Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

9.1.9. Gizarte Segurantzaren Kodea


9.1.9. Gizarte Segurantzaren Kodea[1396]

I. LIBURUA
Orokortasunak - Araubide orokor osoaren edo zati batzuen xedapen erkideak

VI. TITULUA
Prestazioei eta zaintzei buruzko xedapenak - Osasun-kontrola - Gizarte-prestazioak babestea

I BIS KAPITULUA
Osasun Agintaritza Gorena

L161-37 artikulua

Zientziaren alorreko agintaritza publiko independentea den aldetik, Osasun Agintaritza Gorenak eginkizun hauek izango ditu:

[…]

5. Osasun-sistemak herritarrei eskaintzen dizkien osasun-prestazioen kalitatearen garapen eta ebaluazioan parte hartzea, eta osasun-bitartekaritzaren eta hizkuntza-interpretazioaren alorretako gaitasun, prestakuntza eta jardunbide onen erreferentziazko adierazleak eratzea;

[…]

IV. LIBURUA
Laneko istripuak eta gaixotasun profesionalak (berariazko xedapenak eta beste arlo batzuekiko xedapen erkideak)

1. TITULUA
Orokortasunak - Zenbait onuraduni buruzko berariazko xedapenak

2. KAPITULUA
Aplikazio-eremua - Aldi baterako lan-kontratua duten soldatako langileei eta beste onuradun-mota batzuei aplikagarriak zaizkien xedapenak
3. atala
Zenbait onuradun-motari aplikagarriak zaizkien xedapenak

L412-8 artikulua

Hargatik eragotzi gabe Estatu Kontseiluaren dekretuaren bidez emandako agindu bereziak, L. 412-2 artikuluan aipatzen diren pertsonak ez ezik, honako hauek ere liburu honetako xedapenen onuraduntzat joko dira:

[…]

2.a. Ikastegi teknikoetako ikasleak, baldin eta ikasketak egiten ari direla edo ikasketa horiekin lotutako praktikak egiten ari direla edo horren ondorioz istripu bat izaten badute; merkataritza-eskolak eta merkataritza-ikastaroak antolatzen dituzten ikastetxeak, baldin eta haietan modu erregularrean edo noizbehinka ikasten aritzen diren ikasleei hobekuntza-ikastaroak edo honako ikasketa osagarri hauek eskaintzen badizkiete:

merkataritza, takigrafia, estenotipia, mekanografia, daktilografia, merkataritzarako frantsesa, merkataritza-zuzenbidea, kontabilitatea, publizitatea, atzerriko hizkuntzak eta liburu honen aplikazio-eremukoak ez diren beste ikasgai teoriko batzuk;

[…]

IX. LIBURUA
Soldatako langileen eta soldatapekoak ez direnen gizarte-babes osagarri eta gehigarriari eta instituzio paritarioei buruzko xedapenak

III. TITULUA
Aurreikuspen-instituzioak eta instituzio horien eragiketak

II. KAPITULUA
Aurreikuspen-instituzioen eragiketak
2. atala
Atxikimendu askeko eragiketa kolektiboei eta eragiketa indibidualei buruzko xedapenak

L932-15-1 artikulua

[…]

III. Kontratua urrutitik burutu baino lehen, edo erregelamendua urrutitik onetsi baino lehen, edo atxikimendu askeko kontratu kolektiboa burutu baino lehen, bazkideak honako argibide hauek jasoko ditu:

[…]

6. Instituzioaren edo batasunaren eta haren bazkidearen arteko kontratu aurreko harremanak arautzen dituen legea, bai eta instituzioak edo batasunak, bazkidearen adostasunez, kontratuak edo erregelamenduak indarrean dirauen aldian erabiliko duela hitzemandako hizkuntzari eta kontratuari edo erregelamenduari berari aplikatzekoa den legea ere;

[…]


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper