Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

9.1.23. Merkataritza Kodea


9.1.23. Merkataritza Kodea[1433]

I. LIBURUA
Merkataritza, orokorrean

II. TITULUA
Merkatariak

III. KAPITULUA
Merkatarien betebehar orokorrak
1. atala
Merkataritza-erregistroa eta sozietateen erregistroa

1. azpiatala
Immatrikulazioa egitera beharturik dauden pertsonak

123-22 artikulua

Kontabilitate-dokumentuak eurotan eta frantsesez finkatuko dira.

[…]

III. TITULUA
Artekariak, kudeatzaileak, garraiolariak, merkataritza-agenteak eta etxez etxeko saltzaile autonomoak

I. KAPITULUA
Artekariak
1. atala
Artekariak, orokorrean

L131-1 artikulua

Artekariak izan daitezke: lehengai-artekariak, artekari-interpreteak eta itsasontzi-gidariak, eta lehorreko nahiz itsasoko garraioaren alorreko artekariak.

III. LIBURUA
Salmenta-motak eta esklusibotasun-klausulak

II. TITULUA
Enkante publiko bidezko salmentak

I. KAPITULUA
Enkante publiko bidezko ondasun higigarrien borondatezko salmenta
2. atala
Europar Batasuneko kide diren estatuetako eta Europako Esparru Ekonomikoko kide diren estatuetako herritarrek enkante publiko bidezko ondasun higigarrien borondatezko salmenta-jardueren alorreko zerbitzuak aske ematea

[…]

L. 321-25 artikulua

Beren herrialdean enkante publiko bidezko ondasun higigarrien borondatezko salmenta-jardueretan modu iraunkorrean aritzen diren pertsonak, Frantziara etorri, eta finkaturik dauden estatuan hitz egiten den edo diren hizkuntza ofizialetako edozeinetan mintzatu ahal izango dira, baina frantsesezko itzulpenak aurkeztu eta, hala badagokio, zein organismo profesionalen mendean diharduten adierazi beharko dute.

2 bis atala[1434]
Europar Batasuneko kide diren estatuetako eta Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioan parte hartzen duten estatuetako herritarrek enkante publikoetan altzariak beren borondatez saltzeko jardueretarako irispide partziala izatea

L321-28-1 artikulua

V. Jatorrizko estatuan zein hizkuntza edo hizkuntzak erabiltzen diren, estatu horretako titulu profesionalean egikarituko dira jarduerak. Irispide partzialaren onura duen profesionalak argi eta garbi adieraziko die zerbitzu-hartzaileei zein jarduera-arlo egikaritzeko baimena eman zaion.

IV. LIBURUA
Merkataritza-efektuak eta bermeak

I. TITULUA
Merkataritza-efektuak

I. KAPITULUA
Kanbio-letra
1. atala
Kanbio-letraren sorrera eta forma

L. 511-1 artikulua

I. Kanbio-letrak hauek hartzen ditu barnean:

1. Tituluaren testuan bertan aipatzen den kanbio-letraren izendapena, titulu hori idazteko erabili den hizkuntzan adierazia;

[…]

II. KAPITULUA
Ordaindukoa

L. 512-1 artikulua

I. Ordaindukoak hauek hartzen ditu barnean:

1. Testuan bertan aipatzen den ordaindukoaren klausula edo tituluaren izendapena, titulu hori idazteko erabili den hizkuntzan adierazia;

[…]

VI. LIBURUA
Enpresen zailtasunak

IX. TITULUA
2015/848 Erregelamendua (EB), 2015eko maiatzaren 20koa, kaudimengabezia-prozedurei buruzkoa. Kaudimengabezia-prozedura aplikagarriei buruzko xedapen bereziak

III. KAPITULUA
Hartzekodun atzerritarren gaineko informazioa eta hartzekoen aitorpena

L693-1 artikulua

Hartzekodun atzerritarrek, edo haiek aukeraturiko arduradun edo ordezkariek, bai eta, halakorik bada, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetan irekiak dauden kaudimengabezia-prozeduretan hartzekodunen interesak ordezkatze aldera izendaturiko konkurtso-administratzaileek ere, jurisdikzio nazionalak izendatzen duen ordezkari judizialak jakinarazten dizkien lege-baldintzen arabera aitortuko dituzte beren hartzekoak. Horretan, L. 622-26 artikuluko xedapenak aplikatuko dira.

Baldin eta hartzeko osoaren edo zatiren baten kontrako aurkaratzerik badago, L. 622-27 artikuluko xedapenak aplikatuko dira. Artikulu honetan ezartzen den hogeita hamar eguneko epeari dagokionez, epe hori ez zaio aplikatuko hartzekoen aitorpenaren eta galdatzen diren gainerako frogagirien itzulpenari.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper