Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

9.1.25. Nekazaritzaren eta Itsas Arrantzaren Kodea


9.1.25. Nekazaritzaren eta Itsas Arrantzaren Kodea[1436]

VIII. LIBURUA
Nekazaritzaren arloko irakaskuntza, lanbide-heziketa eta garapena, eta ikerketa agronomikoa

I. TITULUA
Nekazaritzaren arloko irakaskuntza eta lanbide-heziketa

I. KAPITULUA
Nekazaritza-, basogintza-, natura- eta lurralde-ikasketekin lotutako lanbide-heziketa eta irakaskuntza publikoari buruzko xedapenak
1. atala
Xedapen orokorrak

L811-5 artikulua

[…]

L. 811-1 artikuluko 2. zenbakian definitzen diren eginkizunekin bat etorriz, nekazaritzaren arloko irakaskuntzak hizkuntza eta kultura erregionalen ezagutza eta hedapena sustatu beharko ditu horretarako beharra dagoen lekuetan.

III. KAPITULUA
Nekazaritzaren arloko kontratupeko ikastegi pribatuei buruzko xedapenak
1. atala
Xedapen orokorrak

L813-2 artikulua

[…]

Lanbide-heziketako ikastegietan nekazaritza-, basogintza-, natura- eta lurralde-ikasketekin loturik ematen diren ikasgaiak erreferentziazko programa nazionalen arabera eskaini beharko dira, eta ikasgai bakoitzaren edukiak eta helburuak zehaztu eta finkatu beharko ditu edo Nekazaritza Ministerioak, edo Nekazaritza Ministerioak eta Hezkuntza Nazionalaren Ministerioak batera, edo Hezkuntza Nazionalaren Ministerioak. Ikasketa horiek zikloka antolatuko dira. Beharra dagoen lekuetan, hizkuntza eta kultura erregionalen ezagutza eta hedapena sustatzeko moduko jarduerak antolatu beharko dituzte ikastegiek.

[…]

IX. LIBURUA
Itsas arrantza eta itsas akuikultura

V. TITULUA
Itsasoz haraindiko erregioei buruzko xedapenak

I. KAPITULUA
Guadalupe, Guyana, Martinika, Réunion eta Mayotte
3. atala
Guyanari buruzko xedapen bereziak

L951-9 artikulua

Guyanan L. 943-6-1 artikulua aplikatzeari dagokionez:

1. Lehen bi apartatuak honela idatziko dira:

«Askatasunen eta atxiloketaren epaileak L. 943-4, L. 943-5, L. 943-6 eta L. 951-10 artikuluetan oinarriturik emandako autoak ziodunak izango dira, eta agintari eskudunari eta inputatuari jakinarazi beharko zaizkie, haiek zeinahi baliabideren bitartez instrukzio-salara igorri ahal izan ditzaten, jakinarazpena jasotzen dutenetik hasi eta bi eguneko epean. Inputatuak ez badaki frantses nahikorik, interprete baten laguntza jaso ahal izango du. Interpreteak bere ohore eta kontzientziagatik zin egin beharko du justiziari lagunduko diola.

»Inputatuak zenbanahi ohar bidali ahal izango ditu idatziz instrukzio-salara, edo han esateko dituenak entzun ditzaten eskatu»;

[…]


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper