari. Interesdunak lege-aholkularirik ez badu, erabakiaren elementu nagusiak berak ulertzen duen edo ulertzen duela uste izatekoa den hizkuntza batean jakinaraziko zaizkio.

L742-4 artikulua

[…]

Atzerritarrak interprete baten laguntza eskatu ahal izango dio auzitegiko presidenteari edo berariaz izendatutako magistratuari. Atzerritarrak lege-aholkularia badu, haren laguntza jaso ahal izango du. Ofiziozko lege-aholkulari bat izenda diezaiola ere eskatu ahal izango dio atzerritarrak presidenteari edo berariaz izendatutako magistratuari.

[…]

IV. KAPITULUA
Asilo-eskatzaileen harrera-baldintzak
3. atala
Eskatzaileentzako orientabideak

L744-7 artikulua

L. 744-1 artikuluan ezarritako harrerak dakartzan onura materialak eskuratzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

[…]

Eskatzaileari aldez aurretik jakinarazi beharko zaio, berak ulertzen duen edo ulertzen duela uste izatekoa den hizkuntza batean, proposatu zaion harrera-lekua edo artikulu honetako 1. zenbakian aipatzen den harrera-eskualdea onartzen ez badu edo handik alde egiten badu, edo 2. zenbakian ezarritako asiloaren arloko agintarien eskakizunak betetzen ez baditu, horrek guztiak berekin duela harrerak dakartzan onura materialez baliatzeko eskubidea zuzenbide osoz deusez jotzea edo, hala badagokio, eskubide hori egikaritzeko aukera kentzea.

[…]

VIII. LIBURUA
Xedapen erkideak eta bestelako xedapenak

III. TITULUA
Itsasoz haraindi aplikagarriak diren xedapenak

II. KAPITULUA
Mayotte

L832-1 artikulua

Kode honetako xedapenak aplikagarriak izango dira Mayotten, baina honako egokitzapen hauek eginda:

[…]

15. Mayotteko departamenduan, eta bertako egoera berezia aintzat harturik, Estatu Kontseiluaren dekretu baten bidez ezarritako baldintzen arabera egokitu ahal izango dira L. 311-9 artikuluko 1. zenbakitik 3.era bitartean aipatzen diren prestakuntzari eta ekintza lagungarriei buruzko edukiak eta L. 314-2 artikuluan aipatzen diren frantses hizkuntzaren ezagutza-mailak.

[…]


9.1.4. Barne Segurtasunaren Kodea[1389]

II. LIBURUA
Ordena eta segurtasun publikoa

II. TITULUA
Terrorismoari eta nazioaren oinarrizko interesen aurkako atentatuei aurre egitea

IX. KAPITULUA
Miaketak eta datu-bilketak

L229-4 artikulua

[…]

II. Polizia judizialeko ofizial batek edo haren kontrolpeko agente batek berehala informatu beharko dute atxiloturik daukaten pertsona berak ulertzeko moduko hizkuntza batean, eta xehetasun hauek eman beharko dizkiote:

1. Atxiloketaren lege-oinarriak;

2. Neurriaren gehieneko iraupena;

3. Atxiloketak ez dakarrela deklarazioa egin beharrik eta isilik egoteko eskubidea duela;

4. Eskubidea duela polizia judizialak berak erabakitzen duen pertsonari eta haren enplegatzaileari bere egoeraren berri eman diezaioten.

[…]


9.1.5. Defentsaren Kodea[1390]

I. ZATIA
Defentsaren printzipio orokorrak

V. LIBURUA
Estatuaren itsas jarduerak

II. TITULUA
Itsas ekintzak
KAPITULU BAKARRA
Estatuak bere polizia-ahalak egikaritzea itsasoan

3. atala
Itsasontzietan doazen pertsonen aurkako neurriak

L1521-16 artikulua

Askatasunen eta atxiloketaren epaileak auto ziodun baten bidez emango du epaia, eta haren kontra ez da errekurtsoa jartzerik egongo. Errepublikako prokuradoreak auto horren kopia bat igorriko dio ahalik eta eperik laburrenean itsas prefektuari, edo, itsasoz haraindiko lurraldeen kasuan, Gobernuak bertan duen Estatuaren itsas jardueretarako ordezkariari, hura arduratu dadin interesdunari berak ulertzen duen hizkuntza batean autoaren berri emateaz.


9.1.6. Diruaren eta Finantzen Kodea[1391]

I. LIBURUA
Dirua

III. TITULUA
Diru eskrituralaren tresnak

I. KAPITULUA
Banku-txekea eta posta bidezko txekea
2. atala
Txekearen sorrera eta forma

L131-2 artikulua

Txekeak hauek izango ditu barnean:

1. 1. Tituluaren testuan bertan aipatzen den txekearen izendapena, titulu hori idazteko erabili den hizkuntzan adierazia;

[…]

III. KAPITULUA
Ordainketak egin eta kontuetara sartzeko gainerako tresnei aplikagarriak zaizkien arauak
16. atala
Erreklamazioen tratamendua

L133-45 artikulua

Ordainketa-zerbitzuen eskatzaileek I. liburuaren I. tituluaren II. kapituluko 5. atalean, I. liburuaren III. tituluaren III. kapituluan, III. liburuaren I. tituluaren IV. kapituluan eta V. liburuaren II. tituluaren I. kapituluan ezartzen diren xedapenekin lotuta egiten dituzten erreklamazioen tratamenduari dagokionez, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileek horretarako prozedurak finkatu eta aplikatu beharko dituzte.

Tartean den estatu kideko hizkuntza ofizialetako batean emango da prozedura horien berri, edo beste hizkuntzaren batean, lehen apartatutan aipaturiko ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak eta ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileak hala erabaki badute.

[…]

II. LIBURUA
Produktuak

I. TITULUA
Finantza-tresnak

III. KAPITULUA
Zor-baloreak
1. atala
Zor-balore negoziagarriak

L213-4 artikulua

Zor-balore negoziagarrien lehen jaulkipena egin baino lehen, balore horien jaulkitzaileek dokumentazio finantzarioa prestatu beharko dute beren jarduerei, egoera ekonomiko eta finantzarioari eta jaulkipen-programari buruz. Dokumentazio finantzario hori frantsesez idatzita entregatu beharko zaio Frantziako Bankuari, hura ardura dadin jaulkitzaileek L. 213-3 artikuluan aurreikusitako jaulkipen-baldintzak betetzen dituztela bermatzeaz. Dekretu baten bidez finkatuko dira artikulu honen aplikaziorako baldintzak, bai eta dokumentazioa frantsesa ez beste hizkuntzaren batean idaztekoak ere, baldin eta hizkuntza hori ohikoa bada finantza-gaiei buruz dihardutenen artean.

2. atala
Obligazioak

1. azpiatala
Arau orokorrak

L213-6-3 artikulua

I. […]

Aurreko bi apartatuetan aurreikusitako kasuetan, eta betiere jendeari eskaintzen zaiona ez badago L. 411-1 artikuluaren zentzuan ulertzerik, bai jaulkipen-kontratuak eta bai haren zerbitzuan leudekeen edo hari estaldura ematea helburu luketen obligazioen jaulkipenekin lotutako gainerako kontratuak frantsesa ez beste hizkuntzaren batean idatzi ahal izango dira, baldin eta hizkuntza hori ohikoa bada finantza-gaiei buruz dihardutenen artean.

IV. KAPITULUA
Inbertsio kolektiboak
1. atala
Balore higigarrietako inbertsio kolektiboko erakundeak (OPCVM)

7. azpiatala
Inbertitzaileentzako informazioa

L214-23-1 artikulua

Finantza Merkatuen Agintaritzak ezarritako baldintzen arabera arautuko da balore higigarrietako inbertsio kolektiboko erakundeek (OPCVM) nola helarazi ahal izango dieten informazioa beren bazkideei eta nola egin ahal izango duten publizitatea, ikus-entzunezkoa batez ere, edo atez ateko salmenta.

Balore higigarrietako inbertsio kolektiboko erakundeen (OPCVM) estatutua edo erregelamendua frantsesez idatziko dira, bai eta haietako kide edo akziodunak informatzea xede duten dokumentuak ere. Finantza Merkatuen Agintaritzaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako baldintzen eta mugen barruan, dena den, dokumentu horiek guztiak frantsesa ez beste hizkuntzaren batean ere idatzi ahal izango dira, baldin eta hizkuntza hori ohikoa bada finantza-gaiei buruz dihardutenen artean.

2. atala
FIA

1. azpiatala
Xedapen erkideak

1. paragrafoa
FIAren merkaturatze-prozedura

2. azpiparagrafoa
FIAren merkaturatze-prozedura Europar Batasuneko kide den Frantziaz bestelako estatu batean

L214-24-2 artikulua

[…]

VI. Finantza-gaietan ohikoa den hizkuntzaren batean idatzirik erakutsi beharko dira bai I. zenbakian aipatzen den kudeatzailearen jakinarazpen-gutuna eta bai III. zenbakian aipatzen den frogagiria.

[…]

2. azpiatala
Inbertitzaile ez-profesionalentzako funts irekiak

1. paragrafoa
Asmo orokorreko inbertsio-funtsak

7. azpiparagrafoa
Inbertitzaileentzako informazioa

L214-25 artikulua

Finantza Merkatuen Agintaritzak ezarritako baldintzen arabera arautuko da asmo orokorreko inbertsio-funtsek nola helarazi ahal izango dieten informazioa inbertitzaileei eta nola egin ahal izango duten publizitatea, ikus-entzunezkoa batez ere, edo atez ateko salmenta.

Asmo orokorreko inbertsio-funtsen estatutuak edo erregelamendua frantsesez idatziko dira, bai eta haietako kide edo akziodunak informatzea xede duten dokumentuak ere. Finantza Merkatuen Agintaritzaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako baldintzen barruan, dena den, dokumentu horiek guztiak frantsesa ez beste hizkuntzaren batean ere idatzi ahal izango dira, baldin eta hizkuntza hori ohikoa bada finantza-gaiei buruz dihardutenen artean.

3. azpiatala
Inbertitzaile profesionalentzako funts irekiak

2. paragrafoa
Aitortutako funtsak

3. azpiparagrafoa
Lankidetza askeko sozietatea

L214-162-6 artikulua

I. Lankidetza askeko sozietateen estatutuen agiria merkataritza- eta sozietate-erregistroan argitaratu beharko da. Dekretu baten bidez definituko dira agiri horretako edukiak.

II. Lankidetza askeko sozietatearen estatutuak frantsesez idatziko dira, bai eta haietako bazkide edo akziodunak informatzea xede duten dokumentuak ere. Finantza Merkatuen Agintaritzaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako baldintzen eta mugen barruan, dena den, eta I. zenbakian aipatzen den agiria izan ezik, dokumentu guztiak frantsesa ez beste hizkuntzaren batean ere idatzi ahal izango dira, baldin eta hizkuntza hori ohikoa bada finantza-gaiei buruz dihardutenen artean.

5. azpiatala
Finantza-erakundeak

4. paragrafoa
Finantza-erakunde espezializatuei buruzko xedapen espezifikoak

1. azpiparagrafoa
Finantza-erakunde espezializatuei buruzko xedapen espezifikoak

L. 214-190-1 artikulua

[…]

VIII. Finantza Merkatuen Agintaritzak ezarritako baldintzen arabera arautuko da finantza-erakundeek nola helarazi ahal izango dieten informazioa inbertitzaileei eta nola egin ahal izango duten publizitatea, ikus-entzunezkoa batez ere, edo atez ateko salmenta.

Finantza-erakundeen estatutuak edo erregelamendua frantsesez idatziko dira, bai eta haietako kide, akziodun edo zor-baloreen eramaileei informatzea xede duten dokumentuak ere. Finantza Merkatuen Agintaritzaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako baldintzen barruan, dena den, dokumentu horiek guztiak frantsesa ez beste hizkuntzaren batean ere idatzi ahal izango dira, baldin eta hizkuntza hori ohikoa bada finantza-gaiei buruz dihardutenen artean.

[…]

L214-190-2 artikulua

[…]

Finantza-erakunde espezializatuen estatutuak frantsesez idatziko dira, bai eta haietako bazkide edo akziodunak informatzea xede duten dokumentuak ere. Finantza Merkatuen Agintaritzaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako baldintzen eta mugen barruan, dena den, eta bosgarren apartatuan aipatzen den agiria izan ezik, dokumentu guztiak frantsesa ez beste hizkuntzaren batean ere idatzi ahal izango dira, baldin eta hizkuntza hori ohikoa bada finantza-gaiei buruz dihardutenen artean.

I. TITULUA
Banku-eragiketak, ordainketa-zerbitzuak eta diru elektronikoaren jaulkipen eta kudeaketa

II. KAPITULUA
Kontuak eta gordailuak
3. atala
Gordailuak bermatzeko funtsak

3. azpiatala
Gordailuak bermatzeko funtsen baliabideak

L312-8-2 artikulua

[…]

III. I. eta II. zenbakietan aurreikusitako kasuetan, gordailuak bermatzeko funtsen arduradunek frantsesa ez beste hizkuntzaren bat erabili ahal izango dute gordailugileekin komunikatzeko.

[…]

I. TITULUA
Eragiketak

II. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

L412-1 artikulua

I. Frantsesez idatzi beharko da 2017ko ekainaren 14ko 2017/1129 Erregelamendua (EB) aplikatzean finantza-tituluen eskaintza publikoa edo merkatu arautuan negoziatzeko onartutako finantza-tituluena antolatzen denerako argitaratzekoa den dokumentazioa, edo, 2017ko ekainaren 14ko 2017/1129 Erregelamenduan (EB) edo Finantza Merkatuen Agintaritzaren Erregelamendu Orokorrean definitzen diren kasuetan, baita frantsesa ez beste hizkuntzaren batean ere, baldin eta hizkuntza hori ohikoa bada finantza-gaietan dihardutenen artean. Dokumentazioaren laburpenik baldin badago, hura frantsesera itzuli eta, aipatu erregelamendu orokorretan definitzen diren kasuetan, laburpena dokumentazioarekin batera entregatu beharko da.

[…]

Ez da inoren kontra erantzukizun zibilagatiko neurririk hartzerik izango itzulpen eta guzti aurkeztekoa den laburpen hori oinarri bakartzat hartuta, haren edukia nahasgarria, okerra edo lehen apartatuan aipatzen den dokumentazioaren beste zati batzuen aldean kontraesanezkoa ez bada behintzat, edo, lehen apartatuan aipatzen den dokumentazioaren beste zati batzuk harekin batera irakurri, eta horrek aipagai ditugun finantza-tituluetan inbertitzeko beharrezkoa gerta litekeen oinarrizko informazioa eskuratzeko modurik ematen ez badie inbertitzaileei. Hori guztia argi eta garbi azaldu beharko da laburpenean bertan.

[…]

II. TITULUA
Negoziazio-plataformak

I. KAPITULUA
Frantziako merkatu arautuak
3. atala
Merkatu arautuen eta merkatu arautuko enpresen funtzionamendurako baldintzak

2. azpiatala
Merkatu arautuko enpresaren betebeharrak

L421-10 artikulua

Merkatu arautua balioztatze aldera, merkatu arautuko enpresak merkatuaren arauak ezarri beharko ditu. Arauok gardenak eta mugatuak izango dira, eta negoziazioak bidezkoak eta ongi bideratuak daudela segurtatu eta aginduak behar bezala betetzeko moduko irizpide objektiboak finkatu beharko dituzte. L. 421-17 artikuluko xedapenekin bat etorriz, gainera, enpresetako kideak onartzeko baldintzak ere finkatu beharko dituzte arauok.

Arauok honako alderdi hauek zehaztu beharko dituzte batez ere: merkatuan sartzeko eta finantza-tresnak eta aktiboak negoziatzeko onartutako baldintzak, denak ere L. 421-1 artikuluko II. zenbakian aipatzen direnak, transakzioen antolaketari buruzko xedapenak, finantza-tresna baten edo gehiagoren eta aktiboen inguruko negoziazioak bertan behera uzteko baldintzak, horiek ere aipatu II. zenbakian zehazten direnak, eta negoziazioen erregistro eta publizitateari buruzko xedapenak.

Finantza Merkatuen Agintaritzak onetsi beharko ditu arauok, eta haiek aplikagarriak diren legezko eta erregelamenduzko xedapenekin bat datozen aztertu, bai eta bete nahi diren helburuak lortzeko egokiak diren ere. Arauok frantsesez idatzi beharko dira.

[…]

IV. KAPITULUA
Negoziazio-sistema aldeaniztunak
2. atala
Funtzionamendurako baldintzak

L424-2 artikulua

Negoziazio-sistema aldeaniztunaren kudeatzaileak ezarri beharko ditu sistemaren arauak. Arauok gardenak eta mugatuak izango dira, eta negoziazioak bidezkoak eta ongi bideratuak daudela segurtatu eta sisteman bertan aginduak behar bezala betetzeko moduko irizpide objektiboak finkatu beharko dituzte. L. 424-5 artikuluko xedapenekin bat etorriz, gainera, enpresetako kideak onartzeko baldintzak ere finkatu beharko dituzte arauok.

Finantza Merkatuen Agintaritzak onetsi beharko ditu sistemaren arauak eta haiek aldatzeko bideak, eta haiek aplikagarriak diren legezko eta erregelamenduzko xedapenekin bat datozen aztertu, bai eta bete nahi diren helburuak lortzeko egokiak diren ere.

Arauok frantsesez idatzi beharko dira, edo Finantza Merkatuen Agintaritzaren Erregelamendu Orokorrean definitzen diren kasuetan, baita frantsesa ez beste hizkuntzaren batean ere, baldin eta hizkuntza hori ohikoa bada finantza-gaietan dihardutenen artean.

[…]

V. KAPITULUA
Negoziazio-sistema antolatuak
2. atala
Funtzionamendurako baldintzak

L425-2 artikulua

Negoziazio-sistema antolatuaren kudeatzaileak ezarri beharko ditu sistemaren arauak. Negoziazio-prozesua bidezkoa dela eta ongi bideratuta dagoela segurtatu eta sisteman bertan aginduak behar bezala betetzeko moduko irizpide objektiboak finkatu beharko dituzte arau gardenok.

L. 425-8 artikuluko xedapenekin bat etorriz, gainera, enpresetako kideak onartzeko baldintzak ere finkatu beharko dituzte arauok.

Finantza Merkatuen Agintaritzak onetsi beharko ditu sistemaren arauak eta haiek aldatzeko bideak, eta haiek aplikagarriak diren legezko eta erregelamenduzko xedapenekin bat datozen aztertu, bai eta bete nahi diren helburuak lortzeko egokiak diren ere.

Arauok frantsesez idatzi beharko dira, edo Finantza Merkatuen Agintaritzaren Erregelamendu Orokorrean definitzen diren kasuetan, baita frantsesa ez beste hizkuntzaren batean ere, baldin eta hizkuntza hori ohikoa bada finantza-gaietan dihardutenen artean.

IV. TITULUA
Konpentsazio-ganberak eta gordailu-bulego zentralak

I. KAPITULUA
Konpentsazio-ganberak

L440-1 artikulua

[…]

Finantza Merkatuen Agintaritzak onetsi beharko ditu konpentsazio-ganberen funtzionamendu-arauak.

Arauok frantsesez idatzi beharko dira, edo Finantza Merkatuen Agintaritzaren Erregelamendu Orokorrean definitzen diren kasuetan, baita frantsesa ez beste hizkuntzaren batean ere, baldin eta hizkuntza hori ohikoa bada finantza-gaietan dihardutenen artean.

[…]

II. KAPITULUA
Gordailu-bulego zentralak

L441-1 artikulua

[…]

III. Finantza Merkatuen Agintaritzak onetsi beharko ditu gordailu-bulego zentralen eta haiek kudeatzen dituzten finantza-tresnen likidazio-sistemen funtzionamendu-arauak.

Arauok frantsesez idatzi beharko dira, edo Finantza Merkatuen Agintaritzaren Erregelamendu Orokorrean definitzen diren kasuetan, baita frantsesa ez beste hizkuntzaren batean ere, baldin eta hizkuntza hori ohikoa bada finantza-gaietan dihardutenen artean.

V. LIBURUA

IV. TITULUA

X. KAPITULUA
Aktibo digitalen zerbitzuen hornitzaileak

L. 54-10-5 artikulua

V. Finantza Merkatuen Agintaritzaren Erregelamendu Orokorrean aurreikusitako baldintza eta mugekin bat etorriz, hona hemen zer-nolako betebeharrak bete beharko dituzten L. 54-10-2 artikuluko 4. zenbakian aipatzen diren zerbitzuak eskaintzeko onespena jasoa duten hornitzaileek:

4. Hornitzaileek beren funtzionamendu-arauak finkatu beharko dituzte. Arauok frantsesez idatzi beharko dira, edo Finantza Merkatuen Agintaritzaren Erregelamendu Orokorrean definitzen diren kasuetan, baita frantsesa ez beste hizkuntzaren batean ere, baldin eta hizkuntza hori ohikoa bada finantza-gaietan dihardutenen artean;

V. TITULUA

II. KAPITULUA
Txanpon-jaulkitzaileak

L. 552-4 artikulua

Edozein txanpon-eskaintza publiko egin baino lehen, jaulkitzaileak Finantza Merkatuen Agintaritzaren onespen-zigilua eskatu ahal izango du.

Jaulkitzaileek dokumentu bat idatzi beharko dute, eta beren eskaintzari eta jaulkitzaileari berari buruz beharrezkoa gerta litekeen informazio guztia eman.

Dokumentu hori frantsesa ez beste hizkuntzaren batean ere idatzi ahal izango da, baldin eta hizkuntza hori ohikoa bada finantza-gaiei buruz dihardutenen artean, baina, hala eginez gero, laburpen bat gehitu beharko zaio frantsesez.

Dokumentu horretan eta eskaintza publikoaren sustapena egitea xede duen beste zeinahi komunikazio-jardueratan, edukiak argia, zehatza eta ez-nahasgarria izan beharko du, eskaintzak dakartzan arriskuez jabetzeko modukoa. Bazkideei bildutako aktiboen erabileraz urtero ematekoa den informazioa zein baldintzatan helaraziko zaien azaltzea izango da, batez ere, informazio horren helburua.

Finantza Merkatuen Agintaritzaren Erregelamendu Orokorrean zehaztuko dira aldez aurretik eskatzekoa den onespen-zigiluaren eskabide-modalitateak, txostena izapidetzeko beharrezkoak diren agiriak eta eskaintzen nondik norakoei buruzko dokumentuaren edukiak.

VI. LIBURUA
Banku- eta finantza-gaietarako instituzioak

II. TITULUA
Finantza Merkatuen Agintaritza

KAPITULU BAKARRA
Finantza Merkatuen Agintaritza
4. atala
Ahalak

2. azpiatala
Finantza-tresnak erabiltzea dakarten zenbait eragiketa egiteko baimena

L621-8 artikulua

[…]

VIII. Finantza Merkatuen Agintaritzaren onespena jasoa duen dokumentuan —I. zenbakian aipatzen den horretan, hain zuzen— informazio akastun edo okerra baldin badago, edo beste gertaeraren baten berri eman behar bada, eta horrek guztiak nabarmenki eragiten badio finantza-tresnen ebaluazioari, edo dokumentuari onespena ematen zaionetik eragiketa martxan jartzen denera bitartean jakiten bada horren guztiaren berri, edo, halakorik bada, merkatu arautuari buruzko negoziazioaren hasieran gertatu eta hori geroago jakinarazten bada, horri guztiari buruzko ohar bat gehitu beharko zaio I. zenbakian aipatzen den dokumentuari, eta atzera ere onespena eskatu eta eskuratu, Finantza Merkatuen Agintaritzaren Erregelamendu Orokorrak ezarritako baldintzen arabera.

Laburpena eta haren balizko itzulpena ere osatu egin beharko dira, horretarako premia baldin badago, oharrean ageri diren informazio berrien nondik norakoak azaltzeko.

[…]


9.1.7. Garraioen Kodea[1392]

II. ZATIA
Trenbideko garraioa edo gidatutako garraioa

I. LIBURUA
Trenbideko garraio- edo gidatutako garraio-sistema

II. TITULUA
Ustiapena
II. KAPITULUA
Sarea erabiltzeko arau orokorrak

2. atala
Azpiegituraren kudeatzaileari aplikagarriak zaizkion arauak

L2122-5 artikulua

Trenbide-azpiegituraren gaitasunak esleitzeko eginkizuna ziurtatzea dagokion kudeatzaileak urtero argitaratu beharko du erreferentziazko dokumentu bat trenbide-sareari buruz, eta, hartan, trenbide-enpresen eskura utzitako azpiegituren ezaugarriak deskribatu, eskaintzen diren zerbitzuen tarifak zehaztu, gaitasunak esleitzeko arauak xehatu eta sarearen erabilera-eskubideak egikaritzeko beharrezkoak diren xehetasun guztiak azaldu beharko ditu. Nazioarteko trenbideko garraio-zerbitzuei dagokienez, eta betiere L. 2122-4-6 artikuluan aipatzen den lankidetza-eremuaren barruan, azpiegituraren kudeatzaileak trenbide-azpiegituren esleipen eta tarifikazioarekin loturik zer-nolako neurriak hartu dituen ere zehaztu beharko da dokumentu horretan. Dokumentua frantsesez eta Europar Batasunean ofiziala den gutxienez beste hizkuntza batean idatzi beharko da, eta, gero, haren bertsio elektronikoa doan eskaini beharko zaie erabiltzaileei.

[…]

V. ZATIA
Itsas garraioa eta nabigazioa

IV. LIBURUA
Itsas garraioa

IV. TITULUA
Itsasontzien babes-jarduera pribatuak
II. KAPITULUA
Itsasontzien babes-jarduera pribatuak egikaritzeko modalitateak

3. atala
Eskubideak eta betebeharrak

L5442-7 artikulua

Baldin eta, L. 5411-1 eta L. 5411-2 artikuluetan ezarritakoaren zentzuan, armadoreak enpresa pribatu baten zerbitzuak kontratatu nahi baditu bere itsasontzia babesteko, enpresa horren jarduera-baimena, zerbitzua emateko lanetan parte hartzen duten agente guztien lan-txartela eta Barne Segurtasunaren Kodearen L. 612-5 artikuluan aurreikusiriko asegurua eskatu ahal izango ditu, bai eta itsasontzian doazela aldean eramango dituzten armen markak, modeloak eta serie-zenbakiak ere. Armadoreak eta enpresak buruturiko kontratuaren eranskin batean eman beharko da xehetasun horien guztien berri, eta, hala badagokio, informazioa itsasoratu baino lehen eguneratu beharko da. Eranskin horretan, itsasontzian joango diren agenteen buru izatea nori dagokion identifikatu beharko da batez ere; pertsona horrek kode honen L. 5513-1 artikuluan definitzen den hizkuntza erabili ahal izango du kapitainarekin komunikatzeko.

[…]

V. LIBURUA
Marinelak

I. TITULUA
Definizioak eta xedapen orokorrak
III. KAPITULUA
Itsasontzi barruko lan-hizkuntza

L5513-1 artikulua

Marinelen arteko ahozko komunikazioa egokia dela ziurtatu beharko du armadoreak, eta, horretarako, itsasontzi barruan aproposena iruditzen zaion lan-hizkuntza ezarri beharko du.

L5513-2 artikulua

Nazioarteko bidaiak egiten dituzten itsasontzietan, jatorrizkoa zein hizkuntzatan dagoen, hizkuntza horretan egon beharko du eskuragarri itsasontziaren eraikuntzari, mantentze-lanei, funtzionamenduari, segurtasunari eta berme-kontratuari buruzko dokumentazio teknikoak. Dokumentazioa beste hizkuntza batera itzuli beharrik ez da egongo, non eta armadoreak edo kapitainak ez duten beharrezkotzat jotzen dokumentazio osoa edo zati batzuk itsasontzi barruko lan-hizkuntzara itzultzea.

II. TITULUA
Eskifaia
I. KAPITULUA
Marinel jarduteko baldintzak

L5521-1-1 artikulua

I. Frantziako bandera duen itsasontzi bateko kide izateko gaitasunei dagokienez, eta, L. 5521-1 artikulua indargabetzearen ondorioz, marinelei nabigatzeko ahala ematen dien gaitasun-ziurtagiri medikoa balioztatuko zaie, baldin eta:

[…]

3. Nabigatzeko ahala ematen duen gaitasun-ziurtagiri mediko hori bat badator 1. zenbakian aipatzen diren nazioarteko gutxieneko arauekin; ziurtagiriok ingelesez ere idatzi beharko dira gutxienez, eta medikuaren onespenari buruzko erreferentzia eta guzti aurkeztu.

[…]

L5521-3 artikulua

I. Frantziako bandera duen itsasontzi batean, kapitain gisa edo haren ordezko ofizial gisa jarduteko, ezinbestekoa izango da:

[…]

2. Izangaiak frantsesaren ezagutza-maila nahikoa duela egiaztatzea;

[…]

III. TITULUA
Itsasontzia osatzen duten kolektiboak
I. KAPITULUA
Itsasontzi barruko polizia eta diziplina

2. atala
Arrantza-ontziez bestelako armadoreen erantzukizunak

2. azpiatala
Ontzia uzteagatiko diru-bermea

1. paragrafoa
Xedapen orokorrak

L5533-18 artikulua

L. 5533-17 artikuluan aipatzen den ziurtagiri edo dokumentua hizkuntza batean edo gehiagotan idatzi beharko da, tartean baita ingelesez ere. Dekretu baten bidez zehaztuko da dokumentu horren edukia.

5. atala
Itsasontzian egitekoak diren alkoholemia-kontrolei buruzko araubidea

3. azpiatala
Itsasontzian egitekoak diren alkoholemia-kontrolak

4. paragrafoa
Frantziako bandera duen itsasontziko kapitaina edo haren ordezko ofiziala

L5531-35 artikulua

Itsasontzian ikusgai jarri beharko da ohar bat, frantsesez eta itsasontziko lan-hizkuntzan idatzia, marinelak jakinaren gainean egon daitezen L. 5531-31 artikuluan ezartzen diren kontrolak egitera behartuak izan ahalko direla.

Itsasoaren gaineko ardura duen ministerioaren erabakiarekin bat etorriz idatzi beharko da ohar hori.

L5533-8 artikulua

L. 5533-7 artikuluan aipatzen den ziurtagiri edo dokumentua hizkuntza batean edo gehiagotan idatzi beharko da, tartean baita ingelesez ere. Dekretu baten bidez zehaztuko da dokumentu horren edukia.

IV. TITULUA
Lanerako eskubidea
II. KAPITULUA
Lan-harreman indibidualak

1. atala
Itsasoko lan-kontratua

1. azpiatala
Kontratua eratzea eta kontratuaren edukia

L5542-6-1 artikulua

Nazioarteko bidaiak egiten dituzten itsasontzietan, kapitainak kontratu estandarraren ale bat eduki beharko du, bai eta portuko estatu-agintaritzaren ikuskatzailetzetan erakustekoak eta kontrolatzekoak diren konbentzio eta akordio kolektiboen gaineko agiriak ere, denak ere hizkuntza batean edo gehiagotan idatziak, tartean baita ingelesez ere.

[…]

VI. TITULUA
Harrera-herrialdearen baldintza sozialak
V. KAPITULUA
Nahitaezko dokumentuak

L5565-1 artikulua

Eskifaiarenak baino ez diren guneetan tostartekoen eskura jarri eta ikusgai egon beharko duten dokumentuen zerrenda dekretu baten bidez zehaztuko da.

Nahitaezko dokumentuetatik frantsesez eta itsasontziko lan-hizkuntzan zein idatzi, horixe zehaztu beharko da, nagusiki, aipatu dekretuaren bidez.

[1393]VIII. KAPITULUA
Administrazio-zehapenak

L. 5568-1 artikulua

Administrazio-agintaritza eskudunak, Lanaren Kodearen L. 8112-1 artikuluan aipatzen diren Lan Ikuskatzailetzako kontrol-agenteen txostenari jarraikiz, eta zigor-zehapenik ez badago, enplegatzaileari edo armadoreari ohartarazpen bat egin diezaioke, edo enplegatzailearen edo armadorearen aurkako isun bat ezarri, hurrengoak gertatzeagatik:

5. Lan-ikuskatzailetzako kontrol-agenteei L. 5565-2 artikuluaren arabera eskatutako dokumentuak ez aurkezteagatik edo dokumentuok frantsesez ez aurkezteagatik.

L. 5568-2 artikulua

Administrazio-agintaritza eskudunak, itsas arazoen eremuan kontrol-eginkizunak betetzen dituzten zerbitzuei atxikitako ofizialen eta funtzionarioen txostenari jarraikiz, edo Itsas Arazoetako ministroaren eta 5222-1 artikuluko 1.-3., 8. eta 10. zenbakietan aipatzen diren pertsonen agintepean edo haien esanetara, eta zigor-zehapenik ez badago, enplegatzaileari edo armadoreari ohartarazpen bat egin diezaioke, edo enplegatzailearen edo armadorearen aurkako isun bat ezarri, hurrengoak gertatzeagatik:

2. Itsas arazoen eremuan kontrol-eginkizunak betetzen dituzten zerbitzuei atxikitako ofizialen eta funtzionarioen txostenari jarraikiz, edo Itsas Arazoetako ministroaren eta 5222-1 artikuluko 1.-3., 8. eta 10. zenbakietan aipatzen diren pertsonen agintepean edo haien esanetara, L. 5565-2 artikuluaren arabera eskatutako dokumentuak ez aurkezteagatik edo horiek frantsesez ez aurkezteagatik.

[1394]IX. TITULUA
Nazioarteko zenbait zerbitzuri aplika dakizkiekeen baldintza sozialak
III. KAPITULUA
Nahitaezko dokumentuak

L. 5593-1 artikulua

Dekretu bidez ezarriko da eskifaiako kideen esku zein dokumentu jarriko diren, zeinak erakutsiko baitira eskifaiarentzat gordetako lokaletan, bai eta dokumentu horiek zein hizkuntzatan jarri behar diren ere.

VI. LIBURUA
Nazioarteko Erregistro Frantsesa

I. TITULUA
Aplikazio-eremua
II. KAPITULUA
Tripulazioa

L5612-3 artikulua

[…]

II. Kapitaina edo haren ordezko ofiziala, biak ere itsasontzian eta tostartekoen artean ordena betearazten dela, ingurumena babesten dela eta segurtasuna zaintzen dela bermatzearen arduradun izanik, frantsesak izango dira, edo Europar Batasuneko kide den estatu bateko, Europako Esparru Ekonomikoko kide den estatu bateko edo Suitzako Konfederazioko herritarrak, edo lan- eta bizileku-eskubideen arloetan ahal berberak ematen dituen nazioarteko akordioren bat sinatua duen estatu bateko herritarrak.

II. zenbaki honetako lehen apartatuan aipatzen diren eginkizunak bete ahal izateko, ezinbesteko kualifikazio profesionalak dituztela, frantsesaren ezagutza-maila nahikoa dutela, itsasontziko dokumentazioa prestatzeko ezagutza juridiko nahikoak dituztela eta kapitain gisa botere publikoa egikaritzeko beharrezkoak diren eskumenen jabe direla egiaztatu beharko dute izangaiek. Azken xedapen horren aplikazio-baldintzak Estatu Kontseiluaren dekretu baten bidez zehaztuko dira, armadore eta marinel interesdunen ordezkari gehien dituzten elkarteen irizpenean oinarriturik.

Merkataritzako itsasontzi batean kapitainaren ordezkorik ez badago, makineriako buruari aplikatuko zaizkio II. zenbaki honetako bigarren apartatuan aipatzen diren ezagutza-baldintzak.

Armadore batek Frantziako banderapean diharduen bere flota handitze aldera Nazioarteko Erregistro Frantsesean immatrikulatzen duen itsasontzi bakoitzeko, armadore horrek berak erregistro horretantxe immatrikulaturik duen beste itsasontzi bateko tostarteko batek —kapitainak, haren ordezkoak, edo, merkataritzako itsasontzi batean kapitainaren ordezkorik ez badago, makineriako buruak— ez du frantsesaren ezagutzari buruz eta ezagutza juridikoei buruz II. zenbaki honetako bigarren apartatuan aipatzen direnak bete beharrik izango eskubide hau ematen dion itsasontziaren immatrikulazioa egiten duenetik hasi eta bi urteko epean. Bi urte horietan flota onuraduna txikitzen bada, ahal hori kendu egingo zaio. Immatrikulazioa egin aurreko hemezortzi hilabeteen joanean kalkulatuko da ea flota behar beste handitu den ala ez.

II. KAPITULUA
Lan-harreman kolektiboak

L5622-2 artikulua

Baldin eta Frantziatik kanpora bizi badira, aldeek aukeratzen duten legeriaren arabera arautu eta haiek adostutako hizkuntzan idatziko dira marinelei aplikagarriak zaizkien konbentzio eta akordio kolektiboak.

Konbentzio eta akordio kolektibo horiek, dena den, ezin izango dute eduki bertakoak ez diren marinelei titulu hau betetzearen ondorioz aplikatzekoa den zeinahi xedapen baino kaltegarriagoa den klausularik.

VII. LIBURUA
Itsasoz haraindiko eskualdeei buruzko xedapenak

VIII. TITULUA
Wallis eta Futuna
V. KAPITULUA
Marinelak

L5785-5-12 artikulua

Egitekoen taula eta orduen erregistroa itsasontzian erabiltzen den lan-hizkuntzan eta ingelesez aurkeztu beharko dira.

[…]


9.1.8. Gizarte-ekintzaren eta Familiaren Kodea[1395]

III. LIBURUA
Establezimendu eta zerbitzuek inplementaturiko gizarte-ekintza eta ekintza soziosanitarioa

IV. TITULUA
Zenbait establezimendu-motatarako xedapen espezifikoak

IX. KAPITULUA
Behin-behineko harrera-zentroak

L349-2 artikulua

[…]

I. Behin-behineko harrera-zentroen helburua da haietara joaten direnei harrera eta ostatua segurtatzea, bai eta laguntza linguistiko, sozial, profesional eta juridikoa ematea ere, haien integrazioa bermatze aldera.

[…]

IV. LIBURUA
Gizarte-lanbide eta -jarduerak

I. TITULUA
Gizarte-zerbitzuetako laguntzaileak

Kapitulu bakarra

L411-1 artikulua

[…]

Interesdunak bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela frogatu beharko du.

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, onuradunak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L411-1-1 artikulua

[…]

Estatuak bertako hizkuntza ofizialetako batean idatzirik emandako titulu profesionalaren arabera eskainiko dira zerbitzuak.

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-hornitzaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]


9.1.9. Gizarte Segurantzaren Kodea[1396]

I. LIBURUA
Orokortasunak - Araubide orokor osoaren edo zati batzuen xedapen erkideak

VI. TITULUA
Prestazioei eta zaintzei buruzko xedapenak - Osasun-kontrola - Gizarte-prestazioak babestea

I BIS KAPITULUA
Osasun Agintaritza Gorena

L161-37 artikulua

Zientziaren alorreko agintaritza publiko independentea den aldetik, Osasun Agintaritza Gorenak eginkizun hauek izango ditu:

[…]

5. Osasun-sistemak herritarrei eskaintzen dizkien osasun-prestazioen kalitatearen garapen eta ebaluazioan parte hartzea, eta osasun-bitartekaritzaren eta hizkuntza-interpretazioaren alorretako gaitasun, prestakuntza eta jardunbide onen erreferentziazko adierazleak eratzea;

[…]

IV. LIBURUA
Laneko istripuak eta gaixotasun profesionalak (berariazko xedapenak eta beste arlo batzuekiko xedapen erkideak)

1. TITULUA
Orokortasunak - Zenbait onuraduni buruzko berariazko xedapenak

2. KAPITULUA
Aplikazio-eremua - Aldi baterako lan-kontratua duten soldatako langileei eta beste onuradun-mota batzuei aplikagarriak zaizkien xedapenak
3. atala
Zenbait onuradun-motari aplikagarriak zaizkien xedapenak

L412-8 artikulua

Hargatik eragotzi gabe Estatu Kontseiluaren dekretuaren bidez emandako agindu bereziak, L. 412-2 artikuluan aipatzen diren pertsonak ez ezik, honako hauek ere liburu honetako xedapenen onuraduntzat joko dira:

[…]

2.a. Ikastegi teknikoetako ikasleak, baldin eta ikasketak egiten ari direla edo ikasketa horiekin lotutako praktikak egiten ari direla edo horren ondorioz istripu bat izaten badute; merkataritza-eskolak eta merkataritza-ikastaroak antolatzen dituzten ikastetxeak, baldin eta haietan modu erregularrean edo noizbehinka ikasten aritzen diren ikasleei hobekuntza-ikastaroak edo honako ikasketa osagarri hauek eskaintzen badizkiete:

merkataritza, takigrafia, estenotipia, mekanografia, daktilografia, merkataritzarako frantsesa, merkataritza-zuzenbidea, kontabilitatea, publizitatea, atzerriko hizkuntzak eta liburu honen aplikazio-eremukoak ez diren beste ikasgai teoriko batzuk;

[…]

IX. LIBURUA
Soldatako langileen eta soldatapekoak ez direnen gizarte-babes osagarri eta gehigarriari eta instituzio paritarioei buruzko xedapenak

III. TITULUA
Aurreikuspen-instituzioak eta instituzio horien eragiketak

II. KAPITULUA
Aurreikuspen-instituzioen eragiketak
2. atala
Atxikimendu askeko eragiketa kolektiboei eta eragiketa indibidualei buruzko xedapenak

L932-15-1 artikulua

[…]

III. Kontratua urrutitik burutu baino lehen, edo erregelamendua urrutitik onetsi baino lehen, edo atxikimendu askeko kontratu kolektiboa burutu baino lehen, bazkideak honako argibide hauek jasoko ditu:

[…]

6. Instituzioaren edo batasunaren eta haren bazkidearen arteko kontratu aurreko harremanak arautzen dituen legea, bai eta instituzioak edo batasunak, bazkidearen adostasunez, kontratuak edo erregelamenduak indarrean dirauen aldian erabiliko duela hitzemandako hizkuntzari eta kontratuari edo erregelamenduari berari aplikatzekoa den legea ere;

[…]


9.1.10. Herritarren eta Administrazioaren arteko Harremanen Kodea[1397]

I. LIBURUA
Administrazioarekiko harremanak

I. TITULUA
Herritarren eskaerak eta haien tratamendua

I. KAPITULUA
Arau orokorrak

L111-1 artikulua

Frantsesaren erabilerari buruzko 1994ko abuztuaren 4ko 94-665 Legearen xedapenekin bat etorriz, frantsesa erabili beharko da nahitaez herritarren eta Administrazioaren arteko harremanetan.


9.1.11. Hezkuntzaren Kodea[1398]

I. ZATIA
Xedapen orokor eta erkideak

I. LIBURUA
Hezkuntzaren printzipio orokorrak

I. TITULUA
Hezkuntzarako eskubidea
I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

L111-1 artikulua

[…]

Eskolak ikasle guztiei bermatu behar die frantsesa ikasten eta menderatzen dutela.

[…]

II. KAPITULUA
Ahalmen urriko haur eta nerabeentzako xedapen bereziak

L112-3 artikulua

Beren hezkuntza- eta eskola-ibilbide osoan, gazte gorrek legez bermaturik izango dute komunikazio-hizkuntza aukeratzeko askatasuna: komunikazio elebiduna (frantsesa eta zeinu-hizkuntza) edo frantses hutsezko komunikazioa. Estatu Kontseiluaren dekretu baten bidez finkatuko da, batetik, gazte gorrek eta haien familiek zer-nolako baldintzak bete beharko dituzten aukera-askatasun horretaz baliatzeko, eta, bestetik, haien hezkuntzaz arduratzen diren ikastegi eta zerbitzuek zer-nolako neurriak hartu beharko dituzten aukera-askatasun horren aplikazioa bermatzeko.

II. TITULUA
Hezkuntza-zerbitzu publikoaren xede eta eginkizunak
I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

L121-1 artikulua

Ikastetxeak, kolegioak, lizeoak eta goi-mailako ikasketak ematen dituzten ikastegiak ezagutzak eta lan-metodoak transmititzeaz eta irakasteaz arduratuko dira. Hezkuntza mistoa eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatuko dituzte, orientazioaren alorrean batez ere. Herritartasunerako hezkuntza sustatuko dute, tartean baita Internet eta komunikazio publikoko online zerbitzuak modu arduratsuan erabiltzearekin lotutako prestakuntza ere, eta delinkuentziari aurrea hartzen lagunduko dute. Giza eskubideen ezagutzan eta errespetuan hezi eta eskubideon kontrako egoera zehatzen nondik norakoez jabearaziko dituzten ikasleak. Herrialdeko bilakaera ekonomiko, sozial eta kulturalera egokituko dituzte beren eduki eta metodoak, bai eta Europako eta nazioarteko inguruabarretara ere. Prestakuntza hori osatzeko, gainera, hizkuntza eta kultura erregionalak ere irakatsi ahal izango dira maila guztietan. Heziketa artistiko eta kulturalak zuzen-zuzenean lagunduko die ikasleei beren prestakuntza osatzen, eta gorputz-heziketak eta kirolek ere bai. Goi-mailako ikasketetan ere, ikasleei jarduera fisikoak eta kirolak proposatuko zaizkie. Eskolen, ikastetxeen eta lizeoen eginkizuna izango da, halaber, ikasleei indarkeriari buruzko informazioa ematea eta sexu-heziketa eskaintzea, bai eta irakasleak indarkeria sexistaren eta sexu-erasoen inguruan sentsibilizatzea eta onespenik eza errespetatu beharraren gaineko prestakuntza ematea ere.

L121-3 artikulua

I. Irakaskuntzaren oinarrizko xedeetako bat izango da ikasleek frantsesa menderatzera eta beste bi hizkuntza jakitera iristea.

II. Ikastegi publiko zein pribatuetan, eskola guztiak frantsesez eman eta azterketak, lehiaketak, tesiak eta ikerlanak hizkuntza horretan egingo dira. Honako hauek izan daitezke salbuespenak:

1. Eskualdeetako edo atzerriko hizkuntzen eta kulturen irakaskuntza.

[…]

4. Mugaz bestaldeko unibertsitate-ikasketa eta -titulu eleaniztunak.

[…]

Halakoetan, goi-mailako ikasketak partzialki baizik ezin izango dira eman atzerriko hizkuntzan, eta betiere ikasketa horiei buruzko akreditazioan bertan finkaturik baldin badago zenbat ikasgai emango diren frantsesez. Frantzian frantsesa erabiltzen dela bermatzeko ardura duen ministroari berehala jakinaraziko zaio zein salbuespen adostu diren, zein eperen barruan eta zein den baimen bereziok ematearen arrazoia.

Ikasketak atzerriko hizkuntza batean jasotzen dituzten ikasle atzerritarrek, frantses nahikorik ez badakite, frantseseko eskoletara joan beharko dute. Titulua eskuratzeko, ikasleek frantses-maila nahikoa lortu duten ala ez ebaluatuko da.

Proposatzen diren ikasgaiak zein hizkuntzatan ematen diren, horrek eta eskolek berek hizkuntza hori menderatzeko modua emango diete ikasle frankofonoei.

Ez ikastetxe atzerritarrek, ez nazionalitatez atzerritarrak diren ikasleei eskolak emateko berariaz sortutakoek eta ez nazioarteko ikasketak ematen dituzten ikastegiek ere ez daukate lehen apartatuan aurreikusitakoa betetzeko betebeharrik.

III. KAPITULUA
Goi-mailako irakaskuntzaren xede eta eginkizunak

L123-6 artikulua

[…]

Frantsesa eta hizkuntza eta kultura erregionalak aberasteaz eta sustatzeaz arduratuko da. Ondare nazionalaren eta eskualdeetako ondarearen parte diren elementuak aztertzeko eta aintzat hartzeko lanetan parte hartuko du. Ikastegien esku utzitako bildumak zaintzen eta elikatzen direla bermatuko du.

[…]

L123-7 artikulua

Irakaskuntza-zerbitzu publikoak, nazioarteko erkidego zientifiko eta kulturalaren barruan, ideien debateak eta ikerketak aurrera egin dezaten lagundu beharko du, eta kulturen arteko topagune izan. Europan eta nazioartean ezagutzak ahalik ongiena truka daitezen sustatuko du, eta ezagutzok gizarte zibilera zabaltzeaz arduratuko da. Mugaz haraindiko lankidetza sustatuko du, eta, helburu horretarako, itsasoz haraindiko departamendu eta eskualdeek nazioartean ospea lor dezaten lan egitera bultzatuko ditu Konstituzioaren 73. artikuluak barnean hartzen dituen kolektibitateetan kokaturik dauden goi-mailako ikasketa-zentroak. Atzerrian ikasketak eta hezkuntza-jarduerak aldi batez egiteko aukera emango die ikasle eta langileei, baina haien ikasketa-martxari kalterik egin gabe. Halaber, erraztasunak emango dizkie atzerriko ikertzaileei Frantziara etorri eta beren proiektu zientifikoak irauten duen aldian bertan egon daitezen. Estatuaren Kanpo Harremanei buruzko 2010eko uztailaren 27ko 2010-873 Legearen L. 822-1 artikuluan aipatzen den unibertsitate-jardueren eta jarduera akademikoen sarearekin eta 6. artikuluan aipatzen den ikastegi publikoarekin lotuta, ikasle atzerritarrak Frantziara etorri eta ikasketak bertan egin ditzatela bermatuko du. Atzerrian dauden ikastegi frantsesak babestu beharko ditu, eta atzerrian frantseseko ikastaroak eman daitezela bultzatu, bai eta frantsesaren hedapena sustatzen duten zerbitzu eta baliabide pedagogiko digitalen garapena ere. Nahi duten herrialdeetan prestakuntza- eta ikerketa-zentroak sortzen lagunduko du. Atzerrian eskolatutako ikasle frantsesei eta atzerriko ikastegi frantsesetan eskolatutako ikasle atzerritarrei erraztasunak emango dizkie goi-mailako ikasketak frantsesez egin ditzaten. Martxan jartzen dituen lankidetza-programen bitartez, langile frantses eta atzerritarrei modua emango die teknologia berrien alorrean eta ikerketa zientifikoaren praktikarenean prestakuntza eskuratzeko.

Botere publikoek ezarririko esparruaren barruan, zerbitzu publiko honen parte diren ikastegiek hitzarmenak egingo dituzte atzerriko edo nazioarteko instituzioekin, bereziki Frantziaz kanpoko estatuetako goi-mailako instituzio akademikoekin eta are berezikiago Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide diren estatuetakoekin, haiekin guztiekin loturak sendotuz, bai eta eskolak partzialki edo osoki frantsesez ematen dituztela bermatzen duten atzerriko ikastegiekin ere. Diploma nazionalak edo ikastegi-mailakoak ematea da hitzarmen horien xedea, atzerrian kokaturik dauden goi-mailako ikasketa-zentroekin elkarlanean zein ez.

II. LIBURUA
Hezkuntza Administrazioa

I. TITULUA
Estatuaren eta lurralde-kolektibitateen arteko eskumen-banaketa
II. KAPITULUA
Udalerrien eskumenak

1. atala
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak

L212-8 artikulua

[…]

Gainera, tartean diren haurrak bizi diren udalerriko ikastetxeetan hizkuntza erregionalik irakasten ez bada, bertako alkateak ezin izango dio uko egin, ezta eskolotan eskolatuak izateko leku nahikoa baldin badago ere, haurrok beste udalerri bateko ikastetxe batean eskolatzeari, baldin eta beste ikastetxe horretan hizkuntza erregionala irakasten badute eta haurrak bertan eskolatuak izateko lekua badago. Haurron eskolatze-gastuei aurre egiteko, udalerri hartzaileak eta jatorrizko udalerriak akordio bat egin beharko dute. Akordiorik ezean, eta tartean diren haurren eskolatze-interesak direla tarteko, Estatuak departamenduan duen ordezkaria bi udalerrietako alkateekin batzartuko da, eskolatze-gastuen inguruko desadostasunak konpontzeko.

[…]

IV. KAPITULUA
Eskualdeen eskumenak

4. atala
Itsasoz haraindiko eskualdeen eskumenak

L214-17 artikulua

Lurralde Kolektibitateen Kode Orokorraren L. 4433-25 eta L. 4433-26 artikuluetako xedapenen bidez ezartzen dira itsasoz haraindiko eskualdeen hezkuntzaren alorreko eskumen bereziak, hemen erreproduzitzen diren moduan:

“L. 4433-25 artikulua. Kultura, Hezkuntza eta Ingurumen Auzietarako Kontseiluaren aurretiazko irizpenean oinarriturik, Eskualdeko Kontseiluak erabaki beharko du hizkuntza eta kultura erregionalekin lotutako zer-nolako hezkuntza- eta kultura-jarduera osagarriak antolatuko diren eskualdearen eskumenpeko ikastetxeetan.

[…]

VI. KAPITULUA
Lurralde-kolektibitateen eskumen erkideak

L216-1 artikulua

[…]

Lehen apartatuan aipaturiko jarduera osagarriak hizkuntza erregionalen eta kulturen irakaskuntzarekin loturik egon daitezke.

Jarduerok antolatzeko, kolektibitate interesdunak eta ikastegiak konbentzio bat sinatuko dute, eta, bertan, Estatuko funtzionarioak kolektibitatearen zerbitzura zer egin dezaketen zehatuko da batez ere.

II. ZATIA
Ikasketa-planak

III. LIBURUA
Ikasketa-planen antolaketa

I. TITULUA
Ikasketa-planen antolaketa orokorra
II. KAPITULUA
Zenbait ikasgairen berariazko xedapenak

3 bis atala
Zeinu-hizkuntzaren irakaskuntza

L312-9-1 artikulua

Frantsesezko zeinu-hizkuntza zuzenbide osoko hizkuntzatzat jotzen da. Hizkuntza horretan mintzatzen diren ikasleek frantsesezko zeinu-hizkuntza ikasteko ahala izan beharko dute. Hezkuntza Kontseilu Nagusiari dagokio hizkuntza horren irakaskuntza errazteko ardura, eta hura ebaluatzeko baldintzen berri ere eman beharko du erregulartasunez. Azterketa eta lehiaketetan, tartean baita lanbide heziketakoetan ere, ikasleek hizkuntza horri buruzko hautazko proba bat egin ahal izango dute. Administrazioan ere, zeinu-hizkuntza erabil dadin erraztuko da.

3 ter atala
Atzerriko hizkuntza bizien irakaskuntza

L312-9-2 artikulua

Ikasle guztiek izango dute, derrigorrezko eskolatze-aldiaren hasieratik, atzerriko hizkuntza bizi bat ikasteko aukera.

Herrialderen batekin sinaturiko erregioen arteko lankidetza-akordioak indarrean badaude, herrialde horretan hitz egiten diren atzerriko hizkuntzak irakastea bultzatu ahal izango du ikastetxe bakoitzak.

Atzerriko hizkuntza bizien irakaskuntza lehen hezkuntzan hasi eta bigarrenean jarraitzen dela bermatu beharko da.

Ematen zaien hizkuntzen irakaskuntzaz gain, hizkuntza-aniztasunaren hastapenak ere irakats dakizkieke ikasleei. Horretarako, etxean hitz egiten dituzten hizkuntzak har daitezke oinarritzat.

4. atala
Hizkuntza erregional eta gutxituen irakaskuntza

L312-10 artikulua

Hizkuntza eta kultura erregionalak Frantziako ondarearen parte dira, eta haien irakaskuntza erraztuko da hizkuntza eta kultura horiek dituzten erregioetan.

Irakaskuntza hori eskolatze-aldi osoan zehar eskaini ahal izango da, Estatuak hizkuntza horiek hitz egiten diren lurralde-kolektibitateekin sinatuak dituen konbentzioen bidez definituriko modalitateen arabera.

Hizkuntza eta kultura erregional horiek dituzten erregioetan haien irakaskuntza errazteko zer egin Hezkuntza Kontseilu Nagusiari kontsultatuko zaio, L. 231-1 artikuluak ematen dizkion eskudantziekin bat etorriz.

Hizkuntza eta kultura erregionalekin loturiko hautazko ikasgaia bi modu hauetako batean eskaini ahal izango da:

1. Erregioko hizkuntza eta kulturari buruzko ikasgaia;

2. Ikasgai elebiduna, frantsesez eta hizkuntza erregionalean.

Familiei hizkuntza eta kultura erregionalak ikasteko moduei buruzko informazioa eman beharko zaie.

L312-11 artikulua

Hargatik eragotzi gabe L. 121-3 artikuluko xedapenak, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleek hizkuntza erregionalak erabili ahal izango dituzte hizkuntza horiek irakasten ari direla. Eskualde-kulturaren elementuez ere baliatu ahal izango dira irakasleak, ezagutza-, gaitasun- eta kultura-oinarri erkideak eta ikasketa-programekin loturikoak behar bezala eskuratzen direla bermatzeko.

L312-11-1 artikulua

Korsikan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ohiko ordutegiaren barruko ikasgaietako bat izango da korsikera.

L. 312-11-2 artikulua[1399]

Hargatik eragotzi gabe L. 312-11-1 artikulua, Estatuaren eta eskualdeen, Korsikako lurralde-kolektibitatearen, Alsaziako Kolektibitate Europarraren eta Konstituzioaren 73. artikuluaren agintepeko lurralde-kolektibitateen arteko konbentzioekin bat etorriz, tartean diren lurraldeetan edo lurralde horietako leku batzuetan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako eta kolegio eta lizeoetako ohiko ordutegiaren barruko ikasgaietako bat izango da hizkuntza erregionala, ikasle guztiei hura ikasteko modua emateko asmoz

IV. KAPITULUA
Pedagogiaren alorreko ikerketa-, esperimentazio- eta dokumentazio-lana

L314-2 artikulua

Agintari akademikoen aurretiazko baimena eta pedagogiaren alorreko ikerketa-taldeen adostasuna lortu ondoren, esperimentu pedagogikoak ere egin ahal izango dira L. 401-1 artikuluan aipatzen den ikasketa-proiektuaren edo ikastetxeko proiektuaren parte gisa, ikastetxe edo ikastegi osoari edo haren zati bati eragiten diotenak, gehienez ere bost urteko epean eta dekretu bidez ezarritako baldintzetan. Esperimentuok gai hauei buruzkoak izan daitezke: ikastaldearen, ikastetxearen edo ikastegiaren antolaketa pedagogikoa; ikasmailen arteko erlazioak; hezkuntza-sistemako langileen arteko elkarlana; atzerriko hizkuntzen eta hizkuntza erregionalen irakaskuntza; atzerriko ikasketa-zentroekiko ikasketa-trukeak; tresna eta baliabide digitalen erabilera; ikasgai eta ordutegiek ikasturtean zehar izan behar luketen banaketa; ikasleentzako orientazio-prozedurak; eta ikasleen gurasoek ikastetxe edo ikastegiaren martxan nola parte hartu zehazteko moduak. Lurralde-kolektibitateek modu sistematikoan parte hartuko dute hezkuntza-sistema nazionala gidari izango duten esperimentuen eta lurralde-eremu bakoitzeko aldaeren orientazio-lerroak definitzeko lanetan.

Esperimentu horien esparruan, eta betiere tartean diren irakasleak ados baldin badaude, arauzko zerbitzu-betebeharren periodikotasuna aldatu egin ahal izango da.

Esperimentuen ebaluazio-modalitateak eta balizko luzapenak dekretu bidez zehaztuko dira.

II. TITULUA
Lehen mailako irakaskuntza
KAPITULU BAKARRA

L321-3 artikulua

Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasketa-eskaintza ikasketa-programa bakar baten arabera antolatu eta, L. 311-1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ziklotan banatuko da; hasierako ikastaldiaren iraupena aldagarria izango da.

Ikasketa-eskaintza horrek ahozko eta idatzizko adierazmena, irakurmena, kalkulua eta problemen ebazpena, eta gainerako oinarrizko ezagutzak eskuratzen direla bermatu beharko du, eta ikasleen adimen-garapena, sentsibilitate artistikoa, eta esku- eta gorputz-gaitasunak zein kirolerako gaitasunak sustatzen direla ere bai. Ikasleei kultura historiko, geografiko, zientifiko eta teknikoarekin loturiko elementuak irakatsi eta heziketa artistiko eta musikala eskainiko die. Ikasleek atzerriko hizkuntza bizi bat ikasten dutela bermatu beharko du, bai eta hizkuntza-aniztasunaren nondik norakoak ikasten hasita daudela ere. Komunikazio-bideak zer diren ulertzeko eta halakoak modu autonomo eta arduratsuan erabiltzeko gakoak emango dizkie, batez ere komunikazio-bide digitalen gainekoak. Neska-mutilak pertsona guztiak errespetatu beharraz jabetzen direla bermatu beharko du, haien jatorri eta desberdintasunak gorabehera. Haurren eskubideak eta gizon-emakumeen arteko berdintasuna errespetatu beharra ere transmitituko die. Familiekin batera, ikasleek hezkuntza morala eta herritartasunerako hezkuntza jasotzen dituztela bermatu beharko du, eta Errepublikako eta Europar Batasuneko balio eta ikurrak ezagutzen dituztela ere bai, batez ere ereserkia eta haren historia.

L321-4 artikulua

Ikastetxeetan, zailtasunak dituzten ikasleen aldeko egokitzapen- eta babes-neurri zehatzak jarriko dira martxan, batez ere ahozko eta/edo idatzizko hizkuntzarekin loturiko arazoak dituztenei —hala nola dislexia— laguntzekoak. Zailtasun horiek larriak eta iraunkorrak badira, neska-mutilek ikasketa egokitua jasoko dute.

[…]

IV. LIBURUA
Ikastegiak

II. TITULUA
Kolegioak eta lizeoak
I. KAPITULUA
Tokian tokiko ikastegi publikoen antolaketa eta funtzionamendua

3 bis atala
Estrasburgoko Eskola Europarrari buruzko xedapen bereziak

L. 421-19-1 artikulua

Nazioarteko ikasketen tokian tokiko ikastegi publikoak lehen eta bigarren mailako eskolak ematen dituzten ikastegiak dira, ikasgai guztiak frantsesez eta atzerriko hizkuntza bizi batean ematen dituztenak eskolaldi osoan. Ikasleak hiru diploma nazional hauek lortzeko prestatzen dituzte: nazioarteko brebeta, nazioarteko batxilergoa eta batxilergo europarra, Eskola Europarren Estatutuko eranskina aldatzeari buruzko akordioan aurreikusitako baldintzen arabera ematen dena, Luxenburgon 1984ko apirilaren 11n sinaturiko Batxilergo Europarraren Erregelamenduarekin bat etorriz. Ikasleak nazioarteko batxilergoa egiteko prestatzen dituzten nazioarteko ikasketen tokian tokiko ikastegi publikoek orobat prestatu ahal izango dituzte ikasleak, titulazio bikoitzeko programen barruan, aldi berean bi titulu hauek eskuratzeko: batetik, batxilergoko diploma, eta, bestetik, atzerriko estatu batean estatu horrekin sinaturiko akordioen arabera goi-mailako ikasketak egiteko ahala ematen duen titulu edo egiaztagiria.

Nazioarteko ikasketak egitea edota titulazio bikoitzeko programaren batean parte hartzea hautatu ez duten ikasleek ere ikasi ahal izango dute ikastegiotan, eta horietan brebeta edo batxilergoko diploma nazionala (baxoa) eskuratzeko prestatu, baldin eta halako ikasleen kopurua dekretu bidez ezarritakoaren gainetik ez badago.

Estatuak departamenduan duen ordezkariaren erabaki bidez sor daitezke ikastegiok; horretarako, kolegio eta lizeoen kudeaketaren gaineko eskumenak dituzten lurralde-kolektibitateek, udalerriek eta udalerriarteko lankidetza-elkarte publikoek —halakoek ikastetxeen funtzionamenduaren gaineko eskumenak baitituzte— konbentzio bat burutu beharko dute, eta hezkuntzaren gaineko eskumena duen Estatuko agintaritzak bere oniritzia eman beharko du.

Hargatik eragotzi gabe atal honetan aurreikusitako xedapenak, ikastegiok liburu honetako atariko tituluko xedapenen eta titulu honetako gainerako xedapenen arabera arautuko dira.

L421-19-10 artikulua

L. 421-19-1 artikuluko bigarren apartatuan aipaturiko ikasleen kasuan izan ezik, nazioarteko ikasketen tokian tokiko ikastegi publikoetan ikasle gisa onartua izateko, berariaz egiaztatu beharko da neska-mutilak gai direla, beren adinari dagokion mailan eta dekretu bidez ezarritako baldintzen arabera, titulazio bikoitzeko programetan erabiliko den hizkuntzan emandako eskolak ulertzeko.

Horretarako gai direla egiaztatu ondoren, hezkuntzaren gaineko eskumenak dituen Estatuko agintaritzak nazioarteko ikasketen tokian tokiko ikastegi publiko bana esleituko die ikasleei, bakoitzean eskolaturik dauden neska-mutilen artean ahalik eta gizarte-aniztasun handiena dagoela bermatuz.

L421-19-11 artikulua

Baldin eta nazioarteko ikasketen tokian tokiko ikastegi publiko bateko ikasketa-programa lantzeko erabiltzen den hizkuntza estatu bateko lurralde barruan hitz egiten diren hizkuntza ofizialetako bat bada, estatu horrek beharrezkoak izan litezkeen irakasleak bidali ahal izango ditu ikastegiotara.

IV. TITULUA
Ikastegi pribatuak
II. KAPITULUA
Estatuaren eta ikastegi pribatuen arteko harremanak

3. atala
Ikastegi pribatuen eta Estatuaren arteko irakaskuntza publikoko lankidetza-kontratuak

L442-5-1 artikulua[1400]

[…]

Hizkuntza erregionalak L. 312-10 artikuluko 2. zenbakiaren zentzuan irakasteko lankidetza-kontratua duten lehen mailako ikastegi pribatuetan eskolatzekoak diren haurren gastuei aurre egiteko, haurra bizi den udalerriak akordio bat egin beharko du beste udalerri batean dagoen ikastegi batekin, baldin eta haurra bizi den udalerri horretan ez badago hizkuntza erregionala irakasten duen eskolarik […]

5. atala
Estatuarekin kontratu bidez loturik dauden ikastegien xedapen erkideak

L442-14 artikulua

Irakasleei ordaintzeko esleitu beharreko maileguen zenbatekoa L. 442-5 eta L. 442-12 artikuluetan irakasleen zereginetarako aurreikusitako kontratuetako baten mende egongo da, eta aurrekontuei buruzko legearen bidez zehaztuko da urtero. Ikastegi publikoetan eta kontratupeko ikastegi pribatuetan zenbat ikasle dituzten eta zer-nolako eskolak ematen diren bertan, zenbatekoa horren arabera finkatuko da, bai eta ikastegi publikoen muga demografiko, sozial edo linguistiko zehatzen arabera ere. Kontratu berriak artikulu honetan aipaturiko mailegu-mugen barruan baino ezin izango dira burutu.

V. TITULUA
Atzerriko ikastegi frantsesak
II. KAPITULUA
Atzerriko Frantses Irakaskuntzarako Agentzia

L452-2 artikulua

Ikastegien harrera-ahalmenen arabera, Agentziak xede hauek izango ditu:

[…]

3. Frantsesaren eta Frantziako kulturaren ospe ona sustatzea, batez ere ikasle atzerritarrei harrera eginez;

7. Lehentasunez laguntzea atzerrian dauden frantses irakaskuntzako establezimenduetan jardunean ari diren edo aritu nahi duten langileak prestatzen, bai eta 2. puntuan definitutako hezkuntza-lankidetzako helburuaren arabera atzerriko hezkuntza-sistemetan aritzen diren langileak ere, frantsesezko edo frantsesaren prestakuntza salbuetsien programen esparruan, behar bezala arrazoitutako salbuespena dagoenean izan ezik;[1401]

8. Ekimenen sustatzaileei aholkularitza ematea haien homologazio-proiektuaren gidaritzan frantses irakaskuntzako establezimendu bat sortze aldera;[1402]

9. Estatuaren berme-eskarien espedienteak instruitzea irakaskuntzako lokalen eskuratze, eraikitze eta antolaketa finantzatzeko; [1403]

10. Berrikuntza pedagogikorako laborategia izatea hezkuntza nazionalerako, batez ere hizkuntzen irakaskuntzaren esparruan. [1404]

L452-3 artikulua[1405]

Agentziak atzerrian kokatutako irakaskuntza-establezimenduak kudeatuko ditu, zeinak baitaude Atzerriko Arazoetako Ministerioaren edo Lankidetza Ministerioaren mende, eta zuzeneko kudeaketan baitaude; establezimendu horientzat, Agentziak Estatuaren kredituak jasoko ditu, bere gain hartzen dituen konpromisoak estaltzeko. Agentziak, halaber, atzerrian kokatuta dauden prestakuntza-institutu erregionalak kudeatuko ditu, zeinak zuzeneko kudeaketan baitaude, eta bermatzen baitute atzerrian dauden frantses irakaskuntzako establezimenduetan jardunean ari diren edo aritu nahi duten langileen prestakuntza, eta prestakuntzaren helburuak bermatu ahal baitituzte L. 452-2 artikuluaren 2. puntuan zehaztutako hezkuntza-lankidetzako helburuen arabera jardunean ari diren langileen fabore. Finantzen gaiez arduratzen den ministerioaren, atzerriko gaiez arduratzen den ministerioaren eta lankidetzako gaiez arduratzen den ministerioaren arteko agindu bateratu batek finkatuko du.

Prestakuntzako institutu erregionalen instantzia pedagogiko eta zientifikoak irakasleen ordezkariak ditu bere kideen artean.

L. 452-3-1 artikulua

Atzerriko frantses irakaskuntzako establezimenduak homologatzean, haietan hezkuntza inklusiboaren printzipioak errespetatzen diren ala ez eta eskola-jazarpenaren aurkako borrokarako gailurik dagen ala ez izango da irizpideetako bat.[1406]

L452-6 artikulua

Agentzia administrazio-kontseilu batek administratuko du, zeinak ordezkari hauek izango baititu, dekretuz izendatutako lehendakariaz eta bi diputatuz eta bi senatariz gain:

1. Atzerriko gaiez, lankidetzaz, hezkuntzaz eta finantzez arduratzen diren ministroak, administrazio-kontseiluaren eserlekuen erdien kopuru berdinean gutxienez;

2. Atzerriko Frantsesen Batzarrarenak, establezimenduen organismo kudeatzaileenak, atzerriko frantses irakaskuntzako ikasleen gurasoen elkarte ordezkatzaileenenak[1407], eta atzerriko irakaskuntza-establezimenduetan nahiz agentziako zerbitzu zentraletan eragina duten pertsonenak. Administrazio-kontseiluak, halaber, Atzerriko Frantsesaren Batzarreko aholkulari bat ere izango du, zeina ez baita izango Atzerriko Frantsesen Batzarreko kide, eta azken batzarrak proposatuta izendatua izango baita[1408].

Atzerriko frantses irakaskuntzako establezimenduetan eta agentziako zerbitzu zentraletan eragina duten langileen ordezkarien kopuruak 2. puntuan aipatutako ordezkarien kopuruaren herena izango du gutxienez; atzerriko frantses irakaskuntzako ikasleen gurasoen elkarteen federazioetako ordezkarien kopuruak ere kopuru bera izango du gutxienez; federazioen ordezkarietako batek gutxienez hitzartutako establezimenduen organismo kudeatzaileak ordezkatzen ditu.[1409]

Atzerriko frantses irakaskuntzako ikasle ohien elkarteetako ordezkari batek, Atzerriko Frantses Eskolen Elkarte Nazionaleko ordezkari batek eta haur-hizkuntza frantsesa dutenen elkarteetako ordezkari batek parte hartzen dute administrazio-kontseiluan aditu gisa, ahotsarekin baina botorik gabe.[1410]

L452-8 artikulua

Agentziak txosten zehatz bat argitaratuko du urtero, zeina Parlamentuaren mendean jarriko baita; txosten horretan hauek jasoko dira: jarduerak; kudeaketa; lehiaketak eta aurrekontuetako zuzkidurak; agente titularren eta kredituen banaketa geografikoen hautapena eta loturak; eskolatze-gastuak, lagapen-gastuen emaitza, bai eta izandako zailtasunak ere. Gainera, agentziak frantses eskolek atzerrian dituzten etorkizuneko programei eta garapen-eskakizunei buruzko aurreikuspenak ezarriko ditu.

Txosten horretan, baremoaren osagai guztiak eta eskola-beken hurrengo kanpainako jarraibideen bilakaera-proposamenak jasoko dira.

V. LIBURUA
Ikastetxeetako bizimodua

IV. TITULUA
Ikastetxeetako osasun-egoera
I. KAPITULUA
Osasunaren babesa

L541-1 artikulua

[…]

Ikastetxeetan, hiru urtetik lau urtera bitarteko haur guztiak aztertzeko bisitaldi bat antolatuko da. Bisitaldiaren helburua haurren osasun-arazoak detektatzea izango da, hau da, arazo sentsorial edo psikoafektiborik baduten, behar bezala hazten ari diren eta, batez ere ahozko hizkuntzari dagokionez, haien garapen neuronala egokia den aztertzea. Departamenduko Ama-umeen Babeserako Zerbitzuko osasun-langileak joango dira bisitan ikastetxeetara, kode beraren L. 2112-2 artikuluko 2. zenbakian ezarritakoa eta L. 2112-2 artikuluan bertan osasun-azterketak egiteko ahalari buruz ezarritakoa aplikatuz. Departamenduko Ama-umeen Babeserako Zerbitzuek ez badute modurik inor eskolara bisitan bidaltzeko, Hezkuntza Nazionalaren mendeko osasun-langileek joan beharko dute.

[…]

Eskolaldiko seigarren urtean, erregelamenduz ezarritako baldintzen araberako beste bisitaldi bat antolatuko da, haurrek hizkuntza- eta ikaskuntza-arazo espezifikorik baduten aztertzeko.

[…]

VI. LIBURUA
Goi-mailako ikasketen antolaketa

I. TITULUA
Ikasketa-planen antolaketa orokorra
II. KAPITULUA
Goi-mailako ikasketen bilakaera

1. atala
Lehen zikloa

L612-2 artikulua

Bigarren mailako ikasketetako bigarren zikloak goi-mailako ikasketetarako prestatzen ditu ikasleak, eta, han ikasitakoei segida emanez, goi-mailako ikasketetako lehen zikloak ere helburu hauek izango ditu:

1. Ikasleei ahalik eta jarduera gehienekin lotutako oinarrizko jakintzak eskuratzeko, ikasitakoan sakontzeko eta ezagutzak dibertsifikatzeko aukera ematea, eta frantsesaren gainean duten ezagutza hobetzea, lanerako metodoak irakastea eta ikerketarako jaidura piztea;

[…]

II. TITULUA
Unibertsitate-ikasketa orokorrak eta irakasle-ikasketak
III. KAPITULUA
Letrak, hizkuntzak, arteak, eta giza eta gizarte-zientziak

L623-1 artikulua

L. 121-6 artikuluan xedatutako jakintza-arloen gaineko goi-mailako prestakuntza ziurtatu beharko dute bai VII. liburuaren aplikazio-eremukoak diren eta ikasgai artistikoak eskaintzen dituzten ikastegiek, bai L. 361-2 artikulua aplikatuz onartutako goi-mailako ikastegiek.

Berez dagozkien zereginen artean, ikastegion eginkizunak izango dira ikasleak lanbide baterako prestatzea, ikerketaren alorrean aurrera egiteko modua ematea, kultura zabaltzea, eta arte-jardueren eta sektore produktibo guztien arteko loturak estutzea.

III. ZATIA
Goi-mailako ikasketak

VII. LIBURUA
Goi-mailako ikastegiak

II. TITULUA
Irakasle-ikasketen eta hezkuntza-zientzien goi-mailako eskolak
I. KAPITULUA
Irakasle-ikasketen eta hezkuntza-zientzien goi-mailako eskolen eginkizunak eta antolaketa

L721-2 artikulua

Irakasle-ikasketen eta hezkuntza-zientzien goi-mailako institutu nazionalek eginkizun hauek izango dituzte:

[…]

Itsasoz haraindiko ikastegietan, eleaniztasunaren oinarriak irakasteko eta ikasle alofonoen eskolatzeaz arduratzeko prestatu beharko dituzte irakasleak, bai eta ikasleen ezagutzak eta gaitasunak ebaluatzeko ere.

[…]

V. TITULUA
Goi-mailako ikastegi espezializatuak
II. KAPITULUA
Arkitektura-eskolak

L752-2 artikulua

Arkitekturari dagozkion goi-mailako ikasketen eremuan, arkitekturako goi-mailako eskola nazionalek zerbitzu publikoko helburu eta eginkizunak gauzatzen lagundu beharko dute. Ikerketaren alorreko estrategia nazionalaren parte izango dira, bai eta L. 718-3 artikuluko 2. zenbakian aipatzen den goi-mailako ikastegiak batzeko estrategiaren parte ere. Arkitektura- eta kultura-ondarearen aniztasuna errespetarazteaz arduratuko dira, eta, bai hasieran eta bai gero ere, bizi artean, prestakuntza emango diete arkitekturaren, hirigintzaren, lurralde-plangintzaren eta paisaia-jardueren alorreko profesionalei.

Beren eginkizunen artean, artikulu honen lehen apartatuan aipatzen diren eskolek zera bermatu beharko dute:

[…]

5. Ikasleak gai direla, arkitektura-eskoletan ematen dizkieten nahitaezko ikasgaien bitartea, gutxienez atzerriko hizkuntza bat modu profesionalean menderatzeko.

[…]


9.1.12. Ikerketaren Kodea[1411]

I. LIBURUA
Ikerketa eta garapen teknologikoaren antolaketa orokorra

I. TITULUA
Ikerketa eta garapen teknologikoaren orientazioa

I. KAPITULUA
Ikerketa eta garapen teknologikoaren gaineko politikak
1. atala
Politika nazionala

L111-1 artikulua

Ikerketa eta garapen teknologikoaren gaineko politikak xede hauek ditu:

[…]

4. Frantsesa sustatzea zientziarako hizkuntza gisa.


9.1.13. Ingurumenaren Kodea[1412]

V. TITULUA
Zenbait obra- eta instalazio-motari buruzko xedapen bereziak

VII. KAPITULUA
Produktu eta ekipamendu arriskutsuak
2. atala
Eragile ekonomikoen betebeharrak

L557-12 artikulua

Europar Batasuneko kide den estatu bateko agintaritza eskudun batek edo administrazio-agintaritza eskudunak eskabide ziodun bat eginez gero, tartean den agintaritza hori dagoen herrialdean ofiziala den hizkuntzan helarazi beharko dituzte eragile ekonomikoek produktu edo ekipamendu baten adostasuna frogatzeko beharrezkoak diren informazio eta dokumentu guztiak. Agintaritza horrek hala eskatuz gero, berek merkaturatutako produktu edo ekipamenduek inolako arriskurik ez izateko har litezkeen neurri guztiekin bat egin eta lagundu beharko dute aipatu eragile ekonomikoek.

1. azpiatala
Fabrikatzaileen betebehar espezifikoak

L557-15 artikulua

Fabrikatzaileei dagokie ziurtatzea L. 557-4 artikuluan etiketatzeari eta markatzeari buruz aipatzen diren eskakizunak betetzen dituztela beren produktu eta ekipamenduek.

Haiei dagokie, halaber, beren produktu edo ekipamenduak segurtasunerako beharrezkoak diren argibide-liburu eta guzti merkaturatzen direla egiaztatzea; argibide-liburu horiek erabiltzaileen herrialdean ofiziala den hizkuntzan idatzirik egon beharko dute.

2. azpiatala
Inportatzaileen betebehar espezifikoak

L557-20 artikulua

Produktu edo ekipamendua merkaturatu baino lehen, inportatzaileei dagokie ziurtatzea fabrikatzaileak behar bezala bete dituela L. 557-5 artikuluan produktu eta ekipamenduen adostasuna ebaluatzeko prozedurarekin loturik aipatzen diren eskakizunak. Fabrikatzaileak eta produktuak edo ekipamenduak L. 557-5 eta L. 557-15 artikuluetan aipatzen diren eskakizunak betetzen dituztela ere ziurtatu beharko dute.

Haiei dagokie, halaber, beren produktu edo ekipamenduak segurtasunerako beharrezkoak diren argibide-liburu eta guzti merkaturatzen direla egiaztatzea; argibide-liburu horiek erabiltzaileen herrialdean ofiziala den hizkuntzan idatzirik egon beharko dute.


9.1.14. Jabetza Intelektualaren Kodea[1413]

II. ZATIA
Jabetza industriala

VI. LIBURUA
Asmakuntzen eta ezagutza teknikoen babesa

I. TITULUA
Asmakuntzen patentea
IV. KAPITULUA
Nazioarteko konbentzioak aplikatzea

1. atala
Patente europarrak

2. paragrafoa
Patente europarren ondorioak Frantzian

L614-7 artikulua

Municheko Konbentzioaren babespean sorturiko Patenteen Europako Bulegoak bere prozeduretarako erabili ohi duen hizkuntzan idatzirik egongo dira bai patente europarra eta bai hura eskuratzeko eskabidea, eta bi horien testua joko da benetakotzat.

Testua frantsesez idatzirik ez duen patente europar batekin lotuta auziren bat sortzen bada, patentearen titularrak, gastu guztiak bere gain hartu, eta patentearen testua oso-osorik itzuli beharko du frantsesera, ustezko arau-hausleak edo jurisdikzio-organo eskudunak hala eskatuz gero.

L614-8 artikulua

Patente europarra eskuratzeko eskabideak argitaratzen direnetik hasi eta hiru hilabeteko epean, baldin eta prozeduran erabiltzekoa den hizkuntza frantsesa ez bada, Municheko Konbentzioaren 78. artikuluko 1-e paragrafoan aurreikusten diren laburpenak frantsesera itzultzen direla eta haien berri frantsesez ematen dela ziurtatu beharko du Jabetza Industrialaren Institutu Nazionalak.

L614-9 artikulua

Patente europarra eskuratzeko eskabidea Municheko Konbentzioaren 93. artikuluko xedapenekin bat etorriz argitaratzen den egunetik kontatzen hasita egikaritu ahal izango dira kode honen L. 613-3 artikulutik L. 613-7ra bitartean eta L. 615-4 eta L. 615-5 artikuluetan ezarritako eskubideak.

Baldin eta eskabidea frantsesa ez beste hizkuntzaren batean argitaratzen bada, Jabetza Industrialaren Institutu Nazionalak, eskatzaileak hala eskatuta, Estatu Kontseiluaren dekretu baten bidez zehaztutako baldintzen arabera, erreklamazioen frantsesezko itzulpena argitaratu edo hura ustezko arau-hausleari jakinarazten dion egunetik kontatzen hasita soilik egikaritu ahal izango dira aurreko apartatuan aipaturiko eskubideak.

L614-10 artikulua

Deuseztasun-akzioetan izan ezik, eta L. 614-7 artikuluko lehen apartatua indargabetzearen ondorioz, baldin eta frantsesezko itzulpen bat L. 614-9 artikuluko bigarren apartatuan ezarritako baldintzen arabera egina bada, itzulpen hori benetakotzat joko da baldin eta itzulitako testuan patente europarra eskuratzeko eskabideak edo patente europarrak berak ematen duten babesa apalagoa bada eskabide eta patente horiexek jatorrizko hizkuntzan ematen dutena baino.

Dena den, eskatzaileak edo patentearen titularrak noiznahi berrikusi eta berregin ahal izango dute itzulpena. Nolanahi dela ere, erreklamazioen itzulpen berri horrek ez du ondoriorik izango harik eta L. 614-9 artikuluko bigarren apartatuan ezarritako baldintzak betetzen diren arte.

Asmakuntzaren bat fede onez ustiatzen hasita dauden pertsonek, edo hura ustiatzeko prestaketa-lanei modu serio eta eraginkorrean ekin dietenek, baldin eta ustiapen horrek ez badu urratzen patentea eskuratzeko eskabidearen edo patentearen beraren hasierako itzulpenean esaten zena, berrikusitako itzulpena dagokion ondorioak eragiten hasten denetik aurrera jarraitu ahal izango dute asmakuntza hori doan ustiatzen pertsona horiek beren enpresan edo beren enpresaren premiak asetzea helburu hartuta.

L614-11 artikulua

Patente europarra eskuratzeko eskabidearekin edo patente europarrarekin berarekin loturiko eskubideak eskualdatzea edo eraldatzea dakarten egintzak Patenteen Europako Erregistroan inskribatzearen ondorioz, egintzok hirugarrenen aurka baliatzeko modukotzat jo ahal izango dira.

L614-12 artikulua

Frantziari dagokionez, Municheko Konbentzioaren 138. artikuluko 1. paragrafoan aipatzen diren zioetako edozein oinarri duen ebazpen judizial baten bitartez joko da deuseztzat patente europarra.

Baldin eta deuseztasunaren ziook patentearen zati bati edo batzuei baino ez badie eragiten, erreklamazioen mailako mugak jartzea izango du helburu deuseztasunak.

Patente europar bati deuseztasun-akzio bat aplikatzean, patentea mugatu eta erreklamazioak Municheko Konbentzioaren 105 bis artikuluarekin bat etorriz aldatzeko ahala izango du haren titularrak, eta era horretan mugaturiko patentea izango da deuseztasun-akzioaren objektua.

Eskabide berean bere patenteari hainbat muga ezartzen dizkion aldeari, baldin eta horrek luzamendu eta abusu nabarmenak badakartza, isun zibil bat ezarri ahal izango zaio, gehienez ere 3 000 eurokoa, hargatik eragotzi gabe kalte-galeren erreklamazioa.

L614-13 artikulua

Baldin eta asmakuntza batek patente frantsesa badu eta asmakuntza horrexegatik patente europarra eman badiote asmatzaileari edo haren kausadunari aurkezpen- edo lehentasun-data berarekin, patente frantsesak bere ondorioak eragiteari utziko dio patente europarrari aurka egiteko aurreikusiriko epea inork haren aurka egin gabe amaitzen den egunetik hasita, edo haren aurka egiteko prozedura amaitu eta patente europarra bere horretan onartzen den egunetik hasita.

Dena den, baldin eta, kasuaren arabera, aurreko apartatuan ezartzen diren biak baino geroago emana bada patente frantsesa, patente horrek ez du ondoriorik eragingo.

Patente europar bat gerora bertan behera uzten edo deuseztatzen den gorabehera, horrek ez die artikulu honetako xedapenei eragingo.

L614-14 artikulua

Baldin eta patente frantsesa eskuratzeko eskabideak edo patente frantsesak berak eta patente europarra eskuratzeko eskabideak edo patente europarrak berak aurkezpen- eta lehentasun-data bera badute, eta baldin eta denek ere asmakuntza bera hartzen badute barnean eta asmatzaile bera badute, edo haren kausaduna berbera bada, horrek eragotzi egingo du, zati erkideei dagokienez, eskualdaketa, bahi, berme edo ustiapen-eskubideak bata bestea aintzat hartu gabe eskuratu ahal izatea, eta, hala eginez gero, prozedura deuseztzat joko da.

L. 613-9 artikulua indargabetzearen ondorioz, patente frantsesa eskuratzeko eskabidearekin edo patente frantsesarekin berarekin loturiko eskubideak eskualdatzea edo eraldatzea dakarten egintzak Patenteen Erregistro Nazionalean inskribatu eta hori hirugarrenen aurka baliatzeko modukotzat joko da baldin eta patente europarra eskuratzeko eskabidearekin edo patente europarrarekin berarekin loturiko eskubideak eskualdatzea edo eraldatzea dakarten egintzak haien berdinak badira eta jada Patenteen Europako Erregistroan inskribaturik badaude.

Patente frantsesa eskuratzeko eskabidea edo patente frantsesa bera eta patente europarra eskuratzeko eskabidea aurkezteko lehentasun-eskubidea ezin izango dira modu independentean eskualdatu.

L614-15 artikulua

Baldin eta asmakuntza batek patente frantsesa badu eta asmakuntza berberagatik patente europarra eman badiote asmatzaileari edo haren kausadunari aurkezpen- edo lehentasun-data berarekin, eta patente hori urratzeagatiko auzia hasita badago, horren gaineko aginpidea duen auzitegiak prozedura etetea erabaki ahal izango du patente frantsesak L. 614-13 artikuluaren zentzuan ondorioak eragiteari uzten dion arte, patente europarra eskuratzeko eskabidea baztertzen, kentzen edo kendu dela jotzen den arte, edo patente europarra baliogabetzen den arte.

Baldin eta urratzeagatiko auzia patente frantsesagatik ireki bada, eskatzaileak, auziari ekin, eta, patente frantsesak bere ondorioak eragiteari uzten dion egunaz geroztikoei eta zati erkideei dagokienez, patente europarra eskuratzeko eskabidearekin jarraitu ahal izango du.

Baldin eta urratzeagatiko auzia patente frantsesagatik eta patente europarragatik ireki bada aldi berean, ez zehapen penalak eta ez kaltearen konponketa zibilak ezin izango dira metatu.

Baldin eta urratzeagatiko auzia bi patenteetako batengatik ireki bada, eta beste patenteagatik urratzeagatiko beste auzi bat irekitzen bada, eta auzi hori gertaera berberekin loturik badago, auzia ezin izango da ireki demandatzaile berberak demandatu berberaren kontra hala eskatuta.

L614-16 artikulua

Estatu Kontseiluaren dekretu baten bidez zehaztuko dira atal honen aplikazio-modalitateak, Municheko Konbentzioaren 137-2 artikuluko xedapenen aplikazioari dagokionez batez ere.

2. atala
Nazioarteko eskabideak

1. paragrafoa
Nazioarteko eskabideak aurkeztea

L614-23 artikulua

Estatu Kontseiluaren dekretu baten bidez zehaztuko dira atal honen aplikazio-modalitateak, alderdi hauei dagokienez batez ere: nazioarteko eskabideek zer-nolako harrera-baldintzak izango dituzten, eskabideok aurkeztean zein hizkuntza erabili ahal izango diren, emandako zerbitzuengatiko saria —hau da, Jabetza Industrialaren Institutu Nazionalaren aldeko eskualdaketen gaineko zerga— nola ezarriko den, eta bizilekua edo egoitza atzerrian duten gordailugileek zer-nolako ordezkaritza eduki ahal izango duten.

3. atala
Europar Batasuneko patenteak

L614-27 artikulua

Europar Batasuneko patenteak eskuratzeko eskabideak argitaratzen direnetik hasi eta hiru hilabeteko epean, baldin eta prozeduran erabiltzekoa den hizkuntza frantsesa ez bada, Municheko Konbentzioaren 78. artikuluko 1-e paragrafoan aurreikusten diren laburpenak frantsesera itzultzen direla eta haien berri frantsesez ematen dela ziurtatu beharko du Jabetza Industrialaren Institutu Nazionalak.


9.1.15. Justizia Militarraren Kodea (berria)[1414]

II. LIBURUA
Zigor-prozedura militarra
Atariko xedapenak

I. TITULUA
Akzio publikoa egikaritzea eta instrukzioa

II. KAPITULUA
Gerra-garaian

6. atala
Instrukzio-arloko jurisdikzioak

1. azpiatala
Prestatze-faseko instrukzioa

1. paragrafoa
Erregu-eskaerak, transferentziak, miaketak eta datu-bilketak

L212-73 artikulua

Instrukzioko epaileak edo hark izendatutako polizia judizialak egia jakiteko baliagarri izan litekeen korrespondentzia transkribatuko dute. Transkripzioa aktan idatzita geratuko da, eta txostenari atxikiko zaio.

Atzerriko hizkuntzaren batean idatzirik dauden korrespondentziak frantsesez transkribatuko ditu xede horretarako berariaz izendatutako interprete batek.

2. paragrafoa
Entzunaldiak eta adituak

L212-81 artikulua

Instrukzioko epaileak, idazkaria ondoan duela, banan-banan entzungo ditu, akusatua kanpoan dela, eta haien deklarazioak aktan idatzita geratuko dira.

Instrukzioko epaileak bere idazkaria eta lekukoak ez beste interprete bati eskatu ahal izango dio laguntza. Zinpekoa ez bada, interpreteak bere ohore eta kontzientziagatik zin egin beharko du justiziari lagunduko diola.

L212-84 artikulua

Epaileak, idazkariak eta lekukoak aktaren orrialde bakoitza sinatu beharko dute. Berak egin eta transkribatu berri den deklarazioa irakur dezala eskatuko zaio lekukoari, eta, gero, baita sina dezala ere, baldin eta harekin ados badago. Lekukoak irakurtzen ez badaki, deklarazioa idazkariak irakurriko du. Lekukoak deklarazioa sinatu nahi ez badu edo sinatzerik ez badauka, aktan bertan eman beharko da horren berri. Halakorik bada, interpreteak ere aktaren orrialde bakoitza sinatu beharko du.

L212-85 artikulua

Aktak ez du lerroarterik edukiko. Instrukzioko epaileak, idazkariak, lekukoek eta, halakorik bada, interpreteek onetsi beharko dituzte zuzenketa eta ohar guztiak. Onespenik ezean, zuzenketa eta ohar horiek baliogabetzat joko dira.

Baliogabetzat joko dira, halaber, behar bezala sinaturik ez dauden aktak.

L212-129 artikulua

Galdeketen eta aurrez aurrekoen aktak L. 212-84 eta L. 212-85 artikuluetan ezarritakoaren arabera idatziko dira.

Interprete baten laguntza eskatzen bada, L. 212-81 artikuluko xedapenak aplikatuko dira.

II. TITULUA
Epaitze-organoaren aurreko prozedura

II. KAPITULUA
Gerra-garaian

L222-47 artikulua

Auzipetuak, lekukoek edo haietako batek frantses nahikorik hitz egiten ez badute edo ahozko epaiketan erabiltzekoa den dokumenturen bat itzultzea beharrezkoa bada, presidenteak ofizioz izendatu beharko du interprete bat, gutxienez hogeita bat urte dituena, eta bere ohore eta kontzientziagatik zin egin beharko du justiziari lagunduko diola.

Ministerio publikoak, auzipetuak eta alde zibilak interpretearen esku-hartzea errekusatu ahal izango dute; horretan, errekusazioaren zioak ere azaldu beharko dituzte. Auzitegiak iritzia eman beharko du errekusazio horri buruz. Ez da egongo auzitegiaren erabakiaren kontra errekurtsoa jartzerik.

Auzipetuak edo ministerio publikoak horretarako adostasuna ematen badute ere, interpretea ez da auzitegia osatzen duten epaileen, entzunaldia gidatzen ari den idazkariaren, aldeen eta lekukoen artekotzat jotzerik egongo.

L222-48 artikulua

Auzipetua gor-mutua bada eta irakurtzen ez badaki, auzitegiko presidenteak harekin hitz egin ohi duen pertsona izendatuko du ofizioz interprete gisa jarduteko.

Berdin jokatuko da baldin eta lekukoa ere gor-mutua bada.

Aplikagarriak izango dira L. 222-47 artikuluko gainerako xedapenak.

Gor-mutuak idazten baldin badaki, idazkariak, hari egitekoak diren galdera eta oharrak idatzi, eta auzipetuari edo lekukoari helaraziko dizkio, hark bere erantzun edo adierazpenak idatz ditzan. Idazkariak guztia irakurriko du.

L222-51 artikulua

[…]

Ahozko epaiketa entzunaldi bakarrean amaitzerik ez badago, presidenteak aginduko du epaiketari berak finkaturiko zer egun eta ordutan berrekin. Horrelaxe jokatuko da epaitzear dauden gainerako auziekin ere, baldin eta auziok aurreikusitako egunean epaitzerik izan ez bada. Auzitegiko presidenteak batzartzera deituko ditu auzitegiko kideak, tartean baita aholkulari eta epaile militar atxikiak, Gobernuaren ordezkaria, idazkaria, aldizkako interpretea eta aldeen lege-aholkulariak ere. Artean entzunak izan ziren edo auzitegiak noiz deituko zain dauden auzipetu, alde zibil eta lekukoei eskatuko die, aldez aurretik hitzordurik helarazteko beharrik gabe, azaldu daitezela ezartzen zaien egun eta orduan. Lekukoren bat ezarritako egun eta orduan azaltzen ez bada, auzitegiak L. 222-34 artikuluko xedapenak aplikatuko ditu.

[…]

IV. LIBURUA
Probestuak eta probestuen auzitegiak

II. TITULUA
Probestuen auzitegiak

III. KAPITULUA
Entzunaldian zeharreko prozedura

L423-1 artikulua

Probestuen epaileak bakarka epaituko du, jendaurrean, jendarmeriako zinpeko militar bat laguntzaile duela, hark idazkari-eginkizunak beteko baititu.

Probestuen epaileak auzi-aretoko polizia bidaliko du edozein asaldatzaile aretotik kanporatzera edo atxilotzera; nolanahi ere, atxiloketak ez du hogeita lau ordu baino gehiago irauterik izango.

Entzunaldian zehar norbait erruduntzat jotzen bada, baina haren arau-haustea epaitzea ez bada probestuen epaitegiaren eskumenekoa, agintaritza judizial edo militar eskudunaren gain utziko da auzia, agintaritza horrek akzio publikoari ekin diezaion, probestuen epaileak gertatua aktan idatzi ondoren.

Beharrik badago, probestuen epaileak ofizioz interprete bat izendatu, eta zin eginaraziko dio.


9.1.16. Kirolaren Kodea[1415]

LEHEN LIBURUA
Gorputz- eta kirol-jardueren antolaketa

ATARIKO TITULUA
Printzipio orokorrak

L100-1 artikulua[1416]

Legeak gorputz- eta kirol-jardueretarako irispide berdina faboratzen du, diskriminaziorik egin gabe sexuan, genero-identitatean, sexu-orientazioan, adinean, ezgaitasunean, nazio edo etnia bateko benetako nahiz ustezko izatean, erlijioan, hizkuntzan, gizarte-egoeran, iritzi politiko edo filosofikoetan edo beste edozein tasunetan oinarrituta.

LAUGARREN TITULUA
Ordezkaritzako eta adiskidetzeko organismoak

I. KAPITULUA
Frantziako Olinpiar eta Kirol Batzorde Nazionala

L141-5 artikulua[1417]

II. Frantziako Olinpiar eta Kirol Batzorde Nazionalaren baimenik gabe, I.ean adierazitako elementuak eta terminoak edo haien itzulpenak marka gisa gordailutzeari, erreproduzitzeari, imitatzeari, ezartzeari, ezabatzeari edo aldatzeari dagokienez, Jabetza Intelektualaren Kodeko L. 716-9 eta L. 716-13 artikuluetan ezarritako zigorrak ezarriko zaizkio.

I bis KAPITULUA
Frantziako Paralinpiar eta Kirol Batzorde Nazionala

L141-7 artikulua[1418]

II. Frantziako Paralinpiar eta Kirol Batzorde Nazionalaren baimenik gabe, I.ean adierazitako elementuak eta terminoak edo haien itzulpenak marka gisa gordailutzeari, erreproduzitzeari, imitatzeari, ezartzeari, ezabatzeari edo aldatzeari dagokienez, Jabetza Intelektualaren Kodeko L. 716-9 eta L. 716-13 artikuluetan ezarritako zigorrak ezarriko zaizkio.

9.1.17. Kode Zibila[1419]

I. LIBURUA
Pertsonak

I BIS TITULUA
Frantziako nazionalitatea

III. KAPITULUA
Frantziako nazionalitatea nola eskuratu
1. atala
Frantziako nazionalitatea eskuratzeko moduak

2. paragrafoa
Frantziako nazionalitatea ezkontzagatik eskuratzea

21-2 artikulua

[…]

Ezkontide atzerritarrak ere erakutsi egin beharko du baduela frantsesaren ezagutza nahikoa, bere kondizioari dagokion mailan eta Estatu Kontseiluak dekretu baten bidez ezarritako ebaluazio-irizpideen arabera.

21-4 artikulua

Hizkuntzagatik ez baizik eta duintasunik eta asimilaziorik ezagatik, Gobernuak Estatu Kontseiluan aurkezturiko dekretu baten bidez uko egin diezaioke ezkontide atzerritarrari Frantziako nazionalitatea emateari, eta hala adierazi, 26. artikuluaren bigarren apartatuan aurreikusi bezala, hark frogagiria jasotzen duen egunetik hasi eta bi urteko epean, edota, erregistroa bera ukatua izan bada, deklarazioaren arauzkotasuna onartuz epaileak emandako erabakia gauza epaitu bihurtzen den egunetik hasita.

[…]

5. paragrafoa
Frantziako nazionalitatea agintaritza publikoaren erabakiz eskuratzea

21-20 artikulua

Egonaldi-baldintzarik gabe naturalizatu ahal izango dira kultura- eta hizkuntza-erakunde frantses bateko kide diren pertsonak, dela hizkuntza ofiziala edo hizkuntza ofizialetako bat frantsesa duten lurralde edo estatuetako herritarrak, dela ama-hizkuntza frantsesa dutenak, dela frantsesez irakasten den ikastegi batean gutxienez bost urte eskolaturik egon direla frogatu dezaketenak.

21-24 artikulua

Inor ere ezin ahal izango da naturalizatu, baldin eta frantses erkidegoan bertakoturik dagoela frogatzen ez badu, batez ere erakutsiz baduela, bere kondizioari dagokion mailan eta Estatu Kontseiluak dekretu baten bidez ezarritako ebaluazio-irizpideen arabera, Frantziako hizkuntzaren, historiaren, kulturaren eta gizartearen gaineko ezagutza nahikoa, eta badakiela, orobat, Frantziako nazionalitatearen jabe izateak zer-nolako eskubide eta eginbeharrak dakarzkion, eta baldin eta Errepublikaren oinarrizko printzipio eta balioekin bat egiten ez badu.

[…]

21-24-1 artikulua

Frantsesa jakitearen baldintza ez da aplikagarria izango aterpetu politikoentzat eta aberrigabeentzat, baldin eta gutxienez hamabost urte eginak badituzte modu erregular eta ohikoan Frantzian bizitzen eta hirurogeita hamar urte baino gehiago badituzte.

III. LIBURUA
Jabetza eskuratzeko moduak

II. TITULUA
Eskuzabaltasunak

V. KAPITULUA
Testamentu-xedapenak
1. atala
Testamentuen formari buruzko arau orokorrak

972. artikulua

[…]

Baldin eta testamentugilea ez bada frantsesez hitz egiteko gai, interprete batek diktatu eta irakurri ahal izango du haren testamentua; interpretea aukeratzeko, testamentugileak eskura izango ditu Kasazio Auzitegiaren peritu judizialen zerrenda nazionala eta apelazio-auzitegi bakoitzeko peritu judizialen zerrenda. Adierazpen guztiak zehatz-mehatz itzultzeaz arduratu beharko du interpreteak. Notarioak ez du interprete batengana jo beharrik izango, baldin eta bera edo, kasuaren arabera, beste notarioren bat edo lekukoak gai badira testamentugileak hitz egiten duen hizkuntza ulertzeko.

Baldin eta testamentugilea gai bada frantsesez idazteko, nahiz eta hizkuntza horretan mintzatzeko gauza izan ez, testamentua notarioak berak idatzi edo idatzaraziko du, eskuz nahiz mekanikoki, testamentugileak haren aurrean idatzitako oharretatik abiatuta, eta, horren ondoren, idatzitakoa testamentugilearen aurrean irakurriko du. Baldin eta testamentugilea ez bada notarioaren esanak aditzeko gai, testamentua irakurtzera emango zaio, haren berri jakin dezan, notarioak hura irakurri ondoren.

[…]

980. artikulua

Testamentuetan parte hartzera deitzen dituzten lekukoek frantsesa ulertu, adinez nagusi izan, sinatzen jakin eta eskubide zibil guztien jabe izan beharko dute. Sexu batekoak zein bestekoak izan daitezke, baina senarrak eta emazteak ez dute ekitaldi berean lekuko gisa parte hartzerik izango.

III. TITULUA
Betebeharren iturriak

1. AZPITITULUA
Kontratua
2. KAPITULUA
Kontratua eratzea

1. atala
Kontratua burutzea

4. azpiatala
Bide elektronikoak erabiliz burututako kontratuen berariazko xedapenak

1127-1 artikulua

Bide elektronikoak erabiliz ondasunak edo zerbitzuak eskaintzen dituen profesionalak haiek iraungarri eta erreproduzigarri izateko moduan aplikagarriak diren kontratu-estipulazioak erabili beharko ditu.

Eskaintza baten egilea eskaintzak berak beharturik geratzen da, haren ardurapean eskaintzen den hori bide elektronikoetatik eskuratu daitekeen bitartean.

Eskaintzan, gainera, honako hauek adierazi beharko dira:

[…]

3. Kontratua burutzeko proposatzen diren hizkuntzak, tartean baita frantsesa ere.

[…]


9.1.18. Kontsumoaren Kodea[1420]

I. LIBURUA
Kontsumitzaile eta merkataritza-praktiken gaineko informazioa

I. TITULUA
Kontsumitzaileen gaineko informazioa

II. KAPITULUA
Prezioei eta salmenta-baldintzei buruzko informazioa

L112-8 artikulua

Dekretu bidez ezarririko atalasea gainditzen duen negozio-bolumena duten enpresek telefono-zenbaki bat jarriko dute kontsumitzaileen eskura, profesional batek haiekin buruturiko kontratua behar bezala gauzatu dela bermatzeko, edota aldibereko itzulpen-zerbitzua eskaini, bai idatzizkoa eta bai bisuala, gor, gor-mutu, gor-itsu eta afasikoek erreklamazioak modu irisgarrian egin ahal izateko, eta hori guztia Errepublika Digital Baten Aldeko 2016ko urriaren 7ko 2016-1321 Legearen 105. artikuluan definiturikoarekin bat etorriz eta erabiltzaileari gainkosturik eragin gabe, kostuak enpresaren gain utzirik.

Telefono bidezko arreta-zerbitzuak zuzenekoak izango dira, edo, halakorik ez bada, online plataforma baten bitartez eskainiko da aldibereko itzulpen-zerbitzua, bai idatzizkoa eta bai bisuala. Irisgarritasuna enpresak berak bermatu beharko du zuzenean, edo, enpresaren beraren ardurapean, operadore espezializatu baten esku utzi, hura arduratu dadin zerbitzua inplementatzen eta gauzatzen dela bermatzeaz.

II. TITULUA
Debekatutako merkataritza-praktikak eta araututako merkataritza-praktikak

I. KAPITULUA
Debekatutako merkataritza-praktikak
1. atala
Merkataritza-praktika desleialak

1. azpiatala
Merkataritza-praktika engainagarriak

L121-4 artikulua

Engainagarri jotzen dira, L. 121-2 eta L. 121-3 artikuluetan adierazitakoaren arabera, xede hauek dituzten merkataritza-praktikak:

[…]

8. Profesionalak, transakzioa egin baino lehen, bera finkaturik dagoen eta Europar Batasuneko kide den estatuan ofiziala ez den hizkuntza batean hitz egitea kontsumitzaileekin, eta saldu ondoko zerbitzu jakin bat eskainiko diela hitzeman eta gero, zerbitzu hori beste hizkuntza batean eskaintzea, kontsumitzaileari transakzioa egingo duela agindu aurretik horri buruzko informazio argirik eman gabe.

[…]

II. LIBURUA
Kontratuak eratzea eta betearaztea

II. TITULUA
Zenbait kontratu-mota eratzeko eta betearazteko arauak

IV. KAPITULUA
Objektu berezia duten kontratuen arau espezifikoak
5. atala
Feria eta azoketan egindako kontratuak

L. 224-62-1 artikulua[1421]

Merkataritza Kodearen VII. liburuko VI. tituluko II. kapituluan jasotako feria, azoka edo bestelako merkataritza-erakustaldi bat lurralde-lankidetzako elkartze europar baten lurraldean egiten denean, Estatuaren ordezkariak, Hizkuntza Frantsesaren Erabilerari buruzko 1994ko abuztuaren 4ko 94-665 Legearen 2. artikuluan xedatutakoa gorabehera, baimena eman ahal izango du, itzulpenik gabe, mugako herrialdeko hizkuntza erabiltzeko merkataritza-dokumentuetarako edo produktu edo zerbitzu bati buruzko publikoarentzat, betiere agiri horiek frantsesera ez itzultzeak kontsumitzaileen segurtasunerako edo osasunerako arriskurik ekar ezin badezake, eta produktu edo zerbitzu hori erostean, aurretiaz, kontsumitzaileak idatzizko baimena eman badu agiri horiek itzuli ez daitezen.

7. atala
Ondasunak partekatutako denbora-erregimenean erabiltzeko kontratuak, iraupen luzeko opor-produktuen kontratuak, birsalmenta-kontratuak eta truke-kontratuak

3. azpiatala
Kontratu aurreko informazioa

L224-73 artikulua

Behar den garaian, kontratatu nahi dituen ondasun edo zerbitzuei buruzko informazio doi eta zehatza eman beharko dio profesionalak kontsumitzaileari idatziz edo euskarri irits-erraz iraunkor batean, hura ezertara konprometitu baino lehen eta argi eta garbi ulertzeko moduan.

L. 224-69 eta L. 224-70 artikuluetan aipatzen eta definitzen diren kontratuei dagokienez, eskaintzetan honako xehetasun hauek adierazi beharko dira, informazio-orrien ereduari jarraituz:

[…]

12. Kontsumitzaileak eta profesionalak, kontratuari buruzko zernahiren gainean elkarrekin komunikatzean, zein hizkuntza erabiliko duten edo dituzten;

[…]

L224-75 artikulua

Profesionalek doan eman beharko diete kontsumitzaileei L. 224-73 eta L. 224-74 artikuluetan aipatzen den informazioaren berri; horretarako, L. 224-69 eta L. 224-70 artikuluetan aipatzen den kontratu-mota bakoitzari dagokion informazio-orria erabili beharko dute profesionalek, Kontsumo Ministerioak eta Justizia Ministerioak elkarrekin zehaztutako ereduaren arabera.

L. 224-73, L. 224-74 eta artikulu honetan bertan aipatzen diren xehetasun guztiak kontsumitzailea bizi den edo bera herritar den estatuko hizkuntzan edo hizkuntzetako batean idatziko dira, kontsumitzaileak berak erabakitzen duen horretantxe, baldin eta hizkuntza hori ofiziala bada Europar Batasunean.

4. azpiatala
Kontratua eratzea

L224-76 artikulua

Profesionalak idatzizko kontratu bat igorri beharko dio kontsumitzaileari, paperean edo zeinahi euskarri iraunkorretan.

Kontratu hori kontsumitzailea bizi den edo bera herritar den estatuko hizkuntzan edo hizkuntzetako batean idatziko da, kontsumitzaileak berak erabakitzen duen horretantxe, baldin eta hizkuntza hori ofiziala bada Europar Batasunean.

Edozein modutan, baldin eta kontsumitzailea Frantzian bizi bada edota profesionalak Frantziako lurralde-eremuan badu bere jarduera komertziala, kontratua frantsesez idatziko da.

Kontratua ondasunak partekatutako denbora-erregimenean erabiltzeari badagokio eta Europar Batasuneko kide den estatu batean kokaturik dagoen ondasun higiezin batekin loturik badago, profesionalak kontratua kide den estatu horretako hizkuntzara edo hizkuntzetako batera itzuli eta itzulpen ziurtatua kontsumitzaileari bidali beharko dio.

V. LIBURUA
Araketak eta kontrol-jarraipenak egiteko ahala

I. TITULUA
Ikertzea eta egiaztatzea

I. KAPITULUA
Gaikuntza
1. atala
Lehiaren eta kontsumoaren aldeko eta iruzurren kontrako agenteak

3. azpiatala
Produktu eta zerbitzuen egokitasuna, segurtasuna eta balorizazioa

L511-13 artikulua

Hauek dira agenteei arau-hausteak ikertzeko eta egiaztatzeko ahala ematen dieten xedapenak:

[…]

4. 1994ko abuztuaren 4ko 94-665 Legearen 2. artikuluan frantsesaren erabileraz esaten dena aplikatze aldera oinarritzat hartutako testuak;


9.1.19. Lanaren Kodea[1422]

I. ZATIA
Lan-harreman indibidualak

I. LIBURUA
Atariko xedapenak

III. TITULUA
Diskriminazioak
II. KAPITULUA
Diskriminazio ezaren printzipioa

L1132-1 artikulua

Inori ezin izango zaio ukatu kontratazio-prozedura batean parte hartzeko, ikastaro bat egiteko edo enpresa batean formazio-egonaldi bat egiteko aukera, eta soldatako langileen artean ere inor ezin izango da zigortua edo kaleratua izan, eta ezin izango da inoren kontrako neurri diskriminatzailerik hartu, ez zuzenean eta ez zeharka, hala nola 2008ko maiatzaren 27ko 2008-496 Legearen 1. artikuluan definitzen direnak, non zenbait xedapen ezartzen diren diskriminazioari eta, batez ere, L. 3221-3 artikuluaren zentzuan, lansarien saileko diskriminazio-kasuei aurre egitea helburu duen Europar Batasuneko legeriarekin bat egiteko, eta, alde horretatik, inori ezin izango zaio ukatu primak kobratzea, mozkinetan akzioen bidez parte hartzea, formazioa jasotzea, birsailkatzea, lan-esleipen eta -sailkapenetan partea hartzea, kualifikazio profesionala eskuratzea, langile gisa aurrera egitea, lanorduak, egiten denaren ebaluazioa[1423]edo kontratua aldatzea edo berritzea, baldin eta hori guztia arrazoi hauetako batengatik gertatzen bada: langilearen jatorria, sexua, ohiturak, sexu-orientazioa, genero-identitatea, adina, familia-egoera edo haurdun egotea, ezaugarri genetikoak, egoera ekonomikoak ekarritako kalteberatasun-egoeraren bat —egoera hori eragin duenak jakin zein ez—, langilea —egiaz nahiz ustez— etnia, nazio, arraza edo erlijio jakin bateko kide izatea edo ez izatea, iritzi politikoak, sindikatu- edo mutualitate-jarduerak, erlijio-sinesmenak, itxura fisikoa, deitura, bizilekua, banku-helbideratzea, osasun-egoera, autonomia galdu izana, zailtasunen bat edukitzea, edo frantsesaz bestelako hizkuntzaren batean mintzatzea, edo salatzailea, bideratzailea edo salatzaile bati lotutako pertsona izatea, hurrenez hurren, Gardentasunari, ustelkeriaren aurkako borrokari eta bizitza ekonomikoaren modernizazioari buruzko 2016ko abenduaren 9ko 2016-1691 Legearen 6-I artikuluaren eta 6-1 artikuluaren 1. eta 2. zenbakien arabera[1424].

II. LIBURUA
Lan-kontratua

II. TITULUA
Lan-kontratua eratzea eta betearaztea
I. KAPITULUA
Lan-kontratua eratzea

1. atala
Xedapen orokorrak

L1221-3 artikulua

Lan-kontratua frantsesez eratu eta idatzi beharko da.

Baldin eta kontratuak objektutzat daukan enplegua termino atzerritar baten bitartez baino ezin izenda badaiteke, eta termino horrek ez badu ordainik frantsesez, termino atzerritarraren berri eman beharko da frantsesez lan-kontratuan bertan.

Baldin eta soldatako langilea atzerritarra bada, eta kontratuan bertan horren berri ematen bada, kontratua langilearen hizkuntzara itzuli beharko da, hark hala eskatuz gero. Bi testuak berdin-berdin joko dira benetakotzat. Bi testuak bat ez badatoz, soldatako langile atzerritarraren hizkuntzan idatzitako kontratua soilik erabili ahal izango da haren kontra egiteko.

Enplegatzaileak ezin izango du lan-kontratuko ezein klausula erabili soldatako langilearen kontra, baldin eta kontratuan artikulu hau aintzat hartzen ez bada.

XXV. TITULUA
Frantzian kokaturik ez dauden enpresek aldi baterako lekualdaturiko soldatako langileak
II. KAPITULUA
Lekualdaketaren baldintzak eta araudi aplikagarria

2. atala
Araudi aplikagarria

L1262-4-5 artikulua

L. 4532-10 artikuluak barnean hartzen dituen eraikuntzako eta ingeniaritza zibileko obrei dagokienez, obra-zuzendariak L. 1262-4 artikuluarekin bat etorriz aplikagarria zaien araudia jakinarazi beharko die lekualdaturiko soldatapeko langileei, eta jakinarazpena langunean bertan ikusgai jarri. Lekualdaturiko soldatako langileak zein estatutakoak diren, estatu bakoitzeko hizkuntza ofizialetako batera itzuli eta langileen esku jarri beharko da jakinarazpena.

Dekretu baten bidez zehaztu beharko da betebehar hori nola gauzatu, batez ere lehen apartatuan aipatzen den informazioaren edukiari dagokionez.

L1262-5 artikulua

Estatu Kontseiluaren dekretu baten bidez zehaztuko dira:

[…]

7. L. 1263-7 artikuluaren aplikazio-baldintzak, batez ere frantsesera itzuli beharreko dokumentuen nondik norakoak eta dokumentuok Frantzian kontserbatzeko moduak.

3. atala
Lekualdaketaren baldintza bereziak

L1262-6 artikulua

Hargatik eragotzi gabe L. 1262-3 artikulua eta kapitulu honetako 2. atala, baldin eta enplegatzaileek, aparteko kasuren batean, soldatako langile bat edo gehiago lekualdatzen badituzte L. 1262-1 artikuluko 1. eta 2. zenbakietan iraupen laburreko prestazio eta eragiketei buruz ezartzen diren baldintzekin bat etorriz, eta soldatako langileok Lan Ministerioaren erabaki baten bidez zehazturiko zerrendan ageri diren jarduera profesionaletako batean badihardute, L. 1262-2-1 artikuluko I. eta II. zenbakietan ezartzen diren betebeharren dispentsa emango zaie enplegatzaileoi.

Frantzian denbora-tarte jakin batean jarduera profesional bakoitzak gehienez ere zenbat iraungo duen zehaztu beharko da artikulu honetako lehen apartatuan aipatzen den erabakiaren bidez.

Lehen apartatuan aipatzen diren enplegatzaileei L. 1263-7 artikulua aplikatzearen ondorioz zer-nolako egokitzapenak dagozkien, halakorik badagokie behintzat, Estatu Kontseiluaren dekretu baten bidez zehaztu beharko da, batez ere frantsesera itzuli beharreko dokumentuen nondik norakoak eta dokumentuok Frantzian kontserbatzeko moduak.

III. KAPITULUA
Kontrola

L1263-7 artikulua

Soldatako langileak Frantzian bertan lekualdatu nahi dituen enplegatzaileak, edo L. 1262-2-1 artikuluko II. zenbakian aipatzen den haren ordezkariak, titulu honetako xedapenekin bat datorrela egiaztatzen duten dokumentuak frantsesezko itzulpen eta guzti entregatu beharko ditu prestazioa eskatu behar dueneko lan-ikuskatzailetzan.

III. LIBURUA
Barne-erregelamendua eta diziplinazko zuzenbidea

II. TITULUA
Barne-erregelamendua
I. KAPITULUA
Edukia eta baliozkotze-baldintzak

L1321-6 artikulua

Barne-erregelamendua frantsesez idatzi beharko da. Dokumentuarekin batera, hura atzerriko hizkuntza batera edo gehiagotara itzuli eta itzulpenak ere aurkeztu ahal izango dira.

Berdin jokatuko da soldatako langileari betebeharren bat dakarkion dokumentu ororekin edo bere lanerako ezagutzea beharrezkoa den zeinahi xedapenekin.

Xedapenok ez zaizkie aplikatuko atzerritik datozen edo atzerritarrentzat diren dokumentuei.

II. ZATIA
Lan-harreman kolektiboak

II. LIBURUA
Negoziazio kolektiboa - Lan-konbentzio eta -akordio kolektiboak

III. TITULUA
Lan-konbentzio eta -akordio kolektiboak negoziatzeko eta burutzeko baldintzak
I. KAPITULUA
Baliozkotze-baldintzak

2. atala
Baldintza formalak

L2231-4 artikulua

Lan-konbentzio eta -akordioak, bai eta enpresa edo establezimenduko konbentzioak ere, den-denak frantsesez idatzi beharko dira.

Ezin izango da erabili konbentzio eta akordio horietako klausularik soldatako langilearen kontra, baldin eta atzerriko hizkuntzaren batean idatzirik badago.

IV. TITULUA
Enpresa-batzorde europarretako edo Europar Batasuneko enpresetako langileei informazioa eman eta kontsultak egiteko prozedura
III. KAPITULUA
Akordiorik ezean sortu beharreko batzordea

4. atala
Funtzionamendua

L2343-17 artikulua

Soldatako langileen ordezkariei frantsesezko bertsio eta guzti entregatu beharko zaizkie dokumentu guztiak.

V. TITULUA
Soldatako langileen parte-hartzea sozietate europarretan eta enpresa-batzorde europarretan
III. KAPITULUA
Enpresa-batzorde europarra eta, akordiorik ezean, langileen parte-hartzea nola gauzatu

1. atala
Enpresa-batzorde europarra

4. azpiatala
Funtzionamendua

L2353-21 artikulua

Soldatako langileen ordezkariei frantsesezko bertsio eta guzti entregatu beharko zaizkie dokumentu guztiak.

III. LIBURUA
Langileen ordezkaritza-instituzioak

XXV. TITULUA
Soldatako langileen parte-hartzea sozietate kooperatibo europarretan eta sozietate kooperatiboen batzordeetan
II. KAPITULUA
Soldatako langileek negoziazio-talde bereziaren akordioz parte hartzea sozietate kooperatibo europarretan

1. atala
Negoziazio-talde berezia

3. azpiatala
Funtzionamendua

L2362-8 artikulua

Soldatako langileen ordezkariei frantsesezko bertsio eta guzti entregatu beharko zaizkie dokumentu guztiak.

V. ZATIA
Enplegua

II. LIBURUA
Zenbait langile-kategoriari aplikagarriak zaizkion xedapenak

II. TITULUA
Langile atzerritarrak
I. KAPITULUA
Soldatako langile atzerritarren enplegua

2. atala
Langile atzerritarrak Frantzian sartzea

L5221-3 artikulua

Soldatako langile gisa Frantzian sartu nahi duten atzerritarrek, baldin eta bertan modu iraunkorrean bizitzeko nahia adierazten badute, frantses nahikoa dakitela egiaztatu beharko dute aurretiaz izandako esperientzia balioztatuz, edo hitzeman beharko dute Frantzian bizitzen jarri ondoren ikasiko dutela frantsesa.

III. KAPITULUA
Immigrazioaren eta Integrazioaren Frantziako Bulegoa

1. atala
Eginkizunak eta eginkizunok egikaritzea

L5223-1 artikulua

Frantzian modu iraunkorrean egoteko baimen-txartela lehen aldiz lortzen duten atzerritarrei lurralde osoan harrera egiteaz arduratzen den zerbitzu publikoa da Immigrazioaren eta Integrazioaren Frantziako Bulegoa.

Bulegoaren eginkizuna izango da, halaber, honako hauekin loturiko administrazio-, osasun- eta gizarte-ekintza hauetan parte hartzea:

[…]

6. Atzerritarrak Frantzian integra daitezen lortzea, Frantzian modu iraunkorrean egoteko baimen-txartela ematen zaienetik hasi eta bost urteko epean, eta frantsesa ikasteko edo hobetzeko baliabideak haien beharrizanetara egokitzea eta baliabide horiek eskaintzea, eta, horretan, hala badagokio, beste eragile batzuekin elkarlanean jardutea, atzerritarraren egonaldiak zenbanahi irauten duela ere;

[…]

III. LIBURUA
Lan eta Enplegu Zerbitzu Publikoa

III. TITULUA
Enplegu-eskaeren eta -eskaintzen hedapena eta publizitatea
I. KAPITULUA
Debekuak

L5331-4 artikulua

Debekatuta dago etxez etxeko lan- edo enplegu-eskaintzak egunkari, aldizkari edo noizean behingo argitalpenetan argitaratzea, edo haiek zeinahi komunikazio-bideren bitartez jendeari helaraztea, baldin eta atzerriko hizkuntzaren batean idatzirik badaude.

Baldin eta eskaintzen den lan edo enplegu hori termino atzerritar baten bitartez baino ezin izenda badaiteke, eta termino horrek ez badu ordainik frantsesez, terminoak zer esan nahi duen ahalik eta modurik zehatzenean azaldu beharko da, terminoak L. 5331-3 artikuluaren zentzuan inolako akatsik eragin ez dezan.

Aginduok Frantzian bertan betearaztekoak diren zerbitzuei aplikatuko zaizkie, eskaintza-egilearen edo enplegatzailearen nazionalitatea zeinahi dela ere, bai eta Frantziatik kanpora betearaztekoak diren zerbitzuei ere, baldin eta eskaintza-egilea edo enplegatzailea frantsesa bada, nahiz eta, halakoetan, proposaturiko enplegua lortzeko baldintza ezinbestekoa izango den atzerriko hizkuntza bat bikain jakitea.

Dena den, beren jardunean, erabat edo neurri batean, atzerriko hizkuntzaren bat erabili ohi duten hedabide eta argitalpenetako zuzendari edo arduradunek, Frantzian egon arren, hizkuntza horretan idatzirik dauden enplegu-eskaintzak argitaratu ahal izango dituzte.

VI. ZATIA
Bizitzan zeharreko lanbide-heziketa

I. LIBURUA
Lanbide-heziketa eta -orientazioaren printzipio orokorrak eta antolaketa instituzionala

I. TITULUA
Printzipio orokorrak
I. KAPITULUA
Lanbide-heziketa eta -orientazioaren helburuak eta edukiak

1. atala
Bizitzan zeharreko lanbide-heziketa

L6111-2 artikulua

L. 6111-1 artikuluko lehen apartatuan aipatzen diren ezagutzak eta gaitasunak Hezkuntzaren Kodearen L. 122-1-1 artikuluan oinarritzen dira, eta artikulu hori garatzen eta osatzen dute.

Bizitzan zeharreko lanbide-heziketan, analfabetismoari aurre egitearen eta frantsesa ikasi eta hobetzearen aldeko ekimenak jarri beharko dira martxan, bai eta gaitasun digitalak eskuratzearen aldekoak ere. Zerbitzu publikoek, lurralde-kolektibitateek eta lurralde-kolektibitateen elkarteek, enpresek eta haien instituzio sozialek, sindikatuek eta elkargo profesionalek, bakoitzak dagokion ekintza-eremuan, ekimenok guztiok sortzeko eta martxan jartzeko lanetan esku hartu beharko dute.

I. LIBURUA
Kazetaritzaren, ikuskizunen, publizitatearen eta modaren alorretako langileak

I. TITULUA
Kazetaritzaren alorreko langileak
I. KAPITULUA
Aplikazio-eremua eta definizioak

2. atala
Definizioak

L7111-4 artikulua

Kazetari profesionalen parekotzat joko dira erredaktore, erredaktore-itzultzaile, takigrafo-erredaktore, erredaktore-berrikusle, berriemaile-diseinatzaile eta berriemaile-argazkilari gisa lan egiten duten profesionalak, salbu publizitate-agenteak eta, beren egitekoa zeinahi dela ere, noizean behingo kolaboratzaile gisa diharduten pertsonak.

VIII. ZATIA
Lan-arloko legeriaren aplikazioa kontrolatzea

II. LIBURUA
Legez kontrako lanari aurre egitea

VII. TITULUA
Legez kontrako lana kontrolatzea
I. KAPITULUA
Agenteen eskumenak

1. atala
Xedapen erkideak

L8271-3 artikulua

Eskulan atzerritarrari eta langileak nazio batetik bestera lekualdatzeari buruzko erregelamendua betetzen den ala ez kontrolatzeko, L. 8271-1-2 artikuluan aipatzen diren kontrol-zerbitzuetako agenteek zinpeko interprete baten laguntza eskatu ahal izango dute —zehatz esatera, Zigor Prozeduraren Kodearen 157. artikuluan aipatzen diren zerrendetako batean izena emana duen batena—, baldin eta agenteok ez badituzte polizia edo jendarme nazionalen zerbitzuak ordezkatzen.

Artikulu honetako lehen apartatuan aipatzen diren kontrol-zerbitzuetako agenteek, baldin eta kode honen L. 8113-1 artikuluan aipatzen diren baldintzekin bat datozen establezimenduetan sartzeko eskubidea badute, zinpeko interprete baten laguntza jaso ahal izango dute.

IX. TITULUA
Eraikuntza-lanetako eta herri-lanetako soldatako langileen aitorpena eta identifikazio profesionaleko txartela
KAPITULU BAKARRA

L8291-1 artikulua

[…]

Informatikaren eta Askatasunen Batzorde Nazionalaren aurretiazko irizpenean oinarriturik, Estatu Kontseiluaren dekretu baten bidez zehaztu beharko dira identifikazio profesionaleko txartela emateko modalitateak, bai eta haietan ageri diren soldatako langileei buruz eman beharreko informazioa ere. Dekretu horrexen bitartez zehaztu beharko da, halaber, zer informazio-mota eman behar den Frantzian bertan lekualdaturiko langileei buruz L. 1262-4 artikuluaren arabera haiei aplikatzekoa den erregelamenduan oinarriturik, bai eta informazioa zer dokumenturen bitartez jakinarazi beharko den ere, zeinak langileek ulertzen duten hizkuntzaren batean idatzirik egon beharko baitu, identifikazio profesionaleko txartelarekin batera bidaltzeko.


9.1.20. Lurralde-kolektibitateen Kode Orokorra[1425]

I. LIBURUA
Deszentralizazioaren printzipio orokorrak
TITULU BAKARRA
Lurralde-kolektibitateen administrazio askea
I. KAPITULUA
Administrazio askearen printzipioa

I. atala
Xedapen orokorrak eta eskumenen egikaritze bereizia[1426]

L1111-4 artikulua

[…]

Udalerri, departamendu, erregio eta estatus berezia duten kolektibitateen artean banatuko dira gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren, kulturaren, kirolen, turismoaren, hizkuntza erregionalen sustapenaren eta herri-heziketaren alorreko eskumenak.

[…]

IV. LIBURUA
Zenbait departamenduri buruzko xedapen bereziak

II. TITULUA
Tokian tokiko zenbait zerbitzu publikori buruzko berariazko xedapenak
VI. KAPITULUA
Ikus-entzunezko komunikazioa

L1426-1 artikulua

Komunikazio-askatasunari buruzko 1986ko irailaren 30eko 86-1067 Legean aurreikusitako baldintzetan, lurralde-kolektibitateek edo haien taldeek telebista-zerbitzu bat editatu ahal izango dute, zeina erabiliko baita tokiko bizitzari buruzko informazioak emateko edo hizkuntza erregionalak sustatzeko, eta lurreko bide hertziarrez edo Ikus-entzunezko Komunikazioaren eta Komunikazio Digitalaren Agintaritza Arautzaileak[1427] esleitutako maiztasunetatik ezein erabiltzen ez duen sare baten bidez.

III. TITULUA
Alsaziako Kolektibitate Europarra
KAPITULU BAKARRA

L. 3431-4 artikulua

Alsaziako Kolektibitate Europarrak, Hezkuntza Ministerioak eskaintzen dituen eskola-orduen osagarri gisa, bere erregioko hizkuntza eta kulturari buruzko hautazko ikasgai bat eman ahal izango du Hezkuntzaren Kodearen L. 312-10 artikuluan aipatzen den konbentzioaren bidez ezarritako modalitateen arabera, eta ikasgai hori bere lurraldean eta eskolatze-aldi osoan eskaini.

Ikasgai hori emateko, Alsaziako Kolektibitate Europarrak irakasle elebidunak kontratatu ahal izango ditu.

Alsazian aleman estandarra eta haren aldaera dialektalak irakasteko batzorde estrategiko bat sortu ahal izango du Alsaziako Kolektibitate Europarrak, errektoretzak eta tartean diren lurralde-kolektibitateek osatua. Batzorde horrek eginkizun nagusitzat hartuko ditu aleman estandarra eta haren aldaera dialektalak sustatzea, alemanaren irakaskuntza ebaluatzea, eta kulturaren eta gazteriaren alorreko politika publikoekiko interakzioa erraztea.

II. LIBURUA
Erregioaren eskudantziak

II. TITULUA
Erregioko Kontseiluaren eskumenak
KAPITULU BAKARRA
Xedapen orokorrak

L4221-1 artikulua

Erregioko Kontseiluak legeak ematen dizkion eskumenen barruan hartzen dituen erabakien bidez arautuko ditu bere erregioko auziak.

Erregioko garapen ekonomiko, sozial, sanitario, kultural eta zientifikoa sustatzeko eskumena izango du, bai eta etxebizitza bat izateko eta bizimodua hobetzeko bideak eta herri-hirietako bizitzarekin eta hirigintzaren alorreko berrikuntzekin lotutako neurriak babestekoa, bertako hezkuntza-politikak bultzatzekoa, erregioa osatzen duten lurraldeak antolatzekoa eta beren arteko berdintasuna bermatzekoa ere, eta erregioaren identitate eta hizkuntzen zaintza ziurtatzekoa ere bai, departamendu eta udalerrien osotasuna, autonomia eta eskudantziak errespetatuz.

Estatuari, gainerako lurralde-kolektibitateei eta erregioko establezimendu publikoei dagozkien jarduerak osatze aldera, Erregioko Kontseiluak zenbait ekintza martxan jartzeko ahala izango du, betiere Estatuaren, udalerrien, departamenduen eta erregioen artean eskumenak nola banatu zehazten duten legeek ezarritako eremu eta baldintzekin bat etorriz. [1428]Proposamenok, L. 1111-3-1. artikuluan aipatzen den bereizketari buruzko arauak izan daitezke, hau da, erregioei aplikatzekoak zaizkien eskumenak esleitu eta egikaritzeari buruzko arauak, betiere egoera-desberdintasunak kontuan hartzeko.

Erregio baten, batzuen edo guztien eskumenekin, antolaketarekin eta funtzionamenduarekin lotuta indarrean edo eratzeko bidean dauden legezko edo erregelamenduzko xedapenak aldatzeari edo egokitzeari dagokionez, horren aldeko proposamenak aurkeztu ahal izango ditu erregio-mailako kontseilu batek —edo batek baino gehiagok, ebazpen konkordante baten bidez hala erabakiz gero—.

Erregio-mailako kontseilu horrek artikulu honetako laugarren apartatua aplikatzean hartutako proposamenen berri emango die [1429]Estatuak erregioetan dituen ordezkariei eta, proposamenok legegintza-xedapenei buruzkoak badira, Batzar Nazionaleko eta Senatuko lehendakariei eta Erregioko Kontseiluko presidenteak bai lehen ministroari eta bai Estatuak erregioan duen ordezkariari.

Lehen ministroak jaso egingo ditu helarazten zaizkion proposamenak. Urteko txosten batek jasoko ditu proposamen horien ondorioak. Txosten hori jendaurrera azalduko da.[1430]

IV. LIBURUA
Estatus berezia duten erregioak eta Korsikako lurralde-kolektibitatea

II. TITULUA
Korsikako lurralde-kolektibitatea
II. KAPITULUA
Antolaketa

4. atala
Korsikako Ekonomia, Gizarte, Ingurumen eta Kultura Auzietarako Kontseilua

1. azpiatala
Antolaketa

L4422-34 artikulua

I. Korsikako Kontseilu Betearazleak eta Korsikako Batzarrak laguntzaile izango dute Korsikako Ekonomia, Gizarte, Ingurumen eta Kultura Auzietarako Kontseilua.

Kontseiluko kideen kopurua ezingo da Korsikako Batzarreko kideena baino handiagoa izan. Hiru sail izango ditu:

[…]

-Kultura, Korsikera eta Hezkuntza Saila;

[…]

2. azpiatala
Eskudantziak

L4422-36 artikulua

Korsikako Kontseilu Betearazleko presidenteak, honako gai hauei buruz ezer erabaki baino lehen, kontsulta egingo dio Korsikako Ekonomia, Gizarte, Ingurumen eta Kultura Auzietarako Kontseiluari:

[…]

-hezkuntzaren, kulturaren eta korsikeraren alorreko eskumenei buruzko ebazpenak;

[…]

IV. KAPITULUA
Eskumenak

1. atala
Kultura-identitatea: Korsikako lurralde-kolektibitateari hezkuntzaren eta kulturaren alorrean dagozkion eskumenak

1. azpiatala
Hezkuntza

L4424-5 artikulua

Baldintza berberetan, Batzarrak korsikeraren eta Korsikako kulturaren irakaskuntza garatzeko plan bat sortuko du, eta Korsikako lurralde-kolektibitateak Estatuarekin burututako konbentzio baten bidez zehaztuko dira haren aplikazio-modalitateak.

[…]

2. azpiatala
Kultura eta komunikazioa

L4424-6 artikulua

Korsikako lurralde-kolektibitateak, Korsikako Ekonomia, Gizarte, Ingurumen eta Kultura Auzietarako Kontseiluari kontsulta egin ondoren, konbentzio bereziak burutuko ditu Korsikan egoitza duten ikus-entzunezkoen sektoreko sozietate publikoekin, telebistako eta irrati-difusioko saioak sustatzeko asmoz; saio horien helburua korsikera eta Korsikako kultura garatzea izango da, eta Korsikako lurraldean ikusi ahal izango dira saio horiek.

Era berean, kulturaren eta komunikazioaren alorreko jarduerak ere bultzatu ahal izango ditu Estatuaren laguntzarekin; jarduerok lankidetza deszentralizatuaren esparrukoak izango dira, eta Europar Batasuneko eta eremu mediterraneoko kide diren estatuetako herritarrak diren pertsona publiko zein pribatuekin batera aterako dira aurrera.

III. TITULUA
Itsasoz haraindiko erregioak
III. KAPITULUA
Eskudantziak

1. atala
Erregioko Kontseiluaren eskumenak

L4433-1 artikulua

Erregioko Kontseiluak legeak ematen dizkion eskumenen barruan hartzen dituen erabakien bidez arautuko ditu bere erregioko auziak.

Erregioko garapen ekonomiko, sozial, sanitario, kultural eta zientifikoa sustatzeko eskumena izango du, bai eta etxebizitza bat izateko eta bizimodua hobetzeko bideak eta herri-hirietako bizitzarekin eta hirigintzaren alorreko berrikuntzekin lotutako neurriak babestekoa, bertako hezkuntza-politikak bultzatzekoa, erregioa osatzen duten lurraldeak antolatzekoa ere, eta erregioaren identitate eta hizkuntzen zaintza ziurtatzekoa ere bai, departamendu eta udalerrien osotasuna, autonomia eta eskudantziak errespetatuz.

4. atala
Kultura-jarduerak

L4433-25 artikulua

-Kultura, Hezkuntza eta Ingurumen Auzietarako Kontseiluaren aurretiazko irizpenean oinarriturik, Erregioko Kontseiluak erabaki beharko du hizkuntza eta kultura erregionalekin lotutako zer-nolako hezkuntza- eta kultura-jarduera osagarriak antolatuko diren erregioaren eskumenpeko ikastetxeetan.

Tartean diren ikastetxeen lanorduen barruan lantzekoak izango dira jarduera horiek, hautazkoak izango dira, eta inola ere ezin izango dira izan Estatuak definituak dituen ikasketa- eta prestakuntza-programen kontrakoak edo haien ordez eskaintzekoak.

[…]

2. azpiatala
Kultura-garapena

L4433-27 artikulua

Guadalupe, Mayotte eta Réunion erregioek kulturaren alorrean martxan jartzekoak direla iruditzen zaizkien ekimenak definitu ahal izango dituzte, lurralde-kolektibitateen eta Kultura, Hezkuntza eta Ingurumen Auzietarako Kontseiluaren irizpenetan oinarriturik edo, hala badagokio, haiek hala proposaturik.

Horretarako, Erregioko Kontseiluak erregio-mailako kultura-programa bat egingo du, batez ere erregioko hizkuntzei, literaturari, arte plastikoei, musikari eta zinemari buruzkoa.

Erregio bakoitzak bere lurraldeko ondarea aintzat hartzen eta garatzen dela bermatu beharko du. Ondarearen Kodearen L. 612-1 artikuluaren arabera ondarearen eta guneen babeserako ezarritako erregio-batzordeak arduratuko dira ondarearen babesa definitzeaz eta programatzeaz, eta itsasoz haraindiko erregioetan Estatu Kontseiluaren dekretu baten bidez definituko da haien osaera.

VI. ZATIA
Konstituzioaren 74. artikuluaren araupean dauden itsasoz haraindiko kolektibitateak

III. LIBURUA
San Martin

I. TITULUA
Xedapen orokorrak
IV. KAPITULUA
Eskumenak

LO6314-9 artikulua

Kolektibitateak, Lurralde Kontseiluaren ebazpen baten bidez, bertako haur-eskoletan eta lehen hezkuntzako ikastetxeetan ikasgai osagarri bat ingelesez eskaintzeko baldintzak zehaztuko ditu, horrek, San Martin erregioko kultura-berezitasunak kontuan harturik, frantsesa ikastea erraztu dezan.

Ebazpen hori Lurralde Kontseiluko kideen gehiengo osoz hartu beharko da.

LO6314-10 artikulua

Kolektibitateak, Lurralde Kontseiluaren ebazpen baten bidez, frantsesaren irakaskuntzarako plan bat hartu beharko du, San Martin erregioko kultura-berezitasunak kontuan hartzen dituena. Plan horren modalitateak zehazteko, lurralde-kolektibitateak konbentzio bat burutuko du Estatuarekin, eta konbentzio horretan zehaztuko dira beharrezkoak izan litezkeen ekintza lagungarri guztiak, irakasleen hasierako eta etengabeko prestakuntzari dagozkionak batez ere.


9.1.21. Mayotteko Aduanen Kodea[1431]

III. TITULUA
Merkantziak aduanan aurkeztea

I. KAPITULUA
Inportazioa

1. atala
Itsasoko garraioak

51. artikulua

1. Itsasontzia portura iristen denetik hasi eta hogeita lau orduko epean, kapitainak dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu aduana-bulegoan:

A) Adierazpen labur gisa:

- zama-manifestua eta, halakorik bada, haren itzulpen ziurtatua;

[…]

2. atala
Aireko garraioak

55. artikulua

[…]

2. Dokumentu hori, eta, halakorik bada, baita haren itzulpen ziurtatua ere, adierazpen labur gisa entregatu beharko da aireportuko aduana-bulegoan hegazkinak lur hartzearekin batera, edota, baldin eta hegazkina bulegoa ireki aurretik iritsi bada, aduana-bulegoa ireki bezain laster.


9.1.22. Meatzaritzaren Kodea (berria)[1432]

I. LIBURUA
Meatzeen lege-araubidea

IX. TITULUA
Beste gizarte-xedapen batzuk

II. KAPITULUA
Meatzarien ordezkariak
3. atala
Hauteskundeak

L192-12 artikulua

Baldin eta frantsesez irakurtzen eta idazten badakite, beren barrutiko instalazioetara bisitan joatea galarazten dien ezintasun fisikorik ez badute eta haien eskubide zibilen kontrako debeku, gabetze edo ezgaitasunik ez badago indarrean, hautagarri izango dira:

1. Meatze edo harrobietan —edo praktikan meatzeetako arriskuen berri jakitea beharrezkoa den beste lanposturen batean— gutxienez bost urte lanean eginak dituzten langileak, gutxienez hiru meatzari kualifikatu gisa, baldin eta hautetsi izango diren barrutian edo enpresa beraren mendekoa den besteren batean gutxienez hiru urte lanean eginak badituzte;

2. Meatze edo harrobietan —edo praktikan meatzeetako arriskuen berri jakitea beharrezkoa den beste lanposturen batean— gutxienez bost urte lanean eginak dituzten langile ohiak, gutxienez hiru meatzari kualifikatu gisa, eta hautetsi izango diren barrutian edo enpresa beraren mendekoa den besteren batean gutxienez hiru urte lanean eginak dituztenak, baldin eta hamar urte jarraian baino gehiago eman badituzte langile gisa edo meatzarien ordezkari gisa, eta jada utzia badiote beste barruti bateko meatzarien ordezkari izateari.

[…]


9.1.23. Merkataritza Kodea[1433]

I. LIBURUA
Merkataritza, orokorrean

II. TITULUA
Merkatariak

III. KAPITULUA
Merkatarien betebehar orokorrak
1. atala
Merkataritza-erregistroa eta sozietateen erregistroa

1. azpiatala
Immatrikulazioa egitera beharturik dauden pertsonak

123-22 artikulua

Kontabilitate-dokumentuak eurotan eta frantsesez finkatuko dira.

[…]

III. TITULUA
Artekariak, kudeatzaileak, garraiolariak, merkataritza-agenteak eta etxez etxeko saltzaile autonomoak

I. KAPITULUA
Artekariak
1. atala
Artekariak, orokorrean

L131-1 artikulua

Artekariak izan daitezke: lehengai-artekariak, artekari-interpreteak eta itsasontzi-gidariak, eta lehorreko nahiz itsasoko garraioaren alorreko artekariak.

III. LIBURUA
Salmenta-motak eta esklusibotasun-klausulak

II. TITULUA
Enkante publiko bidezko salmentak

I. KAPITULUA
Enkante publiko bidezko ondasun higigarrien borondatezko salmenta
2. atala
Europar Batasuneko kide diren estatuetako eta Europako Esparru Ekonomikoko kide diren estatuetako herritarrek enkante publiko bidezko ondasun higigarrien borondatezko salmenta-jardueren alorreko zerbitzuak aske ematea

[…]

L. 321-25 artikulua

Beren herrialdean enkante publiko bidezko ondasun higigarrien borondatezko salmenta-jardueretan modu iraunkorrean aritzen diren pertsonak, Frantziara etorri, eta finkaturik dauden estatuan hitz egiten den edo diren hizkuntza ofizialetako edozeinetan mintzatu ahal izango dira, baina frantsesezko itzulpenak aurkeztu eta, hala badagokio, zein organismo profesionalen mendean diharduten adierazi beharko dute.

2 bis atala[1434]
Europar Batasuneko kide diren estatuetako eta Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioan parte hartzen duten estatuetako herritarrek enkante publikoetan altzariak beren borondatez saltzeko jardueretarako irispide partziala izatea

L321-28-1 artikulua

V. Jatorrizko estatuan zein hizkuntza edo hizkuntzak erabiltzen diren, estatu horretako titulu profesionalean egikarituko dira jarduerak. Irispide partzialaren onura duen profesionalak argi eta garbi adieraziko die zerbitzu-hartzaileei zein jarduera-arlo egikaritzeko baimena eman zaion.

IV. LIBURUA
Merkataritza-efektuak eta bermeak

I. TITULUA
Merkataritza-efektuak

I. KAPITULUA
Kanbio-letra
1. atala
Kanbio-letraren sorrera eta forma

L. 511-1 artikulua

I. Kanbio-letrak hauek hartzen ditu barnean:

1. Tituluaren testuan bertan aipatzen den kanbio-letraren izendapena, titulu hori idazteko erabili den hizkuntzan adierazia;

[…]

II. KAPITULUA
Ordaindukoa

L. 512-1 artikulua

I. Ordaindukoak hauek hartzen ditu barnean:

1. Testuan bertan aipatzen den ordaindukoaren klausula edo tituluaren izendapena, titulu hori idazteko erabili den hizkuntzan adierazia;

[…]

VI. LIBURUA
Enpresen zailtasunak

IX. TITULUA
2015/848 Erregelamendua (EB), 2015eko maiatzaren 20koa, kaudimengabezia-prozedurei buruzkoa. Kaudimengabezia-prozedura aplikagarriei buruzko xedapen bereziak

III. KAPITULUA
Hartzekodun atzerritarren gaineko informazioa eta hartzekoen aitorpena

L693-1 artikulua

Hartzekodun atzerritarrek, edo haiek aukeraturiko arduradun edo ordezkariek, bai eta, halakorik bada, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetan irekiak dauden kaudimengabezia-prozeduretan hartzekodunen interesak ordezkatze aldera izendaturiko konkurtso-administratzaileek ere, jurisdikzio nazionalak izendatzen duen ordezkari judizialak jakinarazten dizkien lege-baldintzen arabera aitortuko dituzte beren hartzekoak. Horretan, L. 622-26 artikuluko xedapenak aplikatuko dira.

Baldin eta hartzeko osoaren edo zatiren baten kontrako aurkaratzerik badago, L. 622-27 artikuluko xedapenak aplikatuko dira. Artikulu honetan ezartzen den hogeita hamar eguneko epeari dagokionez, epe hori ez zaio aplikatuko hartzekoen aitorpenaren eta galdatzen diren gainerako frogagirien itzulpenari.


9.1.24. Mutualitatearen Kodea[1435]

II. LIBURUA
Aseguru-, berraseguru- eta kapitalizazio-eragiketen mutualitate eta batasunak

II. TITULUA
Mutualitateen eta batasunen eragiketak

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak
1. atala
Afiliazio-modalitateak

L221-6-3 artikulua

Erregelamendu edo kontratu kolektiboa eta mutualitateak izenpetzaileari edo bazkideari igorri beharreko argibideak, denak ere kode honetan aipatuak, frantsesez idatzirik aurkeztu beharko dira, argi eta ongi ikusteko moduan.

Frantsesaren erabileraren gaineko aurreko apartatuko xedapenak indargabetu eta baldin eta, L. 225-2 eta L. 225-8 artikuluekin bat etorriz, kontratuaren parte diren aldeek frantsesaz bestelako legeriaren bat aplikatzeko aukera badute, artikulu honen lehen apartatuan aipatutako dokumentuak frantsesa ez beste hizkuntza horretan idatzi ahal izango dira. Bi aldeen adostasunez aukeratu ahal izango da frantsesa ez den beste hizkuntza bat; horretarako, aski izango da izenpetzaileetako edo bazkideetako batek idatziz hala eskatzea.

Baldin eta kontratuaren parte diren aldeek aukerarik ez badute frantsesa ez beste legeria bat aplikatzeko, estatu emailean ofiziala den hizkuntzan edo hizkuntzetako batean idatzirik aurkeztu ahal izango dira dokumentuok, baldin eta aldeak ados badaude eta izenpetzaileetako edo bazkideetako batek idatziz hala eskatzen badu.

3. atala
Kontsumitzaileei aseguru-eragiketak urrutitik eskaintzea

L221-18 artikulua

[…]

III.

[…]

6. Mutualitatearen edo batasunaren eta haren bazkidearen arteko kontratu aurreko harremanak arautzen dituen legea, bai eta mutualitateak edo batasunak, bazkidearen adostasunez, erregelamenduak edo modu askean onetsitako kontratu kolektiboak indarrean dirauen aldian erabiliko duela hitzemandako hizkuntzari eta kontratuari berari aplikatzekoa den legea ere.

[…]


9.1.25. Nekazaritzaren eta Itsas Arrantzaren Kodea[1436]

VIII. LIBURUA
Nekazaritzaren arloko irakaskuntza, lanbide-heziketa eta garapena, eta ikerketa agronomikoa

I. TITULUA
Nekazaritzaren arloko irakaskuntza eta lanbide-heziketa

I. KAPITULUA
Nekazaritza-, basogintza-, natura- eta lurralde-ikasketekin lotutako lanbide-heziketa eta irakaskuntza publikoari buruzko xedapenak
1. atala
Xedapen orokorrak

L811-5 artikulua

[…]

L. 811-1 artikuluko 2. zenbakian definitzen diren eginkizunekin bat etorriz, nekazaritzaren arloko irakaskuntzak hizkuntza eta kultura erregionalen ezagutza eta hedapena sustatu beharko ditu horretarako beharra dagoen lekuetan.

III. KAPITULUA
Nekazaritzaren arloko kontratupeko ikastegi pribatuei buruzko xedapenak
1. atala
Xedapen orokorrak

L813-2 artikulua

[…]

Lanbide-heziketako ikastegietan nekazaritza-, basogintza-, natura- eta lurralde-ikasketekin loturik ematen diren ikasgaiak erreferentziazko programa nazionalen arabera eskaini beharko dira, eta ikasgai bakoitzaren edukiak eta helburuak zehaztu eta finkatu beharko ditu edo Nekazaritza Ministerioak, edo Nekazaritza Ministerioak eta Hezkuntza Nazionalaren Ministerioak batera, edo Hezkuntza Nazionalaren Ministerioak. Ikasketa horiek zikloka antolatuko dira. Beharra dagoen lekuetan, hizkuntza eta kultura erregionalen ezagutza eta hedapena sustatzeko moduko jarduerak antolatu beharko dituzte ikastegiek.

[…]

IX. LIBURUA
Itsas arrantza eta itsas akuikultura

V. TITULUA
Itsasoz haraindiko erregioei buruzko xedapenak

I. KAPITULUA
Guadalupe, Guyana, Martinika, Réunion eta Mayotte
3. atala
Guyanari buruzko xedapen bereziak

L951-9 artikulua

Guyanan L. 943-6-1 artikulua aplikatzeari dagokionez:

1. Lehen bi apartatuak honela idatziko dira:

«Askatasunen eta atxiloketaren epaileak L. 943-4, L. 943-5, L. 943-6 eta L. 951-10 artikuluetan oinarriturik emandako autoak ziodunak izango dira, eta agintari eskudunari eta inputatuari jakinarazi beharko zaizkie, haiek zeinahi baliabideren bitartez instrukzio-salara igorri ahal izan ditzaten, jakinarazpena jasotzen dutenetik hasi eta bi eguneko epean. Inputatuak ez badaki frantses nahikorik, interprete baten laguntza jaso ahal izango du. Interpreteak bere ohore eta kontzientziagatik zin egin beharko du justiziari lagunduko diola.

»Inputatuak zenbanahi ohar bidali ahal izango ditu idatziz instrukzio-salara, edo han esateko dituenak entzun ditzaten eskatu»;

[…]


9.1.26. Osasun Publikoaren Kodea[1437]

I. ZATIA
Osasunaren babes orokorra

I. LIBURUA
Pertsonen osasuna babestea

I. TITULUA
Erien eskubideak eta osasun-sistemaren erabiltzaileak
ATARIKO KAPITULUA
Pertsonaren eskubideak

L1110-13 artikulua

Prebentzio- eta zaintza-sistemetatik urrun dauden pertsonei bakoitzaren berezitasunak aintzat harturik prebentziorako eta zaintzarako dituzten eskubideak bermatzea, horixe da osasun-bitartekaritzaren eta hizkuntza-interpretazioaren helburua.

Gaitasun, prestakuntza eta jardunbide onen erreferentziazko adierazleen bitartez definitu eta zehaztuko dira osasun-bitartekaritzaren eta hizkuntza-interpretazioaren arloetan diharduten eragileen esku-hartze modalitateak, bai eta eragileoi pertsonen osasun-laguntzarako protokoloetan dagokien lekua ere. Prebentzio- eta zaintza-sistemetatik urrun dauden pertsonak osasun-bitartekaritzarekin eta hizkuntza-interpretazioarekin loturiko baliabideetara nola iritsi ere adierazle horiexen bitartez definituko da. Osasunaren Goi Agintaritzak zehaztu beharko ditu adierazleok.

Artikulu honen aplikazio-modalitateak dekretu baten bidez zehaztuko dira.

III. TITULUA
Ezaugarri genetikoen azterketa, marka genetikoen bidezko identifikazioa eta genetika-aholkulariak
II. KAPITULUA
Genetika-aholkulariak

L1132-4 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, genetika-aholkulariak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L1132-5 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L1132-6 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du genetika-aholkulariak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

IV. ZATIA
Osasunaren arloko lanbideak

ATARIKO LIBURUA
Xedapen erkideak

ATARIKO TITULUA
Osasunaren arloko langileen eginkizunak
II. KAPITULUA
Kualifikazio profesionalen aitorpenari buruzko xedapen erkideak

3. atala
Sarbide partziala

L4002-5 artikulua

Hargatik eragotzi gabe atal honetan aurreikusitako xedapenak, establezimenduari buruzko xedapenak edo zerbitzuak aske emateari buruzkoak betetzen dituzten profesionalen eskubide, betebehar eta erantzukizun zibil berberak izango dituzte sarbide partziala adostua duten jardueretan aritzen diren profesionalek.

Bere lanean jarduteko, interesdunak jatorrizko estatuak bertako hizkuntzan idatzirik emandako titulu profesionala erabiliko du. Agintaritza eskudunak titulu profesional horren frantsesezko itzulpena eskatu ahal izango du.

[…]

I. TITULUA
Medikuntzaren arloko lanbideak
I. KAPITULUA
Lanean jarduteko baldintza orokorrak

L4111-2 artikulua

I. Diploma, ikasketa-ziurtagiri edo titulu baten titularrak direnei diploma, ikasketa-ziurtagiri edo titulu hori lortu duten herrialdean mediku, dentista edo emagin gisa lanean jarduteko baimen indibiduala eman ahal izango die osasunaren gaineko ardura duen ministroak batzorde eskudunen irizpenetan oinarriturik, batez ere tartean diren mediku-elkargo eta -elkarte nazionalen ordezkarienean.

Lanbide, gai edo espezialitatetan antolaturiko ezagutzen egiaztatze-proba anonimoak gainditu beharko dituzte pertsona horiek, eta frantses-maila nahikoa dutela frogatu. Baldin eta, beren prestakuntzaz gain, beste hiru urte eman badituzte lanean eta baldin eta Ospitaleen Erreformari, Pazienteei, Osasunari eta Lurraldeei buruzko 2009ko uztailaren 21eko 2009-879 Legea argitaratu aurreko bi urteetan zehar Frantzian ordaindutako mediku-eginkizunetan jardun dutela froga badezakete, frantses-maila nahikoa dutela frogatzearen eskakizuna aitortuko zaie Frantzian unibertsitatearteko espezialista-diploma lortua duten pertsonei. Erregelamenduzko xedapenen bidez zehaztuko dira egiaztatze-proba horien antolaketa-baldintzak. Osasunaren gaineko ardura duen ministroaren erabaki baten bidez zehaztuko da lanbide, gai eta espezialitate bakoitzerako egiaztatze-probetan parte hartu ahal izango duten izangaien gehienezko kopurua, eta, horretan, Hezkuntzaren Kodearen L. 631-1 artikuluko hirugarren apartatuko xedapenekin eta frantses-maila egiaztatzeko irizpideekin bat etorriz, ikasle-kopuruaren bilakaera bera hartuko da kontuan.

[…]

[1438]L4111-2-1 artikulua

L. 4111-1 artikuluan xedatutakoa gorabehera, agintari eskudunak ziurtagiri bat eman ahal izango die Europar Batasuneko kide ez den estatu batek edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioan parte hartzen duen estatu batek emandako prestakuntza-titulu baten titularrei, baldin eta titulu horrek aukera ematen badu estatu horretan aritzeko L. 4111-1 artikuluan aipatutako lanbideetako batean, titularrok lanbide horretan badihardute, lanbide-esperientzia ezartzen badute edozein bitartekoren bidez, eta Frantzian lan egiteko behar besteko frantses hizkuntza ezagutzen badute. Horretarako, aldez aurretik batzorde baten irizpena beharko du. Batzorde horrek osasun-arloko profesionalak izango ditu, eta, horien artean, arlo horretako ordezkariak egongo dira. Baimenak bide emango du behin-behinean aritzeko baimenaren eskaerari dagokion espezialitateko mediku lanbidean, zirujau-odontologo lanbidean, hala badagokio baimen-eskaerari dagokion espezialitatean, edo emagin lanbidean, non eta osasun-, gizarte- edo gizarte-medikuntza arloko zentro publiko batean edo irabazi-asmorik gabeko zentro pribatu batean. Profesional horiek, halaber, engaiamendua hartzen dute L. 4111-2 artikuluan aipatzen diren ezagutzak egiaztatzeko probak gainditzeko.

Ziurtagiri horren indarraldia, behin luza daitekeena, ez da hamahiru hilabetetik gorakoa izango.

Zirujau-odontologoen eta emaginen lanbideetarako, artikulu honen lehenengo apartatuan aipatutako batzordea nazionala izango da.

Estatu Kontseiluaren dekretu batek zehaztuko ditu artikulu hau aplikatzeko baldintzak.

L4111-3 artikulua

Baldin eta estatu atzerritar batek bere lurraldean lanean jarduteko eskubidea aitortzen badie sortzez frantsesak diren edo herritartasun frantsesa duten mediku, dentista eta emaginei, estatu horretako herritarrei ere beren lanean jarduteko baimena aitortu ahal izango zaie osasunaren gaineko ardura duen ministroaren erabaki baten bidez, baldin eta estatu horrekin buruturiko akordioek horretarako ahala ematen badute eta goi-mailako irakaskuntzaren gaineko ardura duen ministerioak haien diplomen balio zientifikoa aitortzen badu.

Akordiook osasunaren gaineko ardura duen ministroaren onespenez burutuko dira, nahitaez izan beharko dute paritarioak eta herrialde bakoitzak bere lurraldean lanean jarduteko baimena zenbat mediku atzerritarri emango dien zehaztu beharko dute.

Baimenak indibidualak izango dira, eta sindikatu nazional eta mediku-elkarte interesdunen irizpenetan oinarriturik emango zaizkie erregelamenduz zehazturiko baldintzen arabera frantsesaren ezagutza-maila nahikoa dutela frogatzeko proba egin duten medikuei. Baimenak noiznahi kendu ahal izango dira.

L4111-3-1 artikulua

Baldin eta Quebecek bere lurraldean lanean jarduteko eskubidea aitortzen badie Frantzian lanean jarduteko ahala ematen duen formazio-titulua duten mediku, dentista edo emaginei, formazio-titulua Quebecen lortu duten profesionalei ere Frantzian lanean jarduteko baimena eman ahal izango zaie osasunaren gaineko ardura duen ministroaren erabaki baten bidez, baldin eta mediku-elkarteek eta osasunaren gaineko ardura duen ministroak sinaturiko kualifikazio-aitortzen gaineko akordioek horretarako ahala ematen badute eta haien kualifikazio profesionalak Frantzian lanean jarduteko eskatzen direnen parekotzat jotzen badira.

Lanean jarduteko baimenak indibidualak izango dira, eta mediku-elkarte interesdunen irizpenetan oinarriturik emango zaie frantsesaren ezagutza-maila nahikoa dutela frogatzeko proba egin duten medikuei. Medikuok Frantzian aplikagarriak diren arau profesionalak errespetatu beharko dituzte.

Artikulu honen aplikazio-modalitateak erregelamenduz zehaztuko dira.

L4111-5 artikulua

Agiria zein estatuk eman dien, mediku, dentista eta emaginek bertako hizkuntzan erabili ahal izango dute beren formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago. Interesdunak mediku-, dentista- edo emagin-titulu profesionala eduki beharko du.

[…]

II. KAPITULUA
Mediku-elkarteetan izena ematea eta eman beharreko zerbitzuen deklarazioa

1. atala
Mediku-elkarteetan izena ematea

L4112-2 artikulua

L. 4112-1 artikuluan aurreikusten diren mediku-elkarteetan izena eman nahi duten mediku, dentista edo emaginek frantsesaren ezagutza-maila nahikoa dutela frogatzeko proba egin beharko dute.

Zalantzarik badu, interesdunak mediku-elkarteak departamenduan duen kontseiluko presidentearengana edo haren ordezkariarengana jo ahal izango du. Mediku-elkarteak departamenduan duen kontseiluak edo interesdunak hala eskatuz gero, Erregioko Osasun Agentziako zuzendari nagusiak izendaturiko mediku, dentista edo emaginak egiaztatze-proba bat egin beharko du.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

2. atala
Eman beharreko zerbitzuen deklarazioa

L4112-7 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

Agiria zein estatuk eman dien, mediku, dentista eta emaginek bertako hizkuntzan erabili ahal izango dute beren formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

II. LIBURUA
Farmaziaren eta fisika medikoaren arloetako lanbideak

II. TITULUA
Farmaziaren arloko lanbideak
I. KAPITULUA
Lanbidearekin lotutako arauak

L4221-7 artikulua

Baldin eta Quebecek bere lurraldean lanean jarduteko eskubidea aitortzen badie Frantzian lanean jarduteko ahala ematen duen formazio-titulua duten farmazialariei, formazio-titulua Quebecen lortu duten profesionalei ere Frantzian lanean jarduteko baimena eman ahal izango zaie osasunaren gaineko ardura duen ministroaren erabaki baten bidez, baldin eta mediku-elkarteek eta osasunaren gaineko ardura duen ministroak sinaturiko kualifikazio-aitortzen gaineko akordioek horretarako ahala ematen badute eta haien kualifikazio profesionalak Frantzian lanean jarduteko eskatzen direnen parekotzat jotzen badira.

Lanean jarduteko baimenak indibidualak izango dira, eta farmazialari-elkartearen irizpenetan oinarriturik emango zaie frantsesaren ezagutza-maila nahikoa dutela frogatzeko proba egin duten farmazialariei. Farmazialariok Frantzian aplikagarriak diren arau profesionalak errespetatu beharko dituzte.

[…]

L4221-12 artikulua

Diploma, ikasketa-ziurtagiri edo titulu baten titularrak direnei diploma, ikasketa-ziurtagiri edo titulu hori lortu duten herrialdean farmazialari gisa lanean jarduteko baimen indibiduala eman ahal izango die osasunaren gaineko ardura duen ministroak, batez ere osasunaren arloko profesionalez osaturiko batzorde eskudunaren irizpenean oinarriturik.

Lanbide, gai edo espezialitatetan antolatu ahal izango diren ezagutzen egiaztatze-proba anonimoak gainditu beharko dituzte pertsona horiek, eta frantses-maila nahikoa dutela frogatu. Erregelamenduzko xedapenen bidez finkatuko dira izangaiek frantses-maila nahikoa dutela frogatzeko egiaztatze-proba horien antolaketa-baldintzak. Osasunaren gaineko ardura duen ministroaren erabaki baten bidez zehaztuko da zenbat izangaik parte hartu ahal izango duten egiaztatze-proba horietan.

[…]

[1439]4221-12-1 artikulua

L. 4221-1 artikuluan xedatutakoa gorabehera, agintari eskudunak ziurtagiri bat eman ahal izango die Europar Batasuneko kide ez den estatu batek edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioan parte hartzen duen estatu batek emandako prestakuntza-titulu baten titularrei, baldin eta titulu horrek aukera ematen badu estatu horretan aritzeko L. 4221-1 artikuluan aipatutako lanbidean, titularrok lanbide horretan badihardute, lanbide-esperientzia ezartzen badute edozein bitartekoren bidez, eta Frantzian lan egiteko behar besteko frantses hizkuntza ezagutzen badute. Horretarako, aldez aurretik batzorde nazional baten irizpena beharko du. Batzorde horrek osasun-arloko profesionalak izango ditu, eta, horien artean, arlo horretako ordezkariak egongo dira. Baimenak bide emango du behin-behinean aritzeko baimenaren eskaerari dagokion espezialitateko farmazialari lanbidean. Profesional horiek, halaber, engaiamendua hartzen dute L. 4221-12 artikuluan aipatzen diren ezagutzak egiaztatzeko probak gainditzeko.

Ziurtagiri horren indarraldia, behin luza daitekeena, ez da hamahiru hilabetetik gorakoa izango.

Estatu Kontseiluaren dekretu batek zehaztuko ditu artikulu hau aplikatzeko baldintzak.

L4221-14 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, farmazialariak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

II. KAPITULUA
Mediku-elkarteetan izena ematea eta eman beharreko zerbitzuen deklarazioa

1. atala
Farmazialari-elkarteetan izena ematea

L4222-6 artikulua

Farmazialari-elkarteetan izena eman nahi duten farmazialariek frantsesaren ezagutza-maila nahikoa dutela frogatzeko proba egin beharko dute.

Zalantzarik badu, interesdunak farmazialari-elkarteak departamenduan duen kontseiluko edo kontseilu zentraleko presidentearengana edo haren ordezkariarengana jo ahal izango du. Farmazialari-elkarteak departamenduan duen kontseiluak edo interesdunak hala eskatuz gero, administrazio-agintaritza eskudunak egiaztatze-proba bat egin beharko du.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

2. atala
Eman beharreko zerbitzuen deklarazioa

L4222-9 artikulua

Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide den estatu bateko herritarra den farmazialariak, baldin eta estatu kide batean bizi bada eta estatu horretan legez badihardu lanean farmazialari gisa, farmazialari-elkartean izena emateko beharrik gabe farmazialari edo dagokion espezialitateko profesional gisa jardun ahal izango du Frantzian aldi batez edo noizean behin.

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

Zerbitzuok eskaintzen dituzten profesionalek Frantzian aplikagarriak diren arau profesionalak errespetatu beharko dituzte, eta diziplinaren arloko jurisdikzio-organoaren mende egongo dira.

Baldin eta ez badago L. 4221-4 eta L. 4221-5 artikuluak aplikatuz formazio-tituluaren aitortza egiterik, profesionalaren kualifikazio profesionalak egiaztatu beharko dira hark zerbitzuak lehen aldiz eskaini baino lehen. Baldin eta alde handia badago profesionalaren kualifikazioen eta Frantzian farmazialari edo dagokion espezialitateko profesional gisa jarduteko nahitaezkotzat jotzen den formazioaren artean, eta uste izatekoa bada horrek osasun publikoari kalte egin diezaiokeela, agintari eskudunek gaitasun-proba bat egin beharko diote profesionalari.

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

IV. TITULUA
Farmaziako prestatzaileak eta ospitaleko farmaziako prestatzaileak
I. KAPITULUA
Farmaziako prestatzaileak eta ospitaleko farmaziako prestatzaileak

L4241-8 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, farmaziako prestatzaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4241-11 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4241-12 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du farmaziako prestatzaileak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

L4241-15 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, ospitaleko farmaziako prestatzaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4241-16 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4241-17 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du ospitaleko farmaziako prestatzaileak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

V. TITULUA
Fisikari medikoak
I. KAPITULUA
Lanbidearekin lotutako arauak

L4251-6 artikulua

[…]

Zerbitzuak eman behar dituen profesionalak bere hizkuntza-ezagutzei buruzko aitorpena aurkeztu beharko du eskabidearekin batera.

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4251-7 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du fisikari medikoak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

III. LIBURUA
Osasun-laguntzaileak, zaintzaileak, puerikulturako laguntzaileak, anbulantzia-gidariak, dentista-laguntzaileak eta medikuntza-erregulazioko laguntzaileak[1440]

I. TITULUA
Erizainak
I. KAPITULUA
Lanbidearekin lotutako arauak

L4311-8 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, erizainak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4311-17 artikulua

Bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du zerrendetan izena eman nahi duen erizainak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

L4311-22 artikulua

Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide den estatu bateko herritarra den erizainak, baldin eta estatu kide batean bizi bada eta estatu horretan legez badihardu lanean zaintza orokorreko erizain gisa, L. 4311-15 artikuluan ezarritako formalitateei ekin beharrik gabe erizain gisa jardun ahal izango du Frantzian aldi batez edo noizean behin.

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, erizainak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

II. TITULUA
Masaje-emaile fisioterapeutak eta pedikuro-podologoak
I. KAPITULUA
Masaje-emaile fisioterapeutak

L4321-8 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, masaje-emaile fisioterapeutak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4321-9 artikulua

Bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du zerrendetan izena eman nahi duen masaje-emaile fisioterapeutak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

L4321-11 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

II. TITULUA
Masaje-emaile fisioterapeutak eta pedikuro-podologoak
II. KAPITULUA
Pedikuro-podologoak

L4322-2 artikulua

[…]

Bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du zerrendetan izena eman nahi duen pedikuro-podologoak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

Artikulu honen aplikazio-modalitateak dekretu baten bidez zehaztuko dira.

L4322-2-1 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, pedikuro-podologoak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4322-15 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

III. TITULUA
Terapeuta okupazionalak eta psikomotrizistak
I. KAPITULUA
Terapeuta okupazionalak

L4331-3-1 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, terapeuta okupazionalak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4331-6 artikulua

[…]

Zerbitzuak eman behar dituen profesionalak bere hizkuntza-ezagutzei buruzko aitorpena aurkeztu beharko du eskabidearekin batera.

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

III. TITULUA
Terapeuta okupazionalak eta psikomotrizistak
II. KAPITULUA
Psikomotrizistak

L4332-2-1 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, psikomotrizistak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4332-6 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

III. KAPITULUA
Xedapen erkideak

L4333-2 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, beren lanerako beharrekoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituztela erakutsi beharko dute terapeuta okupazionalak eta psikomotrizistak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

IV. TITULUA
Logopedak eta optometristak
I. KAPITULUA
Logopedak

L4341-1 artikulua

Komunikazioaren, hizkuntzarekin lotutako alderdi guztien, kognizio matematikoaren, mintzamenaren, ahotsaren eta aho-aurpegi-masailen funtzioaren gaineko osasun- eta prebentzio-neurriak, azterketa medikoak eta arazoen tratamendua sustatu beharra dakar logopeda gisa jarduteak.

Sortzetiko arazoak, garapen-arazoak edo arazo hartuak dituzten adin guztietako pazienteak artatu beharko dituzte logopedek.

Pazientearen autonomia eta bizi-kalitatea babestea eta garatzea izango da haien helburu nagusia, bai eta pazienteak hizkuntzarekin duen harremana lehengora itzularaztea ere.

Logopeda gisa jarduteko, ezinbestekoa izango da hizkuntza bere alderdi guztietan ongi menderatzea.

Logopedak medikuaren aginduz jardun beharko du.

Presazko kasuetan, eta medikurik ezean, haren agindurik gabe ere logopediaren alorrean beharrezkoak izan litezkeen zaintzak emateko baimena izango dute logopedek. Horren ondoren, logopedak aipatu baldintzen arabera egindako azterketen eta emandako zaintzen berri eman beharko dio medikuari.

Medikuak kontrakorik esan ezean, zenbait tratamendu mediko ere aholkatu ahal izango ditu logopedak. Osasunaren eta gizarte-segurantzaren gaineko ardura duten ministerioek Medikuntzaren Akademia Nazionalaren irizpenean oinarriturik emandako erabaki baten bidez zehaztuko da tratamendu medikoon zerrenda.

Logopedek lanean jarduteko erabateko independentzia eta erantzukizuna izango dute, eta, horretan, L. 4341-9 artikuluan ezarritako arau profesionalekin bat etorriz jokatu beharko dute.

Modu autonomoan diagnostikoa eman eta zein tratamendu jarri erabaki beharko dute.

Sortzetiko arazoei, garapen-arazoei eta arazo hartuei dagokienez, ebaluazio eta tratamendu mediko egokienekin bat datozen teknikak eta trebetasunak aplikatu beharko dizkiete pazienteei, eta horren guztiaren koordinazioan parte hartu. Hasierako eta etengabeko prestakuntza-lanetan eta ikerketan ere parte hartu ahal izango dute.

Logopedia-jardueren ildo nagusiak Estatu Kontseiluaren dekretu baten bidez definituko dira, Medikuntzaren Akademia Nazionalaren irizpenean oinarriturik.

L4341-2-1 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, logopedak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4341-7 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4341-8 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela erakutsi beharko du logopedak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

II. KAPITULUA
Optometristak

L4342-2-1 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, optometristak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4342-5 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4342-6 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du optometristak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

V. TITULUA
Elektrorradiologia klinikoko manipulatzaileak eta laborategi klinikoko teknikariak
I. KAPITULUA
Elektrorradiologia klinikoko manipulatzaile-lanarekin lotutako arauak

L4351-3-1 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, elektrorradiologia klinikoko manipulatzaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4351-8 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4351-9 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du elektrorradiologia klinikoko manipulatzaileak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

II. KAPITULUA
Laborategi klinikoko teknikari-lanarekin lotutako arauak

L4352-6 artikulua

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, osasunaren arloko profesionalak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana edo zein epaimahairen aurrean jasoa izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4352-7 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzuak eman behar dituen profesionalak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana edo zein epaimahairen aurrean jasoa izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4352-8 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du laborategi klinikoko teknikariak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

IX. TITULUA
Osasun-laguntzaileak, zaintzaileak, puerikulturako laguntzaileak, anbulantzia-gidariak, dentista-laguntzaileak eta medikuntza-erregulazioko laguntzaileak[1441]
III ter KAPITULUA
Medikuntza-erregulazioko laguntzaileak

L. 4393-22. artikulua

Medikuntza-erregulazioko laguntzaileak bere prestakuntza-titulua erabil dezake titulu hori berari eman zion estatuko hizkuntzan. Titulu horrek agerrarazi behar du zein lekutan eta zein establezimendutan lortu den.

[...]

L. 4393-23. artikulua

Medikuntza-erregulazioko laguntzailea Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionala bada edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioan parte hartzen duen beste estatu bateko nazionala bada, eta medikuntza-erregulazioko laguntzailearen jarduerak legez egikaritzen baditu estatu kide batean edo Akordioaren parte den estatu batean, orduan medikuntza-erregulazioko laguntzaileak aldi baterako edo noizbehinka Frantzian gauzatu ahal izango ditu lanbide-egintzak.

[...]

Egintza horiek gauzatu ahal izateko, aldez aurreko adierazpena egin beharko da; adierazpen horrekin batera, egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, eta horien zerrenda osasun arloan eskumena duen ministroaren agindu bidez zehaztuko da. Zerbitzu-emaileak adierazpen bat erantsiko du, zerbitzua emateko behar diren hizkuntza-ezagutzei buruz.

[...]

»Art. L. 4393-24

Frantzian jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa ematerakoan, medikuntza-erregulazioko laguntzaileak lanbidean aritzeko behar diren hizkuntza-ezagutzak izan beharko ditu, bai eta Frantzian erabiltzen diren pisu- eta neurri-sistemei dagozkienak ere.

Hizkuntza menderatzeko kontrola egin beharreko jardueraren araberakoa izango da, eta lanbide-prestakuntza aitortutakoan egingo da.

XXV. TITULUA
Audioprotesistak, optikariak, eta zailtasunak dituzten pertsonentzako tresneria-, protesi- eta ortesi-egileak
I. KAPITULUA
Audioprotesistak

L4361-3 artikulua

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, audioprotesistak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4361-9 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4361-10 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du audioprotesistak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

II. KAPITULUA
Optikariak

L4362-2 artikulua

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, optikariak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4362-7 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4362-8 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du optikariak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

IV. KAPITULUA
Zailtasunak dituzten pertsonentzako tresneria-, protesi- eta ortesi-egileak

L4364-6 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4364-7 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du L. 4364-1 artikuluan aipatzen diren lanbideetako batean diharduen profesionalak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

VII. TITULUA
Dietistak
I. KAPITULUA
Lanbidearekin lotutako arauak

L4371-3-1 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, dietistak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4371-7 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4371-8 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du dietistak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

VIII. TITULUA
Estatuaren eta erregioaren eskumen eta xedapen erkideak
I. KAPITULUA
Osasun-laguntzaileei aplikagarriak zaizkien zenbait xedapen

L4381-1-1 artikulua

Baldin eta Quebecek bere lurraldean lanean jarduteko eskubidea aitortzen badie Frantzian bai liburu honetan eta bai L. 4241-1 eta L. 4241-13 artikuluetan aipatzen diren lanbideetan jarduteko ahala ematen dien formazio-titulua duten pertsonei, formazio-titulua Quebecen lortu duten profesionalei ere Frantzian lanean jarduteko baimena eman ahal izango zaie osasunaren gaineko ardura duen ministroaren erabaki baten bidez, baldin eta mediku-elkarteek eta osasunaren gaineko ardura duen ministroak sinaturiko kualifikazio-aitortzen gaineko akordioek horretarako ahala ematen badute eta haien kualifikazio profesionalak Frantzian lanean jarduteko eskatzen direnen parekotzat jotzen badira.

Lanean jarduteko baimenak indibidualak izango dira, eta Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren kualifikazio profesionalen aitorpenerako aurreikusiriko prozeduren eta modalitateen arabera emango zaizkie erregelamenduz zehaztutako baldintzen arabera frantsesaren ezagutza-maila nahikoa dutela frogatzeko proba egin duten medikuei. Frantzian aplikagarriak diren lan-baldintzen eta arau profesionalen mende egongo dira.

L4381-1-2 artikulua

Hargatik eragotzi gabe elkarrekikotasuna eta nazioarteko akordioren bat zentzu horretan berretsi izana, formazio-titulua Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide ez den estatu batean lortu duten pertsonei, baldin eta formazio-titulu horrek bai liburu honetan eta bai L. 4241-1 eta L. 4241-13 artikuluetan aipatzen diren lanbideetan jarduteko ahala ematen badie, Frantzian lanean jarduteko baimena eman ahal izango zaie. Baimen hori osasunaren gaineko ardura duen ministroak emango du, baldin eta jarduera profesionalen gaineko akordio edo tratatuek horretarako ahala ematen badiote eta izangaien kualifikazio profesionalak Frantzian lanean jarduteko eskatzen direnen parekotzat jotzen badira.

Lanean jarduteko baimenak indibidualak izango dira, eta Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren kualifikazio profesionalen aitorpenerako aurreikusiriko prozeduren eta modalitateen arabera emango dira. Medikuek erregelamenduz zehazturiko baldintzen arabera frantsesaren ezagutza-maila nahikoa dutela frogatzeko proba egin beharko dute. Frantzian aplikagarriak diren lan-baldintzen eta arau profesionalen mende egongo dira.

[…]

IX. TITULUA
Zaintzaileak, puerikulturako laguntzaileak, anbulantzia-gidariak eta dentista-laguntzaileak
I. KAPITULUA
Zaintzaileak

L4391-3 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, zaintzaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4391-4 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4391-5 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du zaintzaileak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

II. KAPITULUA
Puerikulturako laguntzaileak

L4392-3 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, puerikulturako laguntzaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4392-4 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4392-5 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du puerikulturako laguntzaileak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

III. KAPITULUA
Anbulantzia-gidariak

L4393-4 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, anbulantzia-gidariak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4393-5 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4393-6 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela erakutsi beharko du anbulantzia-gidariak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

III BIS KAPITULUA
Dentista-laguntzaileak

L4393-13 artikulua

Agiria zein estatuk eman dion, dentista-laguntzaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4393-14 artikulua

[…]

Egintza horiek betearazteko, aldez aurretik deklarazio bat egin eta aurkeztu beharko da. Deklarazio horrekin batera, zenbait frogagiri ere aurkeztu beharko dira —osasunaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da zerrenda—, bai eta zerbitzu-emaileak zerbitzuak emateko beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela egiaztatzen duen adierazpena ere.

[…]

Agiria zein estatuk eman dion, dentista-laguntzaile zerbitzu-emaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.

[…]

L4393-15 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du dentista-laguntzaileak.

Hizkuntza-maila zehazteko azterketa lanpostuaren araberakoa izango da, eta izangaiaren kualifikazio profesionala aitortu ondoren egingo da.

[…]

VI. ZATIA
Osasunaren arloko establezimendu eta zerbitzuak

II. LIBURUA
Biologia medikoa

I. TITULUA
Definizioa eta printzipio orokorrak
III. KAPITULUA
Biologo medikoak

1. atala
Lanean jarduteko baldintzak

L6213-5 artikulua

Lanean jarduteko baimena edo zerbitzuak emateko deklarazioa eskuratzerako, bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak eta Frantzian erabiltzen den pisu eta neurrien sistemaren gaineko ezagutzak dituela erakutsi beharko du biologo medikoak.


9.1.27. Ondarearen Kodea[1442]

L1 artikulua[1443]

Halaber, ulertzen da kultura-ondare immaterialaren elementuak direla, Parisen 2003ko urriaren 17an onartutako kultura-ondare immateriala, bai eta hizkuntza-ondarea ere, hau da, frantsesa eta hizkuntza erregionalak babesteko nazioarteko hitzarmenaren 2. artikuluaren arabera. Estatuak eta lurralde-kolektibitateek parte hartu beharko dute hizkuntza horiek irakasteko, zabaltzeko eta sustatzeko lanetan.

I. LIBURUA
Kultura-ondareari buruzko xedapen erkideak

I. TITULUA
Kultura-ondasunen babesa

I. KAPITULUA
Kultura-ondasunen zirkulazio-araubidea

L111-1 artikulua

Hauek dira altxor nazionalak:

[1444]5. Gainerako ondasunek interes handia dute nazio-ondarean historiari, arteari, arkeologiari, eta frantsesaren eta hizkuntza erregionalen ezagutzari dagokienez.

III. LIBURUA
Liburutegiak

I. TITULUA
Xedapen erkideak

L310-1 A artikulua[1445]

Lurralde-kolektibitateen edo haien taldeen liburutegien xedea hauxe da: kultura, informazio, hezkuntza, ikerketa, jakintza eta aisialdirako irispide berdina bermatzea, bai eta irakurketaren garapena erraztea ere. Helburu horri begira, haiek:

3. Parte hartzen dute hizkuntza-ondarea zabaldu eta sustatzen;


9.1.28. Posta eta Komunikazio Elektronikoen Kodea[1446]

II. LIBURUA
Komunikazio elektronikoak[1447]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

II. KAPITULUA
Araubide juridikoa
1. atala
Sareak eta zerbitzuak

L33-1 artikulua

I. […]

Publikoaren eskura jartzekoak diren sareak eta komunikazio-zerbitzu elektronikoak eratu eta haiekin lotutako jarduerak eskaintzeko, honako hauekin loturiko arauak bete beharko dira:

[…]

p) (1) Komunikazio-zerbitzu elektronikoen eskaintza erabiltzaile gor, gor-mutu, gor-itsu eta afasikoentzat, tartean baita, jasotzekoak nahiz egitekoak diren deiei dagokienez, aldibereko itzulpen-zerbitzu bat ere, bai idatzizkoa eta bai bisuala, Errepublika Digital Baten Aldeko 2016ko urriaren 7ko 2016-1321 Legearen 105. artikuluko IV. zenbakian ezarritakoarekin bat etorriz.

Erabiltzaileei egitekoak diren eskaintzek ez diete inolako gainkosturik eragingo, eta zerbitzuok zentzuz erabiltzen direla bermatzeko baldintzak dekretu baten bidez definituko dira, Komunikazio eta Posta Elektronikoen Agintaritza Erregulatzaileak ezarritako kalitate-irizpideekin bat etorriz.

Agintaritza horrek I. zenbaki honen b) letran aipatzen diren neutraltasun- eta konfidentzialtasun-baldintzak betetzen direla bermatu beharko du, bai eta Informatikari, Fitxategiei eta Askatasunei buruzko 1978ko urtarrilaren 6ko 78-17 Legearen 34 bis artikuluan aipatzen diren datu pertsonalen edozein urraketari aurrea hartzen zaiola ere;

[…]

II. TITULUA
Baliabideak eta polizia

I. KAPITULUA
Irrati-maiztasunak
2. atala
Komunikazio eta Posta Elektronikoen Agintaritza Erregulatzaileak esleitzekoak diren irrati-maiztasunei buruzko xedapen espezifikoak

L42 artikulua

[…]

III. Maiztasun Banden Esleipen Taula Nazionalean komunikazio-zerbitzu elektronikoei dagozkien maiztasun-bandak direla eta, haien bitartez eskaini ahal izango diren komunikazio-zerbitzuei dagozkien murrizketak proposatu ahal izango ditu esleipen horiek egiteko ardura duen Komunikazio eta Posta Elektronikoen Agintaritza Erregulatzaileak, L. 36-6 artikuluan ezarritako baldintzekin bat etorriz. Maiztasun-banda jakin baten bitartez zein komunikazio-zerbitzu elektroniko eskaini agindu ahal izango du, batez ere, agintaritza horrek, baldin eta hori beharrezkoa bada L. 31-1 artikuluan aurreikusitako xedeetako bat erdiesteko, edo:

[…]

d) Ikus-entzunezkoen Kontseilu Nagusiaren irizpenean oinarriturik, kultura- eta hizkuntza-aniztasuna sustatzeko, bai eta, Ikus-entzunezkoen Kontseilu Nagusiak haren aldeko irizpenean oinarriturik, hedabideen pluralismoa sustatzeko ere.

[…]


9.1.29. Prozedura Zibilaren Kodea[1448]

I. LIBURUA
Jurisdikzio guztien xedapen erkideak

I. TITULUA
Atariko xedapenak

I. KAPITULUA
Prozesuaren printzipio gidariak
IX. atala
Eztabaidak

23. artikulua

Epaileak ez du interprete batengana jo beharrik izango, aldeek beren artean darabilten hizkuntza baldin badaki.

23-1 artikulua

Aldeetako batek gorreria baldin badu, epaileak, hari laguntze aldera, zeinu-hizkuntzaren interprete bat edo Cued Speech sistemako edo gorrekin komunikatzeko ahala ematen dion hizkuntza edo metodoren batean gaitasun kualifikatua duen beste edozein pertsona izendatuko du auto baten bidez, eta ez da auto horren kontrako errekurtsorik jartzerik izango. Beste edozein gailu tekniko ere erabili ahal izango du epaileak, gorreria duen aldearekin komunikatzeko ahala ematen badio.

Dena den, aurreko apartatua ez da aplikagarria izango, baldin eta gorreria duena, komunikazioa ziurtatzeko neurri modura, berak aukeraturiko pertsona bat ondoan duela agertzen bada epailearen aurrean.

VII. TITULUA
Frogaren administrazio judiziala

II. AZPITITULUA
Instrukzio-neurriak
I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

IV. atala
Mugaz haraindiko zenbait instrukzio-neurriri buruzko xedapen bereziak

178-1 artikulua

Baldin eta, Europar Batasuneko kide diren estatuetako jurisdikzio-organoen arteko arlo zibil eta komertzialeko lankidetzari buruzko Kontseiluaren 2001eko maiatzaren 28ko 1206/2001 Erregelamendua (EK) aplikatuz, atzerrian instrukzio-neurriren bat hartzeko agintzen bada eta, jurisdikzio-organo errekeritura inprimakiak bidali behar direla eta, horrek itzulpen-gastuak eragiten baditu, epaileak, Zigor Prozeduraren Kodearen R. 122 artikuluan aipatzen diren tarifen arabera zenbatekoa zehaztu, eta gastuoi aurre egiteko diru-hornidura ezartzeko beharrezkoa den ordainketa egin dadila aginduko du. Epaileak aginduko du, kode honen 270. eta 271. artikuluetan aipatzen diren modalitateekin bat etorriz, diru-hornidura aldeetako zeinek edo zeintzuek eta zer eperen barruan entregatuko duten jurisdikzio-organo eskuduneko bulegoan.

Idazkariak itzulpena jaso bezain laster ordaindu beharko dio dagokion saria itzultzaileari.

XVII. TITULUA
Epeak, agente judizialen aktak eta jakinarazpenak

III. KAPITULUA
Jakinarazpenak egiteko modua
II. atala
Aktak jakinarazteko ohiko modua

670-3 artikulua

Baldin eta, jurisdikzio-organo eskuduneko bulegoaren eginbideren bat atzerrian jakinarazi behar dela eta, hari buruzko akta edo beste edozein agiri itzultzea beharrezkotzat jotzen bada, jurisdikzio-organo horretako bulegoburu edo arduradunak itzultzaile baten laguntza eskatu ahal izango du.

Zigor Prozeduraren Kodearen R. 122 artikulua aplikatuz ordainduko da itzulpena.

Jurisdikzio-organo eskuduneko bulegoaren eginbideei buruzko akten berri atzerrian emateak dakartzan gastuen zenbatekoa Zigor Prozeduraren Kodearen R. 93. artikuluko I. zenbakiko 13. apartatuan gastuei buruz ezarritakoa aintzat harturik finkatu, aurreratu eta ordainduko da.

V. atala
Nazioarteko jakinarazpenei buruzko arau bereziak

II. azpiatala
Atzerritik heltzen diren akten jakinarazpena

688-6 artikulua

Jatorrizko estatuan hitz egiten den hizkuntzan emango da aktaren berri.

Hala ere, hartzaileak, akta idazteko erabili den hizkuntza ez badaki, jakinarazpena jasotzeari uko egin, eta alde errekeritzaileak akta itzul dezala edo frantsesezko itzulpen eta guzti entrega diezaiola eta gastuak bere gain har ditzala eskatu ahal izango du.

Bidalketa egitearen edo jakinarazpena helaraztearen ardura duen agintaritzak aukera horren berri eman beharko dio aktaren hartzaileari. Aktan ere jaso beharko da informazio hori, jakinarazpena bidali izanaren berri ematearekin batera.

XVIII. TITULUA
Gastuak eta kostuak

I. KAPITULUA
Kostuak ordaintzeko beharra

695. artikulua

Instantziekin, aktekin eta betearazpen-prozedurekin loturiko kostuen artean sartzen dira:

2. Akten itzulpen-gastuak, baldin eta legeak edo nazioarteko akordioren batek horretara behartzen badute;

[…]

9. Interpretazio- eta itzulpen-gastuak, baldin eta jurisdikzio-organoren batek atzerrian martxan jartzeko eskatzen dituen instrukzio-neurrietarako beharrezkoak badira, betiere Europar Batasuneko kide diren estatuetako jurisdikzio-organoen arteko arlo zibil eta komertzialeko lankidetzari buruzko Kontseiluaren 2001eko maiatzaren 28ko 1206/2001 Erregelamendua (EK) aintzat hartuz;

[…]

XX. TITULUA
Erregu-eskaerak

II. KAPITULUA
Nazioarteko erregu-eskaerak
I. atala
Atzerrira bidaltzekoak diren erregu-eskaerak

734-1 artikulua

Jurisdikzio-organo eskatzaileko idazkariak erregu-eskaera bidaltzeko erabakiaren berri eman eta jakinarazpena igorri beharko dio ministerio publikoari, non eta jakinarazpena ez den atzerriko jurisdikzio-organo edo agintaritza eskudunari zuzenean igortzekoa.

Erregu-eskaera bidaltzeko erabakiari itzulpen bat ere gehituko zaio, aldeek hala eskatuz gero eta hura frantsesez igorria izateko baimena ukatua izan ez bada behintzat.

II. atala
Atzerritik heltzen diren erregu-eskaerak

1. paragrafoa
Instantzia handiko auzitegiak nazioarteko erregu-eskaera betearaztea

740. artikulua

Atzerritarrak badira ere, aldeek eta abokatuek galderak egin ahal izango dituzte, epaileak baimena ematen badie; galderok frantsesez edo frantsesera itzulita formulatu beharko dira, eta berdin erantzunak ere.

[…]

3. paragrafoa
Xedapen erkideak

748. artikulua

Erregu-eskaeren betearazpenak ez du gastu edo zergarik eragingo.

Dena den, atzerriko agintaritzak bere gain hartu beharko ditu erregu-eskaeraren betearazpenean esku hartzen duten lekuko, aditu, interprete eta gainerako pertsonei ordaintzeak dakartzan gastu guztiak. Berdin jokatu beharko da jurisdikzio-organo eskatzailearen eskaeraren aurrean jokatzeko moduak eragindako gastuekin.

[…]

III. LIBURUA
Zenbait gairi buruzko xedapen bereziak

I. TITULUA
Pertsonak

V BIS KAPITULUA
Egintza pribatu baten bidez elkarrekin adostutako dibortzioa, abokatu batek kontrasinatua eta notario baten protokoloan jasoa

1146. artikulua

Aldeek hala eskatuz gero, abokatuak dibortzioari buruzko konbentzioa eta haren eranskinak bidali beharko dizkio notarioari, dokumentuok notarioaren protokoloan jasota gera daitezen, konbentzioa sinatzen den egunetik hasi eta zazpi eguneko epean.

Frantsesez idatzita badaude, 2007ko abuztuaren 10eko 2007-1205 Dekretuaren 7. artikuluko baldintzen araberako ahalak dituen itzultzaile batek itzuli beharko ditu konbentzioa eta haren eranskinak, eta dokumentu guztiak itzulpen eta guzti entregatu.

[…]

IV. LIBURUA
Arbitrajea

II. TITULUA
Nazioarteko arbitrajea

III. KAPITULUA
Atzerrian ematekoak diren edo nazioarteko arbitrajearen arlokoak diren arbitraje-laudoen onespen eta betearazpena

1515. artikulua

Arbitraje-laudoa badela egiaztatzeko, jatorrizkoarekin batera, arbitraje-konbentzioa aurkeztu beharko da, edo dokumentu horien guztien kopiak, baldin eta benetakoak direla frogatzeko baldintzak betetzen badituzte.

Dokumentuok frantsesez idatzirik ez badaude, alde errekeritzaileak itzularazi egin beharko ditu. Horretarako, alde errekeritzaileak peritu judizialen zerrendetako batean izena emana duen itzultzaile batengana jo ahal izango du, edo Europar Batasuneko kide den estatu bateko, Europako Esparru Ekonomikoko kide den estatu bateko edo Suitzako Konfederazioko agintari judizialen edo administrazio-agintarien aurrean jarduteko ahala duen itzultzaile batengana.

1517. artikulua

Exequaturra jatorrizkoari aplikatuko zaio, edo, halakorik ez bada, arbitraje-laudoaren kopiari, 1516. artikuluko azken apartatuan ezartzen diren baldintzen arabera.

Arbitraje-laudoa frantsesez idatzirik ez badago, exequaturra itzulpenari aplikatuko zaio, 1515. artikuluan ezartzen diren baldintzen arabera.

Arbitraje-laudoari exequaturra aplikatzea onartzen ez duen autoak zioduna izan beharko du.


9.1.30. Turismoaren Kodea[1449]

II. LIBURUA
Turismoarekin lotutako jarduerak eta lanbideak

II. TITULUA
Museoetako bisitaldiei eta monumentu historikoei buruzko xedapenak

KAPITULU BAKARRA
Langile kualifikatuak
3. atala
Zerbitzuak aske ematea

L221-4 artikulua

Zerbitzu-emaileak egoitza zein estatutan duen, estatu horrek emandako titulu profesionalaren arabera eskainiko dira zerbitzuak, baldin eta aipatu estatuan titulu hori existitzen bada. Titulua estatu horretako hizkuntza ofizialean idatzirik egongo da. Baldin eta zerbitzu-emaileak egoitza duen estatuan zerbitzu hori eskaintzeko titulurik ez badago, zerbitzu-emaileak estatu horretako hizkuntza ofizialean adierazi beharko du zer formazio-titulu duen.


9.1.31. Zerbitzu Nazionalaren Kodea[1450]

I. LIBURUA

I. TITULUA
Zerbitzu nazionalaren xedapen orokorrak

IV. KAPITULUA
Defentsaren gaineko irakaskuntza eta Defentsaren eta Herritartasunaren Eguna

L114-3 artikulua

Defentsa nazionalaren erronka eta xede orokorrak, defentsaren bitarteko zibil eta militarrak eta haien antolaketa, gizarte-prestazioa eta borondatezko gainerako zerbitzuak, defentsa nazionalaren bideari ekiteko edo hobetzeko soldadutza-aldiak, indar armatuetan edo erreserbako armadan erroldatzeko aukerak: frantsesei horiekin guztiekin lotutako alderdiak azaldu eta irakatsi beharko zaizkie Defentsaren eta Herritartasunaren Egunean, betiere edukiak pertsona bakoitzaren mailara egokituz eta sexuen arteko berdintasuna bermatuz. Herritar izateak dakartzan eskubide eta eginbeharrez ere sentsibilizatu beharko dira herritarrak, bai eta kohesio nazionala eta gizarte-aniztasuna sendotu beharraz ere. Egun horretan, berariaz azaldu beharko zaie zertan datzan Kode Zibilaren 21-24 artikuluan aipatzen den Frantziako Herritarren Eskubide eta Eginbeharren Gutuna. Bide-segurtasunaren garrantziaz ere ohartarazi beharko zaie.

Egun horretan, frantsesaren oinarrizko ezagutzen ebaluazio-azterketak antolatuko dira. Informazio orokorra emango zaie, halaber, odola, plaketak eta gametoak emateari buruz, bai eta transplante-xedeetarako organoak emateari buruz ere. Organoak emateari dagokionez, berariazko informazioa eman beharko da indarrean dagoen legeriari buruz, esanbidezko adostasunari buruz eta herritarrek Osasun Publikoaren Kodearen L. 1232-1 artikuluan ezarritako Erregistro Nazional Automatizatuan beren uko-egitea agerrarazteko duten aukerari buruz. Gainera, osasunari kalte egiten dioten jokabideei aurrea nola hartu ere azalduko zaie, batez ere adikzioa edo entzumen-arazoak eragiten dituztenei.

[…]

I BIS TITULUA
Gizarte-prestazioari buruzko xedapenak

L120-1 artikulua

I. Gizarte-prestazioak bi helburu izango ditu: batetik, kohesio nazionala eta gizarte-aniztasuna sendotzea; bestetik, nahi dutenei Errepublikaren balioen alde jarduteko aukera ematea, Frantzian nahiz atzerrian —horretarako baimena duen pertsona juridiko baten babespean—, interes orokorraren aldeko proiektu kolektiboetan lan eginez.

Gizarte-prestaziotzat jotzekoak diren interes orokorreko proiektuek izaera filantropikoa izan beharko dute, estuki loturik egon beharko dute hezkuntzarekin, ingurumenarekin, ikerketa zientifikoarekin, gizarte-ekimenekin, jarduera humanitarioekin, kirolarekin, familiarekin zein kulturarekin, bai eta defentsarekin eta segurtasun eta prebentzio zibilarekin lotutako misioekin, frankofoniaren eta frantsesaren sustapenarekin, eta Frantziako eta Europako herritar izatearen kontzientzia hartzearekin ere. Soldatako langileek edo funtzionario publikoek egitekoak diren jardueren osagarri izango dira proiektuok, baina inola ere ezin izango dira enplegu baten edo ikasketa-egonaldi baten ordez eskaini.

[…]


9.1.32. Zerga Prozeduren Liburua[1451]

II. TITULUA
Zergaren kontrola

I. KAPITULUA
Administrazioaren kontrol-eskubidea

1. atala
Xedapen orokorrak

L10-0 AB artikulua

[…]

Pertsona bati auditoretza zer egunetan egitea proposatzen zaion, data hori baino gutxienez zortzi egun lehenago helarazi beharko zaio auditoretza-eskabidea. Eskabidean bertan zehaztuko da auditoretzaren objektua, betiere liburu honen L. 103 artikuluaren mugen barruan. Eskabidean adieraziko da, orobat, pertsonak uko egin diezaiokeela entzuna izateari, eta interprete baten laguntza ere eska dezakeela.

[…]

3. atala
Kontrol-eskubidea egikaritzeko modalitateak[1452]

45. artikulua

I.

[…]

Frantziako lurraldean gertatzen diren administrazio-prozeduren hizkuntza ofiziala frantsesa da. Beste hizkuntza batzuk lan-hizkuntza izendatu ahal izango dira, kasuan kasuko administrazioek hala adosten dutenean.


9.1.33. Zergen Kode Orokorra[1453]

I. LIBURUA
Zergaren oinarria eta likidazioa

I. ZATIA
Estatu-mailako zergak

I. TITULUA
Zuzeneko zergak eta zerga asimilatuak
I. KAPITULUA
Errentaren gaineko zerga

2. atala
Zergapeko errentak

1. azpiatala
Zenbait errenta-motarekin lotutako mozkin edo errenta garbiak zehaztea

II: Industria- eta merkataritza-mozkinak

2: Zergapeko mozkinak zehaztea

39. artikulua

1. Zerga guztiak kenduta zehaztuko da mozkin garbia; 5. zenbakiko xedapenak eragotzi gabe, zerga horiek hauen gainekoak izango dira nagusiki:

[…]

7. Izaera filantropikoa duten jarduerekin eta hezkuntza-, kirol-, familia- eta kultura-jarduerekin nahiz jarduera zientifiko, sozial eta humanitarioekin lotutako gastuak, edo ondare artistikoaren balioa ezagutaraztearekin eta natura-ingurunea babestearekin lotutakoak, edo Frantziako kultura, hizkuntza eta ezagutza zientifikoa hedatzearekin lotutakoak, baldin eta halakoak jardueraren zuzeneko interesaren parte badira;

[…]

4: Zergapeko mozkina finkatzea

A: Eragile indibidualak

c: Mozkin errealen gaineko zergapetze-araubidea

54. artikulua

53 A artikuluan aipatzen diren zergadunek, beren aitorpenean adierazitako emaitzak zuzenak direla egiaztatzeko, kontabilitate-agiri, inbentario, letren kopia, eta diru-sarreren eta gastuen frogagiri guztiak aurkeztu beharko dituzte Administrazioaren aurrean.

Kontabilitate-agiriak atzerriko hizkuntzaren batean idatzirik badaude, eta Administrazioak hala eskatzen badu, zinpeko itzultzaile baten itzulpen ziurtatua ere aurkeztu beharko da.

5. atala
Zergaren zenbatekoa kalkulatzea

II: Errentaren gaineko zerga

20: Partikularren dohaintzengatiko zerga-murriztapena

200. artikulua

1. Beren zenbatekoaren % 66ren pareko errentaren gaineko zerga-murriztapenerako eskubidea emango dute dohaintzei eta inbertsioei dagozkien zergapeko errenten % 20ko mugaren barruan dauden kopuruek, tartean baita errentei edo produktuei espresuki uko egitearekin lotuta daudenek ere, egoitza 4 B artikuluaren zentzuan Frantzian duten zergadunek eginak badira, eta dohaintza edo inbertsioa hauen aldekoa izan bada:

[…]

b) Izaera filantropikoa duten interes orokorreko jarduerak eta organismoak, dela kirol-, familia- eta kultura-izaera edo izaera zientifiko, sozial eta humanitarioa dutenak, dela ondare artistikoaren balioa ezagutaraztearekin lotuta daudenak —batez ere objektu edo artelanen erosketa finantzatzeko harpidetzak, baldin eta Frantziako museo publikoetako bildumen parte izatekoak badira—, dela natura-ingurunea babestearekin lotuta daudenak, dela Frantziako kultura, hizkuntza eta ezagutza zientifikoa hedatzearekin lotuta daudenak;

[…]

II. KAPITULUA
Sozietateen eta beste pertsona juridiko batzuen mozkinen gaineko zerga

5. atala
Zergaren zenbatekoa kalkulatzea

2: Obra zinematografikoen edo ikus-entzunezko obren ekoizpen-gastuetarako kreditu fiskala

220-2 sexies artikulua

[…]

II.1. I. atalean aipatzen diren obra zinematografikoak eta ikus-entzunezko obrak, generoz fikziozkoak, dokumentalak edo animaziozkoak direnak. Obra horiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Osorik edo nagusiki frantsesez edo Frantziako hizkuntza erregionaletako batean sortua izatea, III. ataleko 1. zenbakiko azken-aurreko apartatuan aipatzen diren animaziozko obra zinematografikoen kasuan, atal eta zenbaki bereko azkeneko apartatuan aipatzen diren fikziozko obra zinematografikoen kasuan, eta gidoiarekin loturiko arrazoi artistikoengatik atzerriko hizkuntzaren bat erabiltzea justifikaturik dagoen obra zinematografikoen kasuan izan ezik;

[…]

III.1. […]

Zenbaki honetako lehen apartatuan aipatzen diren tasak % 25eraino igoko dira fikziozko eta animaziozko ikus-entzunezko obren kasuan, eta % 30eraino, berriz, osorik edo nagusiki frantsesez edo Frantziako hizkuntza erregionaletako batean sortutako animaziozko obra zinematografikoen eta animaziozkoak ez diren obra zinematografikoen kasuan.

[…]

VI.2 […]

Nazioarteko koprodukzio baten barruan ekoitzitako ikus-entzunezko obrak atzerriko hizkuntza batean sortu ahal izango dira, baldin eta finantzamendu-iturri atzerritarrak erabili badira halakoen ekoizpen-gastuen gutxienez % 30 estaltzeko eta gastu hori 35 000 € edo gehiagokoa izan bada ekoitzitako minutu bakoitzeko. Halakoetan, ikus-entzunezko obraren frantsesezko bertsioa ere entregatu beharko da.

[…]

4. Obra fonografikoen ekoizpen-gastuetarako kreditu fiskala

220 octies artikulua

[…]

II. Kreditu fiskalak lortzeko eskubidea emango dute musika-grabaketa fonografiko edo bideografikoak —musika-bideo edo -disko digital balioaniztunak— ekoizteak, garatzeak eta digitalizatzeak eragindako gastuek, baldin eta honako baldintza metagarri hauek betetzen badituzte:

[…]

b) Artista, artista-talde, konpositore edo artista-interpretatzaile modura definitutako talentu berrien albumak hartzea barnean eta halakoek aurrez grabatutako beste bi albumek dekretu bidez ezarritako salmenta- eta entzunaldi-kopurua gainditua ez izatea. Albumek hitzak badituzte, gutxienez albumaren erdia frantsesez edo Frantzian hitz egiten diren hizkuntza erregionaletako batean sortuak izan diren talentu berrien albumek jaso ahal izango dute kreditu fiskala, bai eta Jabetza Intelektualaren Kodearen L. 123-1 artikulutik L. 123-12 artikulura bitartean ezarritakoaren zentzuan definitutako egile-eskubiderik gabeko obra batez edo obra gehiagoz osaturik daudenek ere. Salbuespen modura, eta Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz barne-merkatuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria jakin batzuk aitortzen dituen Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinaren 2. artikuluko 3. zenbakian ematen den mikroenpresaren definizioarekin bat datozen enpresei dagokienez, enpresa berak ekitaldi bereko urte berean frantsesez edo Frantzian hitz egiten diren hizkuntza erregionaletako batean ekoitzitako album-kopuruaren arabera emango dute kreditu fiskala lortzeko eskubidea bi kategoria horien barruan sartzen ez diren albumek. Langile-kopurua ordainsaria duten artistak kontuan hartu gabe kalkulatuko da. Talentu berrien albumei dagokienez, sozietateen gaineko zerga ordaintzeko ardura duen enpresa zordunak urtero ekoizten duen album-kopuruaren arabera kalkulatuko da hari dagokion kreditu fiskalaren zenbatekoa.

13: Musika-lanak editatzeko gastuetarako kreditu fiskala[1454]

220 septdecies artikulua

[…]

Hitzak dituzten obrei dagokienez, kreditu fiskalaren mozkina talentu berrien lanei dagokie, eta obra horien erdiek, gutxienez, frantses adierazpenekoak izan behar dute edo Frantzian erabiltzen diren hizkuntza erregionaletako bat erabili behar dute. Hala ere, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskineko 2. artikuluaren 3. paragrafoan emandako mikroenpresaren definizioa betetzen duten enpresen kasuan, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz barne-merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza-kategoria aitortzen badituzte, kategoria horri ez dagozkion hitzak dituzten obrek eskubidea izango dute kreditu fiskalaren mozkinerako, eta kreditu horren muga izango da frantsesezko adierazpen-lanen kopurua edo Frantzian erabiltzen diren hizkuntza erregionaletako baten lanen kopurua, zeinak ekitaldi berean gordailutuak baititu enpresak berak kudeaketa kolektiboko organismo baten errepertorioan Jabetza Intelektualaren Kodearen 321-1 artikuluaren arabera, kontuan hartu gabe azpieditatutako atzerriko errepertorioa. Kontaketaren atalasea kalkulatzeko, ez dira eguneko ordaindutako langileak kontuan hartzen. Talentu berrien obrei dagokienez, kreditu fiskalaren mozkina sozietateen gaineko zergaren mendean dagoen enpresaren mailan ebaluatzen da, kudeaketa kolektiboko erakunde baten errepertorioan urtero lagatako obra guztien kopuruan, L. 321-1 artikulu beraren arabera, kontuan hartu gabe azpieditatutako atzerriko errepertorioa.

III. Ekitaldi bakoitzaren arabera kalkulatutako kreditu fiskala 2024ko abenduaren 31ra arte egindako hurrengo gastuen zenbateko osoaren % 15 izango da artikulu honetako II. apartatuan aipatzen diren eragiketetarako, zeinak egiten baitira Frantzian, Europar Batasuneko beste estatu kide batean edo Europako esparru ekonomikoaren gaineko akordioko beste estatu batean, baldin eta hitzarmen administratibo bat egin badute Frantziarekin, iruzurraren edo ihes fiskalaren aurka borrokatzeko, ondorio hauek lortze aldera:

1. II. apartatuan aipatutako kontratuaren esparruan musika-lanak sortzeko laguntza-gastuetarako:

a) Enpresako langile finkoen gastuak:

-musika-lanen sorkuntzan zuzenean laguntzen duten langileen soldatak eta gizarte-zamak: zerbitzu artistikoen zuzendariak; zuzendari artistikoak; arduradun artistikoak; aholkulari artistikoak; musika-zuzendariak; entrenatzaileak; laguntzaile artistikoak; musika-gainbegiraleak; musikariak; musika-laguntzaileak; soinu ingeniariak eta sinkro-zerbitzuaren teknikariak, arduradunak eta laguntzaileak (zinema; ikus-entzunezkoa, multimedia-ekoizpena, musika-ilustrazioa, produktu zein zerbitzuen marken sustapena); idazketa-zuzenketako zerbitzuaren arduradunak eta laguntzaileak; fabrikazio-zerbitzuaren arduradunak eta laguntzaileak; orkestra-materialaren zerbitzuaren arduradunak eta laguntzaileak; administrazio- eta finantza-zuzendariak; zuzendari juridikoak; arduradun juridikoak; juristak; laguntzaile juridikoak; datuen tratamendu balioespen eta analisiaren zerbitzuko arduradunak eta laguntzaileak; eta komunikazio eta garapen digitalaren ardura duen zerbitzuko laguntzaileak;

[…]

2. II. apartatuan aipatutako kontratuaren esparruan editatutako musika-lanen kontrol eta administrazioarekin zerikusia duten gastuetarako:

a) Enpresako langile finkoen gastuak, zeinek hauek hartzen baitituzte barne:

-musika-lanen kontrol eta administrazioan zuzenean laguntzen duten langileen soldatak eta gizarte-zamak: zerbitzu artistikoen zuzendariak; zuzendari artistikoak; arduradun artistikoak; aholkulari artistikoak; musika-zuzendariak; entrenatzaileak; laguntzaile artistikoak; musika-gainbegiraleak; musika-laguntzaileak; soinu ingeniariak eta sinkro-zerbitzuaren teknikariak, arduradunak eta laguntzaileak (zinema; ikus-entzunezkoa, multimedia-ekoizpena, musika-ilustrazioa, produktu zein zerbitzuen marken sustapena); idazketa-zuzenketako zerbitzuaren arduradunak eta laguntzaileak; “copyright” zerbitzuaren arduradunak eta laguntzaileak; fabrikazio-zerbitzuaren arduradunak eta laguntzaileak; orkestra-materialaren zerbitzuaren arduradunak eta laguntzaileak; katalogazio-arduradunak; administrazio- eta finantza-zuzendariak; zuzendari juridikoak; datuen tratamendu balioespen eta analisiaren zerbitzuko arduradunak eta laguntzaileak; juristak; laguntzaile juridikoak; banaketa-zerbitzuen zuzendariak edo arduradunak; kanonen kudeatzaileak; kontabilitate-zuzendariak; kontabilitate-buruak, eta kontulariak;

[…]

III.-I. eta II. apartatuak 2022ko abenduaren 31n itxitako ekitaldien arabera kalkulatutako kreditu fiskalei.

IV. KAPITULUA
I. kapitulutik III.era bitartean aipatutako zergen eta tasen, errenten eta mozkinen xedapen erkideak

2. atala
Errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga

I: Zergapeko mozkin eta errentak

1: Obra zinematografikoen edo ikus-entzunezko obren kapital-finantzaketa

238 bis artikulua

1. Beren zenbatekoaren % 60ren pareko zerga-murriztapenerako eskubidea emango dute errentaren gaineko zerga edo sozietateen gaineko zerga ordaintzera behartuta dauden enpresen inbertsioek, baldin eta inbertsioa enpresaren negozio-bolumenaren milako 5eko mugaren barruan badago eta honelakoren baten aldekoa bada:

b) Izaera filantropikoa duten interes orokorreko jarduerak eta organismoak, dela kirol-, familia- eta kultura-izaera edo izaera zientifiko, sozial eta humanitarioa dutenak, dela ondare artistikoaren balioa ezagutaraztearekin lotuta daudenak, inbertsioa unibertsitate-fundazio baten aldekoa bada batez ere, edo hurrenez hurren Hezkuntzaren Kodearen L. 719-12 eta L. 719-13 artikuluetan aipatzen diren fundazio kolaboratzaileen aldekoa, edo enpresa-arloko fundazio baten aldekoa, baita azken horrek enpresa sortzailearen izena baldin badu ere. Enpresa inbertitzailea organismo horien jarduerekin lotuta dagoen kasuetan ere aplikatuko dira xedapenok.

[…]

238 bis HF artikulua

238 bis HE artikuluan aurreikusitako onespena Zinematografiaren eta Animazioaren Zentro Nazionalaren presidenteak emango die jatorriz frantsesez sortuak izan diren eta Europar Batasuneko kide den estatu bateko nazionalitatea duten obrei, baldin eta Animazioaren Zentro Nazionalak ekoizpenerako ematen dituen laguntzak jasotzeko hautagarriak badira, honako hauek bazter utzita:

Zinemaren eta Animazioaren Kodearen L. 311-2 artikuluan aurreikusitako zerrendan agertzen diren obrak;

Publizitate-izaera duten xedeetarako erabiltzekoak diren obra zinematografiko eta ikus-entzunezko obrak;

Informazio-saioak, gaurkotasuna duten gaiei buruzko debateak eta kirol- edo entretenimendu-saioak;

Sorkuntzarekin lotutako elementuak bigarren mailakoak baino ez dituzten ikus-entzunezko dokumentu edo saioak.

Hala ere, 238 bis HE artikuluan xedatzen diren mugen barruan —urteko finantzaketa-ildoen % 20—, artikulu horretan bertan aurreikusten den baimena emango zaie Europar Batasuneko kide den estatu bateko hizkuntzan sortutako koprodukzioei, baldin eta koproduktore nagusia bertan kokaturik badago.

II. TITULUA
Negozio-bolumenaren gaineko zergak eta zerga asimilatuak
I KAPITULUA
Balio erantsiaren gaineko zerga

7. atala
Zordunen betebeharrak

I: Betebehar orokorrak

C: Fakturak

289. artikulua

[…]

IV. Fakturan ageri den zenbatekoa zeinahi dibisatan adieraz badaiteke ere, ordaindu eta erregularizatu beharreko zergaren zenbatekoa eurotan zehaztuko da. Horretan, 266. artikuluko 1 bis zenbakian aurreikusitako dibisak aldatzeko mekanismoa erabiliko da.

Kontrol-izaera duten xedeak aintzat harturik, baldin eta faktura atzerriko hizkuntzaren batean idatzirik badago, hura 54. artikuluko bigarren apartatuan aurreikusitako baldintzen arabera frantsesera itzul dadin eskatu ahal izango dute zerga-zerbitzuek.

[…]


9.1.34. Zergen Kode Orokorra (2. eranskina)[1455]

I. LIBURUA
Zergaren oinarria eta likidazioa

I. ZATIA
Estatu-mailako zergak

I. TITULUA
Zuzeneko zergak eta zerga asimilatuak
I. KAPITULUA
Errentaren gaineko zerga

I. atala
Zenbait errenta-motarekin lotutako mozkin edo errenta garbiak zehaztea

III: Kapital higigarrien errentak

4: Atzerriko edo nazioarteko organismoen obligazio-jaulkipenak Frantzian. 1987ko urtarrilaren 1a baino lehen jaulkitako tituluen araubide berezia

51. artikulua

Atzerriko edo nazioarteko organismoek Ekonomia eta Finantza Ministerioaren baimenez Frantzian jaulkitzen dituzten obligazioek, materialki sortzen diren unetik beretik, honako aipamen berezi hau eraman beharko dute frantsesez idatzirik:

“Titulu hau Frantzian jaulkia izan da, eta, 1965eko uztailaren 12ko 65-566 Lege frantsesarekin bat etorriz, eta interesei, loteei, amortizazio-primei eta beste kreditu-produktu negoziagarri batzuei eragiten dieten iturrian egindako atxikipenen aplikazioari dagokionez, Frantziako obligazioen zerga-araubidearen mende dago”.

II. TITULUA
Negozio-bolumenaren gaineko zergak eta zerga asimilatuak
I. KAPITULUA
Balio erantsiaren gaineko zerga

III ter atala
Zordunen betebeharrak

V: Garraiobide berriekin edo bigarren eskuko garraiobideekin lotutako Europar Batasunaren barruko eragiketak

242 quaterdecies artikulua

242 terdecies artikuluaren aplikazioari dagokionez:

[…]

4.c) Baldin eta birsaltzaileak ez badu ibilgailua zuzenean eskuratu matrikulazio-frogagiriaren titularraren eskutik, titular horrek ibilgailua saldu izanaren fakturaren kopia bat, bertan adieraziz salmenta hori ez zegoela balio erantsiaren gaineko zergaren eraginpean, edo halakorik ezean, titularrak sinatutako ziurtagiri bat, bertan honako datu hauek adieraziz: titularraren izen-deiturak edo sozietate-izena, helbidea, balio erantsiaren gaineko zergari dagokion identifikazio-zenbaki indibiduala, salmenta-fakturaren jaulkipen-zenbaki eta -data, eroslearen izen-deiturak edo sozietate-izena eta helbidea, bai eta ibilgailuaren ezaugarriak ere. Matrikulazio-frogagiriaren titularrak salmenta honengatik balio erantsiaren gaineko zergarik ez duela ordaindu adierazi beharko da ziurtagirian, edo, hala badagokio, berak ez zeukala balio erantsiaren gaineko zerga ordaindu beharrik. Ziurtagiria frantsesa ez beste hizkuntzaren batean idatzita badago, itzulpen ziurtatu bat entregatu beharko da harekin batera.

[…]

III. ZATIA
Lehen eta bigarren zatien xedapen erkideak

I. KAPITULUA
Zergadunen betebeharrak

1. atala
Trust-administratzaileen betebeharra aitorpena egiteko

369. artikulua

Trust bat Zergen Kode Orokorraren 792-0 bis artikuluan definitzen den moduan eratzen, aldatzen edo ixten denetik hasi eta hilabeteko epean, kode horren beraren 1649 AB artikuluko lehen eta bigarren apartatuetan aipatzen den aitorpena entregatu beharko zaio atzerriko enpresen gaineko zerga-zerbitzuari.

Aitorpen hori frantsesez idatzi beharko da. Horretarako, Administrazioak ezarritako eredu baten araberako inprimaki bat erabili beharko da, eta xehetasun hauek adierazi beharko dira bertan:

[…]

369 A artikulua

Zergen Kode Orokorraren 772-0 bis artikuluan definitzen diren trust-administratzaileek atzerriko enpresen gaineko zerga-zerbitzuan urtero entregatu beharko dute —ekainaren 15ean, beranduen jota— 1649 AB artikuluko hirugarren apartatuan aipatzen den aitorpena.

Aitorpen hori frantsesez idatzi beharko da. Horretarako, Administrazioak ezarritako eredu baten araberako inprimaki bat erabili beharko da, eta xehetasun hauek adierazi beharko dira bertan:

[…]

II. LIBURUA
Zerga-bilketa
I. KAPITULUA
Zergak ordaintzea

1. atala
Zuzeneko zergak eta zerga asimilatuak

III: Frantzian diharduten sozietate atzerritarrak. Iturrian egindako atxikipena

380. artikulua

[…]

III. Sozietatea beharturik egongo da, bere berrikuspen-eskaera oinarritze aldera, bere banaketa-jarduerekin lotutako erabaki eta ebazpenen kopiak eta ekitaldiko kontuak onesteko egindako akziodunen edo bazkideen batzarretako akten edo txostenen kopiak egin eta, hala badagokio, kopia horiek guztiak frantsesezko itzulpen eta guzti entregatzera.

[…]


9.1.35. Zergen Kode Orokorra (3. eranskina)[1456]

I. LIBURUA
Zerga-oinarria eta likidazioa

I. ZATIA
Estatu-mailako zergak

I. TITULUA
Zuzeneko zergak eta zerga asimilatuak
I. KAPITULUA
Errentaren gaineko zerga

1. atala
Zenbait errenta-motarekin lotutako mozkin edo errenta garbiak zehaztea

III: Industria- eta merkataritza-mozkinak

D bis: Enpresek beren soldatako langileei ematekoak diren instalazio-maileguetarako zuzkidurak

E: Atzerriko inbertsioetarako zuzkidurak

10 GA quater artikulua

Zergen Kode Orokorraren 39 octies A artikuluko xedapenak aplikatuz zuzkidurak eratzen dituzten enpresek honako dokumentu hauek atxiki beharko dizkiote ekitaldi bakoitzeko emaitzen aitorpenari:

Europar Batasuneko kide ez den estaturen batean kokaturik dauden filialen kasuan, balantze bat, zinpeko itzultzaile batek ziurtatutako itzulpen eta guzti;

[…]

10 GA sexies artikulua

I. Zergen Kode Orokorraren 39 octies D artikuluko I. eta IV. zenbakietan aipatzen diren establezimendu eta filialen kasuan ere aplikagarriak izango dira 10 GA quater artikuluan Europar Batasuneko kide den estaturen batean kokaturik dauden filialei buruz ezartzen diren xedapenak.

II. I. zenbakiko establezimendu eta filialei dagokienez, gainera, zinpeko itzultzaile batek ziurtatu beharko ditu 10 GA quater artikuluko a) letran aipatzen diren dokumentuak.

3. atala
Zergaren zenbatekoa kalkulatzea

11 bis: Partikularren dohaintzengatiko zerga-murriztapena

46 AW bis artikulua

Zergen Kode Orokorraren 200. artikuluko 4 bis zenbakian aipatzen den baimen-eskaera frantsesez aurkeztu beharko da orri zuri batean, ekonomiaren eta aurrekontuen gaineko ardura duten ministerioek ezarritako ereduaren arabera. Zerga-iruzurrari eta zerga-ihesari aurre egite aldera Frantziarekin administrazioen arteko lankidetzarako konbentzio bat burutua duen eta egoitza Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide den estaturen batean duen organismoak aurkeztu beharko du baimen-eskaera hori, Finantza Publikoen Zuzendaritzaren zerbitzu zentraletan.

Eskaerarekin batera, zenbait frogagiri aurkeztu beharko dira —ekonomiaren eta aurrekontuen gaineko ardura duten ministerioen erabaki baten bidez zehaztuko da aurkeztu beharrekoen zerrenda—, beren frantsesezko itzulpen eta guzti, eta, haietan, zera frogatu beharko da: egoitza Frantzian duten eta Zergen Kode Orokorraren 200. artikuluan aurreikusitako baldintzekin bat datozen organismoen helburu eta ezaugarri berdintsuak dituela organismo eskatzaileak.

Baimena berriztatzeko eskaerak modalitate berberen arabera aurkeztuko dira.

I BIS KAPITULUA
Sozietateen gaineko zerga

VI quinquies atala
Obra fonografikoen ekoizpen-gastuetarako kreditu fiskala

46 quater-0 YS artikulua

Zergen Kode Orokorraren 220 octies artikuluko III. zenbakian aipatzen diren gastuek hauek hartuko dituzte barnean:

1. Musika-grabazio fonografiko edo bideografikoen ekoizpen-ordainketei dagozkien gastuak:

a. Enpresako langile finkoez bestelako langileen ordainsariak: fonograma-ekoizlearekin esklusibotasun-kontratua sinatua duten musikaren alorreko artisten soldatak eta gizarte-prestazioak, interpretatzaileenak, orkestra-zuzendarienak, musikarienak, koruetako artista eta abeslarienak, errezitatzaileenak, aktore dramatikoenak, errealizadoreenak, soinu-ingeniarienak eta ekoizpenean zuzenean parte hartzen duten teknikarienak:

Lehen eta bigarren soinu-laguntzaileenak, animazio-teknikarienak, muntatzaile-laguntzaileenak, muntatzailearen ondokoenak, soinu-operadore laguntzaileenak, soinu-laguntzaileenak, errealizadore-laguntzaileenak, estilismo-laguntzaileenak, arduradunenak, postprodukzio-laguntzaileenak, ile-apaintzaileburuenak, jantziteriaburuenak, platoburuenak, platoko errejidoreenak, dekoratzaileburuenak, arkitekto-dekoratzaileenak, makillatzaileburuenak, ile-eranskingileburuenak, muntatzaileburuenak, programazio-operadoreburuenak, programazio-ingeniarienak, ile-apaintzaileenak, arte-aholkularienak, aholkulari teknikoenak, jostunenak, jantzi-diseinatzaileenak, dekoratzaileenak, garatzaileenak, disko-jartzaileenak, grafistenak, gelazainenak, irudi-editoreenak, irudigileenak, soinu-ilustratzaileenak, makinistenak, maketagileenak, makillatzaileenak, nahasketa-egileenak, muntatzaileenak, soinu-muntatzaileenak, musikari kopistenak, kopiatzaile musikarienak, programazio-operadoreenak, pintoreenak, argazkilarienak, soinu-hartzaileenak, soinu-operadoreenak, musika-programatzaileenak, fonograma-errealizadoreenak, erredaktoreenak, errejidoreenak, bira-errejidoreenak, bira-managerrenak, kanpoko errejidoreenak, orkestra-errejidoreenak, errejidore nagusienak, soinu-errejidoreenak, maisu edo maistra errepikatzaileenak, soinuztatze-arduradunenak, estilistenak, instrumentu-teknikarienak, backline-teknikarienak, argiztapen-teknikarienak, platoko teknikarienak, soinu-teknikarienak, orri-pasatzaileenak, itzultzaileenak.

[…]

II. KAPITULUA
Errentaren gaineko zergaren eta sozietateen gaineko zergaren xedapen erkideak

0I sexies atala
Enpresa-mezenasgoa

46 quindecies QA artikulua

Zergen Kode Orokorraren 238 bis artikuluko 4 bis zenbakian aipatzen den baimen-eskaera frantsesez aurkeztu beharko da orri zuri batean, ekonomiaren eta aurrekontuen gaineko ardura duten ministerioek ezarritako ereduaren arabera. Zerga-iruzurrari eta zerga-ihesari aurre egite aldera Frantziarekin administrazioen arteko lankidetzarako konbentzio bat burutua duen eta egoitza Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide den estaturen batean duen organismoak aurkeztu beharko du baimen-eskaera hori, Finantza Publikoen Zuzendaritzaren zerbitzu zentraletan.

Eskaerarekin batera, zenbait frogagiri aurkeztu beharko dira —ekonomiaren eta aurrekontuen gaineko ardura duten ministerioen erabaki baten bidez zehaztuko da aurkeztu beharrekoen zerrenda—, beren frantsesezko itzulpen eta guzti, eta, haietan, zera frogatu beharko da: egoitza Frantzian duten eta Zergen Kode Orokorraren 238 bis artikuluan aurreikusitako baldintzekin bat datozen organismoen helburu eta ezaugarri berdintsuak dituela organismo eskatzaileak.

Baimena berriztatzeko eskaerak modalitate berberen arabera aurkeztuko dira.

II. TITULUA
Negozio-bolumenaren gaineko zergak eta zerga asimilatuak
I. KAPITULUA
Balio erantsiaren gaineko zerga

1. atala
Aplikazio-eremua

II: Salbuetsitako eragiketak

C: Salbuetsitako garraiobide, eragiketa eta zerbitzuak

73 B artikulua

Honela finkatuko da Zergen Kode Orokorraren 262. artikuluko II. zenbakiko 2. apartatuan aipatzen diren itsasontzien zuzeneko beharretarako zerbitzuen zerrenda:

[…]

– itsasontzietako artekari-gidari eta artekari-interpreteen eragiketak;

[…]

D: Esportazioak

74. artikulua

1. Zergadunek esportatuak diren objektu edo salgaiak daramatzaten bidalketak eginez gero, bidalketa horiei balio erantsiaren gaineko zerga salbuetsiko zaie, baldin eta:

[…]

d. zergadun esportatzaileak, c) letran aurreikusten diren frogagiriak entregatzen ez dituen kasuetan, eta Zergen Kode Orokorraren 262. artikuluko I. zenbakiko laugarren apartatutik zortzigarrenera bitartean aipatzen diren eragiketak bazter utzita, honako frogagiri hauek aurkezten baditu bere kontabilitatearen edo a) letran aipatzen den erregistroaren berme modura, eta frogagiri horien bitartez justifikatzen badu Europar Batasunekoa ez den herrialde batera, Zergen Kode Orokorraren 256-0 artikuluko 1. zenbakian aipatzen diren lurraldeetako batera edo itsasoz haraindiko departamendu batera igorritako ondasunen irteera:

1. Ondasunen adierazpen bat, aduanan bertan emana eta helmugako herrialdeko Aduana Administrazioak ziurtatua, edo administrazio horrexek jaulkitako frogagiria eta, hala badagokio, baita haren itzulpen ofiziala ere;

[…]

5. atala
Zerga-tasaren zenbatekoa kalkulatzea

I: Zerga-tasak

A: Zerga-tasa murriztuak

2: Pertsonen zerbitzuko jarduerak

86. artikulua

I. Zergen Kode Orokorraren 278-0 bis artikuluko D letrako xedapenak aplikatzearen ondorioz, hauek dira artikulu horretan balio erantsiaren gaineko zerga-tasa murriztuaren mendekotzat jotzen diren pertsonen zerbitzuko jarduerak:

[…]

3. Zailtasunak dituzten pertsonentzako laguntza-zerbitzuak: zeinu-hizkuntzako interpretazio-jarduerak, idazketa-teknikak eta Cued Speech edo hitz osatuko sistema, besteak beste;

[…]

IV. TITULUA
Egintza juridiko dokumentatuak, ondasun higiezinen eskualdaketa eta tinbrea
I. KAPITULUA
Egintza juridiko dokumentatuen eta ondasun higiezinen eskualdaketaren gaineko zerga

2. atala
Tarifak eta haien aplikazioa

II: Doako eskualdaketak

B: Araubide bereziak eta karga-arintzeak

281 K artikulua

Zergen Kode Orokorraren 795-0 A artikuluko I. zenbakian aipatzen den baimen-eskaera frantsesez aurkeztu beharko da orri zuri batean, ekonomiaren eta aurrekontuen gaineko ardura duten ministerioek ezarritako ereduaren arabera. Zerga-iruzurrari eta zerga-ihesari aurre egite aldera Frantziarekin administrazioen arteko lankidetzarako konbentzio bat burutua duen, atzerriko zuzenbide-sistema baten arabera eratua izan den eta egoitza Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide den estaturen batean duen organismo edo pertsona juridikoak aurkeztu beharko du baimen-eskaera hori, Finantza Publikoen Zuzendaritzaren zerbitzu zentraletan.

Eskaerarekin batera, zenbait frogagiri aurkeztu beharko dira —ekonomiaren eta aurrekontuen gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez zehaztuko da aurkeztu beharrekoen zerrenda—, beren frantsesezko itzulpen eta guzti, eta, haietan, zera frogatu beharko da: egoitza Frantzian duten eta Zergen Kode Orokorraren 794. eta 795. artikuluetan aurreikusitako baldintzekin bat datozen pertsona juridiko edo organismoen helburu eta ezaugarri berdintsuak dituela organismo edo pertsona juridiko eskatzaileak.

Baimena berriztatzeko eskaerak modalitate berberen arabera aurkeztuko dira.

II. KAPITULUA
Tinbrearen gaineko zerga

III. atala
I. eta II. atalei buruzko xedapen erkideak

313 BP artikulua

Zergen Kode Orokorraren 978. artikuluko I. zenbakiko hamabigarren apartatuan aipatzen den baimen-eskaera frantsesez aurkeztu beharko da orri zuri batean, ekonomiaren eta aurrekontuen gaineko ardura duten ministerioek ezarritako ereduaren arabera. Zerga-iruzurrari eta zerga-ihesari aurre egite aldera Frantziarekin administrazioen arteko lankidetzarako konbentzio bat burutua duen eta egoitza Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide den estaturen batean duen organismoak aurkeztu beharko du baimen-eskaera hori, Finantza Publikoen Zuzendaritzaren zerbitzu zentraletan.

Eskaerarekin batera, zenbait frogagiri aurkeztu beharko dira —ekonomiaren eta aurrekontuen gaineko ardura duten ministerioen erabaki baten bidez zehaztuko da aurkeztu beharrekoen zerrenda—, beren frantsesezko itzulpen eta guzti, eta, haietan, zera frogatu beharko da: egoitza Frantzian duten eta Zergen Kode Orokorraren 200. artikuluan aurreikusitako baldintzekin bat datozen organismoen helburu eta ezaugarri berdintsuak dituela organismo eskatzaileak.

Baimena berriztatzeko eskaerak modalitate berberen arabera aurkeztuko dira.


9.1.36. Zigor Kodea[1457]

II. LIBURUA
Pertsonen aurkako krimen eta delituak

II. TITULUA
Gizakien aurkako erasoak

V. KAPITULUA
Giza duintasunaren aurkako erasoak
1. atala
Diskriminazioak

225-1 artikulua

Diskriminaziotzat joko da pertsona fisikoen arteko edozein bereizketa, baldin eta bereizketa horrek hauetako bat badu oinarri: pertsonen jatorria, sexua, familia-egoera, haurdun egotea, itxura fisikoa, egoera ekonomikoak ekarritako kalteberatasun-egoeraren bat —egoera hori eragin duenak jakin zein ez—, deitura, bizilekua, osasun-egoera, autonomia galdu izana, zailtasunen bat edukitzea, ezaugarri genetikoak, ohiturak, sexu-orientazioa, genero-identitatea, adina, iritzi politikoak, sindikatu-jarduerak, edo salatzailea, bideratzailea edo salatzaile bati lotutako pertsona izatea, hurrenez hurren, Gardentasunari, ustelkeriaren aurkako borrokari eta bizitza ekonomikoaren modernizazioari buruzko 2016ko abenduaren 9ko 2016-1691 Legearen 6-I artikuluaren eta 6-1 artikuluaren 1. eta 2. zenbakien arabera[1458], frantsesaz bestelako hizkuntzaren batean mintzatzea, edo —egiaz nahiz ustez— etnia, nazio, arraza edo erlijio jakin bateko kide izatea edo ez izatea.

Diskriminaziotzat joko da, halaber, pertsona juridikoen arteko edozein bereizketa, baldin eta bereizketa horrek hauetako bat badu oinarri: pertsonen jatorria, sexua, familia-egoera, haurdun egotea, itxura fisikoa, egoera ekonomikoak ekarritako kalteberatasun-egoeraren bat —egoera hori eragin duenak jakin zein ez—, deitura, bizilekua, osasun-egoera, autonomia galdu izana, zailtasunen bat edukitzea, ezaugarri genetikoak, ohiturak, sexu-orientazioa, genero-identitatea, adina, iritzi politikoak, sindikatu-jarduerak, edo salatzailea, bideratzailea edo salatzaile bati lotutako pertsona izatea, hurrenez hurren, Gardentasunari, ustelkeriaren aurkako borrokari eta bizitza ekonomikoaren modernizazioari buruzko 2016ko abenduaren 9ko 2016-1691 Legearen 6-I artikuluaren eta 6-1 artikuluaren 1. eta 2. zenbakien arabera[1459], frantsesaz bestelako hizkuntzaren batean mintzatzea, edo pertsona juridiko horiek edo horietako batzuk —egiaz nahiz ustez— etnia, nazio, arraza edo erlijio jakin bateko kide izatea edo ez izatea.

IV. LIBURUA
Nazioaren, estatuaren eta bake publikoaren aurkako krimen eta delituak

III. TITULUA
Estatuaren aurkako erasoak

IV. KAPITULUA
Justizia-ekintzaren aurkako erasoak
2. atala
Justizia-egikaritzea oztopatzea

434-8 artikulua

Magistratu bat, epaimahaikide bat edo jurisdikzio-sail bateko beste edozein pertsona —arbitro bat, interprete bat, aditu bat edo aldeetako baten abokatua— beren eginkizuna betetzen ari direla zer edo zer egin dezaten mehatxatu edo beldurtu, eta hori egiten duenari hiru urteko espetxe-zigorra eta 45 000 euroko isuna ezarriko zaizkio.

434-18 artikulua

Baldin eta interprete batek, zeinahi gai dela ere, itzultzen ari den hitz edo dokumentuen esanahia desitxuratzen badu, bost urteko espetxe-zigorra eta 75 000 euroko isuna edo zazpi urteko espetxe-zigorra eta 100 000 euroko isuna ezarriko zaizkio, 434-13 eta 434-14 artikuluetan egiten diren bereizketak aintzat hartuta.

434-19 artikulua

Interprete-eroskeria 434-15 artikuluan aurreikusten diren baldintzen arabera zigortuko da.


9.1.37. Zigor Prozeduraren Kodea[1460]

Atariko artikulua

[…]

Susmagarriak edo auzipetuak, ez badu frantsesez ulertzen, prozedura amaitu bitartean interprete baten laguntza jasotzeko eskubidea izango du, abokatuarekin dituen elkarrizketak ere berak ulertzen duen hizkuntza batera itzuliko dizkiona, baldin eta elkarrizketa horiek galdeketekin edo entzunaldiekin zuzeneko lotura badute, bai eta, berak espresuki uko egin edo kontrako agindurik ematen ez badu behintzat, bere defentsarako eta prozesua zuzena dela bermatzeko oinarri-oinarrizkoak diren dokumentuen itzulpena jasotzekoa ere, dokumentuok guztiok, kode honen aplikazioarekin bat etorriz, hari bidaltzekoak eta jakinaraztekoak baitira.

[…]

Atariko TITULUA
Xedapen orokorrak

I. AZPITITULUA
Akzio publikoa eta akzio zibila

2-14 artikulua

Frantsesaren Erabilerari buruzko 1994ko abuztuaren 4ko 94-665 Legearen 2., 3., 4., 6., 7. eta 10. artikuluak aplikatze aldera oinarritzat hartutako testuko xedapenetan aipatzen diren arau-hausteei dagokienez, alde zibil orori aitortzen zaizkion eskubideak egikaritu ahal izango dituzte beren estatutuetan frantsesa babesteko helburua aitortua duten eta Estatu Kontseiluaren dekretu baten bidez finkaturiko baldintzen arabera horretarako onespena jasoa duten elkarteek.

Alde zibil orori aitortzen zaizkion eskubideak artikulu honetan aipatzen diren elkarteentzat ezarritako baldintza eta muga berberen arabera egikaritu ahal izango dituzte onura publikoko izaera aitortua duten fundazioek.

III. AZPITITULUA
Biktimen eskubideak

10-2 artikulua

Polizia judizialeko agente eta ofizialek zeinahi baliabideren bitartez jakinaraziko diete biktimei eskubide hauek dituztela:

[…]

7. Frantsesa ulertzen ez duten biktimei dagokienez, interprete baten laguntza eta beren eskubideak egikaritzeko beharrezkoak diren xehetasunen itzulpena jasotzekoa;

[…]

10-3 artikulua

Alde zibilak frantsesez ulertzen ez badu, eskubidea izango du, berak hala eskatuz gero, bere eskubideak egikaritzeko ezinbestekoak diren xehetasunak berak ulertzen duen hizkuntza batera itzuliko dizkion interprete baten laguntza jasotzeko, xehetasun guztiok, kode honen aplikazioarekin bat etorriz, hari bidaltzekoak eta jakinaraztekoak baitira.

Alde zibila epaile baten aurrean agertu aurretik, frantsesa ulertu eta hitz egiteko gai dela ziurtatu beharko du hura entzungo duen pertsona aginpidedunak.

Aparteko neurri gisa, lehen apartatuan aipaturiko xehetasunak ahoz itzuli edo laburtu ahal izango zaizkio.

Artikulu honen aplikazio-modalitateak dekretu baten bidez zehaztu beharko dira, eta, hartan, oinarrizko zein dokumentu itzuli behar diren ezarri beharko da batez ere.

I. LIBURUA
Zigor-arloko politika, akzio publikoa egikaritzea eta instrukzioa

I. TITULUA
Zigor-arloko politikaz, akzio publikoa egikaritzeaz eta instrukzioaz arduratu behar duten agintariak

I. KAPITULUA
Polizia judiziala
4. atala
Ikerketako laguntzaileak[1461]

21-3 artikulua

[…]

Ikerketako laguntzaileen zeregina izango da, haien eginkizunak betetzean, polizia nazionaleko eta jendarmeria nazionaleko polizia judizialeko ofizialei eta agenteei laguntzea; laguntza horren helburu bakarra, berriz, bada polizia judizialeko ofizialaren berariazko eskariaz eta haren kontrolpean, edo, eskudun denean, polizia judizialeko agentearen kontrolpean honako egintza hauek egitea eta haien hitzezko prozesuei eragitea:

1) Edozein pertsonari deitzea ofizial edo polizia judizial batek entzun dezan, eta, beharrezkoa bada, entzunaldi horretarako interpretearekin harremanetan jartzea.

II. TITULUA
Nortasunaren gaineko ikerketak eta kontrolak

I. KAPITULUA
Ageri-ageriko krimen eta delituak

61-1 artikulua

Hargatik eragotzi gabe adingabeei aplikatzekoak diren berme espezifikoak, pertsona baten kontra arau-hauste bat egin izanaren edo egiten saiatu izanaren susmagarritzat joa izateko arrazoi nahikoa badago, hark gertaerei buruz esateko zer duen entzuten hasi baino lehen, informazioa eman beharko zaio xehetasun hauei guztiei buruz:

[…]

3. Halakorik bada, interprete baten laguntza jasotzeko eskubidea duela;

[…]

63-1 artikulua

Polizia judizialeko ofizial batek edo haren kontrolpeko agente batek berehala informatu beharko dute atxiloturik daukaten pertsona berak ulertzeko moduko hizkuntza batean, eta, hala badagokio, hamahirugarren apartatuan aurreikusitako inprimakiaren bitartez helarazi beharko dizkiote xehetasun hauek:

[…]

3. Zein onura dagozkion:

[…]

-halakorik bada, interprete baten laguntza jasotzeko eskubidea;

[…]

Pertsona horrek gorreria badu eta irakurtzen eta idazten ez badaki, zeinu-hizkuntzaren interprete baten edo harekin komunikatzeko ahala ematen dion hizkuntza edo metodoren batean gaitasun kualifikatua duen beste edozein pertsonaren laguntza jasoko du. Beste edozein gailu tekniko erabiltzea ere erabaki ahal izango du, gorreria duen pertsonarekin komunikatzeko ahala ematen badio.

Pertsona horrek frantsesez ulertzen ez badu, interprete batek berehala eman beharko dio haren eskubideen berri, eta, hala badagokio, inprimaki baten bitartez helarazi beharko dizkio xehetasun guztiak.

[…]

III. KAPITULUA
Nortasunarekin lotutako kontrola egiaztapena eta agiriak

78-3-1 artikulua

[…]

II. Polizia judizialeko ofizial batek edo haren kontrolpeko agente batek berehala informatu beharko dute atxiloturik daukaten pertsona berak ulertzeko moduko hizkuntza batean, eta xehetasun hauek eman beharko dizkiote:

1. Atxiloketaren lege-oinarriak;

2. Neurriaren gehieneko iraupena;

3. Atxiloketak ez dakarrela deklarazioa egin beharrik eta isilik egoteko eskubidea duela;

4. Eskubidea duela polizia judizialak berak erabakitzen duen pertsonari eta haren enplegatzaileari bere egoeraren berri eman diezaioten.

Polizia judizialeko ofizialari, atxiloketarekin loturiko arrazoiak direla tarteko, atxilotuak bere eskaera betetzeko eskubiderik ez duela iruditzen bazaio, luzapenik gabe jo beharko du Errepublikako prokuradorearengana, hark erabaki dezan, hala badagokio, eskubiderik baduen ala ez.

Ezer egin ezin daitekeen kasuetan izan ezik —eta halakoak aktan jaso beharko dira—, polizia judizialeko ofizialak 4. zenbakiko lehen apartatua aplikatzean martxan jartzekoak diren eginbideak betearazi beharko dira atxiloturik daukan pertsonak bere eskaera formulatzen duenetik hasi eta gehienez ere bi orduko epean.

[…]

III. TITULUA
Instrukzio-arloko jurisdikzioak

I. KAPITULUA
Instrukzioko epailea: lehen mailako instrukzio-arloko jurisdikzioa
3. atala
Telekomunikazio bidez bidalitako korrespondentzia transferitzea, miatzea, bahitzea eta atxikitzea

2. azpiatala
Telekomunikazio bidez bidalitako korrespondentzia atxikitzea

100-5 artikulua

Instrukzioko epaileak edo hark izendatutako polizia judizialak egia jakiteko baliagarri izan litekeen korrespondentzia transkribatuko dute. Transkripzioa aktan idatzita geratuko da, eta txostenari gehituko zaio.

Atzerriko hizkuntzaren batean idatzirik dauden korrespondentziak frantsesez transkribatuko ditu xede horretarako berariaz izendatutako interprete batek.

Debekatuta dago abokatu batekin izandako korrespondentzia transkribatzea, baldin eta defentsa-eskubidearekin loturiko jarduerei buruzkoa bada, eta, hala eginez gero, transkripzioa deuseztzat joko da.

Debekatuta dago kazetari batekin izandako korrespondentzia transkribatzea, baldin eta horrek, Prentsa Eskubideari buruzko 1881eko uztailaren 29ko Legearen 2. artikulua urratuz, iturri bat identifikatzea badakar, eta, hala eginez gero, transkripzioa deuseztzat joko da.

4. atala
Lekukoak entzutea

1. azpiatala
Xedapen orokorrak

102. artikulua

Instrukzioko epaileak, idazkaria ondoan duela, bereiz eta aldeak bertan egon gabe entzungo ditu lekukoak, edo aurrez aurre eta aldeetako bat bertan dagoela, eta haien deklarazioa aktan jasota geratuko da.

Instrukzioko epaileak bere idazkaria eta lekukoak ez beste interprete bati eskatu ahal izango dio laguntza. Zinpekoa ez bada, interpreteak bere ohore eta kontzientziagatik zin egin beharko du justiziari lagunduko diola.

Lekukoetako batek gorreria baldin badu, instrukzioko epaileak, hari laguntze aldera, zeinu-hizkuntzaren interprete bat edo gorrekin komunikatzeko ahala ematen dion hizkuntza edo metodoren batean gaitasun kualifikatua duen beste edozein pertsona izendatuko du. Zinpekoa ez bada, interpreteak bere ohore eta kontzientziagatik zin egin beharko du justiziari lagunduko diola. Beste edozein gailu tekniko erabiltzea ere erabaki ahal izango du, lekukoarekin komunikatzeko ahala ematen badio. Gorreria duen lekukoak irakurtzen eta idazten baldin badaki, instrukzioko epailea idatziz komunikatu ahal izango da harekin.

106. artikulua

Epaileak, idazkariak eta lekukoak aktaren orrialde bakoitza sinatu beharko dute. Transkribatu berri den deklarazioa irakur dezala eskatuko zaio lekukoari, eta, gero, baita sina dezala ere, baldin eta harekin ados badago. Lekukoak irakurtzen ez badaki, deklarazioa idazkariak irakurri beharko dio. Lekukoak deklarazioa sinatu nahi ez badu edo sinatzerik ez badauka, aktan bertan eman beharko da horren berri. Halakorik badago, interpreteak ere aktaren orrialde bakoitza sinatu beharko du.

107. artikulua

Aktak ez du lerroarterik edukiko. Instrukzioko epaileak, idazkariak, lekukoek eta, halakorik bada, interpreteek onetsi beharko dituzte zuzenketa eta ohar guztiak. Onespenik ezean, zuzenketa eta ohar horiek baliogabetzat joko dira.

Baliogabetzat joko dira, halaber, behar bezala sinaturik ez dauden aktak.

4. atala
Lekukoak entzutea

2. azpiatala
Lagunduriko lekukoa

113-3 artikulua

Lagunduriko lekukoak abokatu baten laguntza jasotzeko eskubidea izango du. 114. eta 114-1 artikuluetako xedapenekin bat etorriz, abokatuari entzunaldien berri eman beharko zaio aldez aurretik, eta prozedurari buruzko txostena eskuragarri izango du. Lagunduriko lekukoak berak aukeratu ahal izango du abokatua, edo, bestela, interesdunak hala eskatuz gero, abokatu-elkargoko buruak ofiziozko bat izendatuko dio.

Halaber, eta halakorik bada, txostenerako oinarri-oinarrizkoak diren dokumentuak interpreta eta itzul diezazkioten eskatzeko eskubidea ere izango du lagunduriko lekukoak.

5. atala
Galdeketak eta aurrez aurrekoak

116. artikulua

Baldin eta oraindik lagunduriko lekuko gisa entzuna izan ez den pertsona bat inputatzeko asmoa badu instrukzioko epaileak, pertsona horrek artikulu honetan aurreikusitako modalitateen arabera agertu beharko du epailearen aurrean.

Halakorik badagokio, inputatuari interprete baten laguntza jasotzeko eskubidea duela azaldu beharko zaio, eta, pertsona horren nortasuna egiaztatu ondoren, instrukzioko epaileak banan-banan jakinarazi beharko dizkio zein gertaerak eraman duten atxilotua eta inputatua izatera, gertaera bakoitzaren kalifikazio juridikoa zehazteaz batera. Gertaera eta kalifikazio juridiko horiek guztiak aktan jasota geratuko dira.

Halakorik bada, txostenerako oinarri-oinarrizkoak diren dokumentuak itzul diezazkioten eskatzeko eskubidea duela ere azalduko zaio inputatuari.

[…]

121. artikulua

Galdeketen eta aurrez aurrekoen aktak 106. eta 107. artikuluetan ezarritakoaren arabera idatziko dira.

Interprete baten laguntza eskatzen bada, 102. artikuluko xedapenak aplikatuko dira.

Inputatutako pertsonak gorreria baldin badu, instrukzioko epaileak, hari laguntze aldera, zeinu-hizkuntzaren interprete bat edo gorrekin komunikatzeko ahala ematen dion hizkuntza edo metodoren batean gaitasun kualifikatua duen beste edozein pertsona izendatuko du. Zinpekoa ez bada, interpreteak bere ohore eta kontzientziagatik zin egin beharko du justiziari lagunduko diola. Beste edozein gailu tekniko erabiltzea ere erabaki ahal izango du, inputatutako pertsonarekin komunikatzeko ahala ematen badio. Inputatutako pertsonak irakurtzen eta idazten baldin badaki, instrukzioko epailea idatziz komunikatu ahal izango da harekin.

7. atala
Kontrol judiziala, nahitaezko bizilekuaren esleipena eta behin-behineko atxiloketa

1. azpiatala
Kontrol judiziala

141-4 artikulua

[…]

Polizia judizialeko ofizial batek edo haren kontrolpeko agente batek berehala azaldu beharko dizkiote atxiloturik daukaten pertsonari, berak ulertzeko moduan, neurriak zenbat denbora iraungo duen gehienez eta zein arau-hauste leporatzen zaizkion, bai eta zein onura dagozkion ere:

[…]

1. Halakorik bada, interprete baten laguntza jasotzeko eskubidea;

[…]

II. LIBURUA
Epaitze-organoak

I. TITULUA
Zigor-auzitegia

III. KAPITULUA
Zigor-auzitegiaren osaera
2. atala
Epaimahaia

1. paragrafoa
Epaimahai-eginkizunetarako gaitasun-baldintzak

255. artikulua

Honako hauek baino ezin bete ditzakete epaimahai-eginkizunak: sexu bateko zein besteko herritarrek, hogeita hiru urtetik gora badituzte, frantsesez irakurtzen eta idazten badakite, beren eskubide politiko, zibil eta familiar guztien jabe badira, eta hurrengo bi artikuluetan zerrendatuko diren ezgaitasun edo bateraezintasunak ez badituzte.

IV. KAPITULUA
Zigor-arloko saioen prestaketa-prozedura
1. atala
Nahitaezko ekintzak

272. artikulua

Zigor-auzitegiko presidenteak ahalik eta eperik laburrenean galdekatu beharko du akusatua, hura espetxera eraman eta haren txostena auzitegiko bulegora bidali bezain laster.

Akusatua aske baldin badago, 272-1 artikuluan esaten den bezala jokatuko da.

Presidenteak bere aholkularien esku utzi ahal izango du galdeketa.

Akusatuak frantsesez hitz egiten edo ulertzen ez badu, presidenteak interprete baten laguntza eskatu beharko du.

273. artikulua

Halakorik badagokio, akusatuari interprete baten laguntza jasotzeko eskubidea duela azaldu beharko zaio, eta, haren nortasuna argitzeko galderak egin ondoren, hura akusatzeko erabakiaren jakinarazpena jaso duela ziurtatu beharko du presidenteak, edo, apelazio-kasuetan, zigor-auzitegiko apelazio-sala izendatzeko erabakiaren jakinarazpena jaso duela.

276. artikulua

272. eta 275. artikuluetan agintzen diren formalitate guztiak bete diren ala ez azaldu beharko da akta batean, eta, gero, presidenteak edo haren ordezkoak, idazkariak eta akusatuak sinatu beharko dute akta hori, eta, halakorik bada, baita interpreteak ere.

Akusatua ez bada akta sinatzeko gai, edo sinatu nahi ez badu, aktan bertan eman beharko da horren berri.

V. KAPITULUA
Saioa hastea
1. atala
Epaimahaikideen zerrenda berrikustea

291. artikulua

Auzi bakoitza epaitu aurretik, auzitegiak, hala badagokio, 288., 289. eta 289-1 artikuluetan aurreikusitako lanak egin beharko ditu. Gainera, zerrenda aldi baterako aldatu eta akusatuaren edo haren abokatuaren ezkontide, guraso, izeba-osaba, iloba eta gainerako senitartekoen izenak bertatik behin-behinean kentzeko agindua emango du auzitegiak, bai eta auzian lekuko, interprete, salatzaile, aditu, kereila-jartzaile edo alde zibil gisa esku hartzen dutenena edo polizia judizial edo instrukzioan tartean dauden poliziena ere.

VI. KAPITULUA
Eztabaidak
3. atala
Frogen ekoizpena eta frogei buruzko eztabaida

344. artikulua

Akusatuak, alde zibilak, lekukoek edo haietako batek frantses nahikorik hitz egiten ez badute edo ahozko epaiketan erabiltzekoa den dokumenturen bat itzultzea beharrezkoa bada, presidenteak ofizioz izendatu beharko du interprete bat, gutxienez hogeita bat urte dituena, eta bere ohore eta kontzientziagatik zin egin beharko du justiziari lagunduko diola.

Ministerio publikoak, akusatuak eta alde zibilak interpretearen esku-hartzea errekusatu ahal izango dute; horretan, errekusazioaren zioak ere azaldu beharko dituzte. Auzitegiak iritzia eman beharko du errekusazio horri buruz. Ez da egongo auzitegiaren erabakiaren kontra errekurtsoa jartzerik.

Akusatuak edo ministerio publikoak horretarako adostasuna ematen badute ere, interpretea ez da auzitegia osatzen duten epaileen, epaimahaikideen, entzunaldia gidatzen ari den idazkariaren, aldeen eta lekukoen artekotzat jotzerik egongo.

345. artikulua

Akusatuak gorreria baldin badu, auzitegiko presidenteak, hari laguntze aldera, zeinu-hizkuntzaren interprete bat edo gorrekin komunikatzeko ahala ematen dion hizkuntza edo metodoren batean gaitasun kualifikatua duen beste edozein pertsona izendatuko du ofizioz. Interpreteak bere ohore eta kontzientziagatik zin egin beharko du justiziari lagunduko diola.

Beste edozein gailu tekniko erabiltzea ere erabaki ahal izango du epaileak, gorreria duen pertsonarekin komunikatzeko ahala ematen badio.

Akusatuak irakurtzen eta idazten baldin badaki, instrukzioko epailea idatziz komunikatu ahal izango da harekin.

Aurreko artikuluko xedapenak ere aplikagarriak izango dira.

Presidenteak berdin jokatuko du gorreria duten lekukoekin edo alde zibilarekin.

II. TITULUA
Delituak epaitzea

I. KAPITULUA
Auzitegi korrekzionala
1. atala
Auzitegi korrekzionalaren eskumenak eta haren aurrean errekurtsoak aurkezteko ahala

2. paragrafoa
Borondatezko agerraldia eta zitazioa

391. artikulua

Fiskalak entzunaldia zer egunetan izango den jakinarazi beharko dio salaketa aurkeztu duen pertsona orori.

Biktimak frantsesez ulertzen ez badu, eskubidea izango du, berak hala eskatuz gero, entzunaldira joateko jakinarazpena itzul diezaioten. Aparteko neurri gisa, jakinarazpenaren xehetasunak ahoz itzuli edo laburtu ahal izango zaizkio.

[…]

3. paragrafoa
Idatzizko jakinarazpena eta berehalako agerraldia

393. artikulua

Arlo korrekzionalari dagokionez, 394. eta 395. artikuluak aplikatuz pertsona bat auzipetu nahi bada, Errepublikako prokuradoreak bere aurrera eraman dezatela aginduko du.

Halakorik badagokio, auzipetuari interprete baten laguntza jasotzeko eskubidea duela azaldu beharko zaio, eta, pertsona horren nortasuna egiaztatu ondoren, zer egozten zaion jakinarazi, egozten zaizkion horien kualifikazio juridikoa zehaztu eta Errepublikako prokuradoreak abokatu baten laguntza jasotzeko eskubidea duela edo ofiziozko bat izendatuko zaiola jakinarazi beharko dio. Aukeratutako abokatuari edo, baldin eta auzipetuak ofiziozko abokatu bat izenda diezaioten eskatzen badu, abokatu-elkargoko buruari ahalik eta eperik laburrenean eman beharko zaie erabakiaren berri.

[…]

4. atala
Eztabaidak

1. paragrafoa
Auzipetuaren agerraldia

406. artikulua

Halakorik badagokio, auzipetuari interprete baten laguntza jasotzeko eskubidea duela azaldu eta haren nortasuna egiaztatu ondoren, presidenteak edo hark izendatutako aholkulariek auzitegian haren kontra zer salaketa jarri duten jakinaraziko diote pertsona horri. Auzipetuari jakinaraziko zaio eskubidea duela deklarazioak egiteko, galdetzen diotenari erantzuteko edo ezer ez esateko. Halakorik bada, erantzule zibila, alde zibila, lekukoak, adituak eta interpreteak salan daudela edo ez daudela ere egiaztatu beharko da.

407. artikulua

Auzipetuak, alde zibilak edo lekukoek frantses nahikorik hitz egiten ez badute edo ahozko epaiketan erabiltzekoa den dokumenturen bat itzultzea beharrezkoa bada, presidenteak ofizioz izendatu beharko du interprete bat, gutxienez hogeita bat urte dituena, eta bere ohore eta kontzientziagatik zin egin beharko du justiziari lagunduko diola.

Ministerio publikoak, auzipetuak eta alde zibilak interpretearen esku-hartzea errekusatu ahal izango dute; horretan, errekusazioaren zioak ere azaldu beharko dituzte. Auzitegiak iritzia eman beharko du errekusazio horri buruz. Ez da egongo auzitegiaren erabakiaren kontra errekurtsoa jartzerik.

Auzipetuak edo ministerio publikoak horretarako adostasuna ematen badute ere, interpretea ez da auzitegia osatzen duten epaileen, epaimahaikideen, entzunaldia gidatzen ari den idazkariaren, aldeen eta lekukoen artekotzat jotzerik egongo.

408. artikulua

Auzipetuak gorreria baldin badu, auzitegiko presidenteak, hari laguntze aldera, zeinu-hizkuntzaren interprete bat edo gorrekin komunikatzeko ahala ematen dion hizkuntza edo metodoren batean gaitasun kualifikatua duen beste edozein pertsona izendatuko du ofizioz. Interpreteak bere ohore eta kontzientziagatik zin egin beharko du justiziari lagunduko diola.

Beste edozein gailu tekniko erabiltzea ere erabaki ahal izango du epaileak, gorreria duen pertsonarekin komunikatzeko ahala ematen badio.

Auzipetuak irakurtzen eta idazten baldin badaki, presidentea idatziz komunikatu ahal izango da harekin.

Aurreko artikuluko xedapenak ere aplikagarriak izango dira.

Presidenteak berdin jokatuko du gorreria duten lekukoekin edo alde zibilarekin.

3. paragrafoa
Frogaren administrazioa

443. artikulua

Baldin eta lekukoren bat gor-mutua bada eta frantses nahikorik hitz egiten ez badu, 407. eta 408. artikuluetako xedapenak aplikatuko dira.

IV. LIBURUA
Zenbait prozedura berezi

I. TITULUA
Gizadiaren aurkako krimenei eta gerra-krimenei aplikagarriak zaizkien prozedura-arauak

I. AZPITITULUA
Nazioarteko Zigor Auzitegiarekiko lankidetza
I. KAPITULUA
Lankidetza judiziala

2. atala
Atxiloketa eta entrega

627-5 artikulua

Atxiloketa- eta entrega-agindu baten ondorioz atxikia izan den pertsona oro Errepublikak lurraldean duen prokuradore eskudunaren aurrera eraman beharko da hogeita lau orduko epean. Epe horretan, kode honen 63-1 artikulutik 63-7ra bitarteko xedapenak aplikatuko dira.

Pertsona horren nortasuna egiaztatu ondoren, berak ulertzen duen hizkuntza batean azaldu beharko dio magistratuak atxiloketa- eta entrega-agindu baten ondorioz izan dela atxikia, eta gehienez ere bost eguneko epean eramango dutela prokuradore nagusiaren aurrera Parisko Apelazio Auzitegira. Errepublikako prokuradoreak orobat azalduko dio berak aukeratzen duen abokatuaren laguntza jaso ahal izango duela, edo, halakorik ezean, abokatu-elkargoko buruak ofizioz izendatzen dionarena, zeinari lehenbailehen eman beharko baitzaio, zeinahi baliabideren bitartez, erabakiaren berri. Izendatu zaion abokatuarekin berehala batzartu ahal izango dela ere jakinarazi beharko dio.

[…]

627-6 artikulua

Halakorik badagokio, erreklamatua Parisko Apelazio Auzitegira eraman beharko da, eta bertako atxiloketa-gunean atxiki. Errepublikako prokuradorearen aurrean deklaratzen duenetik hasi eta gehienez ere bost eguneko epean eraman beharko dute pertsona hori Parisko Apelazio Auzitegira, eta, hala egin ezean, auzitegi horretako instrukzio-salako presidenteak hura berehala aske utzi beharko du, atzerapena arrazoi gaindiezinengatik gertatu ez bada behintzat.

Auzitegi horretako prokuradore nagusiak akusatuari berak ulertzen duen hizkuntza batean azaldu beharko dio haren kontra jarritako atxiloketa- eta entrega-agindu baten ondorioz izan dela atxikia, bai eta zein kargu egozten zaizkion ere.

[…]

627-7 artikulua

Instrukzio-salak prozedura bere gain hartuko du berehala. Akusatua bertara eraman beharko dute prokuradore nagusiaren aurrean deklaratzen duenetik hasi eta zortzi eguneko epean. Prokuradore nagusiak edo akusatuak hala eskatuz gero, zortzi eguneko luzapena ere adostu daiteke epaiketa hasi baino lehen. Gero, galdeketari ekingo zaio, eta galde-erantzunak aktan jasota geratuko dira.

Epaiketa eta epaia publikoak izango dira, non eta horrek ez dien kalterik egiten prozeduraren martxari, hirugarren baten interesei edo giza duintasunari. Halakoetan, ministerio publikoak edo akusatuak hala eskatuz gero —edo ofizioz, bestela—, instrukzio-salak auziari buruzko erabaki bat hartu beharko du saio pribatu batean, eta ez da haren kontrako kasazio-errekurtsoa jartzerik izango harik eta, entrega-aginduari buruz 627-8 artikuluan aurreikusten denarekin bat etorriz, epaia ematen den arte.

Ministerio publikoak eta akusatuak esateko dutena entzungo da, eta, horretan, halakorik bada, erreklamatuak bere abokatua izango du ondoan, eta, halakorik badagokio, baita interpretea ere.

627-14 artikulua

Agintari eskudunek Estatutuaren 87. artikuluaren arabera nazioarteko jurisdikzio-organoren baten eskaera formala jaso baino lehen ere, Estatutuaren 9. artikuluan aurreikusitako baldintzekin bat etorriz behin-behinean atxilotua izan den pertsona Nazioarteko Zigor Auzitegiaren esku utzi ahal izango da, pertsona horrek bere onespena ematen badu.

Hura entregatzeko epaia Parisko Apelazio Auzitegiko instrukzio-salan emango da, auzitegiak pertsona horri entrega-prozedura formal baterako eskubidea duela azaldu eta hark bere onespena eman ondoren.

Instrukzio-salan egitekoa den entzunaldian, akusatuak ondoan eduki ahal izango du berak aukeraturiko abokatua edo, halakorik ezean, abokatu-elkargoko buruak ofizioz izendatutakoa eta, halakorik badagokio, baita interpretea ere.

[…]

X. TITULUA
Elkarrekiko laguntza judiziala

II. KAPITULUA
Frantziaren eta Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuen arteko lankidetzari buruzko xedapen bereziak
1. atala
2014ko apirilaren 3ko 2014/41/EB Zuzentarauan zigor-arloko Europako ikerketa-aginduarekin lotuta aurreikusitako ebazpenak

1. azpiatala
Frantziako agintari judizialek zigor-arloko Europako ikerketa-agindu bat emateko ebazpenei buruzko xedapenak

1. paragrafoa
Xedapen orokorrak

694-22 artikulua

Europako ikerketa-agindua hura betearaztea dagokion estatuko hizkuntza ofizialetako batera edo estatu horrek onetsitako Europar Batasuneko instituzioetako hizkuntza ofizialetako batera itzuli beharko da.

2. atala
Araketa-talde erkideak

695-2 artikulua

[…]

Frantsesez jaso eta idatzi edo frantsesera itzuli beharreko akten jatorrizkoa prozedura frantsesaren parte izango da.

5. atala
Ondasunak enbargatzeko ebazpena ematea eta betearaztea

1. paragrafoa
Xedapen orokorrak

695-9-5 artikulua

Ebazpena betearaztea dagokion estatuko hizkuntza ofizialetako batera edo estatu horrek onetsitako Europar Batasuneko instituzioetako hizkuntza ofizialetako batera itzuli beharko da ziurtagiria.

3. paragrafoa
Atzerriko agintariek ondasunak enbargatzeko emandako ebazpenak betearazteari buruzko xedapenak

695-9-17 artikulua

Hargatik eragotzi gabe 694-4 artikuluaren aplikazioa, honako kasu hauetako batean uko egin ahal izango zaio ebazpena betearazteari:

[…]

3. Baldin eta frogatzen bada haren sexua, arraza, erlijioa, jatorri etnikoa, nazionalitatea, hizkuntza, iritzi politikoak, sexu-orientazioa edo genero-identitatea direla medio eman dela pertsona baten ondasunak enbargatzeko ebazpena, edo, arrazoi horietako bat dela-eta, aipatu ebazpenak pertsona horri kalte egin diezaiokeela ondorioztatzen bada;

[…]

IV. KAPITULUA
Europako Kontseiluaren 2002ko ekainaren 13ko Esparru Erabakia, Europako atxiloketa-aginduari, Europar Batasuneko kide diren estatuen arteko entrega-prozedurei eta Europar Batasunak beste estatu batzuekin buruturiko akordioen ondorio diren entrega-prozedurei buruzkoa.
1. atala
Xedapen orokorrak

695-14 artikulua

Agindua betearaztea dagokion Europar Batasuneko kide den estatuko hizkuntza ofizialetako batera edo estatu horrek onetsitako Europar Batasuneko instituzioetako hizkuntza ofizialetako batera itzuli beharko da estatu horretako agintaritza eskudunera bidaltzekoa den Europako atxiloketa-agindua.

2. atala
Frantziako agintari judizialek Europako atxiloketa-agindu bat emateari buruzko xedapenak

2. paragrafoa
Europako atxiloketa-aginduaren ondorioak

695-19 artikulua

695-18 artikuluko 2. zenbakian definitzen den kasuan, atxilotuak entregatua izan den instrukzioko jurisdikzio-organoan, lehen auzialdiko auzitegian edo espetxe-zaintzako epaitegian aurkeztu ahal izango du bere uko-egitea, eta ezeztaezina izango da.

Entregatua izan den pertsonaren agerraldian zehar, jurisdikzio-organo eskudunak haren nortasuna egiaztatu eta haren esanak jaso beharko ditu. Transkripzioa aktan idatzita geratuko da. Halakorik bada, interesdunak bere abokatua izango du ondoan, eta, halakorik badagokio, baita interpretea ere, eta bere egoera penalarekin lotutako espezialitate-printzipioaz baliatzeari uko egiteak zein ondorio juridiko dituen azalduko zaio, bai eta uko egite horrek izaera ezeztaezina duela ere.

[…]

3. atala
Atzerriko jurisdikzio-organoek emandako Europako atxiloketa-agindua betearazteari buruzko xedapenak

1. paragrafoa
Betearazpen-baldintzak

695-22 artikulua

Honako kasu hauetako batean uko egin ahal izango zaio Europako atxiloketa-agindua betearazteari:

[…]

3. Baldin eta frogatzen bada haren sexua, arraza, erlijioa, jatorri etnikoa, nazionalitatea, hizkuntza, iritzi politikoak, sexu-orientazioa edo genero-identitatea direla medio eman dela pertsona bat pertsegitzeko edo zigortzeko atxiloketa-agindua, edo, arrazoi horietako bat dela-eta, aipatu aginduak pertsona horri kalte egin diezaiokeela ondorioztatzen bada;

2. paragrafoa
Betearazpen-prozedura

695-27 artikulua

Europako atxiloketa-agindu bat betearaztearen ondorioz atxikia izan den pertsona oro Errepublikak lurraldean duen prokuradore eskudunaren aurrera eraman beharko da hogeita lau orduko epean. Epe horretan, 63-1 eta 63-7 artikuluetako xedapenak aplikatuko dira.

Pertsona horren nortasuna egiaztatu ondoren, berak ulertzen duen hizkuntza batean azaldu beharko dio prokuradore nagusiak Europako atxiloketa-agindu baten ondorioz izan dela atxikia. Errepublikako prokuradoreak orobat azalduko dio berak aukeratzen duen abokatuaren laguntza jaso ahal izango duela, edo, halakorik ezean, abokatu-elkargoko buruak ofizioz izendatzen dionarena, zeinari lehenbailehen eman beharko baitzaio, zeinahi baliabideren bitartez, erabakiaren berri. Izendatu zaion abokatuarekin berehala batzartu ahal izango dela ere jakinarazi beharko dio.

[…]

3. paragrafoa
Instrukzio-salako epailearen aurreko agerraldia

695-30 artikulua

Ikertua izaten ari den pertsonaren agerraldian zehar, instrukzio-salako epaileak haren nortasuna egiaztatu eta haren esanak aktan jaso beharko ditu.

Entzunaldia publikoa izango da, non eta horrek ez dien kalterik egiten prozeduraren martxari, hirugarren baten interesei edo giza duintasunari. Halakoetan, ministerio publikoak edo ikertua izaten ari den pertsonak hala eskatuz gero —edo ofizioz, bestela—, instrukzio-salak auziari buruzko erabaki bat hartu beharko du saio pribatu batean, eta ez da haren kontrako kasazio-errekurtsoa jartzerik izango harik eta, entrega-aginduari buruz 695-31 artikuluko laugarren apartatuan aurreikusten denarekin bat etorriz, epaia ematen den arte.

Ministerio publikoak eta ikertua izaten ari den pertsonak esateko dutena entzungo da, eta, horretan, halakorik bada, erreklamatuak bere abokatua izango du ondoan, eta, halakorik badagokio, baita interpretea ere.

Instrukzio-salako epaileak, kontrako errekurtsoa jartzeko modukoa ez den ebazpen baten bidez, entzunaldian esku hartzeko baimena eman ahal izango dio atxiloketa-agindua eman duen estatuak izendatutako ordezkariari. Atxiloketa-agindua eman duen estatuak entzunaldian esku hartzeko baimena izan arren, horrek ez dio prozeduraren parte izateko ahalik emango.

695-36 artikulua

[…]

Ministerio publikoak eta ikertua izaten ari den pertsonak esateko dutena entzungo da, eta, horretan, halakorik bada, erreklamatuak bere abokatua izango du ondoan, eta, halakorik badagokio, baita interpretea ere.

[…]

5. paragrafoa
Kasu bereziak

695-44 artikulua

Europako atxiloketa-agindua zigor-prozedura bat martxan jartzeko xedez eman bada, instrukzio-salak ahala izango du agindua eman duen estatu kideko agintaritza judizialak atxilotu nahi duen pertsona ikertzeko egindako eskaera guztietara jotzeko.

Abokatua ondoan duela edo abokatuari behar bezala abisatu ondoren soilik ekin ahal izango zaio galdeketari, eta orduantxe bakarrik hartuko zaio deklarazioa ikertua izaten ari den pertsonari, pertsona horrek espresuki horri uko egiten ez badio behintzat.

Ikertua izaten ari den pertsonaren abokatuari gehienez ere bost egun lehenago helarazi beharko zaio entzunaldirako deialdia. Jakinarazpena posta ziurtatu bidez bidaliko zaio, hura jaso izanaren berri emateko eskatuz, edo fax bidez, frogagiri eta guzti, edo ahoz, prozeduraren erregistroan sina dezala eskatuz.

Instrukzio-salako presidentearen zuzendaritzapean, eta agindua eman duen estatu kideko agintaritza judizialak xede horretarako izendaturiko ordezkaria ere bertan dela, hartuko zaio deklarazioa interesdunari, zeinak, hala badagokio, interprete baten laguntza izango baitu.

[…]

V. KAPITULUA
Estradizioa
2. atala
Zuzenbide erkideko estradizio-prozedura

696-10 artikulua

Estradizio-agindu bat betearaztearen ondorioz atxikia izan den pertsona oro Errepublikak lurraldean duen prokuradore eskudunaren aurrera eraman beharko da berrogeita zortzi orduko epean. Epe horretan, 63-1 artikulutik 63-7ra bitarteko xedapenak aplikatuko dira.

Akusatuaren nortasuna egiaztatu ondoren, berak ulertzen duen hizkuntza batean azaldu beharko dio prokuradore nagusiak estradizio-agindu baten ondorioz izan dela atxikia eta berak aukeratzen duen abokatuaren laguntza jaso ahal izango duela, edo, halakorik ezean, abokatu-elkargoko buruak ofizioz izendatzen dionarena, zeinari lehenbailehen eman beharko baitzaio, zeinahi baliabideren bitartez, erabakiaren berri. Izendatu zaion abokatuarekin berehala batzartu ahal izango dela ere jakinarazi beharko dio. Xehetasun horiek guztiak aktan jasota geratuko dira, eta, hala egiten ez bada, prozedura deuseztzat joko da.

[…]

696-13 artikulua

Baldin eta erreklamatuak bere estradizioa onesten duela deklaratzen badu prokuradore nagusiaren aurrean, instrukzio-salak prozedura bere gain hartu beharko du berehala. Erreklamatua bertara eraman beharko dute prokuradore nagusiaren aurrean deklaratzen duenetik hasi eta bost eguneko epean.

[…]

Ministerio publikoak eta akusatuak esateko dutena entzungo da, eta, horretan, halakorik bada, erreklamatuak bere abokatua izango du ondoan, eta, halakorik badagokio, baita interpretea ere.

696-21 artikulua

Baldin eta erreklamatuak bere borondatez bazter uzten baditu kontrol judizialarekin edo etxean baliabide elektronikoen bidez zaindurik atxilo egotearekin lotuta dagozkion betebeharrak, edo baldin eta kontrol judizialarekin edo etxean baliabide elektronikoen bidez zaindurik atxilo egotearekin lotutako inolako betebeharrik gabe hura aske utzi ondoren argi eta garbi geratzen bada pertsona horrek itzuri egingo diola bere aurkako estradizio-aginduari, instrukzio-salak, ministerio publikoaren auzi-eskabidea jaso ondoren, hura atxilotzeko agindu ahal izango du.

[…]

Ministerio publikoak eta akusatuak esateko dutena entzungo da, eta, horretan, halakorik bada, erreklamatuak bere abokatua izango du ondoan, eta, halakorik badagokio, baita interpretea ere.

[…]

696-23 artikulua

Presazko kasuetan, baldin eta estatu errekeritzaileko agintari eskudunek zuzenean hala eskatzen badute, estatu horrek emandako estradizio-aginduaren ondorioz erreklamaziopean den pertsona behin-behinean atxilotu dezatela agindu ahal izango du Errepublikak lurraldean duen prokuradore eskudunak.

Erreklamatuaren nortasuna egiaztatu ondoren, berak ulertzen duen hizkuntza batean azaldu beharko dio prokuradore nagusiak behin-behineko atxiloketa-agindu baten ondorioz izan dela atxikia. Pertsona hori aske ez uztea erabakitzen badu prokuradore nagusiak, hura apelazio-auzitegiko presidentearen aurrera bidali beharko du —edo hark izendaturiko magistratuaren aurrera—, hark, 696-11 artikuluarekin bat etorriz, epaia eman dezan.

[…]

3. atala
Europar Batasuneko kide diren estatuen arteko estradizioari buruzko prozedura sinplifikatua

696-26 artikulua

Erreklamatua atxilotzen dutenetik hasi eta bi eguneko epean, prokuradore nagusiak berak ulertzen duen hizkuntza batean azaldu beharko dio pertsona horri zein piezaren ondorioz izan den atxikia. Orobat jakinarazi beharko dio instrukzio-salaren aurrean prozedura sinplifikatuaren arabera onetsi ahal izango duela haren aurkako estradizio-agindua, bai eta espezialitate-printzipioaz baliatzeari uko egin ahal izango diola ere. Xehetasun horiek guztiak aktan jasota geratuko dira, eta, hala egiten ez bada, prozedura deuseztzat joko da.

Interesdunak abokatu baten laguntza jasotzeko eskubidea izango du, 696-10 artikuluko bigarren eta hirugarren apartatuetan ezarritako baldintzekin bat etorriz.

696-28 artikulua

Baldin eta, 696-27 artikuluko lehen apartatua aplikatzearen ondorioz, erreklamatuak instrukzio-salaren aurrean deklaratu behar badu, salako presidenteak haren nortasuna egiaztatu eta haren esanak aktan jaso beharko ditu.

[…]

Ministerio publikoak eta akusatuak esateko dutena entzungo da, eta, horretan, halakorik bada, erreklamatuak bere abokatua izango du ondoan, eta, halakorik badagokio, baita interpretea ere.

4. atala
Estradizioaren ondorioak

696-40 artikulua

Baldin eta Europar Batasuneko kide diren estatuen arteko estradizioari buruzko 1996ko irailaren 27ko Konbentzioa aplikatzearen ondorioz lortu badu Frantziako Gobernuak pertsona baten estradizioa, hura entregatua izan aurreko arau-hauste batengatik ere auzipetu eta kondenatu ahal izango dute, arau-hauste hori estradizio-aginduarekin lotuta ez badago ere, baldin eta entregatua izan eta, beheragoko baldintzekin bat etorriz, espezialitate-printzipioaz baliatzeari espresuki uko egiten badio.

[…]

Estraditatua izan den pertsonak epaiketa publiko batean deklaratu beharko du, eta haren agerraldian zehar, instrukzio-salak pertsona horren nortasuna egiaztatu eta haren esanak jaso beharko ditu. Haren deklarazioak aktan idatzita geratuko dira. Halakorik bada, interesdunak bere abokatua izango du ondoan, eta, halakorik badagokio, baita interpretea ere, eta bere egoera penalarekin lotutako espezialitate-printzipioaz baliatzeari uko egiteak zein ondorio juridiko dituen azalduko zaio, bai eta uko egite horrek izaera ezeztaezina duela ere.

[…]

5. atala
Zenbait xedapen

696-44 artikulua

Atzerrian zigor-prozedurak martxan diren kasuetan, baldin eta Frantzian bizi den norbaiti idazki prozesal edo judizial bat helaraztea beharrezkotzat jotzen badu gobernu atzerritar batek, 696-8 eta 696-9 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz eta, hala badagokio, frantsesezko itzulpen eta guzti entregatu beharko da pieza. Jakinarazpena zuzenean entregatu beharko da, ministerio publikoak hala eskatuz gero. Gobernu errekeritzaileari bide berak erabiliz birbidali beharko zaio jakinarazpena entregatu izana egiaztatzen duen dokumentuaren jatorrizkoa.

VI. KAPITULUA
Europar Batasuneko kide diren estatuetan Europako Kontseiluaren 2009ko urriaren 23ko Esparru Erabakia aplikatu eta kontrol judiziala ezartzeko ebazpenak betearaztea
1. atala
Xedapen orokorrak

696-53 artikulua

Kontrol- eta aitorpen-xedeekin loturik kapitulu honetan azaldutakoa Frantziako Errepublikako lurraldean edo Europar Batasuneko kide den estaturen bateko lurraldean aplikatu eta haietan kontrol judiziala ezartzeko erabaki ororekin batera, ziurtagiri bat ere aurkeztu beharko da, eta, hartan, nagusiki, honako alderdi hauek zehaztu:

[…]

6. Kontrol judiziala ezarri zaion pertsonak zein hizkuntza ulertzen dituen;

[…]

2. atala
Frantziako agintariek Europar Batasuneko kide den estatu bateko agintari eskudunei kontrol judizialaren gaineko ebazpenak igortzeari buruzko xedapenak

696-58 artikulua

Kontrol judiziala ezartzeko agindua eman duen agintaritza judizialak edo ministerio publikoak dokumentu hauek igorri beharko dituzte: kontrol judiziala ezartzeko ebazpenaren kopia ziurtatua, 696-53 artikuluan ezartzen den ziurtagiria, bai eta ziurtagiri horren itzulpena ere, dela agindua betearaztea dagokion estatuko hizkuntza ofizialetako batera egindakoa, dela estatu horrek onetsitako Europar Batasuneko instituzioetako hizkuntza ofizialetako batera egindakoa.

VII. KAPITULUA
Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2011ko abenduaren 13an onetsitako Europako Babes Aginduari buruzko 2011/99 EB Zuzentaraua Europar Batasuneko kide diren estatuetan aplikatu eta Europako babes-aginduak emateko ebazpenak betearaztea
1. atala
Frantziako agintariek Europako babes-agindu bat emateko ebazpenei buruzko xedapenak

696-95 artikulua

Errepublikako prokuradoreak Europako babes-agindua emateko ebazpena igorri beharko dio hura betearaztea dagokion estatuko agintaritza eskudunari, ebazpen hori benetakoa dela egiaztatze aldera erregistratua geratzeko modua ematen duen zeinahi baliabideren bitartez igorri ere, bai eta ziurtagiriaren itzulpena ere, dela agindua betearaztea dagokion estatuko hizkuntza ofizialetako batera egindakoa, dela estatu horrek onetsitako Europar Batasuneko instituzioetako hizkuntza ofizialetako batera egindakoa.

[…]

XV. TITULUA
Terrorismo-ekintzen jazarpen, instrukzio eta epaiketa

2. atala
Prozedura

[1462]706-24-2 artikulua

Interpreteak eska daitezke 706-16 artikuluaren aplikazio-eremuan sartzen diren arau-urratzeei buruzko prozedurak direla-eta, edo 10-3 artikuluan eta 100-5 artikuluaren bigarren apartatuan aurreikusitako egintzetan laguntzeko, edo 803-5 artikulua aplikatzeko; bada, orduan interpreteoi Parisko Apelazio Auzitegiko fiskal nagusiak izendun baimena eman ahal izango die haien izen-deituren bidez identifikatuak ez izateko, baldin eta, haien eginkizuna betetzeko baldintzak kontuan hartuta, haien identifikazioak arriskuan jar badezake haien bizitza edo osotasun fisikoa edo haien ahaideena.

Baimen horri esker, haren onuradun den interpretea zenbaki anonimo baten bidez identifika daiteke.

Ezin da jakinarazi zein den artikulu honen lehen apartatuan aipatutako interpreteen egoera zibila, baldin eta Parisko Apelazio Auzitegiko fiskal nagusiaren erabakiz ez bada. Halaber, fiskalak eskatuta, egitateez arduratzen den epaiketaren jurisdikzioko lehendakariari jakinaraziko zaio zein den egoera zibil hura.

Artikulu hau aplikatzeko moduak dekretu bidez zehaztuko ditu Estatu Kontseiluak.

XXIII. TITULUA
Prozeduran telekomunikazio-bideak erabiltzea

706-71 artikulua

Aurreko apartatuetako xedapenak aplikatze aldera, baldin eta pertsona abokatu baten edo interprete baten laguntza jasotzen ari bada, biak ala biak egon ahal izango dira magistratu, jurisdikzio-organo edo batzorde eskudunen edo interesdunaren aurrean. Lehen kasuan, abokatua edo interpretea isilpean elkarrizketatu ahal izango dira auzipetuarekin ikus-entzuneko telekomunikazio-bideen bitartez. Bigarren kasuan, txosten osoaren kopia bat utziko da eskuragarri atxiloketa-gunean, non eta txosten hori abokatuari bidali ez zaion.

[…]

Interpreteak salara joateko modurik ez badu eta haren esku-hartzea beharrezkoa bada, interpreteak telekomunikazio-bideen bitartez esku hartu ahal izango du entzunaldian, galdeketan edo aurrez aurrekoan.

[…]

XXV. TITULUA
Kriminalitate eta delinkuentzia antolatuari eta krimenei aplikagarria zaien prozedura

II. KAPITULUA
Prozedura
6. atala
Zenbait leku eta ibilgailuren soinu- eta irudi-grabazioak

1. paragrafoa
Xedapen erkideak

L. 706-95-18 artikulua

Atal hau aplikatzean erabiltzekoak eta martxan jartzekoak diren baliabide tekniko eta jardueren berri eman eta hori guztia akta batean jaso beharko dute Errepublikako prokuradoreak, instrukzioko epaileak edo hark izendatutako edo Errepublikako prokuradoreak errekeritutako polizia judizialeko ofizialak edo ofizial horren kontrolpeko agenteak. Jarduerak zein ordutan hasi eta amaitu diren ere zehaztu beharko da akta horretan.

Grabazio guztiak zigilupean gordeko dira.

Polizia judizialeko ofizialak eta haren kontrolpeko agenteak egia jakiteko baliagarri izan litezkeen grabazioak transkribatu edo deskribatu beharko dituzte txostenaren parte izango den akta batean. Neurria baimentzeko ematen den autoan ageri diren arau-hausteekin inolako loturarik ez badute, bizitza pribatuari buruzko sekuentziak prozedurari buruzko txostenetik kanpo geratuko dira.

Atzerriko hizkuntzaren batean dauden solasaldi eta datuak frantsesez transkribatuko ditu xede horretarako berariaz izendatutako interprete batek.

V. LIBURUA
Betearazpen-prozedurak

I. TITULUA
Zigor-arloko epaiak

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

709-1-1 artikulua

Poliziak edo jendarmeek, ofizioz edo Errepublikako prokuradorearen edo zigorren aplikazioko epailearen instrukziopean, Zigor Kodearen 131-9 artikuluko bigarren apartatua edo 131-11 artikuluko bigarren apartatua aplikatzean kondenatua izan den pertsona oro atxilotu eta zigorren aplikazioko epailearen esku utzi beharko dute, baldin eta epaileak susmoa badu pertsona horrek ez dituela beteko ezarri zaion kondenaren aplikazioaren ondorioz dagozkion betebeharrak. Polizia judizialeko ofizialak hala erabakiz gero, kondenatua polizia-etxeko edo jendarmeriako atxiloketa-gunera eraman eta gehienez ere hogeita lau ordu eduki ahal izango dute han, harik eta haren egoera argitu eta haren betebeharren urraketei buruz deklarazioa hartzen dioten arte.

Kondenatua atxilotzen dutenetik aurrera, polizia judizialeko ofizialak jazotzen den guztiaren berri eman behako dio Errepublikako prokuradoreari edo zigorren aplikazioko epaileari.

Polizia judizialeko ofizial batek edo haren kontrolpeko agente batek berehala azaldu beharko dizkiote atxiloturik daukaten pertsonari, berak ulertzeko moduan, neurriak zenbat denbora iraungo duen gehienez eta zein arau-hauste leporatzen zaizkion, bai eta zein onura dagozkion ere:

[…]

1. Halakorik bada, interprete baten laguntza jasotzeko eskubidea;

[…]

III. KAPITULUA
Konfiskazio-ebazpenak betearaztea helburu duen nazioarteko lankidetza
1. atala
Europako Kontseiluko 2006ko urriaren 6ko Esparru Erabakia aplikatu eta konfiskazio-ebazpenak igortzea eta betearaztea

1. paragrafoa
Xedapen orokorrak

713-3 artikulua

Ebazpena betearaztea dagokion estatuko hizkuntza ofizialetako batera edo estatu horrek onetsitako Europar Batasuneko instituzioetako hizkuntza ofizialetako batera itzuli beharko da ziurtagiria.

3. paragrafoa
Europar Batasuneko kide den estatu bateko jurisdikzio-organo batek ondasunak konfiskatzeko emandako ebazpenak betearazteari buruzko xedapenak

713-17 artikulua

Baldin eta epaileak ebazpena itzultzea beharrezkotzat jotzen badu, ondasuna bahitzeko edo enbargatzeko neurria jada aplikatu badu, edo beste prozedura baten barruan hura behin betiko konfiskatzeko erabakia betearazi badu, auzitegi korrekzionalak kasua artxibatu ahal izango du.

Kasua artxibatuz gero, auzitegi korrekzionalak ondasunak bahitzeko neurriak agindu ahal izango ditu 484-1 artikuluan ezarritako modalitateen arabera.

Ebazpena atzeratzea erabakiz gero, Errepublikako prokuradoreak lehenbailehen jakinarazi beharko dio erabakia neurriak agindu dituen estatuko agintaritza eskudunari, erregistratua geratzeko modua ematen duen zeinahi baliabideren bitartez jakinarazi ere, eta, hartan, erabakiaren zioak azaldu beharko dizkio, bai eta, ahal bada, atzerapenak zenbat denbora iraungo duen ere.

713-20 artikulua

Hargatik eragotzi gabe 694-4 artikuluaren aplikazioa, honako kasu hauetako batean uko egin ahal izango zaio konfiskazio-ebazpena betearazteari:

[…]

4. Baldin eta frogatzen bada haren sexua, arraza, erlijioa, jatorri etnikoa, nazionalitatea, hizkuntza, iritzi politikoak, sexu-orientazioa edo genero-identitatea direla medio eman dela konfiskazio-ebazpena, edo, arrazoi horietako bat dela-eta, aipatu ebazpenak pertsona horri kalte egin diezaiokeela ondorioztatzen bada;

[…]

2. atala
Atzerriko agintari judizialek ondasunak konfiskatzeko emandako ebazpenak betearaztea

713-37 artikulua

Hargatik eragotzi gabe 694-4 artikuluaren aplikazioa, honako kasu hauetako batean uko egin ahal izango zaio konfiskazio-ebazpena betearazteari:

[…]

4. Baldin eta frogatzen bada haren sexua, arraza, erlijioa, jatorri etnikoa, nazionalitatea, hizkuntza, iritzi politikoak, sexu-orientazioa edo genero-identitatea direla medio eman duela atzerriko agintaritzak bere ebazpena, edo, arrazoi horietako bat dela-eta, aipatu ebazpenak pertsona horri kalte egin diezaiokeela ondorioztatzen bada;

[…]

II. TITULUA
Atxiloketa

V. KAPITULUA
Kondenatuen transferentzia

728-3 artikulua

Frantziako lurraldera iritsi bezain laster, atxiloturik dakarten kondenatua Errepublikak bertan duen prokuradorearen aurrera eraman beharko da, prokuradoreak haren nortasuna argitzeko galderak egin diezazkion eta hori guztia akta batean jaso dezan. Dena den, galdeketa ezin bada berehala egin, kondenatua atxiloketa-gunera eraman beharko da, non ezingo duten hogeita lau ordutik gora atxilo eduki. Epe hori amaitzean, atxiloketa-guneko zuzendariaren aginduz, pertsona hori ofizioz eraman beharko dute Errepublikako prokuradorearen aurrera.

Transferentziari buruz estatuek adosturikoa eta interesdunaren onespena egiaztatzen duten dokumentuak aintzat harturik, eta atzerriko kondena-epaiaren jatorrizkoa edo haren hitzez hitzeko kopia eta, hala badagokio, epaiaren itzulpen ofiziala aztertu ondoren, Errepublikako prokuradoreak kondenatua berehala espetxeratu dezatela errekeritu ahal izango du.

VI. KAPITULUA
Europar Batasunean betearaztekoak diren eta askatasunaz gabetzeko zigorrak eta beste neurri batzuk ezartzea helburu duten zigor-arloko epaien elkarrekiko aitorpen-printzipioaren aplikazioari buruzko Europako Kontseiluaren 2008ko azaroaren 27ko 2008/909/JAI Esparru Erabakia aplikatu eta nor edo nor askatasunaz gabetzeko zigor edo neurriren batera kondenatzeko ebazpena betearaztea
2. atala
Frantziako jurisdikzio-organoek emandako kondena-epaiak Europar Batasuneko kide diren beste estatuetan betearazteari buruzko xedapenak

1. paragrafoa
Ministerio publikoak agindua igortzea

728-18 artikulua

Baldin eta kondena-epaia eta ziurtagiria hura betearaztea dagokion estatuko agintaritza eskudunari igortzea erabakitzen badu ministerio publikoaren ordezkariak, erabaki hori berak ulertzen duen hizkuntza batean jakinarazi beharko dio kondenatuari. Horrez gain, hauek ere jakinarazi beharko dizkio:

1. Kondena-epaia estatu horretan betearaztekoa bada, zigorra bertako legeriarekin bat etorriz betearazi beharko dela, eta kondenatua garaia baino lehen edo baldintzapean aske uzteko neurriak ere legeria horren arabera zehaztuko direla;

2. Ezarri zaion kondenarekin lotuta askatasunaz gabeturik egon den denbora-tartea kenduko zaiola betetzeko gelditzen zaion zigorraldiari;

3. Kondena betearaztea dagokion estatuko agintaritza eskudunak askatasunaz gabetzeko zigorra edo neurria egokitzea erabaki ahal izango duela, baldin eta, haren iraupen edo izaera dela tarteko, zigorra bat ez badator estatu horretako legeriarekin;

4. Kondena betearaztea dagokion estatuak, askatasunaz gabetzeko zigorra edo neurria egokitzen ari dela, ez duela zigorra edo neurria larriagotzerik izango.

Artikulu honetan ezartzen den formalitatea aktan jasota geratuko da.

Baldin eta kondenatua kondena betearaztea dagokion estatuan badago, ministerio publikoaren ordezkariak formalitate hori martxan jar dezala eskatu ahal izango dio estatu horretako agintaritza eskudunari.

728-19 artikulua

Ministerio publikoaren ordezkariak dokumentu hauek bidali beharko dizkio kondena betearaztea dagokion estatuko agintaritza eskudunari: kondena-epaiaren kopia, 728-12 artikuluan aipatzen den ziurtagiriaren jatorrizkoa edo haren kopia, eta, hala badagokio, kondenatuak eta haren ordezkari edo laguntzaile gisa jardun duen pertsonak beren entzunaldietan zehar esandakoen akten kopia bana.

Ziurtagiria kondena betearaztea dagokion estatuko hizkuntza ofizialetako batera edo estatu horrek onetsitako Europar Batasuneko instituzioetako hizkuntza ofizialetako batera itzuli eta itzulpena ere bidali beharko zaio estatu horretako agintaritza eskudunari. Kondena betearaztea dagokion estatuko agintaritza eskudunak hala eskatuz gero, kondena-epaia edo epai horren funtsezko zatiak ere itzuli egin beharko dira, eta itzulpena aurreko baldintza berberetan bidali.

Kondena betearaztea dagokion estatuko agintaritza eskudunak hala eskatuz gero, kondena-epaiaren kopia ziurtatua eta ziurtagiriaren jatorrizkoa ahalik eta eperik laburrenean bidali beharko dira.

2. paragrafoa
Transferentzia eta estatu batetik bestera igarotzea

728-24 artikulua

Justizia Ministerioak transferentzia egitean beren lurraldetik igarotzeko eskabidea eta ziurtagiriaren kopia bidaliko dizkie tartean diren estatu kideetako agintari eskudunei. Agintari horiek hala eskatuz gero, tartean diren estatuetako hizkuntza ofizialetako batera edo estatu horiek onetsitako Europar Batasuneko instituzioetako hizkuntza ofizialetako batera itzuli beharko da ziurtagiria.

3. atala
Europar Batasuneko beste estatu batzuetako jurisdikzio-organoek emandako kondena-epaiak Frantziako lurraldean betearazteari buruzko xedapenak

1. paragrafoa
Aitorpenari eta betearazpenari uko egiteko zioak

728-32 artikulua

Honako kasu hauetako batean uko egin ahal izango zaio kondena-epaia betearazteari:

[…]

3. Baldin eta frogatzen bada haren sexua, arraza, erlijioa, jatorri etnikoa, nazionalitatea, hizkuntza, iritzi politikoak, sexu-orientazioa edo genero-identitatea direla medio ezarri zaiola kondena pertsonari, edo, arrazoi horietako bat dela-eta, aipatu aginduak pertsona horri kalte egin diezaiokeela ondorioztatzen bada;

[…]

2. paragrafoa
Errepublikako prokuradoreak epaia jaso eta instrukzioari ekitea, hura aitortze eta betearazte aldera

[…]

728-38 artikulua

Baldin eta Europar Batasuneko kide den estatu bateko jurisdikzio-organo batek askatasunaz gabetzeko zigor edo neurriren bat ezartzeko emandako kondena-epaia Frantzian aitortu eta betearaz dadila eskatzen badu estatu horrek, kondena-epaia eman duen estatuko agintaritza eskudunak epaiaren jatorrizkoa edo haren kopia ziurtatua, 728-12 artikuluan aipatzen den ziurtagiria eta haren frantsesezko itzulpena bidaltzen dizkiola ziurtatu beharko du Errepublikako prokuradoreak.

Ziurtagiriaren edukia aski iruditzen ez bazaio epaia aitortu eta betearazteko eskabideaz ezer erabakitzeko, kondena-epaia edo prokuradoreak berak eta kondena-epaia eman duen estatuko agintaritza eskudunak funtsezkotzat jotzen dituzten zatiak frantsesera itzul ditzatela eskatu ahal izango du Errepublikako prokuradoreak. Ziurtagiria osatugabea edo okerra dela iruditzen bazaio, gainera, osatu edo zuzendu dezala ere eskatu ahal izango dio agintaritza horri.

3. paragrafoa
Aitorpenari eta betearazpenari buruzko ebazpena eta errekurtsoak

728-54 artikulua

Baldin eta, aparteko kasuren batean, kondenaren aitorpen eta betearazpenari buruzko behin betiko erabakia ezin bada hartu kondena-epaia eta ziurtagiria jasotzen direnetik hasi eta hogeita hamar eguneko epean, Errepublikako prokuradoreak ahalik eta eperik laburrenean eman beharko dio horren berri kondena-epaia eman duen estatuko agintaritza eskudunari, atzerapenaren arrazoiak eta erabakia hartzeko beharrezkoa iruditzen zaion epe gehigarria adieraziz.

Baldin eta Errepublikako prokuradoreak edo auzitegi korrekzionaleko apelazio-salak ziurtagiria osatzeko edo zuzentzeko edota kondena-epaia osorik edo zatika itzuli eta itzulpena bidaltzeko eskatzen badiote epaia eman duen estatuko agintaritza eskudunari, lehen apartatuan epeei buruz ezarritakoa bertan behera utziko da, harik eta kondena-epaia eman duen estatuak eskatzen zaizkion piezak bidaltzen dituen arte.

5. paragrafoa
Transferentzia

728-63 artikulua

Ministerio publikoak 728-62 artikuluko 7. zenbakian aipatzen den onespen-eskabidea bidali beharko dio kondena-epaia eman duen estatuko agintaritza eskudunari. 695-13 artikuluan ezarritako xehetasun guztien berri eman beharko du eskabide horrek, eta 695-14 artikuluan ezarritako modalitateen arabera itzuli beharko da.

6. paragrafoa
Behin-behineko atxiloketa

728-65 artikulua

Atxilotua haren aurrera eramaten dutenean, Errepublikako prokuradoreak haren nortasuna egiaztatu eta berak ulertzen duen hizkuntza batean azaldu beharko dio kondenatu duen estatuaren epai baten ondorioz izan dela atxikia. Askatasunen eta atxiloketaren epaileari espetxera dezala, etxean baliabide elektronikoen bidez atxilo har dezala edo kontrol judiziala ezar diezaiola eskatzeko asmoa duela azaldu beharko dio prokuradoreak atxilotuari, bai eta berak aukeratzen duen abokatuaren laguntza jaso ahal izango duela ere, edo, halakorik ezean, abokatu-elkargoko buruak ofizioz izendatzen dionarena, zeinari lehenbailehen eman beharko baitzaio, zeinahi baliabideren bitartez, erabakiaren berri. Izendatu zaion abokatuarekin berehala batzartu ahal izango dela ere jakinarazi beharko dio.

4. atala
Frantziako lurraldean barrena igarotzeari buruzko xedapenak

728-72 artikulua

Frantziatik igarotzeko eskabidearekin batera, 728-12 artikuluan aipatzen den ziurtagiria ere aurkeztu beharko da, kondena-epaia eman duen estatuko agintaritza eskudunak igorria. Justizia-ministroak ziurtagiriaren frantsesezko itzulpena eskatu ahal izango du.

728-74 artikulua

Justizia-ministroak ahalik eta eperik laburrenean eman beharko ditu azalpenak, Frantziatik igarotzeko eskabidea jasotzen duenetik hasi eta gehienez ere astebeteko epean. Ziurtagiriaren itzulpena eskatuz gero, hura bidaltzen denetik aurrera hasiko da kontatzen epe hori.

VII QUATER TITULUA
Europako Kontseiluko 2008ko azaroaren 27ko Esparru Erabakia aplikatu eta kondena- eta zaintzapeko askatasun-epaiak betearaztea

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

764-6 artikulua

Epaia betearaztea dagokion estatuan titulu honetan aitorpen- eta jarraipen-xedeekin loturik azaldutakoa aplikatzearen ondorioz igortzekoa den kondena- edo zaintzapeko askatasun-epai ororekin batera, ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, eta, hartan, nagusiki, honako alderdi hauek zehaztu:

[…]

6. Kondenatuak zein hizkuntza ulertzen dituen;

[…]

II. KAPITULUA
Frantziako jurisdikzio-organoek emandako kondena- eta zaintzapeko askatasun-epaiak Europar Batasuneko kide diren beste estatuetan aitortzeari eta haien jarraipena egiteari buruzko xedapenak

[…]

764-11 artikulua

Ministerio publikoak dokumentu hauek bidali beharko dizkio epaia betearaztea dagokion estatuko agintaritza eskudunari: kondena- edo zaintzapeko askatasun-epaiaren kopia, bai eta 764-6 artikuluan aipatzen den ziurtagiriaren jatorrizkoa edo haren kopia ere.

Ziurtagiria kondena betearaztea dagokion estatuko hizkuntza ofizialetako batera edo estatu horrek onetsitako Europar Batasuneko instituzioetako hizkuntza ofizialetako batera itzuli eta itzulpena ere bidali beharko zaio estatu horretako agintaritza eskudunari.

[…]

X. TITULUA
Epaiketako gastuak

Xedapen orokorrak

800-1 artikulua

[…]

[1463]Interpretazio-gastuak audientziak hartu dituelarik, baina interpretazioa behar duen/duten pertsona/pertsonak ez badira agertu entzunaldira, edo ez direla agertuko jakinarazi ez bada gastu horiek ez egiteko moduko epean, jurisdikzioak gastuok pertsona horren edo horien karguan jar ditzake modu solidarioan.

803-5 artikulua

Atariko artikuluko III. zenbakian ezartzen denez, susmagarriak edo auzipetuak interprete edo itzultzaile baten laguntza jasotzeko eskubidea izango du, eta eskubide hori artikulu hau aplikatuz egikarituko da.

Zalantzarik badago ea susmagarria edo auzipetua gai den frantsesa ulertzeko, hura entzungo duen edo deklarazioa hartuko dion agintari judizialak hizkuntza hori ulertzen duela egiaztatu beharko du.

Aparteko neurri gisa, kode hau aplikatzean bidali edo jakinaraztekoak diren oinarrizko piezak ahoz itzuli edo laburtu ahal izango zaizkio.

[1464]Adin nagusiko bat atxilotuta dagoen bitartean edo 61-1 artikuluan aurreikusitako entzunaldi askean zehar, interpreteak esku hartu ahal izango du atxilotuari haren eskubideak jakinarazten zaizkiolarik, eta atxilotuari interprete baten laguntza eman ahal izango zaio, 706-71 artikuluan xedatutakoa gorabehera; hori guztia egin ahal izango da Estatu Kontseiluan dekretu bidez zehaztutako moduan, telekomunikazio-bitartekoen bidez, zeinek bermatuko baitituzte elkarrizketen kalitatea, konfidentzialtasuna eta segurtasuna, bereziki pertsonaren eta haren abokatuaren artean. Apartatu hau ez da aplikatuko atxilotuta dagoen pertsona adin nagusiko babestua denean.

[1465]Atxiloketaren ondoren berrogeita zortzi ordu igarotakoan, interpreteak esku hartuko du artikulu honen laugarren apartatuan aurreikusitako baldintzetan, baldin eta beharrezkoa bada interpreteak ezin duelako hara joan, eta, betiere, prozesuaz arduratzen den magistratuak aurretik baimena eman duelako.

Artikulu honen aplikazio-modalitateak dekretu baten bidez zehaztu beharko dira, eta, hartan, oinarrizko zein dokumentu itzuli behar diren ezarri beharko da batez ere.

803-6 artikulua

Kode honen xedapenak aplikatzean askatasunaz gabetzeko neurria ezarria zaion pertsona susmagarri edo auzipetu orori, neurri horren berri ematen dion jakinarazpenarekin batera, beste dokumentu bat ere igorriko zaio, hitz soil eta ulerterrazak erabiliz eta berak ulertzen duen hizkuntza batean azaltzeko prozeduran zehar, kode honekin bat etorriz, eskubide hauek izango dituela:

[…]

4. Interprete eta itzultzaile baten laguntza jasotzeko eskubidea;

[…]

Dokumentua pertsona horrek ulertzen duen hizkuntza batean eskuratzeko modurik ez badago, ahoz eta berak ulertzen duen hizkuntza batean azaldu beharko zaio artikulu honetan ezartzen diren eskubideetatik zein dagokion. Azalpen horiek guztiak aktan jasota geratuko dira. Pertsona horri atzerapenik gabe eta berak ulertzen duen hizkuntza batean idatzirik bidali beharko zaio dokumentuaren bertsio bat.

VI. LIBURUA
Itsasoz haraindiko erregioei buruzko xedapenak

I. TITULUA
Polinesia Frantsesean, Wallis eta Futuna uharteetan, eta Kaledonia Berrian aplikagarriak diren xedapenak

V. KAPITULUA
Instrukzio-arloko jurisdikzioak

817. artikulua

102. artikuluko bigarren apartatua aplikatuz, idazkariari eman ahal izango zaio interprete-lanak egin eta lurraldean hitz egin ohi diren hizkuntzetako batean esanak itzultzeko ardura. Halakoetan, itzultzaileari zinpekoa izan beharraren dispentsa emango zaio.

VII. KAPITULUA
Delituak epaitzea

839. artikulua

407. artikulua aplikatuz, idazkariari eman ahal izango zaio interprete-lanak egin eta lurraldean hitz egin ohi diren hizkuntzetako batean esanak itzultzeko ardura. Halakoetan, itzultzaileari zinpekoa izan beharraren dispentsa emango zaio.

Interprete ofizial iraunkorrik badago, bere eginkizunak betetzen hastean baino ez du zin egin beharko.

II. TITULUA
Mayotteko departamenduari buruzko xedapen bereziak

IV. KAPITULUA
Zigor-auzitegia

885. artikulua

Mayotteko Zigor Auzitegiko epaimahaia zinpeko hiru kidek osatuko dute lehen auzialdian, eta zinpeko sei kidek, berriz, apelazioan.

[…]

Gainera, zerrenda aldi baterako aldatu eta akusatuaren edo haren abokatuaren ezkontide, guraso, izeba-osaba, iloba eta gainerako senitartekoen izenak bertatik behin-behinean kentzeko agindua emango du auzitegiak, bai eta auzian lekuko, interprete, salatzaile, aditu, kereila-jartzaile edo alde zibil gisa esku hartzen dutenena edo polizia judizial edo instrukzioan tartean dauden poliziena ere.

[…]


9.1.38. Zinemaren eta Animazioaren Kodea[1466]

I. LIBURUA
Administrazio-antolaketa

II. TITULUA
Film eta ikus-entzunezkoen erregistroak

III. KAPITULUA
Akten, konbentzioen eta epaien inskripzio eta argitalpena

L123-4 artikulua

Frantsesa ez den baina industria zinematografikoan erabili ohi den hizkuntzaren batean idatzirik badaude, aktak, konbentzioak eta epaiak jatorrizko bertsioan igorri ahal izango dira, errekeritzaileak hala eskatzen badu. Halakoetan, dokumentu osoa itzuli beharko da frantsesera, edo laburpen bat idatzi, eta jatorrizkoarekin batera bidali, dekretu bidez ezarritako baldintzen arabera. Zinematografiaren eta Animazioaren Zentro Nazionalak egiaztatuko du jatorrizko bertsioarekin batera haren itzulpen edo laburpena aurrez eskaturiko berme guztiekin igortzen dela. Azterketa bat egiteari beharrezko irizten badio, batez ere akta, konbentzioa nahiz epaia L. 123-1, L. 123-2 edo L. 123-3 artikuluetan ezarritakoaren arabera inskribatzekoa edo argitaratzekoa dela egiaztatzeko, hura osorik itzul dezatela eskatu ahal izango du.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper